34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udaleko Kirol Patronatua. Noain Elortzibarko kirol klubendako diru-laguntzen deialdia. 2015. urtea

Noain Elortzibarko Kirol Patronatuko buruak, Noaingo Udaleko Kirol Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak 2014ko azaroaren 28ko erabakiaren bidez, onetsi zituen Noaingo kirol klubendako diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak. Horiek Noain Elortzibarko Udalak berretsi zituen 2015eko otsailaren 4an egin bilkuran. Hona hemen baldintzak:

–Oinarrien xedea: aipatua.

–Esleitzeko modua: deialdi publikoa.

–Diru-laguntzak emateko prozedura: norgehiagoka.

–Gehienez ere aurreikusitako zenbatekoa: 65.500 euro. (Gastu arruntak).

–Aplikatu beharreko legedia:

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.
  • Noain Elortzibarko Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra (40. ordenantza). Behin betiko onetsi zen 2014ko urtarrilaren 15eko osoko bilkuran, eta 2014ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 26an.
  • 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.
  • 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

–Unitate kudeatzailea: Noain Elortzibarko Kirol Patronatua.

–Oinarriak non argitaratu: Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–Eskabideak aurkeztea: Noain Elortzibarko Kirol Patronatuan, Noaingo La Lostra etorbideko 1ean, 12:00etatik 15:30era, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ageri diren erregistroetako edozeinetan.

–Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

  • Zinpeko aitorpena, Noain Elortzibarko Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza orokorraren (40. ordenantza) 10. artikuluan aipatzen dituen debeku arrazoietarik bakar bat ere ez duela dioena. (II. eranskina).
  • Ziurtagiria, indarra duten xedapenetan ezarritako zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela dioena.

–Eskabideak aurkezteko epea: 2015eko maiatzaren 31 arte.

NOAIN ELORTZIBARKO KIROL KLUBEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO 2015EKO DEIALDI PUBLIKOAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

Prozedura/Kirol klubei diru-laguntzak emateko irizpideak

A) Kirol klub guztiak deialdiari lotzen ahalko zaizkio, baldin eta haien xedea kirolaren sustapena, jarduera eta lehia bada, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan erregistraturik badaude eta haien helbidea Noain Elortzibarren badute.

B) Kluben eta Patronatuaren artean bi harreman mota proposatu dira; bakoitzak trataera desberdina ekarriko du diru-laguntzari dagokionez:

1.–Noaingo Kirol Patronatuari loturiko klubak.

Jarduera guztietan beren izenari “Noaingo Kirol Patronatua” eransten diotenak.

2.–Noaingo Kirol Patronatuari lotu gabeko klubak.

Beren izenari “Noaingo Kirol Patronatua” eransten ez diotenak, eta Boscos eta Higa Monreal futbol taldeak, eta txirrindularitza, ez baitute oinarriarekin lan egiten, helduekin bakarrik baizik.

C) Adin zerrenda desberdinak proposatu dira klub bakoitzeko kirolariendako; bakoitzak trataera desberdina izanen du diru-laguntza esleitzean:

1.–21 urte arte.

2.–22 urtetik goiti.

D) B eta C puntuetan oinarriturik, diru-laguntzetarako zenbateko hauek proposatu dira:

1.–21 urte arte, klub lotuak: diruz laguntzen ahal diren gastuen %100.

2.–21 urte arte, klub lotu gabeak: diruz laguntzen ahal diren gastuen %75.

3.–22 urtetik goiti, klub lotuak: diruz laguntzen ahal diren gastuen %75.

4.–22 urtetik goiti, klub lotu gabeak: diruz laguntzen ahal diren gastuen %50.

Klubek fakturak aurkeztu beharko dituzte ezarritako adin zerrenden arabera, eta orobat kirolariak berezi adin zerrenda horien arabera.

E) Ezaugarriak.

1.–Kontu-sail berariazkoa sortuko da Noaingo Kirol Patronatuaren aurrekontuetan, 2008tik goiti. Haren zenbatekoa, gehienez ere, 80.000 euro izanen da; Patronatuak berrikusten ahalko du zenbateko hori.

2.–Diru-laguntza jasotzen ahal duten fakturen zerrenda sortuko da, eta hartan, klub guztietan diru-laguntzari loturiko gastu guztiak sartuko (I. eranskina).

