34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

1. aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2015eko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2015eko aurrekontu luzatuan 1. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Sarrigurenen, 2015eko otsailaren 6an.–Alkatea, Alfonso Etxeberría Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1502060