34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

AR-2 unitatearen Plan Partzialeko UB-11 lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko urtarrilaren 27an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana 31. poligonoko 457. lurzatitik 467.era eta 479. lurzatitik 489.era (katastroaren arabera), AR-2 unitatearen Plan Partzialeko UB-11 unitateari dagokionez, Roberto García Gilek sustatua, unitateko fatxada guztien lerrokadurak ezartzeko eta jabetzaren muga guztietan lurzatiko itxituren ezaugarriak arautzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2015eko otsailaren 2an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1501937