139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, familia langile izateko lanpostu bat lan-kontratuarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

1.–Arau orokorrak

1.1. Deialdi publikoa iragarri da, familia langile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez, lan-kontratuarekin eta lanaldi osoan betetzeko, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Etxeko Laguntza Zerbitzuak zailtasunak dituzten pertsonendako duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren programan zerbitzu egin beharrez.

1.2. Deialdi honen xedea da, orobat, izangai zerrenda batzuk prestatzea aldi baterako kontratazioetarako erabiltzeko, betiere dauden beharren arabera. Zerrenda horietan sartuko dira hautapen prozesu honetan parte hartu eta gutxienez deialdiko lehenengo ariketa gainditzen duten izangaiak.

Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda horiek lehentasuna izango dute eta aldi baterako kontratatzeko dauden aurreko zerrendak bertan behera gelditu dira.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharrei egokituko zaie, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

1.4. Lanpostuak D mailari dagozkion lansariak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateginean ezarritakoari jarraikiz, baita Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko plantilla organikoan ezarritako lansari osagarriak ere.

1.5. Izendatuen eginkizuna izanen da, Zerbitzuaren ordenantzan berariaz zehaztu direnez gain, euren egoera dela kausa Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren premia duten pertsona nahiz familiez arduratzea eta haien etxeko lanak egitea eta, oro har, zerbitzuaren arduradunak agintzen dizkion eginkizun guztiak.

1.6. Probaldiaren iraupena bi hilabetekoa izanen da.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak

2.1. Oposiziora onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baldin haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Honako titulu hauetariko bat edukitzea:

–Etxean laguntza soziosanitarioa emateko ziurtagiri profesionala.

–Laguntza soziosanitarioko teknikaria (erdi maila).

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (erdi maila) edo horren baliokidea.

d) Ibilgailuak gidatzeko, gutienez ere B motako baimena izatea. Deialdi honen ondorioz izendatzen denak izendapena baino lehenago ibilgailua duela frogatu beharko du.

e) Lanpostuko eginkizunak betetzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko zein psikikorik ez izatea.

f) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dienik.

g) Euskaraz dakiela frogatzea, honako maila hauetan: horretarako B2 ahozkoan eta B1 idatzizkoan euskararen gaitasun agiria eduki beharko da, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatua, edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den agiria. Eskatutako titulazioa eduki ezean, oposaketa egin aurretik, gaitasun hori erakutsi beharko da euskara maila neurtzeko proba baten bidez.

2.2. Aurreko baldintzak azterketak gainditu eta lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu behar dituzte. Gainera, horien jabe izan beharko du oposizioak iraun bitartean, harik eta izendapena egin arte.

3.–Eskabideak

3.1 Deialdian parte hartzeko eskabideak Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Elbarren, 1, 31880 Leitza) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetakoren batean.

Eskabide horiek deialdi honetan argitaratzen den ereduari beharko zaizkio lotu.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.3. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

a) NANaren edo baliokidea den nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua.

b) Gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

c) Eskatzen den titulazioaren fotokopia konpultsatua.

d) Eskatutako euskara maila frogatzen duen titulazioa.

e) Alegatutako merezimenduak frogatu beharko dira eta agiri jatorrizkoak zein behar bezala konpultsatuak aurkeztu beharko dira, deialdiaren III. eranskinean zehaztutakoaren arabera.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Mankomunitateko buruak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ahalko dituzte eta eskabidean akatsik egin badute, horiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondoren, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Horrekin batera probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren ere argitaratuko da. Aurreikusten da probak irailean egitea.

5.–Epaimahaia

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Epaimahaiburua: Josune marzol Ormazabal, Mankomunitateko lehendakaria.

Mahaikidea: Ana Balda Sanjuan, Etxarri Aranatz aldeko Zerbitzuko gizarte langilea

Mahaikidea: Juana Jaka Garmendia, Irurtzun aldeko Zerbitzuko gizarte langilea

Mahaikidea: Junkal Otxotorena Sagastibeltza, Mankomunitateko langileen ordezkaria.

