139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Alkateordea kargutik kentzea eta izendatzea

Cascanteko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko ekainaren 23ko ebazpenaren bidez, ebazpen hau eman du:

1.–José Antonio Roncal Lorente hirugarren alkateorde kargutik kentzea.

2.–Ángel Chivite Vicente, Cascanteko Coalición de Izquierdas taldeko zinegotzia, Cascanteko Udalaren hirugarren alkateorde izendatzea.

3.–Ebazpen honen berri ematea interesdunei, dagokion iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

4.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

5.–Bai kargugabetzeak bai izendapenak indar hartuko dute ebazpen honen dataren biharamunean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2016ko ekainaren 23an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1608133