34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

14-19. aldaketak 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2014ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2014ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 14/2014, 15/2014, 16/2014, 17/2014, 18/2014 eta 19/2014 espedienteak; kreditu transferentziak (14/2014, 16/2014, 17/2014, 19/2014) eta kreditu bereziak (15/2014, 18/2014) dira.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2015eko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Hamabortz egun balioduneko epea iraganik inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.

14/2014 aldaketa

14/2014 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

Kreditu-transferentziaren espedientea.

Gastu goitituak:

0.1210.2.–Administrazio orok. gastuak: +8.900 euro.

0.4321.2.–Obra lantaldearen konp. eta kontserb.: +6.000 euro.

0.4533.2.–Bestetako gastuak: +3.700 euro.

0.5310.2.–Ureztalurren konp. eta kontserb.: +16.200 euro.

Guztira: 34.800 euro.

Espedientearen finantzabidea.

Gastuak beheititzea:

0.0110.3.–Maileguaren interesak: -9.100 euro.

0.3112.2.–ELZaren otorduen hornidura: -8.600 euro.

0.3141.1.–Funtzionarioen pentsioak: -17.100 euro.

Guztira: 34.800 euro.

15/2014 aldaketa

15/2014 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

Kreditu bereziaren espedientea.

Gastu goitituak:

0.3233.2.–Berokuntzarako pellet erregaia +1.000 euro.

Espedientearen finantzabidea.

Diru-sarrerak goititzea:

0.4.–N.G.aren diru-l., garbiketa industrialeko enplegu-lantegiarendako: +1.000 euro.

16/2014 aldaketa

16/2014 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

Kreditu-transferentziaren espedientea.

Gastu goitituak:

0.3115.1.–Animazio Komunitarioko ordainsari bereziak: 1.000 euro.

0.4300.1.–Hirigintzako ordainsari bereziak: 1.000 euro.

0.4535.1.–Zinemako enplegu lantegiko ordainsariak: 1.500 euro.

0.6222.1.–Merkatuko enplegu lantegiko ordainsariak: 800 euro.

Guztira: 4.300 euro.

Espedientearen finantzabidea.

Gastuak beheititzea:

0.1210.1.–Langileen gastuetarako poltsa: 3.100 euro.

0.3112.1.–Etxeko zerbitzuko enplegu lantegiko ordainsariak: 1.200 euro.

Guztira: 4.300 euro.

17/2014 aldaketa

17/2014 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

Kreditu-transferentziaren espedientea.

Gastu goitituak:

3.4511.1.–Liburutegiko enplegu lantegiko ordainsariak: 9.000 euro.

Guztira: 9.000 euro.

Espedientearen finantzabidea.

Gastuak beheititzea:

0.1210.1.–Langileen gastuetarako poltsa: 9.000 euro.

Guztira: 9.000 euro.

18/2014 aldaketa

18/2014 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

Kreditu bereziaren espedientea.

Gastu goitituak:

0.4513.6.–Espazio eszenikoaren eraikuntza: 7.200 euro.

Guztira: 7.200 euro.

Espedientearen finantzabidea.

2. Gastu beheitituak:

0.0110.9.–Eskuratu beharreko maileguaren amortizazioa: -5.500 euro.

0.1112.1.–Zinegotzien ordainsariak: -1.700 euro.

Guztira: 7.200 euro.

Kreditu-transferentziaren espedientea.

1. Gastu goitituak:

0.4310.7.–Nafarroako plazako eraikinen jabeendako diru-l. izenduna, fatxadetarako: 50.000 euro.

Espedientearen finantzabidea.

2. Gastuak beheititzea:

0.4310.7.–Aldeko Zaharreko harrizko fatxadetarako diru-laguntza: 50.000 euro.

Administrazio egintza honek administrazio bidea bukatzen du, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko jotzen den bertze edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2015eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1501914