34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa puntuala antolamendu xehakatuko determinazioetan (ekipamendu jarduketa Noaingo 1. poligonoko 335. lurzatian), Iruher, S.A.L.k sustatua. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko otsailaren 4an egin bilkuran, honako hau,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batean onestea antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketa puntuala –ekipamendu jarduketa– Noaingo 1. poligonoko 335. lurzatian, solairuartea handitzeari dagokionez, Iruher, S.A.L.k sustatua.

2. Interesdunari jakinaraztea behin betiko onesteko, ezertan ukatu gabe espedientearen jendaurreko epetik ondorioztatzen diren aldaketak, testu bateratua aurkeztu beharko duela, testu bakar batean aurkeztutako eranskinaren gaiak biltzen baititu, Udalaren aldeko lagapenaren portzentajearen balorazioari eta eremuko dotazioen egungo araudiaren ukipenei dagokienez.

3. Erabaki hau jakinaraztea Noaingo 1. poligonoko 335. lurzatiaren ondoko lurzatien jabeei, eta espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita.

4. Erabaki hau espedientearen sustatzaileei eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2015eko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1502186