34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2015eko aurrekontu arrunta. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2015eko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. eta 276. artikuluetan xedatuari jarraikiz, delako espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Esan, 2015eko otsailaren 9an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1502213