34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Larreen aprobetxamenduaren mugak aldatzea eta herritarren arteko horien esleipenerako prozedura hastea

Tuterako Udalak, 2015eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, besteak beste honako hau erabaki zuen: Tuterako Udalaren larreen aprobetxamenduaren egungo mugak aldatzea, espedienteari atxikita dauden planoetan adierazten den moduan; horien balorazioa onestea eta prozedura hastea bazkalekuetako larreen aprobetxamenduaren zuzeneko esleipenerako herritarren artean; Tuterako Udalaren larreen aprobetxamenduaren esleipena arautzen duen baldintza-agiria onestea, aprobetxamenduaz baliatzeko epea 8 urtekoa izanen baita.

Tutera (Nafarroa) hiriko herrilarren aprobetxamenduaren gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten bizilagunek Udalaren erregistro orokorrean proposamenak aurkezten ahalko dituzte 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aipatutako udal ordenantzan eskatutakoaz gain, esleipena arautzen duen baldintza-agirian adierazitakoa ere aurkeztu beharko da proposamenekin batera.

Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua) aztertu ahalko dira agiriak.

Tuteran, 2015eko otsailaren 4an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1501957