139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Jarduera ekonomikoen poligonoa urbanizatzeko proiektua,
UEI-1.1 eta UEI-1.2 unitateetan. Hasierako onespena

Caparrosoko alkateak, 2016ko ekainaren 29an eman 138/2016 Ebazpenaren bidez, erabaki du hasiera batean onestea UEI-1.1 eta UEI-1.2 exekuzio unitateak urbanizatzeko proiektua, jarduera ekonomikoen poligono bat garatzeko, Navarra de Suelo y Vivienda, SA (Nasuvinsa) sozietateak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 eta 76.a) artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera arte, 10:00etatik 13:30era.

Caparroson, 2016ko ekainaren 29an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1608125