255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

91/2014 FORU DEKRETUA, urriaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitatean Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

ZIOEN AZALPENA

1

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egiteko aukera eman du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute Lanbide Heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta sozialen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, laneratzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza etengabe egokitzeko produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara, Lanbide Heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Orobat, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea, Lanbide Heziketaren eskaintza gizartearen eta ekonomiaren premietara egokitzeko dagokion lurralde eremuan. Bestalde, Lanbide Heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2010 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek abenduaren 30eko 1793/2011 Errege Dekretua garatzen du, Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluen curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, Hozteko Instalazioen Muntaketa eta Mantentze-lanak, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuan arautua, eta Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak, otsailaren 8ko 182/2008 Errege Dekretuan arautua, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari honek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, elementu bereizgarriak dituena Nafarroarentzat, tituludun hauek lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste esparru batzuekin loturik dagoelako eta esparru horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

4. artikulua, hari lotua dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumari buruzkoa da, eta bi zatitan dago banatua. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen eremuan, moduluen erreferentziako sekuentziazioa arautzen da zikloaren bi kurtsoetan, eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan banatzen da. Zatiketa horrek aukera ematen du lanbide prestakuntzarako beste eskaintza batzuei ekiteko, batetik, langileen hobekuntza lortzeko, eta bestetik, halako ibilbide batzuk diseinatzeko, eta horrela, gaitasunak ebaluatu eta aitortzeko prozedura prestakuntza eskaintzan berean integratzeko. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren lekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko urriaren 8an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Instalazioaren eta Mantentze-lanen lanbide arlokoa da.

2. artikulua. Identifikazioa.

Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Hozteko eta Girotzeko Instalazioetakoa.

b) Maila: 2. - Erdi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Instalazioa eta Mantentze-lanak.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, baita produkzio-sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua. Curriculuma.

1. Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute haren ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetarako. Programazio hori hura garatzen duten lan unitateen bitartez zehaztuko da.

5. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen abenduaren 30eko 1793/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2 B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua. Heziketa zikloan sartzeko bideak.

Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzetan betiere.

2. Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari tituluak sarbidea ematen du goi mailako heziketa zikloetarako, prestakuntza ikastaro berariazko bat gaindituz gero, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari teknikari tituluak sarbidea ematen du Batxilergoaren edozein modalitatetara sartzeko, bai Gobernuak zehazten dituen Batxilergoko gaien baliokidetzak egiteko ere, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuko 34.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide heziketako tituluen lanbide moduluen eta dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarriak dituzten lanbide moduluen arteko baliozkotzeak.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin eta gaitasun unitateekin eta Batxilergoko irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokionez, abenduaren 30eko 1793/2010 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoa eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoa bete beharko da.

9. artikulua. Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua. Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da, eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitatea zein den.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua. Guneak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen den lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntza emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetarako eta laneko tresna lagungarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makinek eta ekipamenduek behar dituzten segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo edo hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzak lortzea eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak eta abar) ongi funtzionatzeko behar duen instalazioa edukiko du, eta segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko ditu.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, aipatu irakaslekuetan ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen, modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Tituluaren baliokidetasunak.

1. Abenduaren 30eko 1793/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Hozteko eta Girotzeko Tresneria Instalatzeko eta Mantentzeko teknikari laguntzailearen tituluak (Elektrizitatea eta elektronika adarra) Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari tituluaren ondorio profesional berak izanen ditu (titulu horren curriculuma foru dekretu honetan arautzen da).

2. Era berean, Hotz-, Girotze- eta Bero-instalazioak Muntatzeko eta Mantentzeko teknikari tituluak, martxoaren 3ko 53/1997 Foru Dekretuak arautzen duenak, Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikariaren tituluaren (zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen den) ondorio profesional eta akademiko berak izanen ditu.

Bigarren xedapen gehigarria.–Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako Prestakuntza eta Orientabidea lanbide moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, abenduaren 30eko 1793/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen iragankor bakarra.–Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Martxoaren 3ko 53/1997 Foru Dekretuan ezarritako Hotz-, Girotze- eta Bero-instalazioak Muntatzeko eta Mantentzeko teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Ezarpena.

2014-2015 ikasturtetik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak noiznahi ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako edozein modalitatetan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko urriaren 8an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA

Lanbide erreferentea

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion lanbide kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: hozteko, girotzeko eta aireztatzeko muntatu eta mantentzea; indarrean dagoen araudia, eta kalitatearen, segurtasunaren eta laneko arriskuen prebentzioaren inguruan ezarritako protokoloak aplikatuta, eta haien funtzionaltasuna eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuta.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

IMA040–2: Hozteko instalazioak muntatu eta mantentzea. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

–UC0114–2: Merkataritza eta industria arloko hozte sistemak muntatzea.

–UC0115–2: Merkataritza eta industria arloko hozte sistemen mantentze-lanak.

IMA369–2: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioak muntatu eta mantentzea. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

–UC1158–2: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioak muntatzea.

–UC1159–2: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioak mantentzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Dokumentazio teknikotik abiatuta, beharrezkoak diren datuak lortzea, instalazioen muntaketari eta mantentze-lanei lotutako operazioak egiteko.

2) Instalazioak konfiguratu eta dimentsionatzea, indarrean dagoen araudia eta bezeroaren eskakizunak beteta, haiek osatzen dituzten ekipo eta elementuak hautatzeko.

3) Instalazioen muntaketaren edo mantentze-lanen aurrekontua prestatzea.

4) Instalazioen muntaketari edo mantentze-lanei ekiteko beharrezkoak diren baliabide eta bitartekoak biltzea.

5) Instalazioak dokumentazio teknikoaren arabera zuinkatzea, muntaiaren bideragarritasuna ziurtatzeko, eskumen-arazoak ebatzita eta bestelako gorabeheren berri emanda.

6) Hozteko, berotzeko eta aireztatzeko instalazioekin lotutako ekipoak eta gainerako elementu osagarriak muntatzea (konpresoreak, trukagailuak, balbulak eta hodiak, besteak beste), kalitatez, segurtasunez eta ingurumenarekiko errespetuz, haien funtzionamendua ziurtatuta.

7) Hozteko, girotzeko eta aireztatzeko instalazioekin lotutako sistema elektrikoak eta erregulazio eta kontrolekoak muntatzea, kalitatez eta segurtasunez, haien funtzionamendua ziurtatuta.

8) Hozteko, girotzeko eta aireztatzeko instalazioak mantendu eta muntatzeko teknikak aplikatzea, kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

9) Instalazioen parametroak neurtzea, eta horien probak eta egiaztapenak egitea, bai funtzionalak, bai arauzkoak, haien funtzionamendua egiaztatu eta doitzeko.

10) Instalazioetako ekipamenduen eta elementuen disfuntzioak aurkitu eta diagnostikatzea, baliabide egokiak erabiliz eta ezarritako prozedurak behar den segurtasunez aplikatuz.

11) Instalazioen ekipoak eta elementuak konpondu, mantendu eta ordeztea, kalitatez, segurtasunez eta ingurumenarekiko errespetuz funtzionamendua ziurtatu eta berrezartzeko.

12) Instalazioa abiaraztea, makinen, automatismoen eta segurtasuneko gailuen segurtasun eta funtzionamenduko probak eginez, instalazio baten muntaketa edo mantentze-lana egin ondoren.

13) Dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatzea instalazioak muntatu eta mantentzeko prozesuei buruz indarra duen araudia betetzeko.

14) Produkzio prozesuan laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko protokoloak eta neurriak aplikatzea, pertsonengan, lanean eta ingurumenean kalterik ez egiteko.

15) Bere eskumeneko eremuan erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, emandako lana antolatzean eta garatzean beste profesional batzuekin lan-ingurunean lankidetzan arituz edo taldeko lana eginez.

16) Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoek eta antolaketakoek sorrarazitako lan-egoera berrietara egokitzea, ezagupenak eguneratuz eta “bizialdi osoko ikaskuntzarako” dauden baliabideak eta komunikazioaren eta informazioaren teknologiak erabiliz.

17) Jarduerari dagozkion gorabeherak arduraz konpontzea, gorabehera horiek sortu dituzten eragileak identifikatuz, bere eskumeneko eta autonomiako esparruaren barrenean.

18) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

19) Komunikazio eraginkorra izatea, bere lan eremuan parte hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumenak errespetatuz.

20) Kalitateari, irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko prozedurak aplikatzea produkzio prozesuetako edo zerbitzuen prestazioko lanbide jardueretan.

21) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide jardueran ekimena izatea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Hozte komertzialaren, hozte industrialaren eta girotzearen azpisektoreekin lotutako instalazio termikoak eta fluidodunak muntatu eta mantentzeko enpresetan aritzen da profesional hori, dela eraikuntzaren eta obra zibilaren sektorean, dela industriaren sektorean.

Hauek dira zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak:

–Hotz-teknikari instalatzailea merkataritzako instalazioetan.

–Hotz-teknikari mantentzailea merkataritzako instalazioetan.

–Hotz-teknikari instalatzailea industria prozesuetan.

–Hotz-teknikari mantentzailea industria prozesuetan.

–Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-ekipo, banaketa sare eta ekipo terminalen instalatzailea eta muntatzailea.

–Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-ekipo, banaketa sare eta ekipo terminalen mantentzailea eta konpontzailea.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Nafarroan, hozteko eta girotzeko instalazioen sektoreko enpresak, oro har, tamaina txiki eta ertainekoak dira, eta sektoreen arabera daude espezializaturik: girotzea, hozte industriala, hozte komertziala, geotermia eta abar.

Gure erkidegoan, nekazaritzako elikagaien sektoreak garrantzia handia dauka, eta horretan teknikari ugari behar dira hozteko instalazioetarako. Bestalde, girotzearen, konfortaren eta giro kalitatearen arloa, dela erabilera publikoko lokaletan dela etxebizitzetan, gero eta garrantzia handiagoa ari da hartzen gure gizartean.

Halaber, ekonomia orokorraren, energia merkatuen eta aldaketa klimatikoaren arazoen bilakaera, besteak beste, hozteko eta girotzeko instalazioen sektorea baldintzatzen ari da. Izan ere, instalazioak gero eta eraginkorragoak eta haiei lotutako CO2ko emisioak txikiagokoak izatea eskatzen du, energia primarioaren kontsumoa, guztira, murriztera lagunduz.

Baldintza horiek inplikatzen dute faktore bereizgarri batzuk agertzea, kontuan hartu beharko liratekeenak titulu honi dagokion lanbide-profilerako prestakuntza egokia diseinatzeko garaian. Honakoak dira, besteak beste:

–Energia pasiboko sistemak eta energia berriztagarrien sistemak erabiltzea.

–Teknologia desberdinak indartzea, tradizionalez gainera, energiaren hornikuntzarako; esate baterako, eraikinei aplikatutako energia geotermikoaren eta aerotermiaren sistemak.

–Merkatuan energia zerbitzuen enpresak agertzea. Enpresa horiek energia zerbitzuak edo eraginkortasun energetikoa hobetzekoak ematen dituzte instalazioetan.

Hori guztia dela eta, hozteko eta girotzeko instalazioen esparruan balioanizduneko profil orokor bati heltzeaz gainera, lanbide profil horren jarduketei buruzko prestakuntza indartzen da, eskala txikiko bero-ponpen eta tenperatura baxuko sistemen instalatzaileen eginkizunei dagokienez, Europako zuzentarauek gomendatzen duten bezala.

Faktore berritzaile horiek direla eta, hozteko eta girotzeko instalazioen arloko teknikariak gero eta espezializazio handiagoa behar du, ez soilik instalazioen muntaketari eta mantentzeari dagozkien ohiko trebetasunetan, baizik eta, bereziki, sortzen ari diren teknologia desberdinen funtzionamendua analizatzeko eta interpretatzeko gaitasuna aplikatzerakoan, konponbide eraginkorragoak eta ingurumen-ondorio txikiagokoak diseinatu, ezarri eta doitze aldera.

c) Prospektiba.

Titulu honen lanbide profila, produkzio sektorean, gaitasun hauetarantz eboluzionatzen ari da: errendimendua handitzen duten sistema elektroniko eta hozteko fluido berriak eta energia aurrezteko gaitasun handiko makinak erabiltzea.

Eginkizunen ikuspuntutik, bere horretan mantentzen dira, baina joera da kalitateari, segurtasunari eta ingurumenarekiko errespetuari lotutakoak areagotzea.

Muntaketen eta mantentze-lanen prozesuak hondakinen eta agente kutsatzaileen tratamenduari eta kudeaketari buruzko araudiari egokitu beharko zaizkie.

Eboluzio teknologikoak energiaren aldetik eraginkorragoak diren sistemak erabiltzera jotzen du, bai eta elektronika, automatismoak eta material berriak erabiltzera ere.

Antolamendu egiturek erabaki deszentralizatuak hartzeko joera dute, autonomia eta talde-lana sustatuz.

Hotza sortzeko eremu berrien garapena iragartzen da; horien artean aipagarri, xurgapen sistemak, beroa sortzen duten instalazioen hondar beroa erabiliz edo eguzki panel termikoez baliatuz.

2. ERANSKINA

Curriculuma

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Informazio teknikoa eta arauzkoa hautatzea, besteak beste, araudia, katalogoak, planoak eta eskemak aztertuta, instalazioaren dokumentazioa (teknikoa eta administratiboa) prestatzeko.

b) Instalazioen eta horiek osatzen dituen ekipoen ezaugarri teknikoak kalkulatzea, kalkulatzeko araudia eta prozedurak aplikatuta, instalazioak konfiguratu eta dimentsionatzeko.

c) Instalazioen ekipo eta elementuak hautatu eta alderatzea, besteak beste, katalogoetan lortutako prestazioekin ezaugarri teknikoak ebaluatuta, instalazioak konfiguratzeko.

d) Instalazioen eskemak egitea, sinbologia, marrazketa-prozedura eta teknologia egokiak erabiliz, instalazioak konfiguratzeko.

e) Materialen eta eskulanaren kostua lortu eta balioestea, besteak beste katalogoak eta obra-unitateak kontsultatuz, muntatze eta mantentze lanen aurrekontua egiteko.

f) Besteak beste, erremintak, muntatzeko ekipoak, materialak eta segurtasun-bitartekoak identifikatu eta hautatzea, obrako baldintzak aztertuz, eta beharrezko baliabideak eta bitartekoak metatzeko eginkizunak kontuan hartuz.

g) Ekipoen eta elementuen posizioa identifikatu eta markatzea, instalazioaren planoak kokalekuarekin lotuta; obra zuinkatzeko.

h) Makina-erremintak eta erremintak maneiatzea, horien funtzionamendua deskribatzea, eta ekipo eta instalazioak muntatu eta mantentzeko jardunbideak aplikatzea.

i) Neurtzeko tresnak eta ekipoak erabiltzea, horien funtzionamendua azaltzea, behar bezala konektatzea eta lortutako emaitza ebaluatzea, instalazioaren parametroak neurtzeko.

j) Ekipoak eta elementuak finkatu eta konektatzea, mekanizazio eta lotze teknikak erabiliz, instalazioak eta ekipoak muntatzeko eta mantentze-lanak egiteko.

k) Kaxak eta haiei lotutako instalazio elektrikoa egitea, aginte- eta kontrol-eskemak interpretatuz eta haien elementuak konektatuz, sistema elektrikoak eta erregulazio eta kontrolekoak muntatzeko.

l) Ekipoen, instalazioen eta sistema osagarrien disfuntzioak aztertzea, neurtzeko ekipoak erabiliz eta emaitzak eta kausa-efektu erlazioak interpretatuz, matxurak aurkitu, diagnostikatu eta konpontzeko.

m) Osagaiak eta ekipoak muntatu eta desmuntatzea, haien eginkizuna eta zatiak identifikatuz eta esku hartzeko prozedurak aplikatuz ekipoak eta instalazioak mihiztatu eta mantentzeko.

n) Segurtasun- eta kontrol-elementuak egiaztatu eta erregulatzea, neurketak egin ondoren, eta emaitzak erreferentziazko balioekin alderatzea eta doikuntzak aldatzea; instalazioa abiarazteko.

ñ) Lanbide-jarduerarekin lotutako ingurumen eta lan arloko arriskuak aztertzea, eta horien sorburuekin lotzea, hartu beharreko prebentzio-neurriak oinarritzeko eta kasuan kasuko protokoloak aplikatzeko, nork bere buruari, besteei, inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egitearren.

o) Taldean lan egitea eta antolaketa baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartzea eta erabaki kolektibo edo indibidualak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.

p) Bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak, eta komunikazio- eta informazio-teknologiak aztertu eta erabiltzea, ikasteko eta ezagupenak eguneratzeko, hobekuntza profesional eta pertsonalerako aukerak badirela jakinda, eta hainbat egoera profesionaletara eta lanekoetara egokitzeko.

q) Kultura ekintzailearen, enpresaren eta ekimen profesionalaren prozedurak erabiltzea enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

r) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izatea.

s) Sormenezko irtenbideak hartu eta balioestea lan-prozesuak garatzean sortzen diren arazo eta gorabeheren aurrean, dagokion jardueran izaten diren gertakariak erantzukizunez ebazteko.

t) Komunikazio-teknikak aplikatzea, zabaldu beharreko edukietara, horien helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituz, prozesuaren eraginkortasuna ziurtatzeko.

u) Irisgarritasun unibertsalari eta “denontzako diseinuari” erantzuteko beharrezkoak diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

v) Ikaskuntza prozesuan eta erreferentziazko produkzio sektorean lanaren kalitaterako prozedurak hobetzeko behar diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikariaren lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

ESKOLAK ASTEAN

IKASMAILA

0036

Makina eta ekipo termikoak

320

10

1.a

0037

Instalazioak muntatzeko teknikak

320

10

1.a

0038

Instalazio elektrikoak eta automatismoak

320

10

1.a

0039

Hozteko eta girotzeko instalazioen konfigurazioa

90

4

2.a

0040

Hozte komertzialeko ekipoen muntaketa eta mantentze-lanak

90

4

2.a

0041

Hozte industrialeko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak

180

8

2.a

0042

Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak

180

8

2.a

0043

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

70

3

2.a

0044

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.a

0244

Lantokietako prestakuntza

360

Enpresaren ordutegian

2.a

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Makina eta ekipo termikoak.

Kodea: 0036.

Iraupena: 320 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekipo termikoaren funtzionamendua zehazten duten magnitudeak eta balioak ezagutzen ditu, haien portaerarekin lotzen ditu eta dagozkien funtzionamendu-mailekin alderatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Magnitude bakoitza dagokion unitatearekin lotu da.

b) Nazioarteko sistemako unitateen eta ohiko beste sistema batzuen arteko bihurketak egin dira (presioa, potentzia eta energia, besteak beste).

c) Neurketako eta automatizazioko ekipo bakoitza, hurrenez hurren, neurtu edo kontrolatu beharreko magnitudeekin lotu dira.

d) Hainbat instalaziotan magnitudeen neurketak doitasunez eta zehaztasunez egin dira.

e) Neurketak funtzionamendu-balio normalekin alderatu dira.

f) Neurketen desbideratzeei buruzko hipotesiak egin dira.

g) Eskatutako kalitate- eta segurtasun-irizpideak errespetatu dira.

h) Ekipoak, materiala eta instalazioak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

2. Hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioen karga termikoak kalkulatzen ditu, eta prozedurak eta lortutako emaitzak justifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aire hezearen ezaugarriak lortu dira.

b) Airea tratatzeko prozesuak diagrama psikrometrikoan irudikatu dira.

c) Kargak kalkulatzeko kanpoko eta barneko baldintzak lortu dira.

d) Instalazio motarekin lotutako araudiaren jarraibideak bete dira.

e) Ganberak eta lokalak aireztatzeko aire-emariak kalkulatu dira.

f) Itxituren transmisio-koefizienteak kalkulatu dira.

g) Hotz-ganbera baten potentzia kalkulatu da.

h) Lokal edo etxebizitza baten berokuntzako karga termikoak kalkulatu dira.

i) Taulak, diagramak eta aplikatu beharreko informatika-programak erabili dira.

j) Ikaskideekin lankidetzan jardun da lanak egin bitartean.

3. Beroa sortzeko prozesuak ezagutzen ditu, errekuntzaren eta eguzki-erradiazioaren printzipioak, eta horien aplikazio-esparrua aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Errekuntza-prozesuan parte hartzen duten konposatuak identifikatu dira.

b) Erregai mota bakoitzaren ezaugarriak identifikatu dira.

c) Hainbat erregairekin errekuntzaren errendimenduan izaten den aldakuntza kalkulatu da.

d) Beharrezko hartze-azalera kalkulatu da.

e) Eguzki-erradiazioko tauletatik abiatuta datuak lortu dira.

f) Kaptadoreen orientazio- eta inklinazio-aldakuntzek errendimenduari nola eragiten dioten balioetsi da.

g) Beroa sortzeko sistema bere aplikazio-esparruarekin lotu da.

4. Instalazio baten hozte-zikloa egiten du, hozgarri-diagramak interpretatuz, eta energia-balantzea lortzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hozteko instalazio baten elementu eta ekipo bakoitza dagokion prozesu termodinamikoarekin lotu da hozgarri-diagraman.

b) Mollier-en diagrama batean irudikatu dira benetako instalazio batean neurtutako balioak.

c) Hozte-zikloaren barruan hozgarriaren prozesu termodinamikoa identifikatu da.

d) Hozgarrien diagrametan eta tauletan energia-balantzearen kalkuluak egin dira.

e) Hozte-zikloaren parametroetako aldaketek instalazio baten errendimenduan nolako eragina duten balioetsi da.

f) Instalazio baten hozte-zikloa egin da.

g) Instalazioaren energia-balantzea lortu da.

5. Hozteko ekipoetan erabiltzen diren hozgarri motak hautatzen ditu, dokumentazio teknikoa kontsultatuta, eta haien aplikazioak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hozgarriak horien segurtasun-maila kontuan izanda sailkatu dira.

b) Hozgarriak ingurumenaren gainean duten eragina kontuan izanda sailkatu dira.

c) Hozgarri mota bakoitza dagokion aplikazio-esparrua kontuan izanda sailkatu da.

d) Diagrametatik eta tauletatik abiatuta, hainbat hozgarriren aldagai termodinamikoak lortu dira.

e) Hozgarri bakoitza erabil daitekeen olio motarekin lotu da.

f) Hainbat aplikazio dituzten hozteko ekipoetarako hozgarri motak hautatu dira.

g) Eskatutako kalitateari, segurtasunari eta ingurumenarekiko errespetuari buruzko irizpideak identifikatu dira.

6. Benetako makina eta ekipo termikoak ezagutzen ditu, eta osagai bakoitzak multzoan betetzen duen eginkizuna deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hozteko konpresio mekanikoko sistemak eta horien aplikazioak sailkatu dira.

b) Galdara, erregailu eta eguzki-kaptadore termikoen motak sailkatu dira.

c) Besteak beste, hainbat motatako konpresore, galdara, erregailu eta eguzki-kaptadore termikoak muntatu eta desmuntatu dira.

d) Besteak beste, konpresore, galdara, erregailu eta eguzki-kaptadore termikoen mota bakoitzaren zatiak identifikatu dira.

e) Sorgailu termikoetan potentzia erregulatzeko sistemak zehaztu dira.

f) Eskatutako kalitate- eta segurtasun-irizpideak errespetatu dira.

g) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

h) Talde barruan lana zuzen banatu da.

i) Muntatu eta desmuntatzeko lanak txukun eta garbi egin dira.

7. Hozteko instalazio baten osagaiak ezagutzen ditu (bero-trukagailuak eta espantsio-gailuak, besteak beste), eta horien funtzionamendu-printzipioak, ezaugarriak eta aplikazio-esparrua deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurrungailuak, kondentsadoreak eta bero-trukagailuak dagokien aplikazio-esparruarekin lotu dira.

b) Espantsio-gailuen motak, eta horien zatiak eta funtzionamendu-printzipioak zehaztu dira.

c) Hozteko instalazioen elementu osagarrien motak eta ezaugarriak identifikatu dira (olio-bereizgailuak, balbulak eta iragazkiak, besteak beste).

d) Erregulazio- eta babes-elementuen motak eta betetzen duten eginkizuna deskribatu dira.

e) Izotza kentzeko sistemak aztertu dira.

f) Sektoreko teknologiaren bilakaeraren gaineko interes-jarrera izan da.

8. Berotzeko eta ur bero sanitarioko (UBS) instalazio baten elementuak ezagutzen ditu, eta horien funtzionamendu-printzipioa eta aplikazio-esparrua deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bero-igorgailuen eta -trukagailuen motak identifikatu dira.

b) Berotzeko instalazioen elementu osagarriak ezagutu dira.

c) Eguzki-energia termikoko instalazioen elementu osagarriak identifikatu dira.

d) UBSko instalazioen elementu osagarriak identifikatu dira.

e) Instalazioen erregulazio- eta babes-elementuak identifikatu dira.

f) Sektoreko teknologiaren bilakaeraren gaineko interes-jarrera izan da.

