139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Musika Eskolako tasak

Artaxoako Udalak, 2016ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, bertan zirenak ados egonda onetsi zituen Musika Eskolako tasa akademikoak. Hona hemen:

1.–Haurren ikasgela eta musika eta mugimendua: 18,00 euro hilean.

–Haurren ikasgela: 5 urteko ikasleak.

–1. musika eta mugimendua: 6 urteko ikasleak.

–2. musika eta mugimendua: 7 urteko ikasleak.

2.–Lehen musika zikloa: 61,00 euro hilean.

–Lehen maila.

–Bigarren maila.

3.–Bigarren musika zikloa: 77,00 euro hilean.

–Hirugarren maila.

–Laugarren maila.

4.–Hirugarren musika zikloa: 79,00 euro hilean.

–Bosgarren maila.

–Seigarren maila.

5.–Laugarren musika maila.

–Musika tresna: 30 min/astea: 47,00 euro hilean.

–Musika tresna: 40 min/astea 62,00 euro hilean.

–Musika Hizkuntza: ordu 1/astea: 18,00 euro hilean.

–Musika tresnen taldea: 45min/astea: 18,00 euro hilean.

–Ahots taldea: 45min/astea: 18,00 euro hilean.

–Pop-Rock gela: 20,00 euro hilean.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien epaitegiari edo salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Artaxoan, 2016ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1608132