34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2014ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, plantilla organikoa onetsi zuen, hasiera batean, bere zerbitzuko langileen zerrendarekin batera.

Hasierako onespena 2014ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bakoitza bere eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, bi hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz, aitzinetik eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

I. ERANSKINA

A.–Funtzionarioak

KARGUAREN IZENA

MAILA

SARBIDEA

KOP.

OSAGARRIAK

KARGUAREN BALDINTZAK

A

B

C

D

E

Idazkaria

A

O.L.

1

14,88

35

-

-

-

Jardunean. Zerbitzu bateratua, Oizko, Urrozko eta Donamariako Udalekin batean. Euskaraz jakitea, ahoz nahiz idatziz.

Administrari-ofiziala

C

O.L.

1

14,20

-

-

12

-

Jardunean. Zerbitzu bateratua, Oizko, Urrozko eta Donamariako Udalekin batean. Euskaraz jakitea, ahoz nahiz idatziz.

A.1. Funtzionarioen izenen zerrenda

DEITURAK ETA IZENA

MAILA

GRADUA

ANTZINATASUNA

OSAGARRIAK

KARGUA

A

B

C

D

E

Fagoaga Iturralde, María Paz

A

6

1981-04-04

14,88

35

-

-

-

Idazkaria

Eulate Etxegia, María Victoria

C

4

1990-07-05

14,20

-

-

12

-

Administrari-ofiziala

Beintza-Labaienen, 2015eko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

L1502138

Iragarkiaren kodea: L1502138