9. Hozteko ganbera eta instalazio motak ezagutzen ditu, eta horien osaera eta aplikazio-esparrua deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hasierako eskemak interpretatu dira Etxeko, merkataritzako eta industriako hozte-instalazioei buruz (hotz-ganberak eta izozte-tunelak, besteak beste).

b) Hozteko instalazioak xedearen eta erabilitako hozgarri motaren arabera sailkatu dira.

c) Hotz-ganberak dagokien aplikazioarekin lotu dira.

d) Ekipo bakoitzak instalazioaren multzoan betetzen duen eginkizuna eta elkarrekiko lotura identifikatu dira.

e) Besteak beste, hotz-ganberak eta izozte-tunelak fabrikatzeko erabiltzen diren isolamenduak eta materialak ezaugarritu dira.

f) Isolamenduen lodierak kalkulatu dira.

g) Hotz-ganberen eraikuntza-materialak horien aplikazio-esparruaren arabera hautatu dira.

h) Itxitura, ate eta burdineria motak identifikatu dira.

i) Alboko zorua eta paretak ez izozteko erabiltzen diren teknikak balioetsi dira.

Edukiak.

Instalazio termikoen magnitudeak identifikatzea:

–Instalazioetan esku hartzen duten magnitude eta unitate fisikoen neurketak egitea.

–Magnitude fisikoen (presioa, potentzia, energia...) unitateen bihurketak egitea unitate-sistemen artean.

–Magnitude termikoen neurketak egitea. Termometria eta kalorimetria. Bero espezifikoa, sentigarria eta bero sorra.

–Neurketak interpretatzea.

–Beroaren transmisioa. «Entalpia» kontzeptua. Egoera-aldaketa.

–Jarduera teknikoaren eta berritu diren bitarteko eta prozeduren bilakaera historikoa aurkitzeko jakin-mina izatea.

–Egin beharreko lanak metodoz planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

–Jarrera positiboa materialen, erreminten eta ekipoen aurrerapen teknikoekiko.

Karga termikoak kalkulatzea:

–Higrometria instalazio termikoetan. Aplikazioa. Diagrama psikrometrikoa.

–Hozteko instalazio baten karga termikoak. Kalkulua. Aplikatu beharreko arauak.

–UBSaren beharrak. Kalkulua. Aplikatu beharreko arauak.

–Berotzeko instalazio baten karga termikoak. Aplikatu beharreko arauak.

–Karga termikoak kalkulatzeko aplikatu beharreko araudia.

–Egin beharreko lanak metodoz planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

–Lan bat egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

–Instalazioetan esku hartzen duten magnitude eta unitate fisikoak. Unitate-sistemak.

–Termometria eta kalorimetria. Bero espezifikoa, sentigarria eta bero sorra.

–Beroaren transmisioa. «Entalpia» kontzeptua. Egoera-aldaketa.

Beroa sortzea:

–Errekuntzaren teoria. Analisiak eta produktuak.

–Erregaien sailkapena.

–Erregaien ezaugarriak. Bero-ahalmena.

–Eguzki-kaptadore termikoen funtzionamendu-printzipioa.

–Eguzki-erradiazioa. Eguzki-kaptadore termikoen antolaera eta orientazioa.

–Gizartearen ingurumen- eta kultura-ondarea zaindu eta babesteko balioekiko konpromiso etikoa hartzea.

Hozte-zikloa egitea:

–Mollier-en diagraman parametro bereizgarriak identifikatzea.

–Mollier-en diagramaren alderdi orokorrak:

–Mollier-en diagramaren erabilera praktikoa: bilakaera ohikoenen kasuan diagrama erabiltzea.

–Hozte-zikloen eta horien funtzionamendu-parametroen azterketa.

–Hozte-ziklotik ateratako energia-balantzea. Hozte-efektua, konpresio lana, COPa, kondentsadoreak galdutako beroa, etab.

–Jarduera teknikoaren eta berritu diren bitarteko eta prozeduren bilakaera historikoa aurkitzeko jakin-mina izatea.

–Lan bat egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

–Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak sortzeko (ikertzeko) interesa izatea.

–Teknologia berriek kontsulta eta laguntzako elementu gisa duten ahalmena ezagutzea.

Fluido hoztaileak eta lubrifikatzaileak hautatzea:

–Berotegi-efektuko gas fluoratuak manipulatzea, garbitzea, birziklatzea... Araudia.

–Hozgarriak toxikotasunaren eta sukoitasunaren arabera sailkatzea.

–Hozgarri-nahasteak, ezaugarriak eta lerradura.

–Lubrifikatzaileak hozgarri motaren arabera.

–Ingurumen arloko parametroak.

–Gizartearen ingurumen- eta kultura-ondarea zaindu eta babesteko balioekiko konpromiso etikoa hartzea.

–Erantzukizuna eta malgutasuna (tolerantzia, egokitzapena) aldaketen aurrean.

–Gure lanbide-jardunak dituen ondorioak arrazionalizatzea, eta haren efektu positiboen eta negatiboen artean bereiztea.

–Prozesuaren faseetan ordena eta garbitasuna balioestea.

Makina eta ekipo termikoak identifikatzea:

–Makina eta ekipo termikoak ataltzea.

–Galdarak eta erregailuak identifikatzea.

–Eguzki-kaptadoreak identifikatzea.

–Konpresoreak. Sailkapena. Atalak. Olioak. Estankotasuna. Ahalmena erregulatzeko sistemak.

–Jarduera teknikoaren eta berritu diren bitarteko eta prozeduren bilakaera historikoa aurkitzeko jakin-mina izatea.

–Bitarteko materialetan eta prozesuen antolamenduan berritzeko prestasun eta ekimen pertsonala izatea.

–Teknologia berriek kontsulta eta laguntzako elementu gisa duten ahalmena ezagutzea.

Hozteko instalazioen osagaiak identifikatzea:

–Ura hozteko dorreak eta kondentsadoreak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea. Ur-sarea. Aireztapena. Kalkulua eta aukeraketa.

–Lurrungailuak eta bero-trukagailuak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea.

–Espantsio-gailuak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea: espantsio termostatikoko balbula, espantsio elektronikoko balbula eta tutu kapilarra, besteak beste.

–Balbula motak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea: presio jarraituko balbulak, erretentzio-balbulak, segurtasuneko balbulak, balbula motorizatuak, besteak beste.

–Zirkuituari erantsitako elementuak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea. Iragazkiak. Olio-bereizgailuak. Likido-ontziak. Isilgailuak. Xurgatze-bereizgailuak.

–Aztergai den instalaziorako erregulazio- eta babes-elementu egokienak hautatzea.

–Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak sortzeko (ikertzeko) interesa izatea.

Berotzeko, eguzki energia termikoko eta UBSko instalazioen osagaiak identifikatzea:

–Berotzeko, eguzki energia termikoko eta UBSko instalazio baten osagaiak identifikatzea.

–Instalazio-eskemak.

–Ontziak: motak eta espantsio-aplikazioak.

–Ponpak eta zirkulagailuak.

–Eguzki-kaptadore termikoak.

–Berotzeko instalazioen eta eguzki-instalazio termikoen elementu osagarriak.

–Emisoreak, bero-trukagailuak eta elementu terminalak.

–Depositu metatzaileak.

–Berokuntza ponpak. Motak (aire-aire ponpa, aire-ur ponpa, ponpa geotermikoa, besteak beste).

–Geotermia-ekipoak, xurgatzekoa eta hoztekoa, besteak beste.

–Jarduera teknikoaren eta berritu diren bitarteko eta prozeduren bilakaera historikoa aurkitzeko jakin-mina izatea.

Hozteko instalazioen aplikazioak:

–Hozteko instalazioen aplikazio eremuak.

–Instalazioen eskemak interpretatzea.

–Hotz-ganbera komertzialak eta industrialak. Motak eta aplikazioak.

–Izozte-tunelak. Motak eta aplikazioak.

–Ganberen eraikuntza-elementuak.

–Segurtasunari buruzko araudia.

–Jarduera teknikoaren eta berritu diren bitarteko eta prozeduren bilakaera historikoa aurkitzeko jakin-mina izatea.

–Lanbidearen edo jarduera teknikoen zeregin berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek bereganatzea konfiguratu, muntatu eta mantentzeari buruzko funtsezko ezagutzak instalazio termikoetako prozesuetan. Modulu honekin, ikasleak gai izan beharko du instalazioen eta ekipoen ezaugarri teknikoak kalkulatzeko, instalazioak dimentsionatzeko, instalazioen ekipoak eta elementuak hautatu eta alderatzeko eta osagaiak eta ekipoak muntatu eta desmuntatzeko.

Modulu honek ikasleei hauetarako gaitasuna ematen die:

–Instalazioak konfiguratu eta dimentsionatzea, indarrean dagoen araudia eta bezeroaren eskakizunak beteta; haiek osatzen dituzten ekipo eta elementuak hautatzeko.

–Dokumentazio teknikotik abiatuta, beharrezkoak diren datuak lortzea, instalazioen muntaketari eta mantentze-lanei lotutako operazioak egiteko.

–Instalazioen muntaketari edo mantentze-lanei ekiteko beharrezkoak diren baliabide eta bitartekoak biltzea.

Moduluaren helburuak lortzeko aukera ematen duten irakatsi eta ikasteko prozesuko jarduketa ildoak honako hauek izanen dira:

–Sistema termikoen eta araudiaren oinarri zientifiko eta teknikoak ezagutu eta lantzea.

–Sistema termikoen eta bere araudiaren instalazioak eta osagaiak ezagutu eta lantzea.

–Muntatu eta desmuntatzeko lanabesak, tresnak eta operazioak, araudia, irudikapen grafikoa, segurtasun neurriak, ingurumeneko alderdiak eta lanaren antolaketako alderdiak ezagutu eta lantzea.

–Funtzionamenduaren ondorioak lortzeko aukera ematen duten datuak eta neurketa tresnak ezagutu eta lantzea, sistema termikoak diseinatu, erregulatu eta mantentzeko.

Edukietarako proposatzen den hurrenkera bat dator edukien atalean aipatutako ordenarekin. Hala ere, gomendatzen da eduki batzuk prozesu osoan garatzea, oinarrizko edukien sostengu. Prozesu osoan garatu beharreko edukiak hauek dira: planoen eta eskemen interpretazioa, muntatu eta mantentzeko operazioak eta teknikak, araudia, segurtasuna, ingurumena eta talde-lana.

Orobat, komeni da hozteko makina eta ekipoen eduki eta jarduerak eta berotzekoenak batera jorratzea, oinarri komunak landu ondoren.

Baliabideei dagokienez, eta modulua teoriko-praktikoa denez, interesgarria izanen litzateke lantokiko instalazio eta makina termikoak behatzea, agiri teknikoak (inprimatuak nahiz digitalak) lantzea, muntatzeko eskuliburuak eta bideoak erabiltzea eta instalazioetarako eta muntaketarako behar diren elementu, osagai, tresna eta neurgailuak erabiltzea, besteak beste.

Bere aldetik, gomendatzen da lan unitateak diseinatzeko irizpide hau erabiltzea: eduki orokorrago eta zeharkakoagoekin hastea (termodinamikakoak, esaterako), oraindik eskasa den oinarri zientifikoa sakontzeko, eta zikloaren eduki berariazkoagoekin bukatzea (osagaiak eta instalazioak aztertzea, esaterako).

Alde batetik, lan unitateetan osagai kognitiboa (prestatze-eginkizuna duena) jorratuko da, batez ere gelan, apunte, bideo, agiri tekniko eta abarren bidez. Bestetik, osagai teknikoa jorratuko da, lanbideak eskatzen dituen abileziak eta metodologia landuz, lantegian eta gelan, ekipo termikoaren laguntzarekin.

Nabarmentzekoa da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren programazioa gainerako moduluekin koordinatu behar dela denboran, logikoa eta koherentea izateko, jarduera teorikoak eta praktikoak konbinatuz. Ebaluazioa ere programatu behar da denboran, kalifikazio irizpide argiak eta errekuperazio sistemak erabiliz.

Orobat, interesgarria izanen litzateke irakaslearen jarduera ebaluatzea eta hortik ondorioak ateratzea hobekuntza ekintzak gauzatu ahal izateko.

Moduluak oinarrizko ezagutzak eskaintzen ditu bigarren kurtsoko lanbide modulu hauek behar bezala garatzeko: Hozte komertzialeko ekipoen eta Hozteko eta girotzeko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak eta instalazioen konfigurazioa.

Azkenik, Instalazioak muntatzeko teknikak eta Instalazio elektrikoak eta automatismoak moduluak ezinbesteko sostengua dira modulu honetako lan unitate askotarako, bereziki prestakuntza praktikoan. Horregatik, gomendatzen da bi modulu horien irakasleen arteko koordinazioa.

Lanbide-modulua: Instalazioak muntatzeko teknikak.

Kodea: 0037.

Iraupena: 320 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Mekanizatzeko eta lotzeko lanetan jarraitu beharreko prozesua zehazten du, hodien eta burdineriaren multzoak muntatzeko planoen dokumentazio teknikoa aztertu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoetan islatzen diren sinbologia eta zehaztapen teknikoak identifikatu dira.

b) Bistak, sekzioak, ebaketak eta xehetasunak identifikatu dira.

c) Trazadura, materialak eta dimentsioak identifikatu dira.

d) Burdineriaren eta euskarrien eraikuntza-formak zehaztu dira.

e) Abiapuntuko materiala eta horren dimentsionatua zehaztu dira.

f) Prozesuaren faseak eta operazioak definitu dira.

g) Lan bakoitzerako makinak eta lanerako bitartekoak aztertu dira.

h) Segurtasunari eta ingurumena errespetatzeari buruzko irizpideak errespetatu dira.

i) Prozesurako aurreikusitako denborak kontuan hartu dira.

j) Mekanizazio-prozesuari dagokion informazioa prestatu da.

2. Piezak, tutueria-multzoak, osagarriak eta burdineria marrazten ditu horiek eraiki eta muntatzeko, irudikapen-teknikak aplikatuta eta CAD programak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Esku hutsez irudikatu dira bistak eta ebakidurak.

b) Piezen krokisak marraztu dira.

c) CAD programen bidez marraztu dira irudikapenak (bistak eta ebakidurak, besteak beste).

d) Osagarrien eta burdineriaren irudikapena barne hartu du.

e) Elementuen berariazko sinbologia erabili da.

f) Instalazioen krokisak marraztu dira.

g) Kotak islatu dira.

3. Korrosioaren aurkako eta oxidazioaren aurkako tratamenduak aplikatzen ditu, eta instalazioetan erabilitako materialen propietateak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio mota bakoitzean erabilitako materialak identifikatu dira.

b) Materialen propietateak eta ezaugarriak bereizi dira.

c) Tratamendu termikoak eta materialen propietateak lotu dira.

d) Materialen korrosio eta oxidazio arazoak identifikatu dira.

e) Korrosiotik eta oxidaziotik babesteko prozedurak eta teknikak zehaztu dira.

f) Korrosioaren eta oxidazioaren aurkako tratamenduak aplikatu dira.

g) Segurtasunari eta ingurumenari buruzko eskatutako irizpideak errespetatu dira.

h) Lanak txukun eta garbi egin dira.

4. Instalazioen elementuak eskuz mekanizatzen ditu, makinen funtzionamendua prozesuaren baldintzekin eta produktuaren ezaugarriekin lotu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikazioen arabera bereizi dira ebaketako eta mekanizazioko ekipoak.

b) Neurketa tresna desberdinak identifikatu dira (errege-oina, mikrometroak, zinta metrikoa).

c) Konparazio-tresnak identifikatu dira (galgak, konparadoreak eta nibela, besteak beste).

d) Tresna egokiekin eta eskatzen den doitasunarekin egin dira neurketak.

e) Mekanizaziorako beharrezko erremintak identifikatu dira.

f) Egin beharreko lanen sekuentzia zehaztu da.

g) Trazatzeko eta markatzeko operazioak egin dira, aurretiaz egindako planoetara egokituta.

h) Besteak beste, ebaketak eta hariak (barnekoak eta kanpokoak) egin dira.

i) Eskatutako kalitate-irizpideak errespetatu dira.

j) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

5. Instalazioen xaflak, tutuak eta profilak konformatzen ditu, horien geometria eta dimentsioak aztertu ondoren, eta dagozkion teknikak aplikatzen ditu (ebaketa eta tolestaketa, besteak beste).

Ebaluazio irizpideak:

a) Txapak, profilak eta hodiak markatzean erabilitako lanabesak identifikatu dira.

b) Ebaketako eta deformazioko ekipoak nahi diren materialekin, akaberekin eta formekin lotu dira.

c) Materialaren ezaugarrien eta eskakizunen arabera beharrezko ekipoak identifikatu dira.

d) Tolesteko beharrezko perdoiak kalkulatu dira.

e) Doitasunez trazatzeko eta markatzeko operazioak egin dira.

f) Gillotina bidez xafla-ebaketak egin dira.

g) Tutuak eta xaflak tolesteko, eta tutuak ahozabaltzeko operazioak egin dira.

h) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

i) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

6. Soldatu gabeko loturak egiten ditu eta lotura bakoitzaren ezaugarriak aztertzen ditu, lotura mota bakoitzerako teknika egokiak aplikatuz (hariztatzea, torlojutzea eta kakoz eustea, besteak beste).

Ebaluazio irizpideak:

a) Soldatu gabeko lotura motak eta lotu beharreko material motak identifikatu dira.

b) Egin beharreko lanen sekuentzia zehaztu da.

c) Materialaren eta prozesuaren araberako erremintak hautatu dira.

d) Eskatutako kalitateaz egin da lan erremintekin.

e) Lotu beharreko zonak prestatu dira.

f) Hariztatzeko, torlojutzeko, gakoz eusteko, itsasteko eta errematxatzeko lanak egin dira.

g) Prozesuan zehar erabilera- eta kalitate-arauak errespetatu dira.

h) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

i) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

7. Instalazioen elementuak soldatzen ditu, lotu beharreko materialak aztertu ondoren; soldadura-teknikak (biguna, oxiazetilenikoa eta elektrikoa) eskuz eta automatikoki aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Oinarri-materialen mota bakoitza soldadura motaren arabera identifikatu da.

b) Soldadura mota bakoitza bereizi da.

c) Soldadura moten sinbologia identifikatu da.

d) Soldadura motak lotu beharreko materialen eta horien ezaugarrien arabera hautatu dira.

e) Soldadura-ekipoen osagaiak identifikatu dira.

f) Soldatze-parametroak behar bezala aplikatu dira.

g) Erremintak eta tresnak behar den segurtasunarekin erabili dira.

h) Soldadura-teknika egokia erabiliz egin da lotura.

i) Soldadura-prozesuan erabilera eta kontroleko arauak aplikatu dira.

j) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

k) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

8. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu dira.

b) Segurtasun-arauak errespetatuz maneiatu dira makinak.

c) Besteak beste, materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean zein diren maizenik istripuen sorburuak identifikatu dira.

d) Mekanizatzeko operazioetan erabili behar diren makinetako segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipoak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa beharrezko segurtasun neurriekin eta babes pertsonalarekin erlazionatu da.

f) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu dira.

g) Sortutako hondakinak sailkatu dira, gaika biltzeko.

h) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen txukuntasuna eta garbitasuna baloratu da.

Edukiak.

Dokumentazio teknikoa interpretatzea:

–Instalazioen planoetan jasotako sinbologia eta zehaztapen teknikoak identifikatzen ditu.

–Instalazioetan erabilitako materialak eta haien ezaugarriak identifikatzen ditu.

–Mekanizatu eta lotzeko operazio bakoitzean faseak zehazten ditu.

–Bistak, ebakidura eta sekzioak identifikatzen ditu.

–Trazadurako prozedurak: faseak eta prozesuak.

Krokisak eta planoak egitea:

–Oinarrizko marrazketa teknikoa.

–Normalizazioa (eskalak, formatuak, errotulazioa).

–Bisten eta ebakiduren irudikapenak eta piezen bisualizazioa.

–Akotazioa.

–Esku hutsez egitea instalazioen eta haien zatien planoak.

–Eraikuntzen eta instalazioen planoak irudikatzea. (Oinplanoak, altxaera, sekzioak).

–Ordenagailuaren bidez marrazkiak egitea.

–Instalazio termikoen elementuen liburutegiak egitea, bai eta fluido instalazioenenak ere.

Korrosioaren eta oxidazioaren aurkako materialak eta tratamenduak aztertzea:

–Metalezko materialen propietate nagusiak (burdin metalak, metal ez-burdinazkoak eta haien aleazioak).

–Instalazio termikoetan eta fluido instalazioetan gehien erabiltzen diren material ez-burdinazkoen propietateak eta sailkapena.

–Instalazioetan erabiltzen diren materialen onuren/eragozpenen taulak egitea, erabilera eta egoera bakoitzerako.

–Instalazioetan erabili beharreko materialen forma komertzialak ezagutzea.

–Korrosio eta oxidazio prozesuak kanpoko eta barneko instalazioetan.

–Instalazioen materialak babesteko teknikak.

–Materialak korrosiotik eta oxidaziotik babesteko prozedurak eta teknikak identifikatzea.

Eskuzko ekipoak eta erremintak maneiatzea:

–Ebakitzeko eta mekanizatzeko ekipoak eta erremintak.

–Neurketarako eta alderaketarako tresnak.

–Trazatzeko erremintak.

–Eskuz mekanizatzeko operazio bakoitzean faseak zehaztea.

–Trazatzea, markatzea, karrakatzea, ebakitzea eta hariztatzea (barrutik eta kanpotik) eskatzen duten operazioak egitea, eta beharrezko erremintak eta operazioak zehaztea.

–Zehaztasuna neurketetan.

–Planoen interpretazioa.

–Ebakitzea eta hariztatzea (barrutik eta kanpotik).

–Zulaketa.

Konformatzeko ekipoen eta erreminten prozedurak eta erabilera:

–Ebakitzeko eta deformatzeko ekipoak.

–Trazatu eta neurtzeko operazioak egitea.

–Kurbatzeko eta tolestatzeko perdoiak kalkulatzea.

–Xaflak ebaki, kurbatu eta tolestatzeko erremintak erabiltzea operazioak gauzatzeko.

–Tutuak ebaki, kurbatu eta ahozabaltzeko erremintak eta ekipoak erabiltzea.

Soldatu gabeko loturak egitea:

–Soldatu gabeko lotura motak eta material motak.

–Erremintak hautatu eta maneiatzea.

–Operazioen sekuentzia zehaztea.

–Lotura eremuak prestatzea.

–Hariztatzeko, torlojutzeko, itsasteko, kakoz eusteko eta errematxatzeko operazioak egitea.

Soldadura-ekipoak erabili eta maneiatzea:

–Soldadura motak eta haien propietate eta ezaugarriak identifikatzea.

–Soldadura mota bakoitzean erabiltzen den sinbologia.

–Materialen arabera hautatzea soldadura mota.

–Soldatzeko ekipoen osagaiak.

–Soldadura gauzatzeko parametroak aplikatzea.

–Termofusio bidezko soldadurak egitea.

–Soldadura biguneko, oxiazetilenikoko eta elektrikoko operazioak (elektrodo estaliak, TIGa, MIGa, erresistentzia).

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa:

–Mekanizatzeko, ebakitzeko eta konformatzeko lanetan arriskuak identifikatzea.

–Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

–Laneko arriskuen prebentzioa mekanizatzeko, konformatzeko eta lotzeko lanetan.

–Lan inguruneko faktore fisikoak.

–Norbera babesteko ekipoak.

–Ordenari eta garbitasunari buruzko metodoak eta arauak.

–Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

–Hondakinen tratamendua.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek helburu du ikasleek beharrezko ezagutza teorikoak eta praktikoak bereganatzea muntatu eta mantentzeko lanetan loturako teknikak egiteko, hozte- eta girotze- nahiz kanporatze-instalazioen prozesuei aplikatu beharrekoak.

Ezagutza horien barnean honako alderdi hauek daude sartuta: planoen interpretazioa, materialen prozesu, ezagutza eta tratamenduak zehaztea, lanabesak eta erremintak zehaztea eta lan prozesuen sekuentziazioa, besteak beste.

Modulu hau amaitutakoan ikasleek gai izan behar dute:

–Mekanizatu eta lotzeko operazioetan jarraitu beharreko prozesua ezagutzea, muntatzeko planoen dokumentazio teknikoa aztertu ondoren.

–Piezak, hodi-multzoak, osagarriak eta burdineria marraztea, horiek eraiki eta muntatzeko, irudikapen-teknikak aplikatuz.

–Korrosioaren eta oxidazioaren aurkako tratamenduak egitea hotz-, girotze- eta kanporatze-instalazioetan, instalazioetan erabilitako materialen propietateak deskribatuz.