3.–Eskaera egiteko aldia emanen da eta publizitatea eginen da udalerri osoan. Erroldatuendako bakarrik.

–Urte bakoitzeko urtarriletik maiatzera arte.

–Kirol denboraldia bukatzean eta dokumentazioa aurkeztean ordainduko da diru-laguntza.

–Patronatuak onesten ahalko ditu diru-laguntzaren konturako aurrerakinak, aitzinetik aurkezten bada diruz laguntzen ahal diren fakturen kopia, diru-laguntzari loturiko gastuen gainean hemen zehaztu diren ezaugarriak kontuan harturik.

4.–Patronatuak bere baldintzak finkatuko dizkie diruz laguntzen diren klubei.

–Bere ekipamenduan Noain Elortzibarko Udalaren propaganda izan beharko du nahitaez.

–Patronatuarekin lankidetzan ariko da, bere kirol motarekin ikusteko duten jarduerak antolatzen, hitzartu beharreko datetan eta doan.

–Kirol denboraldi bakoitzeko kirolari federatuen eta federatu gabeen eta monitoreen zerrenda aurkeztuko du, haien datu pertsonalekin.

–Lehiaketa batean parte hartzen badu, hura ofiziala izan ala ez, haren aktak aurkeztuko ditu, beharra dagoelarik.

5.–Eskaera bakoitzarendako diru-laguntza proposamenak Noaingo Udaleko Kirol Patronatuaren oniritzia beharko du, eta idatziz jakinaraziko zaio eskatzaile bakoitzari.

6.–Diru-laguntzaren azken ekarpena biltzeko aurkeztu beharreko ziurtagiriak. Azken eguna, 2016ko urtarrilaren 31.

–Diru-laguntzari loturiko gastuen fakturen kopia.

–Halako kirol emanaldi batean Patronatuarekin lankidetzan ibili behar izanez gero, jarduerak eta haien datak.

–Klubaren beraren ziurtagiria, dioena federazioaren, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren edo bertze edozein erakunde ofizialen diru-laguntzarik ez duela biltzen, diru-laguntzari loturiko gastuetarako.

(Diru-laguntzari loturiko gastuetarako federazioaren, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren edo bertze edozein erakunde ofizialen diru-laguntzarik bilduz gero, jasotako diru kopuruaren ziurtagiria edo horren sarreraren kopia aurkeztuko du, eta hura deskontatuko da aurkeztutako gastuetatik eta bildutako dirua ez da diruz laguntzen ahal den gastu gisa kontatuko).

–Kasuan kasuko federazioko lizentzien zerrenda (kopiak) edo, hala behar badu, norbanakoaren lizentzia (kopiak).

–Kasuan kasuko federazioaren ziurtagiria, edo diruz laguntzen den denboraldian federazio horrek edo bertze batek antolatzen duen lehiaketan parte hartzen duen antolatzailearena.

–Diruz laguntzen den kirol denboraldiko kontuak.

–Diruz laguntzen den kirol denboraldiko aurrekontuak.

–Ondoko hauek deialdi honetatik kanpo daude espresuki:

a) Irabazi asmoa duten klubak.

b) Ezin izanen dituzte deialdi honetako diru-laguntzak eskuratu Noain Elortzibarko diru-laguntzen ordenantza orokorraren (40. ordenantza) 10. artikuluan aipatzen diren debeku arrazoietakoren bat duten entitateek.

7.–Ez zaie kasurik eginen epez kanpoko eskaerei, ezta 6. puntuan eskatzen den dokumentazio osoa aurkezten ez dutenei.

8.–Ezin izanen zaie inoiz diru-laguntzarik eman eskaera egiten duten kirol klub guztiei hemen adierazten diren zenbateko eta baldintzetan, guztira Patronatuaren aurrekontuetan esleitutako zenbatekoa baino gehiago bada. Hori hala balitz, modu proportzionalean murriztuko litzateke irizpideen arabera eskaera egin duen klub bakoitzari dagokion zenbatekoa.

