34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Kalifikazio juridikoaren behin betiko aldaketa. Behin betiko onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2014ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Urradi karrikako jabari publikoko 1,47 m²-ko lur baten kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea.

Aldaketaren xedea: Urradi karrikako zati bat ondareko ondasun bilakatzea, gero bertze partikular batekin trukatzeko, Pedro Miguel Baleztena Albisturrena.

Eskuratzen den lurra: 1,62 m², Urradi karrikarekin muga egiten dutenak.

Trukaketaren onura publikoa: Udalak eskuratzen duen lur puskarekin Urradi karrika erregularizatuko da, izan ere koska bat desagertuko da Garazeneko sarreran, eta karrika zabalduko da.

Iragarkia 2014ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an.

Jendaurreko epea inork alegazio, erreklamazio edo oharrik aurkeztu gabe iragan da. Hortaz, hasierako onespenaren erabakian ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da ondasun horren kalifikazio juridikoaren aldaketa, intereseko trukaketa egiteko.

Beintza-Labaienen, 2015eko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1502136