2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLAMAYOR DE MONJARDIN
2015eko karga-tasak
Villamayor de Monjardingo Udalak, 2015eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran eta legeak eskatutako gehiengoa izanik, tasa, indize eta karga hauek onetsi zituen 2015erako:
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3926.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,1. indizea.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.
Villamayor de Monjardinen, 2015eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.
Iragarkiaren kodea: L1502082