–Ebaketa, karrakaketa eta zulaketa ekipoak eta erremintak erabiltzea, baita neurtzeko eta konparatzeko tresnak ere, trazatzeko operazioak egitea eta operazio horietan jarraitu beharreko prozedura zehaztea.

–Ebakidurak, kurbaketak eta tolesketak egitea hotz- eta girotze- eta kanporatze-instalazioetan erabilitako txapetan, profiletan eta hodietan.

–Lotzeko operazioak egitea soldadura, hariztatze, torlujatze eta kako gabe, lotura bakoitzaren ezaugarriak identifikatuz eta teknika egokia aplikatuz.

–Soldadura bidez lotzea (oxigas bidezkoa, biguna eta elektrikoa) instalazioetako elementuak, lotu beharreko materialak aztertuz eta soldadura teknika egokiak aplikatuz kasu bakoitzean.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Moduluaren garapenaren sekuentziazioak bat egin lezake aurreko sei puntuetan ezarritakoarekin, ikasleei bide emanez moduluko helburuak eta gaitasunak erdiets ditzaten. Modulu teoriko praktikoa da, eta gomendatzen da bi gune desberdinetan garatzea. Alde batetik, erabilera anitzeko gela batean, zeinek, ahal delarik, ordenagailuak, proiektagailua eta Interneteko sarbidea izanen baititu, eta, beste aldetik, lantegi batean, muntatu eta mantentzearen berezko lotura praktikak egin ahal izateko, hozteko eta girotzeko nahiz kanporatzeko instalazioen prozesuetan aplikatuak.

Modulu honen barnean lantegietan egiten diren irakatsi eta ikasteko jarduerak eta ebaluaziokoak inguruko enpresen ohiko praktikari begira eginen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten. Modulu hau garatzeko, komenigarria litzateke baliabide hauek erabiltzea:

–CAD programak, irudikapen desberdinak egiteko (bistak eta baketak, besteak beste).

–Burdin materialak (altzairuak, aleazio-altzairuak eta galdaketa). Burdinaz bestelako materialak (kobrea, aluminioa, eztainua, besteak beste) eta haien aleazioak (letoia eta brontzea, besteak beste). Material plastikoak (termoplastikoak eta termoegonkorrak). Polietilenoak, PVCa, tefloia, besteak beste.

–Ebaketa, karrakaketa eta zulaketa egiteko ekipoak eta erremintak, neurtzeko eta konparatzeko tresnak, trazatzeko erremintak, konformatzeko ekipoak.

–Besteak beste, hariztatzeko, torlojutzeko, itsasteko, kakoz eusteko eta errematxatzeko operazioak egiteko erremintak.

–Oxigas bidezko soldadura ekipoak, arku elektrikoaren bitartez (SMAW, TIG, MAG eta MIG).

Ekipoek aplikazioak izan behar dituzte konfortaren, segurtasunaren eta energia aurrezpenaren arloetan. Garrantzitsua da, halaber, talde-lanarekin eta baliabideen erabilera egokiarekin lotutako jarrerazko ikaskuntzak bermatzea, besteak beste.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke aipatutako edukien multzoetan:

–Pieza eta instalazio errazen krokisak prestatzea, tresna informatikoak erabiliz.

–Hozteko eta girotzeko nahiz kanporatzeko instalazio baten zati bat muntatzeko prozesu orriak prestatzea.

–Instalazioetako osagaien mekanizazioa egitea eskuz, oinarrizko mekanizazioko ekipoak erabiliz.

–Instalazioetako osagaien ebaketa eta konformatua egitea, ebakitzeko eta konformatzeko ekipoak erabiliz.

–Instalazioetako osagaien loturak egitea, soldaduraz nahiz soldadura gabe, beharrezko erremintak eta ekipoak erabiliz.

–Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzea girotze- eta aireztatze-instalazioak muntatu eta mantentzeko operazioetan.

Lanbide-modulua: Instalazio elektrikoak eta automatismoak.

Kodea: 0038.

Iraupena: 320 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Osagai bereizgarriak dituzten maniobra- eta indar-zirkuituak muntatzen ditu, eskemak interpretatu eta haien funtzionamendua egiaztatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio elektrikoen funtsezko magnitudeak identifikatu eta dagozkien unitateekin lotu dira.

b) Krokisetako eta eskemetako sinbolo elektriko eta elektroniko normalizatuak interpretatu dira.

c) Korronte zuzeneko (KZ) eta korronte alternoko (KA) zirkuituetan magnitude bereizgarriak kalkulatu dira.

d) Kontaktoreen, erreleen eta tenporizadoreen zirkuituen funtzionamendua deskribatu da.

e) Hargailuen eta motorren funtzionamendu-printzipioak deskribatu dira.

f) Eskema elektrikoak interpretatu dira, ekipoen eta instalazioen indar- eta aginte-zirkuituen funtzionamendua aztertu ondoren.

g) Maniobra- eta indar-zirkuitu errazak muntatu dira, hozteko instalazioen ohiko osagai elektrikoak erabiliz.

h) Transformadoreekin eta elikatze-iturriekin zirkuitu errazak muntatu dira.

i) Motor monofasikoen eta trifasikoen aginteko eta abiadura erregulatzeko zirkuituak muntatu dira.

j) Funtsezko magnitudeak ekipo egokiekin neurtu dira.

2. Kaxa elektrikoen eta instalazioen eskemak marrazten ditu, irudikatzeko araudia eta konbentzioak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sinbologia identifikatu da, eta benetako elementuekin lotu.

b) Zirkuitu elektrikoetan esku hartzen duten elementuen ezaugarriak zehaztu dira, haien eginkizuna eta aplikazioa kontuan hartuta.

c) Eskema elektrikoak eta kontrolekoak irudikatu dira, aplikatu beharreko sinbologiaz eta marrazteko softwarea erabiliz.

d) Dagokion araudi elektroteknikoa aplikatu da.

e) Sektoreko irudikapen-araudia kontuan hartu da.

f) Konexio-blokeak eta borneak sinbologia eta zenbakikuntza zuzenez grafikoki irudikatu dira.

g) Sektorean erabili ohi diren diseinu-programak erabili dira.

h) Zirkuituen funtzionamendua egiaztatu da, simulazio-softwarea erabiliz.

3. Kaxa elektrikoak eta horiei lotutako sistema elektrikoak muntatzen ditu, eskemak interpretatu ondoren, eta elementu bakoitzak multzoan duen eginkizuna justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Maniobra, kontrol eta indarreko eskemak interpretatu dira.

b) Kaxa osatzen duten osagaiak eta eroaleak hautatu dira.

c) Elementu bakoitza multzoan duen eginkizunarekin lotu da.

d) Taula elektrikoa mekanizatu da, gidariak eta kanaletak muntatu dira, eta eskeman ezarritako tarteak utzi dira.

e) Esku-hartze bakoitzerako beharrezko erremintak hautatu dira.

f) Kaxa elektrikoen elementuak kalitate-baldintzetan muntatu dira.

g) Arau eta erregelamendu elektroteknikoak aplikatu dira.

h) Kaxaren funtzionamendua zehaztapenen arabera egiaztatu da.

i) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

j) Jarduera egiteko finkatutako denborak errespetatu dira.

4. Motor elektrikoak muntatu eta desmuntatzen ditu, haien osagaiak identifikatzen ditu eta multzoan duten eginkizuna deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hozteko, girotzeko eta aireztatzeko instalazioetan erabiltzen diren motor elektrikoen motak identifikatu dira.

b) Motorrak desmuntatu/muntatu dira, erreminta eta teknika egokiak erabiliz.

c) Motor elektrikoen osagaiak motaren arabera identifikatu dira.

d) Motor elektrikoen abio-zirkuituak deskribatu dira.

e) Parametro bereizgarriak eta funtzionamendukoak neurtu dira, eta motorraren egoera zehaztu da.

f) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

g) Jarduera egiteko finkatutako denborak errespetatu dira.

5. Motorrak aginteko, babeseko eta abiadura erregulatzeko elementu osagarriekin konektatzen ditu, eskemak interpretatzen ditu eta haien funtzionamendua egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Motor elektriko trifasikoen abioko eta inbertsoreko zirkuituak deskribatu dira.

b) Abiadura erregulatzeko sistemak deskribatu dira.

c) Motorren babes-elementuak eta abiadura erregulatzekoak identifikatu dira.

d) Motor elektrikoak elementu osagarriekin konektatu dira, haien mota eta ezaugarriak kontuan izanda.

e) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

f) Jarduera egiteko finkatutako denborak errespetatu dira.

6. Segurtasun elektrikoko magnitudeak neurtu eta haren egiaztapenak egiten ditu, funtzionamenduan dauden ekipoen eta instalazioen gainean dihardu, eta emaitzak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurtu beharreko magnitudeari eta parametroen balioei dagokien neurgailua hautatu da.

b) Neurketa-prozedurak neurtu beharreko magnitudearen arabera aplikatu dira.

c) Neurketaren balioa zehaztapenen arabera interpretatu da.

d) Babes-elementuek anomalien aurrean duten erantzuna egiaztatu da.

e) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

f) Jarduera egiteko finkatutako denborak errespetatu dira.

7. Kaxen eta instalazio elektrikoaren disfuntzioak aurkitu eta konpontzen ditu, horien sorburuak identifikatu eta agertutako sintomekin lotu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kaxen eta instalazioaren eskemak interpretatu eta benetako elementuekin lotu dira.

b) Disfuntzioaren sintomak identifikatu dira.

c) Esku hartzeko prozedura prestatu da.

d) Neurketak eta egiaztapenak egin dira.

e) Hipotesiak egin dira matxuraren balizko sorburuei buruz.

f) Disfuntzioa edo matxura eragin duen elementua aurkitu da.

g) Disfuntzioa konpondu da, elementua ordeztuz edo kableatua berriro eginez.

h) Esku hartu ondoren funtzionamendua berriro ezarri dela egiaztatu da.

i) Ezarritako denboran esku hartu da.

j) Ekipoak eta erremintak trebetasunez maneiatu dira.

k) Egindako esku-hartzeen txostena prestatu da.

8. Automata programagarrien bidez sistema automatikoak muntatzen ditu, eskemak interpretatu eta kontrol-programaren gauzatzea egiaztatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automata programagarriaren osagaiak identifikatu dira.

b) Automataren sarrera eta irteera analogiko eta digitalen motak identifikatu dira.

c) Sarrera eta irteera bakoitza dagokion zenbakikuntzarekin lotu da.

d) Ekipo eta elementu periferikoak automatarekin konektatu dira (elikatze-kableak, eta sarrerak eta irteerak, besteak beste).

e) Oinarrizko eginkizunak eta aplikatu beharreko argibideak interpretatu dira.

f) Oinarrizko zirkuitu automatikoak programatu dira eta horien funtzionamendua egiaztatu da.

g) Softwarearen eta automataren arteko komunikazioa ezarri da dagokion komunikazio-programaren bidez.

h) Kontrol-programa automatan kargatu da.

i) Programaren funtzionamendua egiaztatu da.

j) Automatak dituzten oinarrizko zirkuitu automatikoetan disfuntzio errazak aurkitu eta konpondu dira.

9. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu dira.

b) Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin da neurtzeko erremintekin eta ekipoekin.

c) Identifikatu dira zein diren istripuen sorburu ohikoenak, besteak beste, materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean.

d) Deskribatu da makinetako zer segurtasun-elementu (babesak, alarmak eta larrialdietarako igarobideak, besteak beste) erabili behar den, besteak beste, kaxa elektrikoak eta motorrak muntatu eta desmuntatzeko operazioetan norbera babesteko ekipoetan (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste).

e) Materialen, erreminten eta ekipoen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko beharrezko neurriekin lotu da.

f) Instalazio termikoei lotutako instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak eta norbera babestekoak zehaztu dira.

g) Ingurumenaren poluzio-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu da.

h) Sortutako hondakinak sailkatu dira, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu dira.

Edukiak:

Maniobra eta indarreko oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea:

–Maniobra eta indarreko oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea.

–Magnitude elektrikoak eta unitateak.

–Osagai pasiboak: erresistentziak, bobinak eta kondentsadoreak.

–Zirkuituen elementuak: etengailuak, kommutagailuak, sakagailuak, sentsoreak, erreleak, kontaktoreak eta tenporizadoreak, besteak beste.

–Sinbologia eta irudikapen grafikoa.

–Eskemak interpretatzea.

–Pilak eta metagailuak.

–Korronte zuzeneko zirkuituen azterketa.

–Elektromagnetismoa. Indukzio elektromagnetikoa.

–Korronte alternoko zirkuituen azterketa.

–Sistema monofasikoak eta trifasikoak.

–Lanpara elektrikoak. Motak. Ezaugarriak. Konektatzea.

–Makina elektrikoen sailkapena: sorgailuak, transformadoreak eta motorrak.

–Transformadoreak. Motak. Ezaugarriak. Konektatzea.

–Motorrak: Motak. Ezaugarriak. Konektatzea.

–Neurgailuak. Motak. Aplikazioak.

–Zirkuituetan funtsezko magnitudeak neurtzeko prozedurak. Segurtasuna neurketa elektrikoetan.

–Elikatze iturriak. Erabilitako osagai elektronikoak. Tipologia eta ezaugarriak.

–Elikatze-iturrien muntaketa.

Instalazio elektrikoen irudikapen grafikoa eta sinbologia:

–Eskema elektrikoen eta kontrolekoen irudikapen grafikoa.

–Zirkuitu elektrikoak diseinatu eta simulatzeko aplikazio informatikoak.

–Zirkuitu elektrikoen funtzionamendua egiaztatzea, simulazio-softwarea erabilita.

–Irudikapen-arauak.

–Instalazio elektrikoen eta zirkuitu elektronikoen sinbologia normalizatua.

–Instalazio termikoen eta fluido instalazioen indar- eta aginte-eskemak.

Kaxak eta horiei lotutako sistema elektrikoak muntatzea:

–Koadroak eta kanalizazioak mekanizatzeko ohiko materialak.

–Mekanizatzeko ekipamendu eta erreminten sailkapena, hautapena eta erabilera.

–Kaxa elektrikoak mekanizatzea eta gidariak eta kanaletak muntatzea.

–Osagaiak eta eroaleak hautatzea.

–Osagaiak banatzea kaxan.

–Babesak. Motak eta ezaugarriak. Aplikazioak.

–Babes-, aginte- eta seinaleztapen-elementuak muntatu, banatu eta konektatzea.

–Kaxa elektrikoak. Tipologia eta ezaugarriak. Aplikazio esparrua.

–Eroale elektrikoak. Sailkapena eta aplikazioak. Sekzioak.

–Kanalizazio elektrikoak, elementuen arteko konexioa.

–Zehaztapenen arabera, kaxa elektrikoaren funtzionamendua egiaztatzea.

–Neurketa elektrikoak instalazioetan.

–Segurtasunari, higieneari eta kalitateari buruzko kasuan kasuko arauak errespetatzea.

Motorrak konektatzea:

–Makina elektrikoen sailkapena: sorgailuak, transformadoreak eta motorrak.

–Motor elektrikoen osagai nagusiak identifikatzea.

–Ezaugarrien plakak identifikatu eta interpretatzea.

–Zirkuitulaburren eta gainkargen kontrako babesak.

–Motorrak muntatu eta desmuntatzeko operazioak egitea.

–KAko motorrak eta KZko motorrak: zerbitzuan jartzea.

–Motor trifasikoak abiatzeko sistemak muntatzea (motor-babesa, izar-triangelua eta izar bikoitza, besteak beste).

–Motor monofasikoak abiatzeko sistemak muntatzea (PTC, intentsitate-harila eta kondentsadoreak, besteak beste).

–Motor trifasikoen eta monofasikoen biraketa-inbertsoreak muntatzea.

–Motor elektriko trifasikoen eta monofasikoen eta KZkoen abiadura erregulatzeko sistemak muntatzea. Arretazko neurriak.

–Motorren parametro bereizgarriak (kontsumoa eta bobinak, besteak beste) neurtzea.

Aginte eta kontroleko sistemak muntatzea:

–Erregulazio sistema elektronikoak hozteko. Motak eta erabilera. Instalazioa eta parametroen doikuntza.

–Erregulazio sistema elektronikoak girotzeko. Motak eta erabilera. Instalazioa eta parametroen doikuntza.

–Erregulazio sistema elektronikoak berokuntzarako. Motak eta erabilera. Instalazioa eta parametroen doikuntza.

–Aginte eta erregulazioko sistemen osaera. Oinarrizko printzipioak.

–Aginte eta erregulazio gailuak: sentsoreak (tenperatura- eta presio-zundak), erregulagailuak eta eragingailuak (presostatoak eta termostatoak).

–Automatismo elektrikoen eskemak interpretatzea.

–Aginte eta potentziako zirkuituak muntatzea.

Zerbitzuan dauden instalazioei buruzko datuak hartzea:

–Neurgailuak. Zerbitzuan dauden instalazioetan magnitudeen neurketa prestatzea.

–Neurtu beharreko magnitudeari dagozkion neurgailuak hautatzea.

–Korronte zuzeneko eta korronte alterno monofasiko zein trifasikoko zirkuitu elektrikoen funtsezko magnitudeak neurtzea.

–Parametroak neurtzeko prozedurak.

–Neurketa elektrikoak erregistratzea eta interpretatzea.

–Babes elementuak egiaztatzea.

Ekipo elektrikoaren disfuntzioak aurkitzea eta konpontzea:

–Mantentze-lanak ekipo elektrikoetan.

–Mantentze-lan zuzentzaile, prediktibo eta prebentiboa.

–Disfuntzio elektriko ohikoenen sintomak. Disfuntzioak detektatzea.

–Disfuntzioen kausa-efektu erlazioa.

–Disfuntzioak identifikatu eta kokatzea kaxa elektrikoetan eta haiei lotutako instalazioetan.

–Eskemak eta benetako kaxak konparatzea.

–Ekipo elektrikoetan esku hartzeko prozedurak.

–Osagaiak ordezkatzea edo daudenak konpontzea.

–Funtzionamendua egiaztatzea.

–Datuak hartzea eta parametroak egiaztatzea esku hartu ondoren.

–Egindako esku-hartzeen txostena prestatzea.

Automata programagarriak konektatu eta programatzea:

–Automata programagarrien egitura eta ezaugarriak.

–Sarrerak eta irteerak: digitalak, analogikoak.

–Automaten oinarrizko programazioa: lengoaiak eta prozedurak.

Instalazioetan automata programagarriak muntatu eta konektatzea (elikatzea, sarrerak eta irteerak, interfazea).

–Disfuntzioak konpontzea instalazio termikoen eta fluido instalazioen oinarrizko zirkuitu automatizatuetan (programazio akatsak, interkonexio akatsak).

–Programaren funtzionamendua egiaztatzea.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumena babestea:

–Instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzeko operazioei lotutako arriskuak identifikatzea.

–Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

–Laneko arriskuen prebentzioa instalazio termikoei lotutako instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzean.

–Lan inguruneko faktore fisikoak.

–Norbera babesteko ekipoak.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

–Ingurumena babesteko araudia betetzea.

–Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

–Ingurumen babesa.

–Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek beharrezko jakintza teorikoak eskuratzea du helburu modulu honek, instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzeko gauza izan daitezen. Ezagutza horien barnean honako alderdi hauek daude sartuta: elikatze instalazioak eta automatismo elektrikoak identifikatzea, magnitude elektrikoak neurtzea, eskema elektrikoak interpretatu eta irudikatzea, instalazioaren sistema eta elementuak hautatzea, instalazioak muntatu, egiaztatu, abiarazi, mantendu eta konpontzea.

Modulu hau amaitutakoan ikasleek gai izan behar dute:

–Bero-instalazioekin, eguzki-instalazio termikoekin eta fluido-instalazioekin lotutako sistema elektrikoak eta erregulazio eta kontrolekoak muntatzea kalitatez eta segurtasunez, haien funtzionamendua ziurtatuta.

–Instalazioen parametroak neurtzea, eta horien probak eta egiaztapenak egitea, bai funtzionalak, bai arauzkoak, haien funtzionamendua egiaztatu eta doitzeko.

–Instalazioen ekipoen eta elementuen disfuntzioak aurkitu eta diagnostikatzea, beharrezko bitartekoak eskatutako segurtasunaz erabiliz eta ezarritako prozedurak aplikatuz.

–Instalazioen ekipoak eta elementuak konpondu, mantendu eta ordeztea, kalitatez, segurtasunez eta ingurumenarekiko errespetuz, funtzionamendu-baldintzak ziurtatu eta berrezartzeko.

–Instalazioa abiaraztea, makinen, automatismoen eta segurtasuneko gailuen segurtasun eta funtzionamenduko probak eginez, instalazio baten muntaketa edo mantentze-lana egin ondoren.

–Oinarrizko zirkuituak diseinatzea eta automatismo elektrikoetan esku hartzen duten elementuak muntatzea.

Modulu teoriko praktikoa da, eta gomendatzen da bi gune desberdinetan garatzea. Alde batetik, erabilera anitzeko gela batean; ahal dela, ordenagailuz, proiektorez eta Interneteko sarbidez hornituta; eta bestetik, lantegi batean, automatismo elektroteknikoen praktikak garatzeko.

Modulu honen barnean lantegietan egiten diren irakatsi eta ikasteko jarduerak eta ebaluaziokoak inguruko enpresen ohiko praktikari begira eginen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten.

Modulu hau garatzeko, komenigarria litzateke baliabide hauek erabiltzea:

–Automatismo elektrikoetako praktiketarako panelak, elementu hauek barne: babes-elementuak, detektagailuak eta eragingailuak.

–Hargailu trifasiko eta/edo monofasikoak automatismo horiek abiarazteko.

–Esku-erremintak eta neurgailuak.

–Diseinu eta simulazio programak, automatismo elektrikoen eskemak egiteko erabiltzen diren ikurren liburutegiekin.

–Automata programagarriak.

–Automata programagarrien eskuliburuak eta dokumentazio teknikoa.

Ekipoek aplikazioak izan behar dituzte konfortaren, segurtasunaren eta energia aurrezpenaren arloetan. Garrantzitsua da, besteak beste, talde-lanarekin eta baliabideen erabilera egokiarekin lotutako jarrerazko ikaskuntzak bermatzea.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke aipatutako edukien multzoetan:

–Oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea, oinarrizko hargailuak (erresistentziak eta bonbillak, besteak beste) barne.

–Etxebizitza baten instalazio elektrikoa muntatzea.

–Automatismo elektrikoak muntatzea: abiatze-gelditze zirkuitua, biraketa noranzkoaren inbertsorea, izar-triangelu abioa, bi abiadurako motorraren kontrola, eta detektagailuak edo/eta ibiltarte-amaierak behar dituzten beste automatismo batzuk.

–Zerbitzuan jartzea eta eragindako matxurak konpontzea.

–Egin diren jardueren gaineko txostenak egitea, sinbologia elektriko egokia erabiltzen duten eskema elektrikoak barne.

–Diseinu software bat erabiltzea, automatismoetan erabilitako eskema elektrikoak simulatzen dituena.

–Ikasleek muntatu dituzten automatismoetan eragindako matxurak diagnostikatu eta konpontzea.

–Matxurak aurkitzeko eta konpontzeko bete den prozesuari buruzko txostenak egitea.

–Laneko arriskuen prebentzioa instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzeko operazioetan.

Modulua garatzeko sekuentzia aurreko bederatzi puntuetan ezarritakoa izan daiteke, edo, bestela, lehenengo hiruak hartuta egitura daiteke, hiru bloke handi gisa, hurrengo seiak zeharka aplikatuz.

Lanbide-modulua: Hozteko eta girotzeko instalazioen konfigurazioa.

Kodea: 0039.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Osagaiak ezagutu eta ezaugarri teknikoak eskuratzen ditu hozteko eta girotzeko instalazioen ekipoetan, dokumentazio teknikoa interpretatuz eta horren eginkizuna deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hozteko instalazio baten planoetan, haren osagaiak eta bakoitzaren eginkizuna identifikatu dira.

b) Girotzeko instalazio baten planoetan, haren osagaiak eta bakoitzaren eginkizuna identifikatu dira.

c) Hozteko instalazio bateko ekipoen eta osagaien ezaugarri teknikoak eta funtzionamendu-parametroak lortu dira.

d) Girotzeko instalazio bateko ekipoen eta osagaien ezaugarri teknikoak eta funtzionamendu-parametroak lortu dira.

e) Hozteko planta duen girotzeko instalazio baten planoetan, instalazioaren osagaiak eta horiek betetzen duten eginkizuna identifikatu dira.

f) Hozteko instalazio baterako ekipoen eta osagaien ezaugarri teknikoak, hodien, inertzia-andelaren eta espantsio-andelaren dimentsioak eta haren funtzionamendu-parametroak lortu dira.

g) Girotzeko VRF instalazio baten planoetan, haren osagaiak eta bakoitzaren eginkizuna identifikatu dira.

h) Emandako material teknikoa kontu handiz erabili da.

i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili dira dokumentazio teknikoa lortzeko.

