2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Kirol instalazioak erabiltzeagatik eta jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko kuoten onespena
Lekunberriko Udalak, 2016ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen berrestea Lekunberriko Garapen Elkartea, SL sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluak 2016rako instalazio eta kirol jardueretarako kuotei buruz harturiko erabakia.
Kuotak honako hauek izanen dira:
INSTALAZIOA | ABONATUA | ABONATU GABEA | MISTOA, ABONATUA/ABONATU GABEA |
Kiroldegia, argirik gabe | 0,00 euro | 18,00 euro orduko | 9,00 euro orduko |
Kiroldegia, argiekin | 0,00 euro | 24,00 euro orduko | 12,00 euro orduko |
Futbol zelaia, argirik gabe | 0,00 euro | 100,00 euro orduko | |
Futbol zelaia, argiekin | 0,00 euro | 120,00 euro orduko | |
Futbol zelaia, erdia argirik gabe | 0,00 euro | 75,00 euro orduko | |
Futbol zelaia, erdia argiekin | 0,00 euro | 95,00 euro orduko | |
Pilotalekua | 0,00 euro | 4,50 euro orduko | |
Trinketea | 0,00 euro | 4,50 euro orduko | |
Dutxatzea | 0,00 euro | 3,00 euro orduko | |
Squasha | 0,00 euro | 3,50 euro orduko | |
Padela | 0,00 euro | 3,50 euro orduko | |
Tatamia | 0,00 euro | 3,50 euro orduko | |
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1 b9 artikuluan xedatutakoari jarraituz, erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Lekunberrin, 2016ko maiatzaren 26an.–Alkate udalburua, Natalia Azcona Mendia.
Iragarkiaren kodea: L1608107