2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2015eko otsailaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Corellan, 2015eko otsailaren 9an.–Mankomunitateko jarduneko burua, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1502221