139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Goititzea 2015etik 2016ra luzatutako aurrekontu orokorrean.
Behin betiko onespena

2015etik 2016ra luzatutako aurrekontuko aldaketak, 2015etik 2016ra luzatutako aurrekontu orokorrean goititzearen bidezkoak, hasiera batean onesten duen erabakia 2016ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Goititzea, gastuen aurrekontu luzatuan:

3340 4890011.–Diru-laguntza auroroen elkartearen hitzarmenerako: 4.000,00 euro.

Cascanten, 2016ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1608176