34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Ezkontza zibila egiteko eskumena bertze baten esku uztea

Ezkontza Zibilak egiteari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat, eta kontuan harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta AFEko 43, 44 eta 47. artikuluetan xedatua, Allingo Udaleko alkateak, 2015eko otsailaren 10ean, honako hau ebatzi du:

Lehendabizikoa.–Oscar Sanz Iriberri zinegotziaren esku uztea Allingo Udaletxean 2015eko martxoaren 14an ezkontza zibila egiteko ahalmenaren erabilpena.

Bigarrena.–Aitzineko atalean xedatuak dekretuaren biharamunean hartuko du indarra, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den. Halaber, eta eskuordetze honek indarra izan dezan, hartzaileak bere adostasuna agertu beharko du. Eskuordetzea onartutzat hartuko da hartzaileak Alkatetzari ados ez dagoela espresuki adierazten ez badio dekretu hau jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean.

Amillaon, 2015eko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, Mª Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1502225