89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

735/2015 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, begirale lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onesten dituena. Zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da eta, bestea, prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran aritzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoak dituzten langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea, hautaproben bidez honako zerrenda hauek osatzeko: batetik, izangaien zerrenda bat begiraleen lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta, bestetik, beste zerrenda bat halako lanpostuetarako aldi baterako kontratazioak egiteko, gero sortzen diren beharrei erantzuteko.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren arabera, aldi baterako kontrataziora jo aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bertako langile finkoei eskainiko dizkiete bete nahi dituzten lanpostuak, eta, horretarako, behar diren hautaprobetarako deia eginen dute, prestakuntza egin nahi duten izangaien zerrendak osatzeko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikuluarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduarekin bat, honako deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I
Begirale lanpostuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdia

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.–Deialdia egiten da begirale lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuan eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoan sortzen diren beharrak aldi baterako bete ahal izateko.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo etorkizunean prestatzen diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.

Bigarrena.–Betekizunak.

2.1. Parte hartu nahi dutenek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baldin haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eskola graduatuaren edo lehen mailako lanbide heziketaren titulua edo horren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez izanik parte hartu nahi dutenek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

2.2. Oinarri honen 2.1.c) atalean eskatzen den tituluaren betekizuna agiri bidez frogatu beharko da, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.3. Oinarri honetako betekizun guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.–Hautapen prozesuaren garapena eta balorazioa.

Ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat gauzatuko da hautapen prozesua.

Laugarrena.–Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.

Izangaiei dei egin eta, hala bada, kontratatzerakoan, arau hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesteko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak; deialdi honen oinarriak; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n eman zuen 814/2010 Foru Agindua (2011ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 15ekoa); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Deia egiterakoan kontuan hartuko da, halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. atalean ezarritakoa. Horren bidez, desgaitasunen bat duten pertsonek Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua lortzeko moduaren xehetasunak arautzen dira. Horretarako, %33koa edo handiagoa den desgaitasun aitortua duten pertsonek organo eskudunak luzatutako agiriaren kopiaren bidez frogatu behar dute egoera hori.

II
Deialdia, begirale gisa prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.–Deialdia egiten da begirale lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezietan arituko diren izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez, gerora Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuan eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoan sortzen diren beharrei aldi baterako erantzuteko.

Bigarrena.–Betekizunak.

2.1. Parte hartu nahi dutenek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, E mailakoa edo taldekoa, eta eskubidez dagokion gehieneko prestakuntzaldia agorturik ez izatea.

b) Beren lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eskola graduatuaren edo lehen mailako lanbide heziketaren titulua edo horren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulu hori ezin da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

2.2. Oinarri honen 2.1.d) atalean eskatzen den tituluaren betekizuna agiri bidez frogatu beharko da, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren arauan xedatutakoarekin bat.

2.3. Oinarri honetako betekizun guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasun Departamentuaren menpeko erakunde autonomoei atxikitako langileek, Nafarroan Justizia Administrazioan aritzen diren langileek, ezta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek ere.

Hirugarrena.–Hautapen prozesuaren garapena eta balorazioa.

Ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat gauzatuko da hautapen prozesua.

Laugarrena.–Prestakuntzaldian aritzeko izangaiei dei egitea.

Deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa honako hauetan ezarritakoari jarraikiz eginen da: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua, prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duena (157. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

III
Bi deialdietarako arau komunak

Lehena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Bi deialdietan, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.–Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña), edo Nafarroako Gobernuaren erregistroko beste edozein bulegotan (zerrenda 2015eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.navarra.es). Kasu horretan, parte hartzeko eskabide berariazkoarekin batera aurkeztu beharreko agiriak eransteko, Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko aurreikusita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke.

2.2. Eskabideak II. eranskinean heldu den ereduaren araberakoak izanen dira, aldi baterako kontratazioko izangaien kasuan, eta III. eranskineko ereduaren araberakoak, prestakuntzarako izangaien kasuan. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai deialdia argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adieraziko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

2.3. Eskabidearekin batera, izangaiek nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo nortasuna eta nazionalitatea frogatzen dituen agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiaren 2.1.a) oinarrian nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betekizunen frogagirienak.