2. Girotzeko instalazio txikietarako airearen hodiak eta ura banatzeko sareak zehazten ditu, haien ezaugarriak aztertuz eta haien osagaiak hautatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Beharrezko datuak lortu dira uraren sareak eta airearen hodiak zehazteko.

b) Hodien neurriak kalkulatu dira banaketa sare errazetarako.

c) Girotzeko instalazio erraz bateko kargaren galera eta airearen emaria kalkulatu dira.

d) Beharrezko haizagailuak hautatu dira katalogoetatik airea banatzeko, dela bereiz dela integraturik girotze- eta aireztapen-ekipoetan, aurreko datuak oinarri hartuta.

e) Uraren hodien diametroak kalkulatu dira girotzeko instalazio baterako.

f) Taulak, diagramak eta programa informatikoak erabili dira.

g) Zirkulazio-ponpak, espantsio-andela eta segurtasun-balbula hautatu dira, beharrezko datuetatik abiatuta.

h) Isolatzailearen lodiera eta ezaugarriak zehaztu dira.

i) Baliabide informatikoa erabiltzeko arauak errespetatu dira.

3. Potentzia txikiko hozteko instalazioak konfiguratzen ditu, ekipoak eta osagaiak hautatuz eta hautaketa aplikazio eremuaren eta indarreko araudiaren arabera justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dagokion araudia identifikatu eta aplikatu da.

b) Karga termikoak kalkulatu dira, eta instalazioaren hozteko potentzia zehaztu.

c) Hozteko zirkuituko tutuak neurtu dira instalazio baterako, taulak eta programa informatikoak erabiliz.

d) Hozgarri mota zehaztu da, baita olio labaingarriaren kantitatea eta mota ere, girotzeko instalazio baterako.

e) Berotegi efektuko gas fluoratuek ingurumenean dituzten ondorioak kontuan hartu dira.

f) Kontrol-parametroak zehaztu dira (kanpoko eta barruko tenperatura, gainberotzea, azpihoztea, kontsumo elektrikoak, presioak hozteko zirkuituan eta zirkuitu hidraulikoan eta izotza kentzeko zikloak, besteak beste) hozteko instalazio batean.

g) Instalazioaren osagaiak hautatu dira kalkulatutako datuetatik abiatuta eta merkataritza-katalogoak erabiliz.

h) Merkataritza-katalogoak erabiliz egin da aurrekontua.

i) Elkarlanean aritu da ikaskideen artean zereginak egitean.

j) Bitarteko informatikoak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

k) Sektorearen bilakaera teknologikoaren gaineko interesa azaldu da.

4. Potentzia txikiko girotzeko instalazioak konfiguratzen ditu, ekipoak eta osagaiak hautatuz eta hautaketa aplikazio eremuaren eta indarreko araudiaren arabera justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dagokion araudia identifikatu eta aplikatu da.

b) Airearen hodiak kalkulatu dira, taulak eta programa informatikoak erabiliz.

c) Hozgarriaren eta uraren hodien neurriak zehaztu dira.

d) Aire hutsezko girotzeko instalazioa irudikatu da, eskema bat marraztuz eta osagaien eta kanalizazioen kokapena adieraziz.

e) Kontrol-parametroak zehaztu dira (kanpoko eta barruko tenperatura, gainberotzea, azpihoztea, kontsumo elektrikoak, eta presioak hozteko zirkuituan eta zirkuitu hidraulikoan, besteak beste) girotzeko instalazio batean.

f) Berotegi efektuko gas fluoratuek ingurumenean dituzten ondorioak kontuan hartu dira.

g) Instalazioaren osagaiak hautatu dira kalkulatutako datuetatik abiatuta eta merkataritza-katalogoak erabiliz.

h) Merkataritza-katalogoak erabiliz egin da aurrekontua.

i) Elkarlanean aritu da ikaskideen artean zereginak egitean.

j) Bitarteko informatikoak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

k) Sektorearen bilakaera teknologikoaren gaineko interesa azaldu da.

5. Instalazioen hasierako eskemak eta planoak marrazten ditu, berariazko sinbologia eta dagozkion irudikapen-konbentzioak interpretatu eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baliabide informatikoak erabili dira (CAD programak) planoetako eta eskemetako irudikapen grafikoan.

b) Hozteko instalazio baten hasierako eskemak marraztu dira, ezarritako sinbologia erabiliz.

c) Hozteko planta eta airearen tratamendurako unitateak dituen instalazio baten hasierako eskemak marraztu dira, ezarritako sinbologia eta arauak erabiliz.

d) Hotz-ganbera baten instalazioa irudikatu da, eskema bat marraztuz, osagaien eta hozteko zirkuituen kokapena adieraziz eta sinbologia normalizatua erabiliz.

e) Girotzeko instalazio baten zirkuitu elektrikoa irudikatu da, funtzionamendu- eta segurtasun-parametroak zehaztuz.

f) Hozteko planta duen girotzeko instalazioa irudikatu da, instalazioaren eskema bat marraztuz eta osagaien eta kanalizazioen kokapena adieraziz.

g) VRF sistema duen girotzeko instalazioa irudikatu da, instalazioaren eskema bat marraztuz eta osagaien eta kanalizazioen kokapena adieraziz.

h) Lokalen eta etxebizitzen oinplanoetan, eskala eta formatu normalizatuko girotzeko instalazioak marraztu dira.

i) Elkarlanean aritu da ikaskideen artean zereginak egitean.

j) Bitarteko informatikoak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

6. Dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatzen du, araudia interpretatuz eta potentzia txikiko instalazioak legeztatzeko aurrez ezarritako formatuetan dauden agiriak betez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hozteko eta girotzeko instalazioak erregistratzeko prozedura identifikatu da.

b) Dokumentazioan jaso beharreko datuak hautatu edo neurtu dira.

c) Potentzia txikiko instalazio bat erregistratzeko eskatutako dokumentuak bete dira, eta eskatutako dokumentazio teknikoa erantsi.

d) Emandako material teknikoa kontu handiz erabili da.

Edukiak.

Hozteko instalazioak eta haien osagaiak identifikatzea:

–Hozteko instalazioetako planoak interpretatzea.

–Hozteko instalazioetako ekipoak eta osagaiak deskribatzea, ezaugarri teknikoak eskuratuta.

–Hozteko instalazio baten funtzionamendu parametroak aztertzea.

–Kontserbazio eta izozte instalazio zentralizatuak deskribatzea.

–Hozteko beste teknologia batzuk deskribatu eta aztertzea.

–Instalazio motak. Sailkapena. Osagaiak eta ezaugarri teknikoak.

–Konpresio instalazioak, zenbait etapatan.

–Xurgatzeko instalazioak.

–Kokapenaren garrantzia baloratzea eta osagaiak dokumentazio teknikoarekin zehaztasunez lotzea.

–Balioestea nolako garrantzia duen araudi eta segurtasun guztiak betetzeak kasuan kasuko lan eremuan.

–Ingurune teknologikoarekin lotzen diren aldizkari teknikoak aldian behin kontsultatzearen garrantzia balioestea.

–Emandako material teknikoa kontuz erabiltzea.

Girotze- eta aireztapen-instalazioak eta haien osagaiak identifikatzea:

–Girotzeko instalazioak deskribatu eta aztertzea. Aire hutsezko instalazioak. Hozteko planta eta fan-coil-ak dituzten instalazioak. Hozgarri aldakorraren bolumeneko instalazioak (VRF).

–Xurgartzeko sistema aplikatzea girotzeko instalazioetan. Hondarreko beroaz baliatzea. Eguzki energia aplikatzea.

–Instalazio motak. Sailkapena. Osagaiak eta ezaugarri teknikoak.

–Zorroztasuna planoak formatu normalizatuetan egiteko.

–Osagaien konfigurazio, instalazio eta erabilerari buruzko eskuliburuari arreta berezia ematearen garrantzia.

–Ikaskideekin lankidetzan aritzea lanak egin bitartean.

–Sektorearen bilakaera teknologikoarekiko interesa.

–Bitarteko informatikoak erabiltzeko arauak errespetatzea.

Hozteko eta girotzeko instalazioetarako uraren sareak konfiguratzea:

–Uraren hodietan erabiltzen diren materialen ezaugarriak identifikatzea eta analizatzea.

–Hodi sareen kalkulua. Karga-galerak, abiadurak.

–Ur-instalazioen elementuak deskribatu eta dimentsionatzea: ponpak, zirkulagailuak, metaketa-andelak eta espantsio-ontziak.

–Segurtasun eta kontroleko elementuak deskribatu eta hautatzea.

–Hasierako planoak eta eskemak irudikatzea.

–Instalazio motak. Sailkapena. Osagaiak eta ezaugarri teknikoak.

–Uraren sareen eskemak eta sinbologia.

–Grafikoak eta abakoak. Tipologia. Interpretatu eta egitea.

–Zorroztasuna parametroak eta elementuak kalkulatzean.

–Kasu egitea irudikapen grafikoari buruzko arauei.

Aire hodien konfigurazioa:

–Aire hodien kalkulua eta trazadura. Bultzatze, itzulketa, kanporatze eta berriztatze hodiak.

–Saretak eta barreiatzaileak aukeratzea.

–Energia berreskuratzeko ekipoak erabiltzea errendimendua hobetzeko.

–Aire egokituko eta aireztapeneko instalazioetako elementu osagarriak deskribatu eta hautatzea.

–Hasierako planoak eta eskemak irudikatzea.

–Hodi motak.

–Isolamendu termikoak eta akustikoak.

–Karga-galerak. Grafikoak eta abakoak.

–Aire hodiak eta haien eragina barneko airearen kalitatearen gainean.

–Aplikatu beharreko arauak.

–Zorroztasuna parametroak eta elementuak kalkulatzean.

–Kasu egitea irudikapen grafikoari buruzko arauei.

–Zorroztasuna planoak formatu normalizatuetan egiteko.

–Osagaien konfigurazio, instalazio eta erabilerari buruzko eskuliburuari arreta berezia ematearen garrantzia.

–Ikaskideekin lankidetzan aritzea lanak egin bitartean.

–Sektorearen bilakaera teknologikoarekiko interesa.

–Bitarteko informatikoak erabiltzeko arauak errespetatzea.

Potentzia txikiko hozteko eta girotzeko instalazioak konfiguratzea:

–Potentzia txikiko hozteko instalazioak konfiguratzea:

–Hozteko potentzia zehaztea.

–Makinak eta osagaiak hautatzea.

–Potentzia txikiko girotzeko instalazioak konfiguratzea:

  • Karga termikoak zehaztea.
  • Ekipo eta osagaiak hautatzea.
  • Hodien kalkulua.

–Hasierako planoak eta eskemak irudikatzea.

–Aurrekontuak egitea.

–Hotz-ganberak: komertzialak eta industrialak.

–Potentzia txikiko hozteko instalazioetako makinak eta ekipoak.

–Potentzia txikiko girotzeko instalazioetako makinak eta ekipoak.

–Kasu egitea irudikapen grafikoari buruzko arauei.

–Zorroztasuna planoak formatu normalizatuetan egiteko.

–Osagaien konfigurazio, instalazio eta erabilerari buruzko eskuliburuari arreta berezia ematearen garrantzia.

–Ikaskideekin lankidetzan aritzea lanak egin bitartean.

–Sektorearen bilakaera teknologikoarekiko interesa.

–Bitarteko informatikoak erabiltzeko arauak errespetatzea.

Dokumentazio tekniko eta administratiboa egitea:

–Europako arauak berotegi efektuko gas fluoratuei buruz.

–Hozteko instalazioak legeztatzeko dokumentazioa prestatzea.

–Girotzeko instalazioak legeztatzeko dokumentazioa prestatzea.

–Instalazio termikoei eta hozteko instalazioei aplikatu beharreko araudia.

–Indarreko arauak berotegi efektuko gas fluoratuei buruz.

–Instalazioak legeztatzeko tramiteak.

–Dokumentazioa prestatzean, arreta berezia ematea zuzentasunari, txukuntasunari eta ordenari.

–Ikaskideekin lankidetzan aritzea lanak egin bitartean.

–Emandako material teknikoa kontuz erabiltzea.

–Bitarteko informatikoak erabiltzeko arauak errespetatzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek beharrezko prestakuntza ekartzen du hozteko eta girotzeko instalazioen konfigurazioa egiteko. Modulu honetan honako honi buruzko ezagutzak sartzen dira:

–Hozteko eta girotzeko instalazioen dokumentazio teknikoa interpretatzea.

–Ura banatzeko sareen eta girotzeko sareen osagaiak eta ezaugarriak aztertzea.

–Potentzia txikiko hozteko instalazioak konfiguratzea indarreko araudia aplikatuz.

–Potentzia txikiko girotzeko instalazioak konfiguratzea indarreko araudia aplikatuz.

–Instalazioen planoen eskemak marraztea, irudikatzeko sinbologia eta konbentzioak aplikatuz.

–Araudian ezarritako dokumentazio teknikoa eta administratiboa egitea.

Modulua amaitutakoan ikasleek zeregin hauetarako gai izan behar dute:

–Dokumentazio teknikotik abiatuta, beharrezkoak diren datuak lortzea, instalazioen muntaketari eta mantentze-lanei lotutako operazioak egiteko.

–Instalazioak konfiguratu eta dimentsionatzea, indarrean dagoen araudia eta bezeroaren eskakizunak betez, haiek osatzen dituzten ekipoak eta elementuak hautatzeko.

–Instalazioen muntaketaren edo mantentze-lanen aurrekontua prestatzea.

–Instalazioen muntaketari edo mantentze-lanei ekiteko beharrezkoak diren baliabide eta bitartekoak biltzea.

–Instalazioak dokumentazio teknikoaren arabera zuinkatzea, muntaiaren bideragarritasuna ziurtatzeko, eskumen-arazoak ebatzita eta bestelako gorabeheren berri emanda.

–Dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatzea instalazioak muntatu eta mantentzeko prozesuei buruz indarra duen araudia betetzeko.

Gomendatzen da modulu teoriko hau balio anitzeko gela batean ematea. Ahal dela, gela horrek ordenagailuak, proiektagailua eta Interneterako sarbidea izanen ditu. Komeniko litzateke irudikatutako eskema eta instalazioen kalkuluek eta konfigurazioek indarreko araudia betetzea, baita autonomia erkidegoetako zein nazioko mailetako aplikazioa ere.

Modulua garatzeko sekuentziazioa edukien atalean ezarritakoa izan daiteke, baina puntu hori ez da erabakigarria. Edonola ere, beste moduluekiko koordinazioak garrantzia handiagoa dauka sekuentziazioan edukien hurrenkera hutsak baino.

Moduluko helburuak erdiesteko, eduki-multzoetan sartuta, ondoko jarduera hauek iradokitzen dira besteak beste:

–Ura eta airea banatzeko sare txikiak kalkulatzea girotzeko instalazioetan.

–Hasierako eskemak eta planoak irudikatzea CAD bidez instalazioetan.

–Hozteko eta girotzeko instalazioak muntatzeko aurrekontuak prestatzea.

–Dokumentazio teknikoa prestatzea potentzia txikiko instalazioak legeztatzeko.

Hozteko eta girotzeko instalazioen konfigurazioa modulu honek lotura estua dauka Hozte komertzial eta industrialeko instalazioak muntatzea, Hozte komertzialeko ekipoen muntaketa eta mantentze-lanak eta Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak izeneko moduluekin; izan ere, instalazioak muntatzen hasteko, beharrezkoak dira modulu honetako edukiak.

Lanbide-modulua: Hozte komertzialeko ekipoen muntaketa eta mantentze-lanak.

Kodea: 0040.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hozteko oinarrizko instalazioak muntatzen ditu, muntaia-teknikak aplikatuz eta eskemak eta argibideak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren elementuak finkatu dira (konpresore hermetikoak, ikustaileak, deshidratatzaileak eta kapilarrak, besteak beste).

b) Elementuak elkarren artean konektatu dira, konformatzeko eta lotzeko teknikak erabiliz.

c) Estankotasun probak egin dira instalazioan, irizpide teknikoak aplikatuz eta balioetsiz.

d) Instalazioko balizko ihesak aurkitu dira eta konponbidea eman zaie.

e) Instalazioa muntatzeko behar diren erremintak eta materialak hautatu eta erabili dira.

f) Muntaketa-lanak ezarritako denborak errespetatuz egin dira.

g) Ordenaz eta garbitasunez egin dira lanak.

h) Lana zuzentasunez banatu da eta lantaldean jardun da.

i) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

2. Elementu elektrikoak muntatzen ditu hozteko oinarrizko instalazioak eta ekipo komertzialak babestu eta kontrolatzeko, eskemak eta jarraibideak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren eskema elektrikoak egin edo interpretatu dira.

b) Hozteko instalazioaren ezaugarri teknikoak identifikatu dira.

c) Instalazioaren elementu elektrikoak muntatu dira.

d) Kableatua eskema elektrikoen arabera egin da, eroaleen sekzioa eta kolorea kontuan hartuta.

e) Lotura elektrikoek eta elementu periferikoek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu da.

f) Muntaketa-lanak ezarritako denborak errespetatuz egin dira.

g) Ordenaz eta garbitasunez egin dira lanak.

h) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

i) Lanak zuzen banatu dira, eta taldean egin da lan.

3. Hozteko oinarrizko instalazioa eta ekipo komertzialak martxan jartzen ditu, funtzionamendu parametroak egiaztatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hozgarria hustu eta kargatu da, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

b) Instalazioko kontrol elementuen kontsignako balioak doitu dira (termostatoa eta presostatoa, besteak beste).

c) Instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu da.

d) Instalazioaren funtzionamendu parametroak egiaztatu dira (hozgarriaren karga eta jauzi termikoak, besteak beste).

e) Martxan jartzeko erremintak eta tresnak hautatu eta erabili dira.

f) Funtzionamenduan jartzea gauzatu da, eskatutako segurtasunez eta indarreko erregelamenduen arabera.

g) Egitekoak zuzen banatu dira eta lantaldean jardun da.

h) Jarduera egiteko ezarritako denborak errespetatu dira.

i) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

j) Egindako jarduerak eta erabilitako prozedurak jasotzen dituen memoria prestatu da.

4. Hozteko oinarrizko instalazioen eta ekipo komertzialen mantentze-lanak egiten ditu, mantentze-lanetako jarraibideak eta fabrikatzailearen gomendioak interpretatuz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipoaren hasierako eskema egin da (izotz fabrikatzaileak, deshumidifikatzaileak, hozkailuak, ganberak, hartzitzaileak, hozteko makinak, beira-arasak eta erakustegiak, besteak beste).

b) Ekipoaren elementuen tipologia eta eginkizuna deskribatu dira.

c) Ekipoaren eskema elektrikoa interpretatu edo prestatu da.

d) Ekipoen eta elementuen mantentze-lanetako oinarrizko operazioak identifikatu eta egin dira.

e) Funtzionamendu-parametroak neurtu eta egiaztatu dira (hoztekoak eta elektrikoak).

f) Mantentze-lanetako operazioen erregistro bat egin da.

g) Ekipoak muntatzeko eta desmuntatzeko operazioak egin dira, segurtasunez eta ingurumenarekiko errespetuz.

5. Hozteko oinarrizko instalazioetako eta ekipo komertzialetako matxurak eta disfuntzioak diagnostikatzen ditu, detekzioko teknikak aplikatuz eta disfuntzioa bere arrazoiarekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Funtzionamenduaren parametroak neurtu dira, baliabide, ekipo eta tresna egokiak erabiliz.

b) Matxuren edo disfuntzioen zantzuak identifikatu dira, neurketak eginez eta instalazioa aztertuz.

c) Hipotesiak proposatu dira matxuraren ustezko arrazoiei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

d) Matxura aurkitu da eta sintomak aztertu dira, hozteko instalazioetako matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko berariazko prozeduren arabera (elektrikoak, mekanikoak, termodinamikoak eta erregulaziokoak, besteak beste).

e) Konponketak egiteko esku hartzeko prozedurak deskribatu dira (probak, neurketak, doikuntzak, jarduteko sekuentziak).

f) Matxurak diagnostikatzeko erreminta eta tresna egokiak erabili dira.

g) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

6. Hozteko instalazioak eta ekipo komertzialak konpontzen ditu mantentze zuzentzailearen teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura –elektrikoa zein hoztekoa– konpontzeko esku-hartzearen sekuentzia prestatu da, segurtasuneko eta ingurumena errespetatzeko beharra kontuan izanda.

b) Segurtasunez eta ingurumena errespetatuz berreskuratu da hozgarria.

c) Eskatutako kalitateaz eta erreminta egokiekin egin da.

d) Kaltetutako edo matxuratutako osagaiak ordeztu edo konpondu dira, kasua bada.

e) Ekipamendu edo instalazioaren funtzionamenduko hasierako baldintzak lehengoratu dira.

f) Mantentze zuzentzaileko lanak egin dira, eskatutako kalitatearen arabera.

g) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

h) Egindako jarduerak, erabilitako prozedurak eta lortutako emaitzak jasotzen dituen konpondu ondorengo memoria egin da.

7. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu, arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Identifikatu dira zein diren istripuen sorburu ohikoenak, besteak beste, materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean.

d) Mekanizatzeko lanetan erabili behar diren makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa beharrezko segurtasun neurriekin eta babes pertsonalarekin erlazionatu da.

f) Hozteko instalazioak eta horiei lotutako instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak prestatzean eta egitean segurtasunerako eta norberaren babeserako hartu behar diren neurriak zehaztu dira.

g) Ingurumenaren poluzio-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu da.

h) Sortutako hondakinak sailkatu dira, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu dira.

Edukiak:

Hozteko oinarrizko instalazioak muntatzea:

–Dokumentazio teknikoa interpretatzea (eskuliburuak, katalogoak, eskemak, araudia...).

–Oinarrizko hotz-ganbera komertzialaren konfigurazioa.

–Hozteko instalazioak muntatzeko beharrezko materiala eta erremintak jasotzea eta haietaz hornitzea.

–Hotz-ganbera egitea (isolamenduak, itxiturak, atea, burdineria, segurtasunak, argiteria...).

–Instalazioen zuinketa egitea.

–Konformatzeko eta lotzeko teknikak aplikatzea.

–Hozteko lineak eta haiei lotutako zirkuituak muntatzea.

–Lotutako elementuak muntatzea (iragazkiak, ikustaileak eta abar).

–Zubi manometrikoak erabiltzea.

–Nitrogeno botilak erabiltzea, presio-erregulagailuak erabiltzea, segurtasunez garraiatzea.

–Estankotasunaren probak araudiaren arabera egitea.

–Ihesak aurkitu eta konpontzea.

–Lineak eta horiekin lotutako elementuak bero-isolatzea.

–Hozteko instalazioei buruzko berariazko araudia (RIF, REBT).

–Presioko aparatuen araudia.

–Hotz-ganberaren eraikuntza-ezaugarriak.

–Muntatzeko teknikak.

–Hozteko instalazioetan hozgarrien ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak. Hozgarrien eta beste gas batzuen (nitrogenoa, oxigenoa, CO2a...) segurtasun fitxa.

–Muntatzeko lanetan segurtasun-neurriak betetzea.

–Garbitasuna eta txukuntasuna zaintzea lanpostuan eta erremintekin.

–Berritzeko espiritua elementu, ekipo, material eta muntaia-tekniketan. Exekuzio denborak errespetatzea muntaketan eta entrega epeak betetzea. Ingurumenari buruzko arauak errespetatzea hozgarrien tratamenduan.

Elementu elektrikoak muntatzea:

–Dokumentazio teknikoa interpretatzea (eskuliburuak, katalogoak, eskemak, araudia...).

–Hotz-ganbera komertzial baten instalazio elektrikoaren konfigurazioa.

–Kableatua egitea, kableen sekzioa, isolamendua, kolorea eta numerazioa kontuan izanda eta eskema elektrikoa errespetatuz.

–Kaxa elektrikoaren elementuak muntatu eta konektatzea.

–Instalazioen kontrol elementuak muntatu eta konektatzea (presostatoak, termostatoak, programatzaileak, presio eta tenperatura zundak, elektrobalbulak, eta abar).

–Konpresoreen, haizagailuen eta abarren motorrak lotzea.

–Energia aurrezteko sistemak, abiaduraren erregulatzaileak, lanparak eta abar lotzea. Funtzionamenduan jarri aurreko lotura elektrikoa egiaztatzea.

–Isolamenduak egiaztatzea.

–Sekuentziazio elektrikoa egiaztatzea.

–Hozteko instalazioetako kontrolagailu elektronikoak programatzea.

–Babes elektrikoak hozteko instalazioetan.

–Abiatze motak eta konpresore monofasiko, trifasiko eta abarren babesak.

–Hozteko instalazioetako muntaketa elektrikoei buruzko berariazko araudia (RIF, REBT).

–Berariazko sinbologia.

