139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa, Haur eskoletan edo 0-3 urtekoendako ikastetxeetan haurrak matrikulatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2016ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Haur eskoletan edo 0-3 urtekoendako ikastetxeetan haurrak matrikulatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da aldaketa Atezko Haur eskoletan edo 0-3 urtekoendako ikastetxeetan haurrak matrikulatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzan, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eritze Atetzen, 2016ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Ezekiel Martín Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1608174