139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2016ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 1-2016 aldaketaren espedientea (kreditu bereziak sortzea).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Ezkabarten, 2016ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1608139