Mahaikide idazkaria: Natalia Rodriguez Aguado, Mankomunitateko idazkaria.

5.2. Hautapen probak hasi aurretik eratuko da epaimahaia. Epaimahaia eratzeko kideen gehiengo osoak egon beharko du bertan.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.4. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta hartara izangaiek NANa aldean daramatela joan beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak oposiziotik bazterturik geldituko dira.

5.5. Epaimahaiak espezialisten laguntza eskatzen ahalko du proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta haien gainean soilik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6.–Lehiaketa-oposizioa nola eginen den

6.1. Lehiaketaldia.

Lehiaketaldia oposizioa hasi aurretik burutuko da. Alegatutako merezimenduak frogatu beharko dira eta agiri jatorrizkoak zein behar bezala konpultsatuak aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera; bestela ez dira kontuan hartuko. Epaimahaiak III. eranskinean ezarritako baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak baloratuko ditu.

Lehiaketaldia burutzen denean, epaimahaiak Mankomunitatearen iragarki oholean, baita probak burutzen diren lokaletan ere, argitara emanen du izangai bakoitzak lortutako puntuazioa.

Lehiaketaldian 30 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez,

6.1. Oposizioaldia.

Oposiziok honako probak izanen ditu:

a) Lehen ariketa: proba teoriko-praktikoa; deialdi honi erantsitako gai zerrendarekin zerikusia duten test moduko zenbait galderari erantzutea, ordubetean. 30 puntu, gehienez ere.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak zehaztuko duen proba praktikoa, idatziz eta ordubetean egin beharrekoa. 40 puntu, gehienez.

Aitzineko proba guztiak baztergarriak izanen dira. Baztertuak izanen dira bakoitzari esleitutako puntuazioaren %50 eskuratzen ez duten oposiziogileak.

7.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena

Probak buruturik, epaimahaiak iragarki oholean emanen du argitara izangaiek lortutako azken puntuazioa, hau da, proba bakoitzean eskuratu puntuazioen batura, baita puntuaziorik hoberena lortu duten izangaiak izendatzeko proposamena ere. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Aldi baterako kontratazio zerrendetan sartuko dira hautapen prozesu honetan parte hartu eta gutxienez deialdiko lehenengo ariketa gainditzen duten izangaiak

7.1. Puntuaziorik handiena lortu duten bi izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdian eskatutako baldintzak eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak Mankomunitateari aurkezteko; honako hauek:

a) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

b) Zinpeko aitorpena, non hautagaiak adierazi behar baitu ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

7.2. Ezarri epearen barrenean eta behar adina frogaturiko ezinbertzekoak salbu, proposatutako izangaiek agiri horiek aurkezten ez badituzte, ezin izanen da kontratua sinatu eta baliorik gabe geldituko dira jarduketa guztiak, hasierako eskabidean faltsukeriagatik izan dezaketen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

7.3. Aitzineko 7.2 atalean aurreikusitako kasuan, Mankomunitateak 7. ataleko zerrendan ondotik heldu diren izangaiekin bete beharko du baja.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea

8.1. Mankomunitateko buruak, ebazpenaren bidez, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finkoak izendatuko ditu, familia langileak izateko, D mailakoak, aurreko oinarrian ezarritakoa bete duten bi izangaiak.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik aitzina. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile bilakatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Halakorik gertatuz gero, aurreko oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.–Aldi baterako kontratatatzeko prozesuaren kudeaketa

9.1. Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gainera, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio horrek etengabe eguneratua egon beharko du.

9.2. Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, gutxienez hiru saiakera eginen dira izangai bakoitzarekin, hark jakinarazitako bideak erabiliz, eta deiak elkarren segidako bi egunetan banatuz.

Dei bakoitzaren oharra jasoko da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.

9.3. Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da.

9.4. Izangai batekin bi egunetan harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen diren lanpostu guztiak bete arte.

Harremanetan jartzerik izan ez duten izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

9.5. Hasiera batean aste batekoak edo laburragoak diren kontratazioak, behin baimendu ondoren, haiekin harremanetan jarrita lanean berehala hastea onartzen duen lehenengo izangaiari eskainiko zaizkio, artikulu honen 2. idatz-zatian ezarritakoa bete behar izan gabe.