9.–Klubendako diru-laguntzen azken likidazioa: Aipatu dokumentazioa aurkezteko azken eguna, 2016ko urtarrilaren 31. Klub batek azken egunean egiaztagiriak aurkeztu ez baditu, eta murriztapenak egin behar baldin badira, horiek 2016ko urtarrilaren 31n dokumentazio guztia aurkeztu ez dituzten kluben gain izanen dira osoki.

Noain Elortzibarren, 2015eko otsailaren 6an.–Kirol Patronatuko burua, Miguel Muñoz Murillo.

I. ERANSKINA

Klub guztietan diruz lagunduko diren gastuak

–Monitore / entrenatzailea: pertsona bat ekipo edo kategoria bakoitzeko, kirol mota bakoitzean.

–Mutualitateak / lizentziak / osasun azterketak: guztiak.

–Parte hartzeko edo izen emateko kuota: guztiak.

–Arbitrajeak: guztiak.

–Ekipamendua: ekipaje oso bateraino, bi urtetik behin, talde bakoitzeko, edo jokalari bakoitzeko, lehiaketarako zesta punta baldin bada.

–Kirol material arrunta: baloiak, pilotak eta material tikiak, gehienez ere 4.207,08 euro (material pertsonala ez da diruz laguntzen ahal, konparaziorako: txandala, poltsa, motxila, eskuoihala, bainu-txabusina, norberaren saskiak, motoz ibiltzeko osoko jantzia...).

–Monitoreak prestatzeko ikastaroa: guztiak.

–Botikina: guztiak.

–Bisaires igeriketa klubaren kasuan, diruz lagunduko da igerilekuko kalearen alokairua, zenbateraino eta kirolari bakoitzak (edo haren gurasoek) gehienez ere 100 euro ordaintzeko maneran denboraldi bakoitzeko.

–Joan-etorriak (autobusez edo auto partikularretan).

A) Joan-etorriak lehiaketa ofizial federatu eta egutegidunei dagozkie, Iruñerritik kanpora eta bakarrik Nafarroan egiten badira.

B) Nafarroatik kanpora ez da bidaiarik diruz lagunduko.

C) 20 euroko diru-laguntza auto bakoitzeko; lau lagunetik, auto bat.

Gehienez ere 5 auto partidu bakoitzetik (gehienez ere 100 euroko diru-laguntza bidaia edo joan-etorri bakoitzeko).

Diru-laguntzari loturiko gastuen fakturetatik Noain Elortzibarren erroldatuak direnak baizik ez dira diruz lagunduko, D) puntuan finkaturiko irizpideei jarraikiz.

Klubetako partaideak erroldatutzat joko dira baldintza hauek guztiak betetzen badituzte: Noain Elortzibarren erroldatu gabeak, Noain Elortzibarko bizilagun ez direnak eta Noaingo ikastetxean ikasten dutenak. Orobat, klubetako partaideak erroldatutzat joko dira baldintza hauek guztiak betetzen badituzte: Noain Elortzibarren erroldatu gabeak eta Noain Elortzibarko bizilagun ez direnak, betiere indarra duen urtean matrikulaturik badaude Noaingo ikastetxean edo institutuan.

–Urtean eskatzen zaizkion jardueretarako Patronatuarekin lankidetzan ibiltzen ez denak galduko du diru-laguntzarako eskubidea.

–Klub guztiek Patronatuaren eskura jarriko dituzte beren ekipamenduak, Patronatu honek lor ditzakeen babesleen publizitatea grabatzeko, izan ere ahaleginak egin nahi dira ekimen pribatuak ordain dezan Patronatuaren diru-laguntzen zati bat. Betiere bilatuko da kasuan kasuko klubaren publizitateari kalterik ez egitea, baita aitzinetik adostasuna izatea ere Patronatuaren eta kasuan kasuko klubaren artean.

II. ERANSKINA

Zinpeko aitorpena, Noain Elortzibarko Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza orokorraren (40. ordenantza) 10. artikuluan aipatzen dituen debeku arrazoietarik bakar bat ere ez duela dioena

Izena: ............................ NAN zenbakia: .......... herria: .................................................... karrika:...................................... telefonoa: ....................... faxa ...................... eta posta elektronikoa, jakinarazpenak hartzeko ......................................... (datu hau nahitaez paratu behar da), honen ordezkaria: ......................................... IFZ: .................................................... helbidea: ..........................................................

