139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Alkatea ordeztea

Leozko Udaleko alkateak, 2016ko ekainaren 16an, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

37/2016 Ebazpena, ekainaren 16koa, Leozko Udaleko alkate udalburuak emana. Haren bidez alkatearen ordezko izendatu da Amaia Ruiz Marcolain lehen alkateordea, 2016ko uztailaren 4tik 10era bitarte, biak barne.

Arrate Febero Vadillo, Leozko Udaleko alkatea.

Kontuan hartuz, arrazoi pertsonalak direla medio, alkatea herritik kanpo izanen dela 2016ko uztailaren 4tik 10era bitarte, biak barne.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Kontuan harturik Leozko Udaleko Alkatetzak 2015eko ekainaren 15eko ekainaren 27ko ebazpenean, Leozko Udaleko alkateordeak izendatzen dituen hartan, ezarritako aginduak.

Kasu eginik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan ezarritako aginduei.

Aurrekoak hala izanik eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikatzekoa aipatutako legearen 47.2 artikuluaren bidez) Alkatetza honi ematen dizkioten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Amaia Ruiz Marcolain lehen alkateordea Alkatetzaren ordezko izendatzea 2016ko uztailaren 4tik 10era, biak barne, egun horietan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.

Bigarrena.–Aurreko ebazpenaren ondoriozko ordezkotzak aipatutako egunetarako baino ez du indarrik izanen; betiere, 2016ko uztailaren 11n, kargura itzultzen naizenean, bukatuko da.

Hirugarrena.–Interesdunari jakinaraztea ezen Alkatetza honen ordez ari den epean, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 48. artikulua dela medio, ezin izanen dituela baliogabetu nik errege dekretu horren 43. artikulua baliatuz agindutako eskuordetzak.

Laugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan oinarriturik, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Leozko Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Iratxetan (Leotz), 2016ko ekainaren 17an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1607555