9.6. Kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste lanpostu batean aritzeko kontraturik eskainiko.

9.7. Goizueta edo Aranon kontratua lanaldi erdia baina ordu gutxiagokoa edo urgentea denean bertan bizi den ordezkoak bete beharko du. Herri horretan ordezkorik ez balego kontratatzen den langileari mankomunitateko egoitzatik dagokion herrira kilometrajea ordainduko litzaioke.

Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.

1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren azken postura pasako da, salbu eta ondoko egoera batean dagoela frogatzen badu:

a) Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.

b) Aldi baterako ezintasun egoeran izatea edo umea izan edo adoptatzeagatik lizentzia izatea. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta behar bezala frogatu arte uko egitea justifikatu zuen egoera bukatu dela.

c) 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, norberak izandakoa zein adoptatua, zaindu beharrean egotea. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete bat igaro arte, salbu eta hura eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.

d) Bigarren gradura arteko odol- edo ezkontza-ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela-kausa bere burua ezin gobernatu duena, zaindu behar izatea. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete bat igaro arte, salbu eta hura eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.

e) Izangaia ezkondu berria edo, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, parekatutako egoeran sartu berria izatea, eskainitako kontratuaren hasiera eguna bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturaletan bada.

f) Izangai bakoitzak izan ditzake 22 disponibilidaderik gabeko egunak (uztaila, abuztua eta abendua kenduta). Hau da, ordezkapenak egiteko ez zaio deituko. Bi aste lehenago honen berri eman beharko dute.

g) Lanpostuarekin zerikusia duen prestakuntza ikastaro bat egiten aritzea.

2. Artikulu honetako 1. idatz-zatian adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek hilabeteko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, lanpostuari uko egin ziotenean zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

Zerrendaren azken postura pasatzea.

Deia eragiten duen zerrendaren azken postura pasako dira ondoko egoera hauetako batean dauden izangaiak:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egotzi beharreko arrazioengatik.

c) Sinatutako kontratuari uko egitea.

d) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

Deia eragiten duen zerrendatik baztertuko dira ondoko egoera hauetako batean dauden izangaiak:

a) Nafarroako edozein administrazioan eta haren erakunde autonomoetan funtzionario gisa edo lan kontratatu gisa sartzea lanpostu berean edo maila altuagoko beste batean jarduteko.

b) Lanpostua bertan behera uztea.

c) Kontratua amaitzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, hain zuzen, kontratatzen den langilea lanpostuan aritzeko gaitasun edo egokitzapen faltagatik, horrek lanpostuak dituen eginkizunak eraginkortasunez betetzea galarazten duen errendimendu eskasa badakar.

Presako deiak.

Behar bezala frogatutako presako kasuetan, kontratazioa, behin baimendu ondoren, harekin harremanetan jarrita lanean berehala hastea onartzen duen lehenengo izangaiari eskainiko zaio.

10.–Errekurtsoak

Deialdi honen aurka nahiz bere oinarrien eta egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi nahiz argitara eman eta bi hilabeteko epean; eta, aukeran, gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi nahiz argitara eman ondoko hilabetearen barrenean epean; eta berraztertzekoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi nahiz argitara eman eta biharamunetik hasita.

Leitzan, 2016ko ekainaren 1ean.–Mankomunitateko lehendakaria, Josune marzol Ormazabal.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDF).

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa (2006ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 20koa).

2. gaia.–Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen ordenantza (2011ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ilbeltzaren 13koa).

3. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, “Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa” (2008ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 9koa): Aldizkariko testuko 1. artikulutik 7.era, eta 1. eranskina, 6. puntua.

4. gaia.–Beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten pertsonei laguntzeko programa, oinarrizko gizarte zerbitzuen ingurumarian. Etxeko laguntza zerbitzua. Definizioa. Hartzaileak. Etxeko laguntza zerbitzua zer egoeratan behar den.

