139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Zaintzeko hirigintzako entitatea eta haren estatutuak.
Behin betiko onespena

Azagrako alkateak, ekainaren 29an eman 229/2016 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko Las Esparadas izeneko PA-1 sektorea Zaintzeko hirigintzako entitatea eta haren estatutuak.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Estatutuen edukien aurka, xedapen orokorra baita, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Azagran, 2016ko ekainaren 29an.–Jarduneko Alkatea, Eva Díaz Zudaire.

Iragarkiaren kodea: L1608136