–Instalazioen berariazko parametro elektrikoak.

–Erregulazio eta kontrol sistemak. Kontrolatzaile elektronikoak hozteko instalazioetan.

–Muntaketa elektrikoko operazioetan segurtasun-neurriak betetzea.

–Zorroztasuna lan egitean.

–Garbitasuna eta txukuntasuna zaintzea lanpostuan eta erremintekin.

–Exekuzio denborak errespetatzea muntaketan eta entrega epeak betetzea.

Hozte komertzialeko ekipoak funtzionamenduan jartzea:

–Hutsa sortzea hozteko instalazioetan.

–Hozgarria kargatzea segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

–Instalazioko kontrol elementuen kontsigna balioak programatu eta doitzea (termostatoak, presostatoak, programatzaile elektronikoak, segurtasun elektrikoak, abiaduraren erregulatzaileak...).

–Motorren kontsumoak eta sekuentziazio elektrikoa, izotza kentzeko erresistentziak eta beste egiaztatzea.

–Karga egokia egiaztatzea manometro eta termometroen bidez, gainberotze ona lortuz.

–Hozgarrien kargak doitzea (dela betetzeko dela hozgarri pixka bat kentzeko).

–Lan egiteko presioak eta tenperaturak egiaztatzea kondentsadorean, lurrungailuan, konpresorean, iragazkian eta espantsio-sisteman.

–Instalazioa martxan jartzearen ondorengo doikuntzak eta zuzenketak, eraginkortasun energetikoko irizpideen arabera.

–Egindako jarduerak, programazio eta doikuntza datuak, martxan jartzeko parametroak, erregulazioak eta hobetzeko proposamenak dakartzaten memoriak prestatzea.

–Hozgarria bildu eta birziklatzeko ekipoak erabiltzea, gas hozgarriak birziklatzeko botila bat eta zerbitzu kontratua kudeatzaile homologatu batekin edukita.

–Egindako jarduerak eta erabilitako prozedurak jasotzen dituen memoria prestatzea.

–Funtzionamenduan jartzeko prozedura.

–Funtzionamenduan jarri aurreko egiaztapen elektrikoak.

–Hozgarriak kargatzeko teknikak.

–Olioak, ezaugarriak eta aplikazioak.

–Arretaz ibiltzea berotegi efektuko gas fluoratuak erabiltzen dituzten ekipoekin.

–Gas hozgarrien nahasketekin jarduteko prozedurak.

–Martxan dagoen instalazioaren funtzionamendu parametroak irakurri eta kontrastatzea.

–Instalazioa martxan jarri ondoko doikuntzak eta zuzenketak.

–Hozgarriak, araudia eta segurtasuna haien erabileran (RIF, Europako araudia...).

–Hozgarri eta olioekin egiten diren operazioetan segurtasun-neurriak betetzea.

–Bitartekoak, ekipoak eta espazioak erabiltzeko arauak betetzea.

–Zorroztasuna lan egitean.

–Garbitasuna eta txukuntasuna zaintzea lanpostuan eta erremintekin.

–Profesionaltasuna eta autonomia lanean.

–Talde-lanerako gaitasuna.

–Ingurumenari buruzko arauak errespetatzea hozgarrien tratamenduan.

Hozte komertzialeko ekipoen mantentze-lanak:

–Hozteko ekipoen mantentze-lanak egiteko oinarrizko dokumentazio teknikoa eskuratu eta interpretatzea.

–Ekipo komertzialen eta hozteko instalazioen eskema elektriko eta hoztekoak aztertzea (hozteko kutxak, hozkailuak, izotz makinak, beira-arasak eta erakustegiak, uharte-izozkailuak, hozteko makinak, hezetasuna kentzeko makinak, hartzitzaileak, eta abar).

–Makina baten mantentze-lanetarako programa planifikatzea, dokumentazio teknikoari jarraituz.

–Makina eta ekipoetako sistemen aldagarri hozteko eta elektrikoak eskuratu, neurtu eta egiaztatzea, behatzeko eta neurtzeko ezarritako prozedurak aplikatuz (hozgarriaren eta olioaren kontsumoak, tenperaturak, presioak, mailak eta egoera, energia aurrezpena, lurrungailu, kondentsadore eta hustubideen garbiketa, zarata, bibrazioak eta abar), eta tresnak, lanabesak eta erremintak behar bezala erabiliz.

–Eskuratutako neurriak interpretatzea eta diseinukoekin lotzea, desberdintasunak aipatuz, beharrezko doikuntzak zehaztuz eta justifikatuz.

–Mantentzeko fitxa prestatzea, egindako operazioak, atzemandako akatsak eta egindako aldaketak adieraziz.

–Ekipo komertzial eta hozteko instalazioetako mantentze prebentiboko operazioak.

–Parametroak neurtzea. Neurtzeko teknikak eta puntuak. Emaitzak interpretatu eta kontrastatzea.

–Berariazko araudia (RIF, presioko aparatuen erregelamendua, Europako arautegia...).

–Segurtasuna hozteko instalazioetan. Laneko arriskuei aurrea hartzea eta osasuneko prebentzioa (legionella). Garbiketa eta desinfekzioa.

–Energia aurreztea hozteko instalazioetan.

–Garbitasuna eta txukuntasuna zaintzea lanpostuan eta erremintekin.

–Profesionaltasuna eta autonomia lanean.

–Berritzeko espiritua elementu, ekipo, material eta neurtzeko eta mantentzeko tekniketan.

–Talde-lanerako gaitasuna.

–Exekuzio denborak errespetatzea mantentze-lanetan.

–Ingurumenari buruzko arauak errespetatzea hozgarrien tratamenduan.

–Egindako zereginen, doikuntzen, parametroen eta hartutako datuen memoriak zehaztasunez egitea.

Hozte komertzialeko ekipoen eta hozteko instalazioen matxurak diagnostikatzea:

–Hozteko instalazioetan matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.

–Ekipo komertzialetan matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.

–Konponketarako beharrezkoak diren esku hartzeko prozedurak deskribatzea (probak, neurketak, doikuntzak eta jardun-sekuentziak).

–Esku hartzeari buruzko txostenak eta matxuren historikoak prestatzea.

–Hozteko ekipoetako matxurak, haien aplikazioaren eta ezaugarrien arabera.

–Matxurak hozteko ekipoetan, erabilitako fluido hozgarriaren arabera. Ekipoen sistema elektrikoarekin lotura duten matxurak.

–Matxurak aurkitzeko prozedurak.

–Autonomia balioestea proposatutako jardueretan.

–Matxurak zuzen diagnostikatzearen garrantzia balioestea, beharrezko segurtasunaren, kalitatearen eta araudiaren arabera.

Ekipo komertzialak eta hozteko instalazioak konpontzea:

–Makinak muntatu eta desmuntatzeko operazioak egitea (motorrak, konpresoreak, instalazioak...), ezarritako jarraibideekin bat, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

–Mantentze zuzentzailea egitea (ur dorreen tratamendu higienikoa eta osasunekoa, lurruntzeko kondentsadoreak, hodien eta iragazkien garbiketa, hozgarriak, olioak eta abar berreskuratzea).

–Ekipo edo instalazioaren funtzionamenduko hasierako baldintzak egiaztatzea.

–Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen konpondu ondorengo txostena egitea.

–Hozteko instalazioak eta haien osagaiak desmuntatzeko, egiaztatzeko, konpontzeko eta muntatzeko teknikak.

–Matxura elektrikoak konpontzeko teknikak.

–Hozgarria eta instalaziorako kaltegarriak izan daitezkeen beste gai batzuk berreskuratzeko teknikak.

–Tratamendu higieniko eta sanitariorako teknikak: ur-dorreak, lurruntzeko kondentsadoreak, hodien eta iragazkien garbiketa, kondentsazioa kanporatzeko sareak.

–Ekipo komertzialak konpontzeko eskuliburu teknikoak.

–Segurtasun neurriak instalazioen mantentze-lanetako operazioetan.

–Mantentze zuzentzaileko esku-hartzeetan segurtasunari eta kalitateari buruzko arauei jarraitzearen garrantzia balioestea.

–Autonomia proposatutako jarduerak egitean.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

–Hozteko instalazioak eta ekipo komertzialak muntatu eta mantentzeko baldintzak aztertu eta zehaztea.

–Ingurumeneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa hozteko instalazioak eta ekipo komertzialak muntatu eta mantentzeko orduan (gas hozgarriak, olioak, erregaiak...).

–Ibilgailuak, furgonetak-eta gidatzeari lotutako arriskuen azterketa.

–Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

–Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

–Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

–Sistema eta hozgarria ingurumenaren aldetik kudeatzea instalazioan, mantentze-lanetan, azterketan edo lehengoratzean.

–Hozteko sistemak desmuntatu eta kentzea.

–Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

–Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

–Berariazko erremintak erabiltzeko prebentzio eskuliburuak.

–Segurtasun protokoloak erremintak erabiltzean.

–Sistema eta instalazioak manipulatzean dauden arriskuak.

–Arriskuak kargak manipulatu, bildu eta garraiatzean.

–Langileen segurtasuna eta osasuna babestea.

–Babes kolektiboa.

–Babes indibiduala.

–Hozteko instalazioetarako segurtasun erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak.

–Larrialdiak hozteko instalazioak muntatu eta mantentzean.

–Hozgarrien eragina ingurumenaren gainean eta kasuan kasuko ingurumenari buruzko araudia.

–Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

–Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

–Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.

–Enpresan prebentziorako prestakuntza balioestea.

–Txukuntasuna eta garbitasuna balioestea istripuak prebenitzeko.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek beharrezko prestakuntza dakar hozte komertzialeko ekipoak muntatu eta mantentze-lana egiteko.

Modulua bukatzean, ikasleak gai izan beharko du:

–Dokumentazio teknikotik abiatuta, beharrezkoak diren datuak lortzea, instalazioen muntaketari eta mantentze-lanei lotutako operazioak egiteko.

–Instalazioen muntaketari edo mantentze-lanei ekiteko beharrezkoak diren baliabide eta bitartekoak biltzea.

–Instalazioak dokumentazio teknikoaren arabera zuinkatzea, muntaiaren bideragarritasuna ziurtatzeko, eskumen-arazoak ebatzita eta bestelako gorabeheren berri emanda.

–Hozteko, berotzeko eta aireztatzeko instalazioekin lotutako ekipoak eta gainerako elementu osagarriak muntatzea (konpresoreak, trukagailuak, balbulak eta hodiak, besteak beste), kalitatez, segurtasunez eta ingurumenarekiko errespetuz, haien funtzionamendua ziurtatuta.

–Hozteko, girotzeko eta aireztatzeko instalazioekin lotutako sistema elektrikoak eta erregulazio eta kontrolekoak muntatzea, kalitatez eta segurtasunez, haien funtzionamendua ziurtatuta.

–Hozteko, girotzeko eta aireztatzeko instalazioak mantendu eta muntatzeko teknikak aplikatzea, kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

–Instalazioen parametroak neurtzea, eta horien probak eta egiaztapenak egitea, bai funtzionalak, bai arauzkoak, haien funtzionamendua egiaztatu eta doitzeko.

–Instalazioen ekipoen eta elementuen disfuntzioak aurkitzea eta diagnostikatzea eskatutako segurtasunaz, beharrezko bitartekoak erabiliz eta ezarritako prozedurak aplikatuz.

–Instalazioen ekipoak eta elementuak konpondu, mantendu eta ordeztea, kalitatez, segurtasunez eta ingurumenarekiko errespetuz, funtzionamendu-baldintzak ziurtatu eta berrezartzeko.

–Instalazioa abiaraztea, makinen, automatismoen eta segurtasuneko gailuen segurtasun eta funtzionamenduko probak eginez, instalazio baten muntaketa edo mantentze-lana egin ondoren.

–Dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatzea instalazioak muntatu eta mantentzeko prozesuei buruz indarra duen araudia betetzeko.

–Produkzio prozesuan laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko protokoloak eta neurriak aplikatzea, pertsonengan, lanean eta ingurumenean kalterik ez egiteko.

Hozte komertzialeko ekipoen muntaketa eta mantentze-lanak moduluko edukiak garatzeko oinarri teorikoa zikloko lehen ikasmailan irakasten den Makina eta ekipo termikoak izeneko moduluan jasotzen da, baita bigarren ikasmailako Hozteko eta girotzeko instalazioen konfigurazioa izenekoan ere, curriculumeko erreferentziako sekuentziazioaren arabera. Bigarren ikasmailarako proposatutako modulu honetan, berriz, instalazio horien muntaketa eta mantentze-lana ikasten dira.

Modulua garatzeko, hozte komertzialeko instalazioetarako zenbait proiektu aztertzetik abia daiteke, haiek muntatzeko behar diren materialak eta baliabideak identifikatuz. Gero, hozteko zenbait instalazio muntatu daitezke, eta, azkenik, kasuan kasuko mantentze-lanak egin, segurtasuneko eremuak errespetatuz eta norbera babesteko ekipoak erabiliz.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioak bat egin dezake oinarrizko edukien atalean zehaztutako hurrenkerarekin. Eduki horiei, besteak beste, ondotik ematen diren jardueren bidez hel dakieke. Haietako batzuk informazioa bilatu eta aztertzeari buruzkoak dira, eta beste batzuek hozte komertzialeko instalazioen eta maketen muntaketa praktikoa osatzen dute, instalazio mota horiek berezko dituzten mantentze eta exekuzio lanak egiteko:

–Erremintak, materialak eta neurtzeko ekipoak hautatu eta erabiltzea: Hozte komertzialeko instalazioen proiektuak aztertzea. Proposatutako proiektu desberdinak gauzatzeko lanak identifikatzea eta denboran banatzea. Katalogo komertzialetan hozteko ekipo mota desberdinak bilatzea, muntaketan kontuan hartu beharreko zehaztapen eta xehetasunekin batera. Zenbait instalazio osatzen dituzten elementuen lan parametroak aztertzea. Hodiak eta elementu osagarriak muntatzeko zehaztasunak identifikatzea proiektu batean, fabrikatzaileen jarraibideekin bat. Adibideko proiektu batean dauden elementuen baliokideak bilatzea katalogo komertzialetan, pareko funtzionamendua izan dezaten. Zenbait kontrol sistemaren zehaztapenak egiaztatzea, kontrol koadroko elementuen errekerimenduak, eskema eta nola muntatu zehaztuz. Hozteko proiektu baten materialen zerrenda egitea, katalogoetan eskura dauden identifikatuz edo elementu baliokideak hautatuz.

–Hozte komertzialeko instalazioak muntatzea: Zenbait instalazio muntatzea, horren barnean daudela panel-ganberetako egiturak eta instalazioko hozte zirkuitua ainguratu, lotu eta konektatzea. Hozte komertzialeko instalazio edo ekipoen kontrol koadroa muntatzea, funtzionamendu parametro egokiak identifikatuz eta instalazioetako elementuen segurtasun betekizunak konplituz. Txosten bat egitea, instalazioko parte desberdinetan egindako operazioetan erabilitako materialen zerrenda, erabilitako teknikak eta denborak dakartzana.

–Hozte komertzialeko instalazioak zerbitzuan jartzen direla kontrolatzea: Hozteko instalazio eta maketen funtzionamendu probak egitea, hutsaren probetatik eta gas hozgarria betetzearekin hasita, hartu beharreko segurtasun neurriak bereziki kontuan hartuz, eta estankotasunaren probarekin eta instalazioa martxan jartzearekin jarraituz. Instalazioko elementuek eta egindako kontrol programazioak behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzea. Hozteko zirkuitua etetea eta egiaztatzea ondoren behar bezala jartzen dela martxan. Akatsak aztertzea, baita haiek zuzentzeko proposamenak ere. Funtzionamendu parametroak normaltasunaren barnean daudela egiaztatzea. Egindako proben ziurtagiria ematea instalazioaren legeztatzea tramitatzeko.

–Hozte komertzialeko instalazioak mantentzea: Prebentzioko mantentzearen eta mantentze zuzentzailearen lanak identifikatzea hozte komertzialeko instalazio batean. Hozte komertzialeko instalazio bati lotutako kontrol automatikoko sistema martxan jartzea, matxuraren berri ematen duten alarmak programatuta.

–Hozte komertzialeko instalazioak konpontzea: Matxurak simulatzea hozte komertzialeko instalazioetan edo maketetan, kasuan kasuko zuzenketak planteatuz eta eginez funtzionamendu egoera egokira lehengoratzeko. Mantentzeko teknikak aplikatzea hozte komertzialeko benetako instalazio bati, prebentzioko mantentzean eta mantentze zuzentzailean egin beharreko gako guztiak identifikatuz eta haiek denbora banatuz. Instalazio batek behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzea (intentsitatea, tentsioak, presioak, tenperaturak, energia, besteak beste).

Programatutako jarduerak egiteko, lantegi bat beharko da, dela exekuzio lanak egiteko dela mantentze eta azterketa lanak egiteko maketa eta instalazioen gainean. Gomendatzen da hozte komertzialeko benetako instalazioak izatea mantentze-lanak egiteko eta funtzionamendua egiaztatzeko.

Modulu honek lotura estua dauka Instalazioak muntatzeko teknikak izeneko moduluarekin, euskarri-modulua baita; izan ere, azken horretan, ikasleek mekanizazio eta soldadura teknikak garatzeko eta instalazioak muntatzeko trebetasunak eskuratzen dituzte, hozte komertzialeko instalazioak gauzatzeko lanetan autonomia emanen dietenak.

Lanbide-modulua: Hozte industrialeko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak.

Kodea: 0041.

Iraupena: 180 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hozte industrialeko instalazioetako ekipoak eta elementuak muntatzen ditu, muntaketa teknikak aplikatuz eta fabrikatzaileen planoak eta instrukzioak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio muntatzeko plana egin da.

b) Kontuan hartu da hozteko instalazioei buruzko arautegia.

c) Instalazioa birplanteatu da, eta planoak muntaia egiteko espazioarekin lotu dira.

d) Instalazioa muntatzeko beharrezko erremintak eta materiala hautatu dira.

e) Eskatutako kalitateaz egin da lan erremintekin.

f) Tutuak konformatzeko teknikak aplikatu dira.

g) Ekipoak, hodiak eta osagarriak finkatu eta nibelatu dira.

h) Ekipoak elkarrekin konektatu dira.

i) Muntaketa-lanak ezarritako denborak errespetatuz egin dira.

j) Lanak ordenarekin eta garbitasunarekin egin dira.

k) Lanak zuzen banatu dira, eta taldean egin da lan.

l) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

2. Instalazioaren estankotasun probak egiten ditu, irizpide teknikoak eta erregelamenduzkoak balioetsiz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Estankotasun probetan erabili beharreko presio-balioak zehaztu dira goiko eta beheko presioko sektoreetan.

b) Neurtzeko ekipo eta lanabes egokiak hautatu dira.

c) Egiaztatu da zirkuituko presioa handitzeko erabilitako gailuak irteerako manometroa eta segurtasun balbula edo presioaren mugatzailea dituela.

d) Gehigarriak erantsi zaizkio gasari ihesak errazago antzemateko.

e) Zirkuituan gas egokia sartu da, gas edo nahasketa erregairik izan gabe.

f) Proba egiterakoan ezarritako presioak erdietsi dira.

g) Estankotasun proba egin da gas egokiarekin, zirkuituan gas edo nahasketa erregairik izan gabe eta ezarritako presioak erdietsita.

h) Instalazioko balizko ihesak aurkitu dira eta konponbidea eman zaie.

i) Estankotasun probak eskatzen den adinako kalitatearekin egin dira.

j) Kasuan kasuko erregelamenduzko irizpideak errespetatu dira.

k) Gorabeherak gauzatze-denbora justifikatuetan ebatzi dira.

l) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

3. Hozte industrialeko instalazioekin lotutako koadroen, instalazio elektrikoen eta sistema automatikoen muntaketa egiten du, planoak eta fabrikatzailearen jarraibideak interpretatuz eta eraikuntzako teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Babeseko, aginteko eta potentziako eskema elektrikoak egin eta interpretatu dira, sinbologia zuzena erabiliz.

b) Hozteko instalazioaren ezaugarri teknikoak identifikatu dira.

c) Erregelamenduzko babesak errezeptoreen ezaugarriekin lotu dira.

d) Muntaketa plaka eta oratzeko bideak, besteak beste, mekanizatu dira.

e) Koadroko elementuak banatu eta kokatu dira, funtzionaltasuneko irizpideak erabiliz eta ahal den espazio gutxiena hartuz.

f) Kaxa elektriko eta sistema automatikoetako babes eta banaketa elementuak muntatu dira, instalazioen eskemen arabera.

g) Eskema elektrikoen eta eroaleen ezaugarrien arabera egin da kableatua.

h) Eroaleak koadroko elementuetara lotu dira.

i) Lotura elektrikoak egiaztatu dira aginte eta potentziako elementu periferikoekiko (presostatoak, zundak, motorrak eta termikoak, besteak beste).

j) Kontrol automatikoko sistemak programatu dira, instalazioen hozteko sekuentzien arabera.

k) Muntaketak eta egiaztapenak egin dira, eskatutako kalitatearekin.

4. Hozte industrialeko instalazioa martxan jartzen du, aurretiko entseguak eta probak (jarduteko protokoloak) deskribatuz eta aplikatuz instalazioak funtzionatzen duela egiaztatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Martxan jartzearen sekuentzia deskribatu da (balbulak egiaztatzea, hutsa, hutsa haustea eta karga), bai eta aurretiko entseguak ere.

b) Martxan jarri aurretiko entseguak egin dira (presioaren erresistentziakoak, estankotasunarenak, segurtasun gailuen funtzionamendukoak), baita instalazio osoaren konformidadea ere.

c) Instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu da.

d) Hozgarria hustu eta kargatu da segurtasunez, hozteko instalazioei buruzko arautegiari jarraituz, aurretik balbulen egoera egiaztatuta.

e) Egiaztatu da oxidorik, zikinkeriarik, oliorik edo bestelako material arrotzik ez dagoela junturetan.

f) Sistema begiz egiaztatu da, elementu guztiak elkarren artean estankotasunez loturik daudela bermatuta.

g) Instalazioko ekipoak eta elementuak erregulatu eta kalibratu dira, funtzionamenduko parametro zuzenen arabera (presostatoak, termostatoak, espantsio-balbula eta zundak, besteak beste).

h) Instalazioaren funtzionamendu parametroak egiaztatu dira (hozgarriaren karga, olio-mailak, jauzi termikoak eta izotza kentzeko denborak, besteak beste).

i) Egindako jarduerak, erabilitako prozedurak eta lortutako emaitzak jasotzen dituen memoria prestatu da.

5. Prebentzioko mantentze-lanak egiten ditu instalazio industrialetan, ekipoen fabrikatzaileen gomendioak eta mantentze-lanetako planak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipoen eta elementuen mantentze-lanak zenbatean behin egin behar diren identifikatu da, instalazioaren potentziaren arabera.

b) Hozteko makinetan hartu beharreko neurriak eta araudian zehaztutako mantentze-lanak identifikatu dira.

c) Eskemetan, planoetan eta mantentze-programetan ikuskatu beharreko ekipoak eta elementuak identifikatu dira.

d) Araudian edo mantentze-planetan adierazitako elementuak garbitu dira (lurrungailuak eta kondentsadoreak, besteak beste).

e) Besteak beste, hodi sarearen eta balbulen estankotasuna egiaztatu da.

f) Egiaztatu da hozgarriaren osaera, bai eta halakorik ez dagoela bigarren mailako fluidoan eta osagarrietan ere.

g) Olio-mailak egiaztatu dira.

h) Segurtasun-elementuak egiaztatu eta haien tara zehaztu da.

i) Parametro elektrikoak neurtu dira, eta instalazioaren kontsumoa egiaztatu.

j) Ekipamenduen egoerari buruzko ikuskatzeak egin dira desmuntatzeko eta muntatzeko operazioak behar diren kasuetan (konpresoreak, iragazkiak, trukagailuak, ponpak, haizagailuak, uhalak eta beste).

k) Mantentze prebentiboko operazioen erregistro bat egin da.

l) Lortutako emaitzak eta energia aurreztean lor daitezkeen hobekuntzak balioetsi dira.