2.4. Aldi bateko kontratazioko deialdian parte hartzen dutenek IV. eranskineko eskaera betea eta sinatua erantsi beharko dute, agertu nahi duten herriak hautatzeko, baita adierazteko lanaldi partzialeko kontratuak onartzeko prest daudela ere. Hori egiten ez dutenen kasuan, ulertuko da edozein herri aukeratzeko prest daudela eta lanaldi partzialean aritzeko ere bai.

Hautatutako zonifikazioa Hezkuntza Departamentuaren zerrendak kudeatzeko erabiliko da, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak Iruñean baino ez baitu lanposturik eskaintzen.

2.5. Hezkuntza Departamentuan badira euskaraz jakin beharreko lanpostuak, 1 jakite maila dutenak. Lanpostu horietan kontratatuak izan nahi dutenek, parte hartzeko eskaerarekin batera, B2 mailako tituluaren edo hizkuntza eskola ofizialeko lau kurtsoak edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroen 9 “urrats” gainditu izanaren ziurtagiriaren kopiak aurkeztu beharko dituzte, edo beste edozein baliokiderenak.

Izangaiak ziurtagiri edo ikastaro horiek ez baditu, proba bat egiteko aukera izanen du, eta horrela zehaztuko da beharrezkoa den maila ba ote duen hizkuntza horretan. Aipatutako maila proba egin nahi dutenek hori eman behar dute aditzera parte hartzeko eskaeran, horretarako ezarritako tokian.

2.6. Kontratua edo prestakuntzarako zerbitzu berezien adierazpena formalizatzeko deia jasotzen dutenek bakarrik aurkeztu beharko dute deialdiko nahitaezko titulua izatearen frogagiria.

2.7. Desgaitasun aitorturen bat duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, egoera horren frogagiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, azterketak egiteko denboraren edo baliabideen egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean behar den tokian adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean, nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

Hirugarrena.–Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak deialdietako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai jarriko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es web orrian (“Zerbitzuak” atala, “Enplegu Publikoa” azpiatala, deialdiaren aipamena). Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko dira onartuen behin betiko zerrendak.

Egun horretatik aurrera, argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, izangaiek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, edo eskabidean egindako akatsak zuzendu.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren Atarian (www.navarra.es) argitaratuko ditu (deialdiaren aipamena, “Zerbitzuak”, “Enplegu Publikoa” atalean), deialdi hauetan ezarritako hautaproba egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako betekizunak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, betekizunen bat ez dutela betetzen ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Proba.

4.1. Ebazpen honen bidez onesten diren deialdietarako hautapen prozesua proba bakarraren bidez eginen da. Proba horretan 50 galdera erantzun beharko dira ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

Ariketa hasi aurretik, kalifikazio epaimahaiak finkatuko du probaren gehieneko iraupena, baita oker erantzundako galderen penalizazioa ere.

Proba hau egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza ez bada.

4.2. Proba horrek 50 puntuko kalifikazioa izanen du, gehienez ere. Hautaproban ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortzen dutenek gaindituko dute proba.

4.3. Probarako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute parte-hartzaileek. Beren nortasuna frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertu eginen dira.

4.4. Hautaproba egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

4.5. Euskarazko proba: 4.1. atalean zehaztutako probaren kalifikazioak argitaraturik proba gainditu duten izangairen batek euskara maila neurtzeko proba eskatu badu, epaimahaiak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuaren laguntza eskatuko du. Organo horrek mailaketa proba bat eginen du, eta izangaiei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen die, euskarazko 1. jakite maila eskatzen zaiela kontuan hartuta.

Epaimahaiak, horretarako, Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Atalarekin bat, euskara proba egiteko tokia, eguna eta ordua iragarriko ditu. Izangai horientzako deialdia Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean argitaratuko da (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2, atalondoa), baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko www.navarra.es web orrian ere, deialdiaren Zerbitzuen Katalogoan hain zuzen, “Zerbitzuak” “Enplegu Publikoa” estekan.

Euskara maila neurtzeko proben kalifikazioa emanik, emaitzak argitaratuko dira, aurreko paragrafoan ezarritako modu beretan.

