139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Aurrekontuko 7/2016 eta 8/2016 aldaketak.
Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2016ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 7/2016 eta 8/2016 aldaketak Ribaforadako Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Ribaforadan, 2016ko ekainaren 29an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1608106