6. Matxura eta akatsak diagnostikatzen ditu instalazio industrialetan, detekzio teknikak aplikatuz eta matxura bakoitza bere arrazoiarekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxuren edo disfuntzioen sintomak identifikatu dira, neurketak eginez eta instalazioa aztertuz.

b) Funtzionamendu parametroak neurtu dira, baliabide, ekipamendu eta tresna berariazkoak erabiliz.

c) Hipotesiak proposatu dira matxuraren ustezko arrazoiei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

d) Matxura aurkitu da eta sintomak aztertu dira, hozteko instalazioetako matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko berariazko prozeduren arabera (elektrikoak, mekanikoak, termodinamikoak eta erregulaziokoak, besteak beste).

e) Konponketak egiteko esku hartzeko prozedurak deskribatu dira (probak, neurketak, doikuntzak, jarduteko sekuentziak).

f) Matxurak diagnostikatzeko erreminta eta tresna egokiak hautatu eta erabili dira.

g) Matxuren diagnosia egin da, behar diren kalitatearen eta erregelamenduen arabera.

h) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

7. Hozte industrialeko instalazioen elementuak eta ekipoak konpontzen ditu, mantentze zuzentzaileko teknikak eta prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura –elektrikoa zein hoztekoa– konpontzeko esku-hartzearen sekuentzia prestatu da, segurtasuneko eta ingurumena errespetatzeko beharra kontuan izanda.

b) Ordeztu edo konpondu behar diren osagaiak gorde eta isolatu dira (motorrak, konpresoreak, tutuak eta beste).

c) Konpondu edo ordeztu behar den tartea edo osagaia hustu eta kendu da, hala behar izanez gero.

d) Eskatutako kalitateaz eta erreminta egokiekin egin da lan.

e) Hondatutako edo matxuratutako osagaiak ordeztu edo konpondu dira, hala egokitu denean.

f) Konpondutako edo ordeztutako osagaiak probatu eta egiaztatu dira.

g) Ekipamendu edo instalazioaren funtzionamenduko hasierako baldintzak lehengoratu dira.

h) Mantentze zuzentzaileko lanak egin dira, eskatutako kalitatearen arabera.

i) Neurri, kontrol eta segurtasun aparatuak eta babes eta alarma sistemak egiaztatu dira, mantentze zuzentzailearen operazioak egin ondoren.

j) Autonomiaz jardun da proposatutako jardueretan.

k) Egindako jarduerak, erabilitako prozedurak eta lortutako emaitzak jasotzen dituen konpondu ondorengo memoria egin da.

8. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu dira.

b) Segurtasun-arauak errespetatuz maneiatu dira makinak.

c) Besteak beste, materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean zein diren istripuen sorburu ohikoenak identifikatu dira.

d) Mekanizatzeko operazioetan erabili behar diren makinetako segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa beharrezko segurtasun neurriekin eta babes pertsonalarekin erlazionatu da.

f) Hozteko instalazioak eta horiei lotutako instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak prestatzean eta egitean segurtasunerako eta norberaren babeserako hartu behar diren neurriak zehaztu dira.

g) Ingurumenaren poluzio-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu da.

h) Sortutako hondakinak sailkatu dira, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu dira.

Edukiak.

Hozte industrialeko instalazioen muntaketa:

–Hozte industrialeko instalazio baten konfigurazioa.

–Hozgarriaren lineen eta ekipoen zuinketa eta kokapena.

–Euskarriak mutatzea eta ekipoak finkatzea.

–Hozgarriaren eta beste fluido batzuen hodien mekanizazioa, trazadura eta lotura.

–Konpresoreak eta, oro har, makinak asentatzea, finkatzea eta nibelatzea, eta haietan bibrazioaren aurkakoak muntatzea.

–Hozteko ganberak eta elementu osagarriak muntatzea.

–Konpresore erdi hermetikoak eta irekiak desmuntatu eta muntatzea.

–Hozte industrialeko instalazioetako ekipoak eta elementuak muntatu eta konektatzea. Kontserbazio eta izozteko ganberak.

–Berariazko sinbologia eta aplikatu beharreko araudia.

–Ekipoak, hozgarrien lineak eta abarrekoak zuinkatzeko eta kokatzeko teknikak.

–Fluidoen ekipo eta lineetarako euskarri eta finkatze elementuak.

–Hozte industrialeko instalazioetako ekipo eta elementuak muntatzeko erabiltzen diren makinak, ekipoak, lanabesak eta erremintak.

–Hozteko ganberetako eraikuntza elementuak.

–Konpresore erdi hermetikoen eta irekien motak eta eraikuntza zatiak.

–Bibrazioaren kontrako sistemak konpresoreetan eta makinetan oro har.

–Aplikatu beharreko arautegia hozteko instalazioei, presioko ontziei, soldadurari dagokienez, besteak beste.

–Instalazioak muntatzeko operazioetan segurtasun-neurriak aplikatu eta betetzea.

–Erantzukizuna eta ordena materialak eta erremintak kontserbatu eta biltegiratzean.

–Prozesu osoan «kalitatearen» kontzeptuak duen garrantzia balioestea.

–Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa izatea.

–Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.

Probak egitea hozte industrialeko instalazioetan:

–Hozte industrialeko instalazioen dokumentazio teknikoa eta fabrikatzaileen eskuliburuak, planoak eta eskemak eta abar interpretatzea.

–Manometroetako zubiak erabiltzea.

–Estankotasun probak egitea hozte industrialeko instalazioetan. Presioen balioak zehaztea.

–Instalazioetan ihesak aurkitu eta konpontzea. Ihesak detektatzeko gailuak eta elementuak erabiltzea.

–Presioa neurtzeko, ihesak detektatzeko eta abarreko ekipoak eta tresnak.

–Estankotasun probarako irizpideak. Gehiegizko presioaren kontrako segurtasun materialen eta gailuen ezaugarriak.

–Instalazioetan eta abarretan ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak.

–Hozteko instalazioetako probei aplikatu beharreko araudia.

–Kontrol automatikoko elementuak muntatzeko operazioetan segurtasun-neurriak aplikatu eta betetzea.

–Prozesu osoan «kalitatearen» kontzeptuak duen garrantzia balioestea.

–Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa izatea.

–Zorroztasuna lan egitean.

–Ordena eta garbitasuna, bai prozesuaren faseetan bai produktua aurkeztean.

–Erantzukizuna eta ordena materialak eta erremintak kontserbatu eta biltegiratzean.

–Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.

Instalazioen kontrol automatikoa:

–Instalazioko eskema elektrikoak egin eta interpretatzea.

–Instalazioaren maniobrako kaxa elektrikoak konfiguratu, mekanizatu eta muntatzea.

–Presostatoak, termostatoak, mikroprozesadore bidezko kontrolak, presio zundak, tenperatura, hezetasun erlatiboa eta abar muntatu eta lotzea.

–Instalazio telekudeatuak kontrolatzeko sistemak konfiguratzea.

–Berariazko sinbologia elektrikoa.

–Babes elektrikoak hozteko instalazioetan.

–Instalazioko konpresoreak, ponpak eta beste makina batzuk abian jartzeko motak.

–Instalazioaren funtzionamendu parametroak erregulatu eta kontrolatzeko sistemak (giro-tenperatura, hezetasun erlatiboa, presioa eta abar).

–Instalazio industrialak kudeatu eta kontrolatzeko programak.

–Kontrol automatikoko elementuak muntatzeko lanetan segurtasun-neurriak aplikatu eta betetzea.

Instalazioak martxan jartzea:

–Erregelamenduzko entseguak eta probak egitea. Hozteko zirkuitua deshidratatzea, hustea eta kargatzea.

–Abiarazi aurreko egiaztapen elektrikoak.

–Gas hozgarrien nahasketekin manipulatzea instalazioak.

–Hozgarriak eta hozte industrialeko instalazioetan erabiltzen diren beste fluido batzuk hautatu eta kargatzea.

–Martxan dagoen instalazioaren funtzionamendu-parametroak interpretatzea.

–Instalazioa martxan jarri ondoko doikuntzak eta zuzenketak.

–Instalazioak martxan jartzeko prozedurak. Erregelamenduzko entseguak eta probak. Hozgarriak, gatzunak eta glikolak. Topologia eta ezaugarriak.

–Hozgarriak kargatzeko teknikak.

–Olio lubrifikatzaileak. Tipologia, ezaugarriak eta bateragarritasuna hozgarriekiko. Hozteko instalazioak martxan jartzeari aplikatzeko arautegia.

–Norberaren eta ingurumenaren segurtasunerako neurriak aplikatu eta betetzea. –Zorroztasuna lan egitean.

–Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa izatea.

–Erantzukizuna eta ordena materialak eta erremintak kontserbatu eta biltegiratzean.

–Ordena eta garbitasuna, bai prozesuaren faseetan bai produktua aurkeztean. Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.

Mantentze-lanak hozteko instalazioetan:

–Mantentze-lanak eta horien aldizkakotasuna zehaztea.

–Instalazioetan neurgailuak manipulatzea (termometroak, termo-higrometroak, manometroetako zubia, etab.).

–Olio-mailen kontrola. Lubrifikatzailearen ezaugarriak aztertzea. Lubrifikatzaileak purgatu, ordeztu eta kargatzea.

–Mantentze-planaren arabera elementuak garbitu eta ordezkatzea.

–Mantentze planak. Aldian behin nahitaez egin beharreko azterketak eta ikuskapenak.

–Ekipo eta instalazioetako mantentze prebentiboko operazio ohikoak.

–Lubrifikatzailearen propietateak aztertzeko teknikak eta elementuak.

–Neurgailu analogikoak eta digitalak. Tipologia eta ezaugarriak.

–Elementuak ordezteari buruzko araudia. Segurtasun balbulak, etab.

–Legionelosiari aurrea hartu eta kontrolatzeko araudia.

–Norberaren eta ingurumenaren segurtasunerako araudia aplikatu eta betetzea. Hondakin solidoak kudeatzeari buruzko araudia betetzea.

–Zorroztasuna lan egitean.

–Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa izatea.

–Erantzukizuna eta ordena materialak eta erremintak kontserbatu eta biltegiratzean.

–Ordena eta garbitasuna, bai prozesuaren faseetan bai produktua aurkeztean. Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.

Hozte industrialeko ekipo eta instalazioen akatsak diagnostikatzea:

–Instalazioen sistema elektrikoarekin eta kontrolekoarekin lotutako matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.

–Instalazioen funtzionamendu-parametroekin lotutako matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.

–Matxurak diagnostikatzeko erremintak eta tresnak erabiltzea.

–Hozteko ekipoetako matxurak, haien aplikazioaren eta ezaugarrien arabera.

–Matxurak hozteko ekipoetan, erabilitako fluido hozgarriaren arabera.

–Matxurak aurkitzeko prozedurak.

–Matxurak diagnostikatzeko erremintak eta tresnak.

–Zorroztasuna lan egitean.

–Erantzukizuna eta ordena materialak eta erremintak kontserbatu eta biltegiratzean.

–Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.

Hozte industrialeko instalazioak konpontzea:

–Ihesak detektatu eta konpontzea.

–Matxurak zuzentzea hozte industrialeko ekipoetan (konpresio zentralak, konpresio anitza, uholdeko lurrungailuen sistemak, besteak beste).

–Matxurak konpontzea instalazio industrialetan, matxuratutako osagaia ordezteko edo konpontzeko teknikak erabiliz.

–Hozte industrialeko instalazioak eta haien osagaiak desmuntatzeko, egiaztatzeko, konpontzeko eta muntatzeko prozedurak.

–Ekipoak eta instalazioak desmuntatzeko, egiaztatzeko, konpontzeko eta muntatzeko teknikak.

–Hozgarria eta instalaziorako kaltegarriak izan daitezkeen beste gai batzuk berreskuratzeko teknikak.

–Zorroztasuna lan egitean.

–Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa izatea.

–Erantzukizuna eta ordena materialak eta erremintak kontserbatu eta biltegiratzean.

–Ordena eta garbitasuna, bai prozesuaren faseetan bai produktua aurkeztean.

–Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

–Hozteko instalazioak muntatu eta mantentzearekin lotutako arriskuak ebaluatu eta identifikatzea.

–Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

–Laneko arriskuen prebentzioa hozteko instalazioak muntatu eta mantentzeko operazioetan.

–Norbera babesteko ekipoak. Amoniako makinen aretoak.

–Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

–Hozte industrialeko instalazioetan erabilitako substantzien eta hozgarrien segurtasun fitxak.

–Ingurumen babesa.

–Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

–Norberaren eta ingurumenaren segurtasunerako araudia aplikatu eta betetzea.

–Hondakin solidoak kudeatzeari buruzko araudia betetzea.

–Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek beharrezko prestakuntza dakar hozte industrialeko ekipoak muntatu eta mantentze-lana egiteko. Lanbide moduluko prestakuntzak heziketa zikloaren helburu hauek eskuratzen laguntzen du:

–Besteak beste, erremintak, muntatzeko ekipoak, materialak eta segurtasun-bitartekoak identifikatu eta hautatzea, obrako baldintzak aztertuz, eta beharrezko baliabideak eta bitartekoak metatzeko eginkizunak kontuan hartuz.

–Ekipoen eta elementuen posizioa identifikatzea eta markatzea, instalazioaren planoak kokalekuarekin lotuta, obra zuinkatzeko.

–Makina eta erremintak maneiatzea, horien funtzionamendua deskribatzea, eta ekipo eta instalazioak muntatu eta mantentzeko jardunbideak aplikatzea.

–Neurketa-tresnak eta -ekipoak maneiatzea, horien funtzionamendua azaltzea, behar bezala konektatzea eta lortutako emaitza ebaluatzea, instalazioaren parametroak neurtzeko.

–Ekipoak eta elementuak finkatu eta konektatzea, mekanizazio eta lotze teknikak erabiliz, instalazioak eta ekipoak muntatzeko eta mantentze-lanak egiteko.

–Kaxak eta dagokion instalazio elektrikoa egitea, aginte- eta kontrol-eskemak interpretatu ondoren, eta haien elementuak konektatzea, sistema elektrikoak, eta erregulazio eta kontrolekoak muntatzeko.

–Ekipoen, instalazioen eta sistema osagarrien disfuntzioak aztertzea, neurketa-ekipoak erabiliz eta emaitzak eta kausa-efektu erlazioak interpretatuz, matxurak aurkitu, diagnostikatu eta konpontzeko.

–Osagaiak eta ekipoak muntatu eta desmuntatzea, haien eginkizuna eta zatiak identifikatuz eta esku hartzeko prozedurak aplikatuz ekipoak eta instalazioak mihiztatu eta mantentzeko.

–Segurtasun- eta kontrol-elementuak egiaztatu eta erregulatzea, neurketak egin ondoren, eta emaitzak erreferentziazko balioekin alderatzea eta doikuntzak aldatzea, instalazioa abiarazteko.

–Jarduera profesionalari lotutako ingurumen eta lan arriskuak aztertzea eta haien eragileekin erlazionatzea, hartu behar diren aurreneurriak oinarritzeko helburuarekin, eta protokolo egokiak aplikatzea, norberari, besteei, inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egiteko.

Hozte industrialeko ekipoen muntaketa eta mantentze-lanak moduluko edukiak garatzeko oinarri teorikoa zikloko lehen ikasmailan irakasten den Makina eta ekipo termikoak izeneko moduluan jasotzen da, baita bigarren ikasmailako Hozteko eta girotzeko instalazioen konfigurazioa izenekoan ere. Bigarren ikasmailarako proposatutako modulu honetan, berriz, instalazio horien muntaketa eta mantentze-lana ikasten dira.

Modulua garatzeko, hozte industrialeko instalazioetarako zenbait proiektu aztertzetik abia daiteke, haiek muntatzeko behar diren materialak eta baliabideak identifikatuz. Gero, hozteko zenbait instalazio muntatu daitezke, eta, azkenik, kasuan kasuko mantentze-lanak egin, segurtasuneko eremuak errespetatuz eta norbera babesteko ekipoak erabiliz.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioak bat egin dezake edukien atalean zehaztutako hurrenkerarekin. Eduki horiei, besteak beste, ondotik ematen diren jardueren bidez hel dakieke. Haietako batzuk informazioa bilatu eta aztertzeari buruzkoak dira, eta beste batzuek hozte industrialeko instalazioen eta maketen muntaketa praktikoa osatzen dute, instalazio mota horiek berezko dituzten mantentze eta exekuzio lanak egiteko:

–Neurtzeko ekipoak, materialak eta erremintak hautatu eta erabiltzea: hozte industrialeko instalazioen proiektuak aztertzea. Proposatutako proiektu desberdinak gauzatzeko lanak identifikatzea eta denboran banatzea. Katalogo komertzialetan hozteko ekipo mota desberdinak bilatzea, muntaketan kontuan hartu beharreko zehaztapen eta xehetasunekin batera. Zenbait instalazio osatzen dituzten elementuen lan parametroak aztertzea. Hodiak eta elementu osagarriak muntatzeko zehaztasunak identifikatzea proiektu batean, fabrikatzaileen jarraibideekin bat. Adibideko proiektu batean dauden elementuen baliokideak bilatzea katalogo komertzialetan, pareko funtzionamendua izan dezaten. Zenbait kontrol sistemaren zehaztapenak egiaztatzea, kontrol koadroko elementuen errekerimenduak, eskema eta nola muntatu zehaztuz. Hozteko proiektu baten materialen zerrenda egitea, katalogoetan eskura dauden identifikatuz edo elementu baliokideak hautatuz.

–Hozte industrialeko instalazioak muntatzea: zenbait instalazio muntatzea, horren barnean daudela panel-ganberetako egiturak eta instalazioko hozte zirkuitua ainguratu, lotu eta konektatzea. Hozte industrialeko instalazio edo ekipoen kontrol koadroa muntatzea, funtzionamendu parametro egokiak identifikatuz eta instalazioetako elementuen segurtasun betekizunak konplituz. Txosten bat egitea, instalazioko parte desberdinetan egindako operazioetan erabilitako materialen zerrenda, erabilitako teknikak eta denborak dakartzana.

–Hozte industrialeko instalazioak zerbitzuan jartzen direla kontrolatzea: hozteko instalazio eta maketen funtzionamendu probak egitea, hutsaren probetatik eta gas hozgarria betetzearekin hasita, hartu beharreko segurtasun neurriak bereziki kontuan hartuz, eta estankotasunaren probarekin eta instalazioa martxan jartzearekin jarraituz. Instalazioko elementuek eta egindako kontrol programazioak behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzea. Hozteko zirkuitua etetea eta egiaztatzea ondoren behar bezala jartzen dela martxan. Akatsak aztertzea, baita haiek zuzentzeko proposamenak ere. Funtzionamendu-parametroak normaltasunaren barnean daudela egiaztatzea. Egindako proben ziurtagiria ematea instalazioaren legeztatzea tramitatzeko.

–Hozte industrialeko instalazioak mantentzea: prebentzioko mantentzearen eta mantentze zuzentzailearen lanak identifikatzea hozte industrialeko instalazio batean. Hozte industrialeko instalazio bati lotutako kontrol automatikoko sistema martxan jartzea, matxuraren berri ematen duten alarmak programatuta.

–Hozte industrialeko instalazioak konpontzea: matxurak simulatzea hozte industrialeko instalazioetan edo maketetan, kasuan kasuko zuzenketak planteatuz eta eginez funtzionamendu egoera egokira lehengoratzeko. Mantentzeko teknikak aplikatzea hozte industrialeko benetako instalazio bati, prebentzioko mantentzean eta mantentze zuzentzailean egin beharreko gako guztiak identifikatuz eta haiek denbora banatuz. Instalazio batek behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzea (intentsitatea, tentsioak, presioak, tenperaturak, energia, besteak beste).

Programatutako jarduerak egiteko, lantegi bat beharko da, dela exekuzio lanak egiteko dela mantentze eta azterketa lanak egiteko maketa eta instalazioen gainean. Gomendatzen da hozte industrialeko benetako instalazioak izatea mantentze-lanak egiteko eta funtzionamendua egiaztatzeko.

Modulu honek lotura estua dauka Instalazioak muntatzeko teknikak izeneko moduluarekin, euskarri-modulua baita; izan ere, azken horretan, ikasleek mekanizazio eta soldadura teknikak garatzeko eta instalazioak muntatzeko trebetasunak eskuratzen dituzte, hozte industrialeko instalazioak gauzatzeko lanetan autonomia emanen dietenak. Era berean, Hozteko eta girotzeko instalazioen konfigurazioa izeneko moduluarekin dago lotua.

Lanbide-modulua: Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak.

Kodea: 0042.

Iraupena: 180 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Girotzeko ekipoak eta hozteko zirkuitua muntatzen ditu, fabrikatzailearen planoak eta jarraibideak interpretatuz eta muntaia-teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa eta arauzkoa interpretatu da, eta elementuak, horien sinbologia, eginkizuna eta instalazioen muntaian duten antolamendua ezagutu dira.

b) Instalazioa muntatzeko plana egin da, egin beharreko operazioak adieraziz, girotzeko eta aireztatzeko instalazioei buruzko araudiari eta segurtasun neurriei jarraituz.

c) Muntaketa gauzatzeko material eta ekipo egokiak hautatu dira.

d) Instalazio birplanteatu du, planoak muntaketa-esparruarekin lotuz.

e) Eskatutako kalitateaz egin da lan erremintekin.

f) Ekipoak kokatu, finkatu, sestran jarri eta lerrokatu dira.

g) Zirkuitu primarioa elkarrekin konektatu da.

h) Ekipoak finkatutako denborak errespetatuz muntatu dira.

i) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

j) Lanak zuzen banatu dira, eta taldean egin da lan.

2. Ura banatzeko sareak muntatzen ditu girotzeko instalazioetarako, muntaketa-prozedurak aplikatuz, eta bitarteko eta teknika egokiak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa interpretatu da, eta elementuak, horien sinbologia, eginkizuna eta instalazioen muntaketan duten antolamendua antzeman dira.

b) Instalazioa muntatzeko plana egin da, egin beharreko operazioak adieraziz, instalazioei buruzko araudiari eta segurtasun neurriei jarraituz.

c) Muntaketa gauzatzeko bitarteko eta ekipo egokiak hautatu dira.

d) Erreminta eta materialekin behar den kalitatearekin jardun da.

e) Besteak beste, trukagailuak eta amaierako unitateak kokatu, finkatu eta sestran jarri dira.

f) Uraren zirkuitua eta kondentsatuak hustekoa lotu dira.

g) Uraren sarea finkatutako denborak errespetatuz muntatu da.

h) Lanak txukun eta garbi egin dira.

i) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

j) Lanak zuzen banatu dira, eta taldean egin da lan.

3. Airea banatzeko hodien sarea instalatzen du, planoak edo eskemak interpretatuz eta trazaduraren, ebakiduraren eta eraikuntzaren teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa interpretatu da, eta elementuak, horien sinbologia, eginkizuna eta instalazioen muntaketan duten antolamendua antzeman dira.

b) Instalazioa muntatzeko plana egin da, egin beharreko operazioak adieraziz, girotzeko eta aireztatzeko instalazioei buruzko araudiari eta segurtasun neurriei jarraituz.

c) Muntaketa gauzatzeko bitarteko eta ekipo egokiak hautatu dira.

d) Airea eramateko sarearen zatiak egin dira (trazadura, ebakidura, mihiztadura eta errematea).

e) Sarearen tartean euren euskarri eta fingakailuak jarri, mihiztatu eta lerrokatu dira.

f) Sarearen elementu osagarriak, difusoreak, uhateak, isilgailuak eta berreskuratzaile entalpikoak instalatu dira, besteak beste.

g) Erreminta eta materialekin behar den kalitatearekin jardun da.

h) Hodien sarea finkatutako denborak errespetatuz eraiki eta instalatu da.

i) Lanak txukun eta garbi egin dira.

j) Autonomiaz jardun du proposatutako jardueretan.

4. Instalazioaren zirkuituen estankotasun-probak egiten ditu, irizpide teknikoak eta arauzkoak aplikatuz eta deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Uraren eta airearen zirkuituen eta hozteko zirkuituen estankotasun-probei dagozkien presio-balioak zehaztu dira, bai ikuspegi teknikotik, bai araudiaren ikuspegitik.

b) Neurketa-ekipo eta neurgailu egokiak hautatu dira.

c) Estankotasun-probak egin dira eta adierazitako presioak lortu dira.

d) Zirkuituetan egon daitezkeen ihesak aurkitu, baloratu eta konpondu dira.

e) Esku-hartze guztietan eskatutako kalitateaz lan egin da.

f) Prozesuan sor daitezkeen gorabeherak gauzatze-denbora justifikatuetan konpondu dira.

g) Lanak txukuntasunez eta garbi egin dira eta finkatutako denborak errespetatu dira.

h) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

5. Girotzeko instalazioekin lotutako koadroen, instalazio elektrikoen eta sistema automatikoen muntaketa egiten du, planoak eta fabrikatzailearen jarraibideak interpretatuz eta eraikuntzako teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Babes, aginte eta potentziako eskema elektrikoak sinbologia egokiaz egin dira, software egokia erabiliz eta instalazioaren araudiaren eta ezaugarrien arabera.

b) Aginte eta potentziako elementu periferikoekiko konexio elektrikoak egin eta egiaztatu dira (zundak, termostato termikoak, serbomotorrak, balbula motorizatuak, haizagailuak eta ur-ponpak, besteak beste).

c) Kontrol automatikoko sistemak programatu dira kasuan kasuko softwarearekin, funtzionamenduaren sekuentziaren arabera.

d) Muntatzeko eta egiaztapen elektrikoak egiteko tresnak eta neurgailuak hautatu eta erabili dira.

e) Muntaketak eta egiaztapenak egin dira, eskatutako kalitatearekin.

f) Lanak txukun eta garbi egin dira eta hitzartutako denborak errespetatu dira.

g) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

h) Lanak zuzen banatu dira, eta taldean egin da lan.