Bosgarrena.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Batzordeburua: Javier Lacarra Albizu jauna, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezko mahaiburua: Isidra Roldán Arróniz andrea, Hezkuntza Departamentuko irakaskuntzako aholkularia.

Mahaikidea: Eva María Mier Mendiguchía andrea, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoko San José Egoitzako zuzendaria.

Ordezko mahaikidea: María Carmen Aguirre Hernández andrea, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoko El Vergel zahar etxeko zuzendaria.

Mahaikidea: Petra Lizaur Aliaga andrea, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoko Zaintzaileen Koordinaziorako Bulegoko burua.

Ordezko mahaikidea: Inmaculada Carrasco Vera andrea, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoko OLT.

Mahaikidea: Langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkaria, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

Mahaikide idazkaria: Isabel Aracama Cobos andrea, Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Ordezko mahaikide idazkaria: Carmen Segura Urra andrea, Hezkuntza Departamentuko Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko zuzendaria.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko diote.

Halaber, zilegi da mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek beraiek uko egiteko edo haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartzen ahalko ditu probetarako, eta horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

Seigarrena.–Emaitzak.

6.1. Parte-hartzaileen artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz ebatziko ditu kalifikazio epaimahaiak:

a) Aldi baterako kontratazioetarako deialdia: berdinketak zozketa bakar baten bidez erabakiko dira, zeina kalifikazio epaimahaiak eginen baitu. Berdindutako guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, zozketan hautatutakoaren abizenak eta izena abiapuntu harturik. Zozketaren emaitzak web orrian (deialdiaren aipuan) eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean argitaratuko dira.

b) Izangai berriak prestakuntzaldian aritzeko deialdia: deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitortuta daukaten antzinatasunaren arabera hautsiko dira berdinketak, antzinatasun handiena duena lehenetsiz. Berdinketak badirau, aldi baterako kontratazioetarako deialdian berdinketak hausteko ezarritako zozketaren arabera ebatziko da.

6.2. Probak kalifikatzen bukatu ondotik, epaimahaiak honako zerrenda hauek argitaratuko ditu, bereizita, Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web-orrian (www.navarra.es, “Zerbitzuak”, “Enplegu Publikoa”, deialdiaren aipamena):

–Aldi baterako kontratatuak izateko deialdiko proba gainditzen duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

–Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaientzako deialdiko proba gainditu dutenen zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

Epaimahaiak, halaber, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

Zazpigarrena.–Begirale lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak.

7.1. Behin betiko zerrendak.

Hautapen prozesuaren espediente osoa jasota, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez izangaien zerrendak onetsiko dira. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean argitaratuko da (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa), baita Nafarroako Gobernuaren web orrian ere (www.navarra.es, “Zerbitzuak”, “Enplegu Publikoa”, deialdiaren aipamena).

7.2. Deia.

Ateratzen diren aldi baterako kontratazioko zerrendak modu independentean kudeatuko dira, begirale lanpostuak eskaintzen dituzten bi eremuen arabera. Hautatutako zonifikazioa Hezkuntza Departamentuaren zerrendak kudeatzeko erabiliko da, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak Iruñean baino ez baitu lanposturik eskaintzen.

Arau honetan aipatutako zerrendetan ageri diren izangaiei dei egiteko, ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako oinarrietan ezarritakoari jarraikiko zaio; betiere, prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

Deia jasotzen duten izangaiek kasuan kasuko deialdian eskatutako titulazioaren betebeharrak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte; horretarako, Eskola-Graduatuaren edo lehen mailako Lanbide Heziketaren titulua edo horien baliokidearen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen eskuratua.

Eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Begirale lanpostuak aldi baterako betetzeko B motako gidabaimena izatea beharrezkoa denean, izangaiek baimen hori badutela frogatu beharko dute dei egiten zaienean.

Zortzigarrena.–Gehieneko denbora prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko.

8.1. 4 urteko bigarren prestakuntzaldia lortzen duten izangaiak ezin dira 10 urte baino gehiago egon prestakuntzarako zerbitzu berezietan, epe horretan lanpostu batean baino gehiagotan aritu badira ere.

