139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehikuntza:

GASTUAK:

1 34200 6220001.–Kiroldegiko sabaiaren konponketak: 30.000,00 euro.

SARRERAK:

1 87010.–Diruzaintzako gerakin atxikia: 30.000,00 euro.

Murchanten, 2016ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1608124