34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Toki Eder kaleko 1 eta 2ko xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2015eko otsailaren 5eko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea fatxadako lerrokadurarako xehetasun azterlanaren proiektua, zertarako eta oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua paratzeko Toki Eder kaleko 1. eta 2. zenbakian, Toki Eder kaleko 1. eta 2. zenbakiko jabeen elkarteak aurkeztua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Agoitzen, 2015eko otsailaren 6an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1502083