34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2015eko aurrekontua.
Hasierako onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2015eko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitatearen 2015erako aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Corellan, 2015eko otsailaren 9an.–Mankomunitateko jarduneko burua, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1502220