6. Instalazioa martxan jartzen du, eginen diren operazioak arrazoituz eta instalazioaren parametroak egiaztatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduteko protokoloa interpretatu da.

b) Hozteko zirkuitua eta bigarren mailako zirkuituak (ura eta airea) martxan jartzeko sekuentzia deskribatu da.

c) Instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu da.

d) Hozgarria hustu eta kargatu da segurtasunez, ingurumena errespetatuz eta hozteko instalazioei buruzko arautegiari jarraituz, aurretik hozteko zirkuituko balbulen egoera egiaztatuta.

e) Instalazioko bigarren mailetako fluidoak kargatu dira, irizpide teknikoekin eta arauzkoekin bat.

f) Instalazioko ekipoak eta elementuak erregulatu eta kalibratu dira, funtzionamenduko parametro zuzenen arabera (presostatoak, termostatoak, zundak, ur eta aire emariak, difusoreak, espantsio-ontziak eta presioa erregulatzeko balbulak, besteak beste).

g) Instalazioaren funtzionamendu parametroak egiaztatu dira (hozgarriaren karga, olio-mailak, jauzi termikoak, eraginkortasun energetikoa, emariak, presioak, karga-galerak, zarata eta bibrazioak, besteak beste).

h) Martxan jartzeko erreminta eta tresna egokiak hautatu eta erabili dira.

i) Martxan jartzeko egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen txostena egin da.

7. Mantentze prebentiboko operazioak egiten ditu, jarduteko plan bat interpretatuz eta fabrikatzaileen gomendioei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ikuska daitezkeen ekipoak eta elementuak identifikatu dira eskemetan, planoetan eta mantentze-programetan.

b) Mantentze-lanen planean deskribatutako prozedurak interpretatu dira.

c) Instalazioan, mantentze prebentiboko jardunak egin dira (olio-mailak, presioen eta tenperaturen irakurketa, kontsumo elektrikoak, konexio elektrikoen ikuskapena, balbulen egoera, higa daitezkeen elementuen egoera, pH-a eta uraren gogortasuna, besteak beste).

d) Instalazioan osasungarritasunaren mantentze prebentiborako esku-hartzeak egin dira (iragazkiak eta hodiak garbitzea, legionellaren kontrako eta airearen kalitatearen aldeko tratamenduak eta beste).

e) Magnitude termodinamikoak eta elektrikoak neurtu dira.

f) Funtzionamenduko parametroak (termodinamikoak eta elektrikoak) baloratu dira, eta eraginkortasun energetikoaren eta diseinuko parametroekin lotu dira.

g) Desmuntatzeko eta muntatzeko lanak behar dituzten ekipoen egoera ikuskatu da (konpresoreena, iragazkiena, trukagailuena, ponpena, haizagailuena eta uhalena, besteak beste).

h) Mantentze prebentiboko operazioetarako egokiak diren erreminta eta tresnak hautatu eta erabili dira.

i) Prebentziorako mantentze-lanak egin dira, eskatutako segurtasun eta kalitatearen arabera.

j) Eskatutako esku-hartzeetarako finkatutako denborak errespetatuz lan egin da.

8. Matxura eta akatsak diagnostikatzen ditu instalazioetan, detekzio teknikak aplikatuz eta matxura bakoitza bere arrazoiarekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Funtzionamenduaren parametroak neurtu dira, baliabide, ekipo eta tresna berariazkoak erabiliz.

b) Matxuren edo disfuntzioen zantzuak identifikatu dira, neurketak eginez eta instalazioa aztertuz.

c) Matxura aurkitu da eta sintomak aztertu dira, hozteko instalazioetako matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko berariazko prozeduren arabera (elektrikoak, mekanikoak, termodinamikoak eta erregulaziokoak, besteak beste).

d) Konponketak egiteko esku hartzeko prozedurak aztertu dira (probak, neurketak, doikuntzak, jarduteko sekuentziak).

e) Matxurak diagnostikatzeko erreminta eta tresna egokiak hautatu eta erabili dira.

f) Matxuren diagnosia egin da, behar diren segurtasunaren, kalitatearen eta erregelamenduen arabera.

g) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

h) Jarduera egiteko ezarritako denborak errespetatu dira.

9. Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioetako elementuak eta ekipoak konpontzen ditu, mantentze zuzentzaileko teknikak eta prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura –elektrikoa, hoztekoa edo girotzekoa– konpontzeko esku-hartzearen sekuentzia prestatu da, segurtasuneko eta ingurumena errespetatzeko beharra kontuan izanda.

b) Konponketarako beharrezko erremintak eta materialak hautatu dira.

c) Erreminta eta materialekin behar den kalitatez jardun da.

d) Desmuntatzeko operazioak egin dira, segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua direla-eta ezarrita dauden jarraibideen arabera.

e) Hondatutako edo matxuratutako osagaiak ordezkatu edo, hala egokitu denean, konpondu dira.

f) Instalazioaren hasierako funtzionamendu-baldintzak berrezarri dira.

g) Eskatutako segurtasunaz eta kalitateaz egin dira mantentze zuzentzaileko lanak.

h) Eskatutako esku-hartzeetarako finkatutako denborak errespetatuz lan egin da.

i) Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen konponketa ondoko txosten bat (lan-txostena) egin da.

j) Autonomiaz jardun da proposatutako jardueretan.

10. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu, eta arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Besteak beste, materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean zein diren maizenik istripuen sorburuak identifikatu dira.

d) Mekanizatzeko operazioetan erabili behar diren makinetako segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipoak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa beharrezko segurtasun neurriekin eta babes pertsonalarekin erlazionatu da.

f) Girotzeko eta aireztatzeko instalazioak, eta horiekin lotutako instalazioak muntatu eta mantentzeko hartu beharreko segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztu dira.

g) Ingurumenaren poluzio-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu da.

h) Sortutako hondakinak sailkatu dira, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu dira.

Edukiak.

Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-ekipoak muntatzea:

–Dokumentazio teknikoa interpretatzea. Fabrikatzaileen eskuliburuak, muntaketa planak, planoak eta eskemak, besteak beste.

–Girotze instalazioak. Sinbologia, eskemak, funtzionamendu-printzipioa, ekipoak.

–Girotzeko ekipoak, amaierako elementuak eta lineak zuinkatzeko eta kokatzeko teknikak.

–Espantsio zuzenaren bidez toki anitz girotzeko ekipoak muntatzea.

–Hozgarriaren bolumen aldagarria duten girotzeko ekipoak muntatzea.

–Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazio errazen konfigurazioa.

–Hozteko planta muntatzea.

–Airea tratatzeko unitate baten ekipoak muntatzea.

–Girotzeko unitateak asentatzea, finkatzea eta nibelatzea lurzoru, fatxada eta makina-aretoetan, besteak beste. Bibrazioaren kontrako sistemak.

–Haizagailuen muntaketa funtzionamendu baldintzen arabera.

–Garbitasuna eta ordena lanpostuan.

–Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioei buruz indarra duen araudia aplikatzea.

Uraren eta hozgarrien sareak muntatzea girotzeko instalazioetarako:

–Dokumentazio teknikoa interpretatzea. Fabrikatzaileen eskuliburuak, planoak eta eskemak, besteak beste.

–Ura banatzeko sareak instalatzea girotzeko instalazioetarako: sinbologia, funtzioa, eskemak.

–Uraren eta hozgarriaren tutuen trazadura eta muntaketa egitea girotzeko instalazioetarako, beharrezko bitartekoak eta erremintak hautatuta.

–Uraren hodiak: hodiak paratzea, dilatazioak, euskarriak eta finkagailuak, akoplamenduak, balbulak, ponpak, isolamenduak eta beste.

–Hozteko hodiak: xurgatzeko eta deskargatzeko hodiak, osagarriak, isolamendua eta beste.

–Ekipoak: fan-coilak, hotz makinak, hozteko dorreak, UTA, xurgatzeko ekipoak, panel termodinamikoak.

–Fluidoen lineetarako euskarriak eta finkagailuak, oro har. Dilatatzaileak.

–Hodiak bero-isolatzea.

Aire hodien sareen muntaketa:

–Dokumentazio teknikoa interpretatzea. Fabrikatzaileen eskuliburuak, planoak eta eskemak, besteak beste.

–Hodien sareak instalatzea girotzeko instalazioetarako: sinbologia, funtzioa, eskemak. Hodi motak.

–Hodiak muntatzeari aplikatu beharreko arautegia.

–Hodien sare bat osatzen duten figura nagusiak egitea: adarrak, murrizketak eta ukondoak, besteak beste (tarte zuzenaren metodoaren bidez eta estalkiaren bidez), operazio horiek egiteko berariazko erremintak eta lanabesak erabiliz.

–Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-hodien sarea muntatzea.

–Tarteak longitudinalki batzeko operazioak, makinen ahokadurak, euskarriak muntatzea, erregistroko estalkiak, eta beste.

–Hodien sareen euskarriak eta finkagailuak, oro har. Dilatatzaileak.

–Hodien sareko elementu osagarriak muntatu eta erregulatzea: bero-berreskuragailuak, saretak eta difusoreak, uhateak, isilagailuak eta beste.

–Isolamendu termikoak eta akustikoak.

Instalazioen probak eta saiakuntzak:

–Dokumentazio teknikoa interpretatzea. Fabrikatzaileen eskuliburuak, planoak eta eskemak, besteak beste.

–Dokumentazio teknikoa interpretatzea. Fabrikatzaileen eskuliburuak, planoak eta eskemak, besteak beste.

–Hutsa egitea eta estankotasun probak egitea instalazioaren hozteko zirkuituan. Probak egiteko eta sektorializatzeko teknikak eta presioen neurketa.

–Ekipo eta tresna egokiak hautatzea.

–Hozgarriak kargatzeko prozedurak.

–Ur zirkuituetan estankotasun probak egitea. Presioen neurketa.

–Emaria eta tenperaturak neurtzea aire sareetan. Presioen neurketa.

–Instalazioetan fluido-ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak.

–Diagnostiko taulak girotze-, aireztapen- eta kanporatze-sistemetan. Ohiko problemak konpontzea.

–Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioei buruz indarra duen araudia aplikatzea.

Instalazioen kontrol automatikoa:

–Dokumentazio teknikoa interpretatzea. Fabrikatzaileen eskuliburuak, planoak eta eskemak, besteak beste.

–Materialak eta tresnak muntatu eta hautatzeko plana.

–Babes elektrikoen tipologia eta hautaketa instalazioaren hargailuetarako (konpresoreak, punpak, haizagailuak eta erresistentziak, besteak beste).

–Instalazioko konpresoreak eta beste makina batzuk abian jartzeko motak.

–Instalazioko eskema elektrikoak diseinatu eta interpretatzea.

–Instalazioaren funtzionamendu parametroak erregulatu eta kontrolatzeko sistemak (giro-tenperatura, hezetasun erlatiboa eta fluxua, besteak beste).

–Instalazioaren maniobrako kaxa elektrikoak konfiguratu, mekanizatu eta muntatzea.

–Presostatoak, termostatoak, presio eta tenperatura zundak, besteak beste, muntatu eta lotzea kontrol koadro zentralarekin.

–Automata doigarriaren bidezko kontrol sistemak; emari aldagarria eta “air zone”-a, besteak beste.

–Kontrol automatikoko sistemak programatzea beharrezko softwarea erabiliz.

–Instalazioak martxan jartzea:

–Dokumentazio teknikoa interpretatzea. Fabrikatzaileen eskuliburuak, planoak eta eskemak, besteak beste.

–Fabrikatzaileen jarraibideak ekipoak martxan jartzeari buruz. Fitxa teknikoak.

–Instalazioko ekipoak eta elementuak erregulatu eta kalibratzea, (presostatoak, termostatoak, zundak, emari-neurgailuak, difusoreak, espantsio-ontziak eta presioa erregulatzeko balbulak, besteak beste).

–Hozgarriaren karga doitzea. Doitzeko metodoak ekipo motaren arabera eta instalazioko hozgarriaren arabera.

–Instalazioa martxan jartzeko prozedura.

–Martxan jarri aurreko egiaztapen elektrikoak.

–Martxan dagoen instalazioaren funtzionamendu parametroak irakurri eta kontrastatzea.

–Instalazioa martxan jarri ondoko doikuntzak eta zuzenketak.

–Dokumentazio teknikoa prestatzea (eskemak, funtzionamenduko jarraibideak eta beste) eta erregelamenduzko dokumentazioa osatzea.

Girotze- eta aireztapen-instalazioetako mantentze-lanak:

–Ekipoen eta elementuen eskemak, planoak eta programak mantentze-lanak egiteko.

–Girotze- eta aireztapen-instalazioetan mantentze-lanak egiteko planak.

–Ekipo eta instalazioen mantentze-lan prebentiboko operazioak egitea.

–Mantentze-lan prebentiboko eta osasungarritasuneko esku-hartzeak egitea girotze- eta aireztapen-instalazioen gainean. Legionella kontrolatzeko tratamenduak.

–Aldizkako arauzko berrikuspenak.

–Instalazioen parametro fisikoen neurketa. Teknikak, neurtzeko puntuak eta emaitzak interpretatzea eta kontrastatzea, energia eraginkortasunarekin eta diseinu parametroekin lotuz.

–Aire emariak neurtzea konduktuetan eta difusore-elementuetan. Erregulazioa.

–Txosten bat egitea egindako operazioei buruz.

–Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioei buruz indarra duen araudia aplikatzea.

Matxurak diagnostikatzea girotze- eta aireztapen-instalazioetan:

–Girotzeko instalazioetako matxurak: tipologia, eraginak eta haiek aurkitzeko estrategiak.

–Matxurak aurkitzea espantsio zuzeneko ekipoetan.

–Matxurak diagnostikatzea hozteko plantetan.

–Matxurak aurkitzea airearen tratamendurako unitateetan.

–Matxurak aurkitzea instalazioko ekipamendu elektrikoan eta automatikoan.

–Aire eta ur instalazioetako matxurak: tipologia, instalazioetan dituzten eraginak eta haiek aurkitzeko prozedurak.

–Matxurak diagnostikatzeko erremintak eta tresnak.

–Lanak txukun eta garbi egitea.

Matxurak konpontzea girotze- eta aireztapen-instalazioetan:

–Hozteko, ponpatzeko eta airea bulkatzeko makina eta osagaietako matxurak konpontzea.

–Konpontzeko erremintak eta materiala hautatzea.

–Desmuntatze, egiaztatze, konpontze eta muntatze teknikak:

–Matxurak konpontzea instalazio eta ekipoetan, matxuratutako osagaia ordezteko edo konpontzeko teknikak erabiliz.

–Instalazioko ekipamendu elektrikoa eta automatikoa konpontzea.

–Hozgarria eta instalaziorako kaltegarriak izan daitezkeen beste gai batzuk berreskuratzeko teknikak.

–Hozgarria ordeztea.

–Tratamendu higieniko eta sanitariorako teknikak: ur-dorreak, lurruntzeko kondentsadoreak, hodien eta iragazkien garbiketa, kondentsazioa kanporatzeko sareak.

–Konponketari buruzko txosten bat prestatzea.

–Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

–Girotze- eta aireztapen-instalazioak muntatu eta mantentzearekin lotutako arriskuak identifikatzea.

–Hozteko sistemak desmuntatu eta kentzea.

–Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

–Laneko arriskuen prebentzioa girotze- eta aireztapen-instalazioak muntatu eta mantentzeko operazioetan.

–Norbera babesteko ekipoak.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

–Ingurumena babesteko araudia betetzea.

–Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

–Ingurumen babesa: kutsadura iturriak girotze- eta aireztapen-instalazioen ingurumen inguruan.

–Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek beharrezko gaitasunak eskuratzea girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioak muntatu eta mantentzeko. Gaitasun horien artean honako hauek daude: erremintak eta neurgailuak hautatu eta erabiltzea, segurtasun neurriak eta laneko arriskuen prebentzioa, girotze- eta aireztapen-instalazioak muntatzeko operazioak, instalazioa martxan jartzea eta girotze- eta aireztapen-instalazioak konpontzea eta mantentze-lanak egitea.

Modulu hau amaitutakoan ikasleek gai izan behar dute:

–Girotze- eta aireztapen-ekipoak muntatzea, fabrikatzailearen planoak eta jarraibideak interpretatuz eta muntaketa-teknika egokiak aplikatuz.

–Ura eta banatzeko sareak eta hozteko zirkuitua muntatzea, muntaketa-prozedurak aplikatuz eta bitarteko eta teknika egokiak erabiliz.

–Estankotasun-probak egitea instalazio baten uraren, airearen eta fluido hozgarrien zirkuituetan, erregelamenduzko irizpide teknikoak aplikatuz.

–Girotzeko eta aireztatzeko instalazioekin lotutako sistema elektrikoak eta erregulazio eta kontrolekoak muntatzea, kalitatez eta segurtasunez, haien funtzionamendua ziurtatuta.

–Instalazioa martxan jartzea sekuentzia egokia erabiliz, eginen diren operazioak arrazoituz eta instalazioaren parametroak egiaztatuz.

–Girotzeko eta aireztatzeko instalazioen ekipoen eta elementuen disfuntzioak aurkitu eta diagnostikatzea, beharrezko bitartekoak eskatutako segurtasunaz erabiliz eta ezarritako prozedurak aplikatuz.

–Girotzeko eta aireztatzeko instalazioen ekipoak eta elementuak konpondu, mantendu eta ordeztea, kalitateko, segurtasunez eta ingurumenarekiko errespetuz, funtzionamendu-baldintzak ziurtatu eta berrezartzeko.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzea; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzea.

Modulu teoriko praktikoa da, eta gomendatzen da bi gune desberdinetan garatzea. Alde batetik, erabilera anitzeko gela batean; ahal dela, ordenagailuz, proiektorez eta Interneteko sarbidez hornituta; eta bestetik, lantegi batean, automatismo elektroteknikoen praktikak garatzeko. Modulu honen barnean lantegietan egiten diren irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerak inguruko enpresen ohiko praktikari begira eginen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten. Modulu hau garatzeko, komenigarria litzateke baliabide hauek erabiltzea:

–Airea egokitzeko bero-ponpa duten etxeko ekipo autonomoak.

–Girotzeko instalazioak, ur-sareak fluido bero-eramaile gisa erabiltzen dituztenak, esate baterako, fan-coilak, hozteko makinak, aire-ureko bero-ponpak, hozteko dorreak, hotza eta beroa sortzeko sistemak, fluido bero-eramailearen mugimendua eta nahasketa eta abar ikusi eta haiekin entseguak egin daitezen.

–Split bat, konpkatua edo hodi bidezkoa, ikasleek aire hodien eraikuntzan jardun dezaten. Proposatzen da balbula motordunak, abiaduraren erregulatzaileak eta kontrol elementua muntatzea, eta haietan parametroak har daitezke instalazioaren funtzionamendua zehazteko.

–Aireztapen-instalazioen praktiketarako panelak, aldaera desberdinak dituztela, kea kanporatzekoak, aireztapen mekaniko kontrolatuak eta abar.

–Esku-erremintak eta neurgailuak.

–Instalazioei buruzko eskuliburuak eta dokumentazio teknikoa.

Ekipoek aplikazioak izan behar dituzte konfortaren, segurtasunaren eta energia aurrezpenaren arloetan. Garrantzitsua da, besteak beste, talde-lanarekin eta baliabideen erabilera egokiarekin lotutako jarrerazko ikaskuntzak bermatzea.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke aipatutako edukien multzoetan:

–Girotze- eta aireztatze-instalazioak muntatu eta martxan jartzea.

–Girotzeko instalazioetarako ura, airea eta fluido hozgarria banatzeko sareak erabiltzea eskatzen duten instalazioak muntatu eta martxan jartzea.

–Automatismo elektrikoak muntatzea: abiatze-gelditze zirkuitua, biraketa noranzkoaren inbertsorea, izar-triangelu abioa, bi abiaduratako motorraren kontrola, eta girotzeko eta aireztatzeko instalazioek behar dituzten beste automatismo batzuk.

–Zerbitzuan jartzea eta eragindako matxurak konpontzea.

–Matxurak aurkitzeko eta konpontzeko bete den prozesuari buruzko txostenak egitea.

–Mantentze prebentiboko eta mantentze zuzentzaileko operazioak egitea.

–Egin diren jardueren gaineko txostenak egitea, sinbologia egokia duten eskemak barne.

–Laneko arriskuen prebentzioa girotze- eta aireztapen-instalazioak eta instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzeko operazioetan.

Modulua garatzeko sekuentziazioa aurreko zortzi puntuetan ezarritakoa izan daiteke: diseinua, muntaketa, automatizazioa, abiaraztea eta mantentze prebentibo eta zuzentzailea, girotzeko eta aireztatzeko instalazioen motak abiapuntu hartuta.

Lanbide-modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

Kodea: 0043.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu dira.

d) Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu da, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.

g) Tituluari lotutako lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta efizientzia baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu dira Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu dira.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu dira.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu dira.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira, eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu da.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, baita gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen gorabeherak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barrenean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira, eta baldintzak identifikatu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hozteko eta Girotzeko instalazioetako teknikari tituluaren lan inguruneetan, hozteko eta girotzeko instalazioen sektorean dauden jarduera motak sailkatu dira, eta laneko arriskuak identifikatu.

b) Dauden arrisku-faktoreak sailkatu dira.

c) Lanbideko arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) identifikatu dira.

d) Enpresako arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta horren prozesua zehaztu dira.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu dira eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu da.

f) Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu dira.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu da enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuen prebentziorako araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu da.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

g) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu da.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikariaren lan inguruneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.

d) Larrialdietan, zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

e) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu dira.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

–Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

–Erabakiak hartzeko prozesua.

–Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari tituluaren lanbide sektorea definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

–Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

–Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

–Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

–Etengabeko prestakuntzak Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

–Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

–Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

–Enplegua bilatzeko teknika eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

–Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

–Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

–Hozteko eta girotzeko instalazioen sektoreko lan talde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

–Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

–Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

–Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

–Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

–Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

–Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

–Lan arloko zuzenbidea.

–Banakako lan harremanaren azterketa.

–Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

–Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

–Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

–Soldataren ordainagiria.

–Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

–Langileen ordezkaritza.

–Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

–Lan gatazka kolektiboak.

–Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

–Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

–Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

–Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

–Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

–Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

–Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

–Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

–Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

–Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

–Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

–Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

–Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.

–Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

–Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

–Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

–Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen analisia.

–Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

–Arriskuaren balorazioa.

–Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

–Prebentzio plana.

–Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

–Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

–Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

–Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

–Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

–Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

–Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

–Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

–Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea.

–Jarduteko protokoloa hautatzea.

–Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

–Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

–Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

–Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

–Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez, ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, hozteko eta girotzeko instalazioen sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lantaldeei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio plana prestatzeko lanean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitzen ahal da eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

–Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

–Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertainerako eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak direnak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

–Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

–Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatzea eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

–Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

–Komunikazio jarduerak egitea.

–Klasean aurkezpenak egitea.

–Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

–Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

–Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

–Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

–Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

–Prebentzio plan bat prestatzea “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiekturako/planerako.

–Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

–Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

–Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak koordinatuko dira.

Azpimarratu behar da komenigarria dela “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan landutako enpresako proiektu/plana erabiltzea “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0044.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handiagotzearekin duten lotura identifikatu dira.

c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Hozteko eta girotzeko instalazioen sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailearen garapena aztertu da.

e) Arrisku kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Komunikazioarekin, lidergoarekin, sormenarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten norberaren gaitasunak ezagutu eta aplikatzen ditu, eta norberaren konturako edo besteren konturako lanbide jarduerak garatzeko orduan duten garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu dira.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonengan eta enpresetan dituzten eraginak sailkatu dira.

c) Lanbide jardueretan motibazioa izatearen beharra justifikatu da.

d) Motibatzeko teknika ohikoenak zein diren deskribatu da, eta nola egokitzen diren egoeraren arabera.

e) Lan prozesuak hobetzeko eta lanbidean berrikuntzak sartzeko, pentsamendu sortzailea izan beharra justifikatu da.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu dira.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu dira sektoreko enpresetan besteren kontura lan egitean behar diren gaitasun pertsonalekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu dira hozteko eta girotzeko instalazioen lanbide sektoreko jarduera batean hasten diren pertsona ekintzaileek behar dituzten gaitasun pertsonalekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta sistema kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Enpresa baten barrenean, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu da, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu da, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu dira, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira, bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek enpresaren jardueran zer nolako eragina duten aztertu da, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu dira.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu da.

j) Hozteko eta girotzeko instalazioen enpresa baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Hozteko eta girotzeko instalazioen arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbideak identifikatu dira.

l) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu da.