8.2. Prestakuntzarako zerbitzu berezietan 6 urte bitarte egoteko eskubidea duten izangaiek ezin izanen dute gehieneko epe hori gainditu, epe horretan lanpostu batean baino gehiagotan aritu badira ere.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2015eko martxoaren 30ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda (Begiralea)

1.–Teknika eta zainketa aringarri ohikoenak larriki jotako pertsonendako egoitzetan eta eguneko zentroetan.

2.–Autonomia pertsonalaren gaitasunak eguneroko bizitzan garatzeko programak.

3.–Zaintzailearen eginkizunak adimen desgaitasuna duten pertsonen zahartze prozesuan.

4.–Higienerako beharrak: ahoaren, ilearen, begien, azazkalen, azalaren, sexu organoen, etzaneko ultzeraren eta abarren zainketa.

5.–Desgaitasunak dituzten pertsonak; kontzeptua eta etiologia. Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna, zentzumenen desgaitasuna eta nortasunaren nahasteak.

6.–Desgaitasuna duten pertsonendako garatzen diren programen ebaluazioa eta erregistroa.

7.–Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 13an emaniko 93/2008 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen duena: Xedapen orokorrak. Aniztasunari arreta emateko plana. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak.

8.–455/2013 Ebazpena, irailaren 4koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan begiraleen lan jarduketak arautzeko jarraibideak onesten dituena.

9.–Laguntza zerbitzu baten erabiltzailearen jarrera beharrak: gorputzaren jarrera, jarreraren aldaketak, mugimenduak, erabiltzailea lekualdatzea, altzari egokituak (oheak, aulkiak, atrilak...).

10.–Istripuei aurrea hartzea eta lehen sorospena. Larrialdietan aritzeko arauak.

11.–Zaintzailearen eginkizunak aisialdiko jardueretan eta eskolako ateraldietan.

12.–Zaintzailearen jarduketak larrialdietan: krisi epileptiko, itomen, erredura, traumatismoetan.

II. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuari. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Eskabide eredua

Eskaera, ...................................... lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratatuak izateko deialdian parte hartzeko. Deialdia ........…(e)ko ......…..aren …..(e)ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (..... zk.).

1) Norberaren datuak.

Izen-deiturak ................................. NANa ............... Nazionalitatea ............................. Jaioteguna

Helbidea ..................... Herria

Probintzia...................................... Posta kodea

Telefonoa (gehienez 3) .............. ........................

Posta elektronikoa

2) Desgaitasuna frogatzea (bidezkoa denean bakarrik).

Desgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkezten dut.

Desgaitasuna dut, eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3) Euskarazko lanpostuak

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut, eta horretarako honako hau adierazten dut:

Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua aurkezten dudala (2. eta 3. jakite mailak).

Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi “urrats” gainditu izanaren ziurtagiria aurkezten dudala (1. jakite maila).

Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4) Horrez gain, hauxe diot:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela izan desgaitua, ez eta gabetua ere, eginkizun publikoak betetzeko.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Ez dudala Espainiako nazionalitatea. Zin egiten edo hitzematen dut ez dudala .................................ko (sorterria) funtzio publikoan sartzeko diziplina zehapenik edo zigor penalik. Sorterria:

Iruñean, .........(e)ko ....................aren ..............(e)an.
(Sinadura)

Oharrak:

–Eskabidearekin batera NANaren fotokopia aurkeztuko da.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta Administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

III. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuari. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Eskabide eredua

Eskabidea, ...........................................… lanpostuetan prestakuntzaldia egiteko izangai berrientzako deialdian parte hartzeko. Deialdia ........…(e)ko ......…..aren …..(e)ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (..... zk.).

1) Norberaren datuak.

Izen-deiturak ................................. NANa ............... Nazionalitatea ............................. Jaioteguna

Helbidea ..................... Herria

Probintzia ...................................... Posta kodea

Telefonoa (gehienez 3) .............. ........................

Posta elektronikoa

2) Zein lanpostutarako izan zen izendatua (datuak).

Departamentua:

Zerbitzua:

Lanpostua:

Maila:

3) Desgaitasuna frogatzea (bidezkoa denean bakarrik).

Desgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkezten dut.

Desgaitasuna dut, eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut, eta horretarako honako hau adierazten dut:

Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua aurkezten dudala (2. eta 3. jakite mailak).

Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi “urrats” gainditu izanaren ziurtagiria aurkezten dudala (1. jakite maila).

Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Horrez gain, hauxe diot:

Nire lanpostuan jardunean egoteko tituluez gain, deialdian eskatzen diren tituluak ere baditudala eta deialdiko baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an
(Sinadura)

Oharrak:

–Eskabidearekin batera NANaren fotokopia aurkeztuko da.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta Administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

IV. ERANSKINA

Izen-deiturak

NANa

ESKATZEN DUT begirale zerrendetan agertzea, eskualde hauetan (zer eskualdetako zerrendatan agertu nahi duzun, haiek markatu X batekin):

A) Nafarroa osoa.

B) Eskualde hauetan bakarrik:

IRUÑEKO ESKUALDEA

Antsoain, Arre, Barañain, Beriain, Berriozar, Burlata, Eguesibar, Uharte, Imarkoain, Mutiloa, Noain, Olatz, Orkoien, Iruña, Atarrabia, Zizur Nagusia

2. ESKUALDEA, IRUÑERRIKO INGURUA

Añorbe, Arrizabalaga, Zirauki, Eugi, Lantz, Larraintzar, Mañeru, Elo, Obanos, Gares, Tebas, Zubiri

IRURTZUNGO ESKUALDEA

Altsasu, Arbizu, Areso, Betelu, Etxarri Aranatz, Ezkurra, Goizueta, Irurtzun, Iturmendi, Jauntsarats, Lakuntza, Leitza, Lekunberri, Olazti, Uharte Arakil, Urdiain, Ziordia

DONEZTEBEKO ESKUALDEA

Almandoz, Amaiur, Arantza, Arizkun, Arraioz, Azpilkueta, Beintza-Labaien, Bera, Doneztebe, Elizondo, Eratsun, Erratzu, Etxalar, Gartzain, Igantzi, Irurita, Ituren, Legasa, Lekaroz, Lesaka, Narbarte, Oronoz, Saldias, Sunbilla, Urdazubi, Ziga, Zubieta, Zugarramurdi

IRUNBERRIKO / ZANGOZAKO ESKUALDEA

Abaurrea, Oibar, Agoitz, Aribe, Auritz, Aurizberri, Kaseda, Erroibar, Eslaba, Ezkaroze, Garralda, Hiriberri Aezkoa, Izaba, Ledea, Irunberri, Luzaide, Nabaskoze, Otsagabia, Orbaitzeta, Orotz-Betelu, Erronkari, Zare, Zangoza, Urrotz, Uztarroze, Esa

TAFALLAKO ESKUALDEA

Artaxoa, Barasoain, Beire, Berbintzana, Caparroso, Zarrakaztelu, Faltzes, Figarol, Funes, Garinoain, Larraga, Martzilla, Melida, Mendigorria, Milagro, Miranda Arga, Murillo, Erriberri, Azkoien, Pitillas, San Martin Unx, Uxue, Arrada, Santakara, Tafalla, Alesbes

LIZARRAKO ESKUALDEA

Abartzuza, Allo, Antzin, Andosilla, Arroitz, Azagra, Carcar, Deikaztelu, Lizarra, Lerin, Lezaun, Lodosa, Los Arcos, Mendabia, Muniain Iguzkitza, Murieta, Oteitza, Jaitz, San Adrián, Sartaguda, Sesma, Viana, Villatuerta, Zudairi

TUTERAKO ESKUALDEA

Ablitas, Arguedas, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Monteagudo, Murchante, Ribaforada, Tutera, Valtierra

Halaber, adierazten du lanaldi partzialean aritzeko prest dagoela.

Nahi beste eremu aukera daitezke, ez baitira bateraezinak. Eskabide honetan egindako hautaketak ondorioak izanen ditu zerrendak indarra duen denbora guztian.

............................(e)n, 2015eko ........................aren ...........(e)an. (Sinadura)

Iragarkiaren kodea: F1505525