34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2015eko aurrekontuak.
Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2015eko otsailaren 3ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Alesbesko Udalaren eta haren erakunde autonomoen (zahar etxea eta musika eskola) aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak 2015erako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Alesbesen, 2015eko otsailaren 6an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1502112