139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Lizarrako balorazio txostena berrikusteko proiektua.
Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2016ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Lizarrako balorazio txostena berrikusteko proiektua, Trabajos Catastrales, SA enpresak prestatua.

2. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin bat eta hura bete beharrez, aipatu agiria jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean onespen hau laburturik argitaratzen denetik aitzina. Adieraziko da epe horretan, interesdunek eskura izanen dutela dokumentazioa Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien iradokizun eta alegazioak aurkez ditzaten.

3. Epe hori iraganik, inork alegaziorik aurkeztu badu, horiek eta Udalaren txostena Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzura igorriko dira, eta galdatuko zaio ahalik eta lasterren era dadin Batzorde Mistoa, 2017ko zergaldirako finkatu diren bana-banako balioek ondorioa izateko.

4. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 36.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko, Lurralde Aberastasunaren Batzorde Mistorako, Lizarrako Udalaren ordezkari izendatzea Koldo Leoz Garciandia, Emma Ruiz Sanz eta Pablo Ezcurra Fernández udalkideak.

5. Horren gaineko iragarkia paratzea Udalaren iragarki oholean eta erabaki hau igortzea Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari, Tracasari eta Katastroko Bulegoari.

6. Dagokion espedientean sartzea.

Lizarran, 2016ko ekainaren 3an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1608123