139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa 2016ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2016ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2016ko plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Berriozarren, 2016ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1608160