34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

AR-2 unitatearen Plan Partzialeko UB-3.1 eta UB-3.6 lurzatien xehetasun azterlanaren eranskina. Hasierako onespena

Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko urtarrilaren 27an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlanaren eranskina 32. poligonoko 556, 557, 558, 559, 560 eta 561. lurzatietan (katastroaren arabera), AR-2 unitatearen Plan Partzialeko UB-3.1 eta UB-3.6 unitateei dagokienez, Martín Resano Lópezek sustatua, 2013ko irailaren 24ko osoko bilkuran onetsitako xehetasun azterlanean ezarritako determinazioak osatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2015eko otsailaren 2an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1501936