Noaingo kirol klubendako diru-laguntzen 2015eko deialdia gobernatzen duten oinarrien berri izanik,

Aitorpen hau sinatzen dut, eta adierazi:

......................... klubak Noain Elortzibarko diru-laguntzen ordenantza orokorraren (40. ordenantza) 10. artikuluan aipatzen diren eskakizunak betetzen dituela eta, beraz, ez duela laguntza hauen onuradun ezin izateko ezarritako debeku arrazoietarik batere.

a) Epai irmoan ezarritako kondenaren ondorioz diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko gaitasunaz gabeturik egotea.

b) Konkurtsoaren deklarazioa eskatu dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratu dituztenak, konkurtsoan egotearen deklarazioa jaso dutenak, kontu-hartze judizialaren pean daudenak, eta Konkurtsoari buruzko Legearen arabera ezgaiturik daudenak, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako ezgaitasun aldia amaitu ez bazaie.

c) Administrazioarekin izenpeturiko edozein kontratu bukatutzat ematera behartua izatea, kausaren batean erruduntzat joa izateagatik.

d) Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo bertze pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariak, kasuan-kasuan aplikagarria den berariazko legeetan kontratatzeko ezarritako bateraezintasunak ukituak badira, edo Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak arautzen dituen hautapenezko karguak badituzte, lege horrek ezarritakoarekin bat.

e) Diru-laguntza eskuratzeko ebazpena ematen den unean zerga arloko eginbeharrak edo Gizarte Segurantzakoak bete gabe izatea, indarra duten xedapenek behartzen dutenez.

f) Egoitza fiskala erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean izatea.

g) Udalak edo bere erakunde autonomoek emandako diru-laguntzak itzultzera beharturik, haiek ordaindu gabe izatea.

h) Ebazpen irmoan ezarritako zehapena dela bide, diru-laguntzak lortzeko gaitasunaz gabeturik egotea, horrela ezartzen duen edozein xedapen orokorren bidez.

i) Ordenantza honen 8. artikuluaren 3. ataleko bigarren paragrafoan aipatzen diren elkarteak ezin izanen dira onuradun izan, haien kideetako edozeinek aurreko debekuetakoren bat badu.

3. Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. idatz-zatietan ezarritako debekuak dituzten elkarteak ezin dira inola ere izan ordenantza honetan araututako diru-laguntzen onuradun edo entitate laguntzaile.

Halaber, elkarteak ezin izanen dira onuradun edo entitate laguntzaile izan, erregistroan inskribatzeko administrazio prozedura etenik badute, lege-hauste penala egin izanaren arrazoizko zantzuak agertu eta 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatu zaielako, harik eta erregistroan inskribatzen uzten dien ebazpen judizial irmoa eman arte.

4. Halaber, ezin izanen zaie diru-laguntzarik eman Noain Elortzibarko Udalarekin dauzkaten zorrak direla-eta premiamendu bidez kobratzeko prozeduran sarturik dauden entitate edo partikularrei, ezta toki erakunde horrekin zerga-betebeharrak egunean ez dituztenei ere, harik eta zor horiek ordaindu eta likidatu arte edo zerga-betebeharrak bete arte. Ofizioz egiaztatuko dira inguruabar horiek.

Erranak erran, salbuespenez, diru-laguntzaren izaera nolakoa den, Noain Elortzibarko Udalak ofizioz kitatzen ahalko ditu diru-laguntzen onuradunekin kobratzeke dituen zorrak, diru-laguntzen bidez horiek osorik edo parte batean berdinduta; edo, baita ere, baldintza hori bete gabe uzten ahalko du, gizarte larrialdietako egoera berezietan.

Salbuespen hori aplikatu ahal izateko, aukera horrek ordenantza honen 28. artikuluan aipatutako kasuan kasuko deialdian, hitzarmenean edo ebazpenean jasota egon beharko du, eta espedientean justifikatuta egon, txosten tekniko bidez, neurri horren salbuespen egoera egiaztatzen duten arrazoia edo arrazoiak.

Noainen, ...........(e)ko..............aren .....(e)an.

(Lizitatzailearen edo haren legezko ordezkariaren sinadura eta NAN zenbakia)

Iragarkiaren kodea: L1502096