5. gaia.–Familia langileak etxeko laguntza zerbitzuan. Lanaren egitekoak eta ezaugarriak. Taldeko profesionalekiko eta beste zerbitzuekiko koordinazioa. Etika profesionala, gizarte zerbitzu oinarrizkoen barruan eta ELZn aplikatzea.

6. gaia.–Laguntza nola eman. Komunikazioa eta trebetasun sozialak familia-langilearen eguneroko jardunean. Gatazka egoerak gobernatzea. Talde lana gizarte zerbitzuen barrenean, negoziazioa.

7. gaia.–Hirugarren adina. Ezaugarriak eta aldaketa garrantzitsuenak, fisikoki, psikikoki eta sozialki. Eritasun arruntenak. Sindrome geriatriko handiak. Sostengu eta laguntza pertsonaleko beharrak. Etxeko laguntza zerbitzuaren ardurapeko egoerak.

8. gaia.–Desgaitasun fisikoak, psikikoak eta zentzumenezkoak. Ezaugarriak. Sostengu eta laguntza mailako beharkizun garrantzitsuenak. Etxeko laguntza zerbitzuaren ardurapeko egoerak.

9. gaia.–Eri terminala artatzea. ELZren artatze-lana eta sostengua, heriotza prozesuan. Familia-langilearen egitekoa, eriarekiko eta haren ahaideekiko harremana. Arreta doluari.

10. gaia.–Zaintzaileendako laguntza, etxeko laguntza zerbitzutik. Familia-langilearen esku-hartzea eta haren eginkizunak.

11. gaia.–Mendekotasuna dutenen osasuna. Ohitura osasungarriak, nutrizioa eta elikadura, loa, ariketa fisikoa, norberaren higienea, ezbeharrei eta erorikoei aurrea hartzea. Lehen sorospenak.

12. gaia.–Etxebizitza egokitzea. Laguntza teknikoak norberaren zainketa lanetarako, mugitzeko eta etxea txukuntzeko. Berez baliatzeko zailtasuna dutenen etxebizitzaren egokitzapena.

13. gaia.–Etxeko laguntza zerbitzuaren ardurapeko bertze gizarte eta familia egoera batzuk. Familia-langilearen lana, esku-hartzea jasotzen duten familiek adingabeak dituztenean ardurapean.

14. gaia.–Etxeko laguntza eta familiaren elikadura. Matentze-lanak, garbiketa eta antolaketa, mendekotasuna duten pertsonen etxeetan.

III. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

Izangaiek aurkeztutako merezimenduak, epaimahaiak baloratuko ditu, baremo honi jarraikiz:

A.–Prestakuntza (gehienez ere 5 puntu).

Prestakuntza iraunkorreko ikastaro bat emateagatik edo jasotzeagatik:

Lanpostuarekin zerikusia duten ikastaro eta mintegiak, zentro ofizialek edo administrazio publikoek behar bezala ziurtatuak; ordu bakoitzeko, 0,01 puntu.

B.–Laneko eskarmentua (25 puntu gehienez).

Toki entitate baten Etxeko laguntza zerbitzuan famili-langile bezala aritzeagatik; urte bakoitzeko, 2 puntu.

Beste administrazio publiko batzuetan edo enpresa publiko edo pribatuan, adineko pertsonekin edo ezinduekin lanean aritzeagatik; urte bakoitzeko, puntu 1.

Oharrak:

1. Eskabideak aurkezteko epea bururatu aitzin gauzatu diren merezimenduak baizik ez dira baloratuko.

2. Data beretan bi kontratu edo gehiago egon badira, izangaiari mesedegarrien zaion hura baloratuko da soilik.

3. Esperientziari dagozkion puntuak zenbatzerakoan, lanaldi partzialeko kontratuetan proportzioan dagokiona zenbatuko da.

4. Lanbide esperientzia frogatuko da kontratua egin duen enpresa edo administrazioaren ziurtagiriekin, lanbide kategoria eta kontratuaren hasierako eguna eta amaierakoa zehaztuko baitituzte.

5. Ez da zerbitzuen egiaztagiririk kontuan hartuko haien hasiera eta amaiera data zehatzik agertzen ez bada.

Iragarkiaren kodea: L1608005