34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 484/2008 demanda

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: demandaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 484/2008 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta José Ramón Aranalde Zabala jaunaren jaso gabeko jarauntsiari eta jaraunsle ezezagunei zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da 2015eko maiatzaren 20an ager daitezen adiskidetze-ekitaldia eta/edo judizioa egitera, 103. judizio-aretoan. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 23an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1501310