4. Hozteko eta girotzeko instalazioetako enpresa bat sortu eta abian jartzeko jarduerak egiten ditu, dauden baliabideak eta aukerak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko bakoitzari ezartzen zaion tratamendu fiskala bereizi da.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu dira.

e) Hozteko eta girotzeko instalazioen enpresa bat sortzeko dauden laguntzak zehatz-mehatz bilatu dira.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu dira.

g) Forma juridikoaren hautapenari administrazio tramiteei, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko guztia sartu da enpresa planean.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu dira.

i) Produkzio planari buruzko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlanari buruzko guztia enpresa planean sartu da.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Hozteko eta girotzeko instalazioen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, baita finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hozteko eta girotzeko instalazioetako enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

b) Fase hauek definitu dira: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

e) Zerga egutegian zerga motak bereizi dira.

f) Hozteko eta girotzeko instalazioen sektoreko ETE batek behar duen kontabilitateko eta merkataritzako oinarrizko dokumentazioa bete da (fakturak, albaranak, eskaera-oharrak, kanbio-letrak, txekeak eta beste batzuk), eta dokumentazio horrek enpresan egiten dituen zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

–Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak hozteko eta girotzeko instalazioetako enpresen jardunean.

–Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

–Ekintzaileen jarduna, hozteko eta girotzeko instalazioen sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

–Ekimenaren arriskua.

–Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena.

–Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

–Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

–Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

–Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

–Hozteko eta girotzeko instalazioen sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Enpresa eta bere ingurunea:

–Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

–Negozioaren ideia hozteko eta girotzeko instalazioen enpresa baten eremuan.

–Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

–Hozteko eta girotzeko instalazioen sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

–Hozteko eta girotzeko instalazioen sektoreko ETE baten harremanak.

–Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

–Hozteko eta girotzeko instalazioen sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

–Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

–Enpresa motak. Forma juridikoak.

–Forma juridikoa hautatzea.

–Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

–Hozteko eta girotzeko instalazioen arloko enpresen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

–Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

–Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

–Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

–Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

–Enpresa plan bat prestatzea.

Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

–Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

–Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

–Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

–Kontabilitateko operazioak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

–Enpresen zerga betebeharrak.

–Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

–Hozteko eta girotzeko instalazioen arloko enpresa baten administrazio kudeaketa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea nork bere lana sortzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barrenean ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko, beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezela ekiteko gaitasunak zehazten eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek beren sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat prestatzeko. Izan ere, plan hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Komeni da edukiak aplikagarriak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin batera irakastea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web-orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, jarduera hauek bateratzeko ardatz gisa:

–Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin zerikusia duen enpresa baten proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio eta finantza kontrola, justifikazio soziala, etab.; horretarako, esperientzia praktikoetan eta kanpoko agenteekiko harremanetan oinarritzen diren tresna pedagogikoak aplikatuko dira batez ere. Enpresa jardueraren sustapena ere sartuko da (enpresa leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

–Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, ekimenerako jarrera sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, AMIA azterlana, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

–Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

–Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxean beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

–Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta profesionalei.

–Enpresako planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

–Enpresako proiektu/plana azaltzea eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzea ahalbidetzen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposatutako jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta praktika onak trukatzea bultzatuko da topaketa birtual eta aurrez aurrekoen bidez.

Lanbide-modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0244.

Iraupena: 360 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek muntatu edo konpontzen dituen instalazioen merkaturatzearekin eta produkzioarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak.

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolakunde ereduzkoekin alderatu da.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu dira: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak eta biltegiratzea, besteak beste.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu dira.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu dira.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu da.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etikoak eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Honako hauek ezagutu eta justifikatu dira:

–Lanpostuan beharrezkoa den langileen eta denboraren eskuragarritasuna.

–Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

–Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.

–Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

–Lantaldearekin eta enpresan ezarritako hierarkiarekin zerikusia duten jarrerak.

–Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

–Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuen prebentziorako aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbera babesteko ekipoak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu da.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu da.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu da, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu da egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu dira.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu da lana garatzean.

3. Hozteko eta girotzeko instalazioak muntatzen ditu, enpresan ezarritako kalitate sistemako prozesuak eta kasuko segurtasun protokoloak jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa interpretatu da, haren elementuak, eginkizuna eta instalazioen muntaketan duten tokia antzemanez.

b) Instalazioaren muntaketa-plana interpretatu da eta beharrezko erremintak eta materialak hautatu dira.

c) Hodiak mekanizatu eta eraikitzeko operazioak egin dira.

d) Teknika egokiak erabilita, ekipoak eta osagarriak kokatu, finkatu, sestran jarri, lerrokatu eta elkarrekin konektatu dira.

e) Estankotasun-probak egin dira eta zehaztutako presioak lortu dira.

f) Kaxa elektrikoak eta sistema automatikoak muntatu dira, instalazioen eskemen arabera.

g) Babes eta potentziako elementu periferikoekiko (presostatoak, zundak, motorrak eta termikoak, besteak beste) konexio elektrikoak egin eta egiaztatu dira.

h) Kontrol automatikoko sistemak dagokion softwarearekin programatu dira, instalazioaren hozteko sekuentzien arabera.

i) Segurtasun pertsonaleko eta materialeko irizpideen arabera eta eskatutako kalitateaz jardun da.

j) Lanak egitean ingurumena errespetatzeko irizpideak erabili dira.

k) Lan-taldean parte hartu da eta harekin lankidetzan aritu da, eta ekimena eta interesa erakutsi da.

4. Enpresaren kargurako instalazioetan prebentziozko mantentze-lanak egiten ditu, eta dagozkion mantentze-planak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-programak interpretatu dira.

b) Instalazioan, mantentze prebentiboko jardunak egin dira (olio-mailak, presioen eta tenperaturen irakurketa, kontsumo elektrikoak, konexio elektrikoen ikuskapena, balbulen egoera, higa daitezkeen elementuen egoera, pH-a eta uraren gogortasuna, besteak beste).

c) Instalazioan osasungarritasuneko mantentze prebentiboko jardunak egin dira.

d) Desmuntatzeko eta muntatzeko lanak behar dituzten ekipoen egoera ikuskatu da (konpresoreena, iragazkiena, trukagailuena, ponpena, haizagailuena eta uhalena, besteak beste).

e) Prebentziozko mantentze-lanak egiteko tresnak eta erremintak hautatu eta erabili dira.

f) Mantentze-programetan ezarritako dokumentazioa bete da.

g) Eskatutako segurtasunaz eta kalitateaz egin dira prebentziozko mantentze-lanak.

h) Lanetan ingurumena errespetatzeko irizpideak erabili dira.

i) Lan-taldean lankidetzan aritu da, eta ekimena eta interesa erakutsi da.

5. Instalazioen eta ekipoen matxurak eta disfuntzioak diagnostikatzen eta konpontzen parte hartzen du, eta, horretarako, mantentze zuzentzaileko teknikak eta prozedurak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egindako neurketen bitartez eta instalazioa behatuz identifikatu dira matxuren eta disfuntzioen sintomak.

b) Matxuraren balizko kausen hipotesiak proposatu dira, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

c) Matxura aurkitu da eta sintomak aztertu dira, hozteko instalazioetako matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko berariazko prozeduren arabera (elektrikoak, mekanikoak, termodinamikoak eta erregulaziokoak, besteak beste).

d) Matxura elektrikoa zein hozteko sistemarena behar bezala konpontzeko esku-hartzearen sekuentzia egin da, segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua kontuan izanda.

e) Konponketa-prozesuari ekiteko beharrezko erremintak eta ekipoak hautatu eta erabili dira.

f) Desmuntatzeko operazioak egin dira, segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua direla-eta ezarrita dauden jarraibideen arabera.

g) Hondatutako edo matxuratutako osagaiak ordeztu edo, hala egokitu denean, konpondu dira.

h) Instalazioaren hasierako funtzionamendu-baldintzak berrezarri dira.

i) Eskatutako segurtasunaz eta kalitateaz egin dira mantentze zuzentzaileko lanak.

j) Lanak txukun eta garbi egin dira, eta eskatutako esku-hartzeetan finkatutako denborak errespetatu dira.

k) Mantentze-programetan ezarritako dokumentazioa bete da.

l) Ingurumena errespetatzeko irizpideekin egin dira operazioak.

m) Lan-taldean lankidetzan aritu da, eta ekimena eta interesa erakutsi da.

6. Enpresak egindako instalazioen eta bere kargurako ekipoak martxan jartzean parte hartzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren hargailu elektrikoen eta kontrol eta segurtasuneko elementuen funtzionamendu-sekuentzia egiaztatu da.

b) Hozgarria hustu eta kargatu da segurtasunez, ingurumena errespetatuz eta hozteko instalazioei buruzko arautegiari jarraituz, aurretik balbulen egoera egiaztatuta.

c) Instalazioaren ekipoak eta elementuak erregulatu eta kalibratu dira funtzionamendu-parametroen arabera.

d) Instalazioaren funtzionamendu parametroak egiaztatu dira.

e) Martxan jartzeko erremintak eta tresnak hautatu eta erabili dira.

f) Martxan jartzea gauzatu da, behar diren segurtasunaren, kalitatearen eta erregelamenduen arabera.

g) Martxan jartzeko prozesurako eskatzen den dokumentazioa bete da.

h) Segurtasun-arauei jarraitu zaie, bereziki NBEak erabiltzeari dagokionez.

7. Instalazio elektriko txikiak konfiguratzeko lanetan hartzen du parte, eskemak eta planoak egiten ditu, eta beharrezko dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioen hasierako eskemak marraztu dira, eta ezarritako sinbologia erabili da.

b) Airearen hodiak kalkulatu dira, taulak eta programa informatikoak erabiliz.

c) Hozgarriaren eta uraren hodien neurriak zehaztu dira.

d) Instalazioen zirkuitu elektrikoak irudikatu da, funtzionamendu- eta segurtasun-parametroak zehaztuta.

e) Kontrol-parametroak zehaztu ditu (kanpoko eta barruko tenperatura, gainberotzea, azpihoztea, kontsumo elektrikoak, eta presioak hozteko zirkuituan eta zirkuitu hidraulikoan, besteak beste).

f) Elkarlanean aritu da ikaskideen artean zereginak egitean.

g) Instalazioen planoak eskala eta formatu normalizatuetan marraztu ditu.

h) Instalazioa legeztatzeko beharrezko dokumentazioa bete da.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak, ikastetxean lortu direnak, osatzen, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA

Prestakuntza unitateak

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0036 lanbide modulua: Makina eta ekipo termikoak (320 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0036-UF01 (NA).

Makinak eta osagaiak hozteko instalazioetan

60

0036-UF02(NA)

Makinak eta osagaiak berotzeko instalazioetan eta eguzki-instalazio termikoetan

60

0036-UF03(NA)

Hozteko instalazioak muntatzea

60

0036-UF04(NA)

Berotzeko instalazioak, eguzki-instalazio termikoak eta UBSko instalazioak muntatzea

60

0036-UF05(NA)

Hozteko instalazioak mantentzea

40

0036-UF06(NA)

Berotzeko instalazioak, eguzki-instalazio termikoak eta UBSko instalazioak mantentzea

40

0037 lanbide modulua: Instalazioak muntatzeko teknikak (320 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0037-UF01 (NA).

Muntatzeko planoak interpretatu eta prestatzea, eta materialak ezagutzea

60

0037-UF02(NA)

Txapak, profilak eta hodiak trazatu, ebaki eta konformatzea

40

0037-UF03(NA)

Eskuzko erremintekin mekanizatzea

20

0037-UF04(NA)

Profil, xafla eta hodien elektrodo estali bidezko soldadura

60

0037-UF05(NA)

Oxigas bidez soldatzea

30

0037-UF06(NA)

Gas babeslearekiko arkuzko soldadura, elektrodo ez-kontsumigarriarekin eta kontsumigarriarekin, TIG eta MAG-MIG

50

0037-UF07(NA)

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea instalazioak muntatzeko tekniketan

60

0038 lanbide modulua: Instalazio elektrikoak eta automatismoak (320 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0038-UF01 (NA).

Maniobra eta indarreko oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea

60

0038-UF02(NA)

Instalazio elektrikoen irudikapen grafikoa eta sinbologia

20

0038-UF03(NA)

Kaxa eta sistema elektrikoak muntatzea

60

0038-UF04(NA)

Motorrak konektatzea eta martxan jartzea

60

0038-UF05(NA)

Aginte eta erregulazioko sistema automatikoak muntatzea

60

0038-UF06(NA)

Instalazio elektrikoak eta automatismoak mantentzea

60

0039 lanbide modulua: Hozteko eta girotzeko instalazioen konfigurazioa (90 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0039-UF01 (NA)

Hozteko instalazioak identifikatzea

20

0039-UF02(NA)

Girotze- eta aireztapen-instalazioak eta haien osagaiak identifikatzea

20

0039-UF03(NA)

Hozteko eta girotzeko instalazioetarako uraren sareak eta airearen hodiak konfiguratzea

30

0039-UF04(NA)

Potentzia txikiko hozteko eta girotzeko instalazioak konfiguratzea eta dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatzea

20

0040 lanbide modulua: Hozte komertzialeko ekipoen muntaketa eta mantentze-lanak (90 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0040-UF01 (NA).

Hozte komertzialeko ekipoen hozteko zirkuitu elektrikoa muntatzea

40

0040-UF02(NA)

Hozte komertzialeko ekipoen aurretiazko probak egitea eta martxan jartzea

20

0040-UF03(NA)

Hozte komertzialeko ekipoen mantentze-lanak eta konponketa

30

0041 lanbide modulua: Hozte industrialeko instalazioak muntatzea eta mantentzea (180 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0041-UF01 (NA).

Hozte industrialeko instalazioen hozteko zirkuitu elektrikoa muntatzea

60

0041-UF02(NA)

Instalazioen kontrol automatikoa

40

0041-UF03(NA)

Hozte industrialeko instalazioen aurretiazko probak egitea eta martxan jartzea

20

0041-UF04(NA)

Hozte industrialeko ekipo eta instalazioen matxurak diagnostikatzea

30

0041-UF05(NA)

Hozte industrialeko instalazioen mantentze-lanak eta konponketa

30

0042 lanbide modulua: Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak (180 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0042-UF01 (NA).

Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioen muntaketa

60

0042-UF02(NA)

Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioak martxan jartzea eta erregulatzea

30

0042-UF03(NA)

Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioetako mantentze prebentiboa

50

0042-UF04(NA)

Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioetako mantentze zuzentzailea

50

0043 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0043-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0043-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0043-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0044 lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0044-UF01 (NA).

Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea

20

0044-UF02(NA)

Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0044-UF03(NA)

Enpresa bat abian jartzea

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Makina eta ekipo termikoak.

Kodea: 0036.

Iraupena: 320 ordu.

Prestakuntza unitatea: Makinak eta osagaiak hozteko instalazioetan.

Kodea: 0036-UF01(NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Instalazioetan esku hartzen duten magnitude eta unitate fisikoen neurketak egitea.

–Magnitude fisikoen (presioa, potentzia, energia...) unitateen bihurketak egitea unitate-sistemen artean.

–Magnitude termikoen neurketak egitea.

–Neurketak interpretatzea.

–Instalazioetan esku hartzen duten magnitude eta unitate fisikoak. Unitate-sistemak.

–Termometria eta kalorimetria. Bero espezifikoa, sentigarria eta bero sorra.

–Beroaren transmisioa. «Entalpia» kontzeptua. Egoera-aldaketa.

–Instalazio termikoetan higrometria aplikatzea. Diagrama psikrometrikoa.

–Hozteko instalazio baten karga termikoa kalkulatzea.

–Karga termikoak kalkulatzeko aplikatu beharreko araudia.

–Mollier-en diagraman parametro bereizgarriak identifikatzea.

–Mollier-en diagramaren erabilera praktikoa: bilakaera ohikoenen kasuan diagrama erabiltzea.

–Hozgarri-nahasteak, ezaugarriak eta lerradura.

–Lubrifikatzaileak hozgarri motaren arabera.

–Makina eta ekipo termikoak piezakatzea.

–Konpresoreak sailkatzea. Konpresoreak. Atalak. Olioak. Estankotasuna. Ahalmena erregulatzeko sistemak.

–Aztergai den instalaziorako erregulazio- eta babes-elementu egokienak hautatzea.

–Ura hozteko dorreak eta kondentsadoreak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea.

–Lurrungailuak eta bero-trukagailuak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea.

–Espantsio-gailuak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea.

–Balbulak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea.

–Zirkuituari erantsitako elementuak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea. Iragazkiak. Olio-bereizgailuak. Likido-ontziak. Isilgailuak. Xurgatze-bereizgailuak.

Prestakuntza unitatea: Makinak eta osagaiak berotzeko instalazioetan eta eguzki-instalazio termikoetan.

Kodea: 0036-UF02(NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Errekuntzaren produktuak analizatzea eta emaitzak interpretatzea.

–Erregaien sailkapena.

–Errekuntzaren teoria. Analisiak eta produktuak.

–Erregaien ezaugarriak. Bero-ahalmena.

–Eguzki-kaptadore termikoen funtzionamendu-printzipioa.

–Eguzki-erradiazioa. Eguzki-kaptadore termikoen antolaera eta orientazioa.

–UBSaren beharrak kalkulatzea.

–Berotzeko instalazio baten karga termikoa kalkulatzea.

–Higrometria instalazio termikoetan. Diagrama psikrometrikoa.

–UBSaren beharrak. Aplikatu beharreko arauak.

–Berotzeko instalazio baten karga termikoak. Aplikatu beharreko arauak.

–Karga termikoak kalkulatzeko aplikatu beharreko araudia.

–Berotzeko, eguzki energia termikoko eta UBSko instalazio baten osagaiak identifikatzea.

–Instalazioen eskemak interpretatzea.

–Galdarak eta erregailuak.

–Ontziak: motak eta espantsio-aplikazioak.

–Ponpak eta zirkulagailuak.

–Eguzki-kaptadore termikoak.

–Berotzeko instalazioen eta eguzki-instalazio termikoen elementu osagarriak.

–Igorgailuak, bero-trukagailuak eta elementu terminalak.

–Depositu metatzaileak.

–Bero-ponpa: motak (aire-aire, aire-ur eta ur-ur, besteak beste).

–Geotermia-ekipoak, xurgatzekoak eta hozteko makina, besteak beste.

–Eguzki-kaptadoreak identifikatzea.

Prestakuntza unitatea: Hozteko instalazioak muntatzea.

Kodea: 0036-UF03(NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Hozteko instalazioen aplikazio eremuak.

–Instalazioen eskemak interpretatzea.

–Hotz-ganbera komertzialak eta industrialak. Motak eta aplikazioak.

–Izozte-tunelak: motak eta aplikazioak.

–Ganberen eraikuntza-elementuak.

–Segurtasunari buruzko araudia.

–Ekipoaren zati hidraulikoa muntatzeko lanak.

–Ekipoaren elementu bakoitza muntatzeko lanak.

–Kaxa elektrikoa muntatzeko eta konexio elektrikoa egiteko lanak.

–Funtzionatzeko sistema batzuk dituen hotz-ganbera muntatzea eta dokumentazio teknikotik abiatuta abian jartzea.

Prestakuntza unitatea: Berotzeko instalazioak, eguzki-instalazio termikoak eta UBSko instalazioak muntatzea.

Kodea: 0036-UF04(NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Berotzeko instalazioak, eguzki-instalazio termikoak eta UBSko instalazioen aplikazio eremuak.

–Instalazioen eskemak interpretatzea.

–Berotzeko instalazio motak, eguzki-instalazio termiko motak eta UBSko instalazio motak.

–Segurtasunari buruzko araudia.

–Ekipoaren zati hidraulikoa muntatzeko operazioak.

–Ekipoaren elementu bakoitza muntatzeko operazioak.

–Kaxa elektrikoa muntatzeko eta konexio elektrikoa egiteko operazioak.

–Funtzionatzeko sistema batzuk dituzten berotzeko instalazioak, eguzki-instalazio termikoak eta UBSko instalazio muntatzea eta dokumentazio teknikotik abiatuta martxan jartzea.

Prestakuntza unitatea: Hozteko instalazioak mantentzea.

Kodea: 0036-UF05(NA).

Iraupena: 40 ordu.

–Hozte-ziklotik ateratako energia-balantzea. Hozte-efektua, konpresio lana, COPa, kondentsadoreak galdutako beroa, etab.

–Berotegi-efektuko gas fluoratuak manipulatzea, garbitzea, birziklatzea... Araudia.

–Hozgarriak toxikotasunaren eta sukoitasunaren arabera sailkatzea.

–Lubrifikatzaileak hozgarri motaren arabera.

–Ingurumen arloko parametroak. Araudia.

–Ganbera baten funtzionamendu-parametroen diagnostikoa, multzoarena zein osagai bakoitzarena, prebentziozko zein zuzenketako mantentze-lanak egiteko.

–Prebentziozko mantentze-lanak.

–Mantentze-lan zuzentzaileak.

Prestakuntza unitatea: Berotzeko instalazioak, eguzki-instalazio termikoak eta UBSko instalazioak mantentzea.

Kodea: 0036-UF06(NA).

Iraupena: 40 ordu.

–Makina eta ekipo termikoak piezakatzea.

–Ingurumen arloko parametroak. Araudia.

–Berotzeko instalazio, eguzki-instalazio termiko eta UBSko instalazioen funtzionamendu-parametroen diagnostikoa, multzoarena zein osagai bakoitzarena, prebentziozko zein zuzenketako mantentze-lanak egiteko.

–Prebentziozko mantentze-lanak.

–Mantentze-lan zuzentzaileak.

Lanbide modulua: Instalazioak muntatzeko teknikak.

Kodea: 0037.

Iraupena: 320 ordu.

Prestakuntza unitatea: Muntatzeko planoak interpretatu eta prestatzea, eta materialak ezagutzea.

Kodea: 0037-UF01(NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Fabrikazio planoak interpretatzea.

–Marrazketa industrialaren arauak.

–Akotazioa.

–Bistak.

–Ebakidurak eta sekzioak.

–Plano orokorrak eta atalkakoak.

–Krokisak esku hutsez marrazteko teknikak.

–Instalazioak muntatzeko prozesuetako erreminta eta tresnetarako eraikuntza soluzioen krokisak esku hutsez egitea.

Prestakuntza unitatea: Txapak, profilak eta hodiak trazatu, ebaki eta konformatzea.

Kodea: 0037-UF02(NA).

Iraupena: 40 ordu.

–Galdaragintzako elementu, hodi, eredu, tresna eta profilen garapenak eta elkarguneak prozedura ezberdinen bidez marraztea.

–Galdaragintzako garapenak eta elkarguneak programa informatikoen bidez.

–Xaflak, profilak, hodiak eta elementuak identifikatzeko markatzea.

–Trazaduran kontuan hartu behar diren fabrikazio prozesuaren aldagaiak.

–Eraikuntza prozesuan sortutako deformazioak, eta horiek trazaduran aztertzea.

–Autonomia eta ekimen pertsonala.

–Hautabideak eta hobekuntzak proposatzea.

–Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

–Txapak eta hodiak tolestu eta kurbatzea, kalkulu eta teknika ohikoenak erabiliz.

–Lan prozesua eta ekipoen eta makinen dokumentuak interpretatzea.

–Piezak, tresnak eta osagarriak muntatu eta finkatzea.

–Konformazio mekanikorako teknikak aplikatzea. Eskuzko konformazioa. Ekipo eta makinen bidezko konformazioa.

–Konformazio mekanikorako makinak.

–Profilak eta hodiak kurbatzeko makinak.

–Prozesuaren desbiderapenak identifikatzea eta konpontzea.

–Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa.

–Hodiak trazatu eta markatzeko prozedurak eta teknikak.

Prestakuntza unitatea: Eskuzko erremintekin mekanizatzea.

Kodea: 0037-UF03(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Lana antolatzea.

–Materialak, ekipoak eta makinak prestatzea.

–Erreminten ezaugarriak eta motak.

–Erabiltzeko arauak baloratzea.

–Instalazioak muntatzeko lanabesa eta erreminta erabilienak identifikatzea.

–Eskuz mekanizatzeko operazioak:

–Eskuz zerratzea.

–Karrakaketa.

–Zulagailua: zulagailu motak eta barauts motak.

–Otxabuketa.

–Abeilanaketa.

–Hariztaketa: torlojuak eta azkoinak. Hari motak.

–Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea eskuzko lanetan.

–Eskuzko mekanizazio operazioetan erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

Prestakuntza unitatea: Profil, xafla eta hodien elektrodo estali bidezko soldadura.

Kodea: 0037-UF04(NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Makina, ekipo, tresna eta erremintak prestatzea.

–Funtzionamenduaren printzipioak. Soldatzeko teknikak.

–Soldatzeko parametroak.

–Aplikazioak.

–Soldatzeko ekipoak, osagarriak eta instalazioaren beste elementu batzuk.

–Materialak, elektrodo motak.

–Akatsak identifikatzea.

–Soldatzeko teknika operatiboak.

–Soldadurak gauzatzea.

–Soldadura-makinak mantentzea.

–Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Oxigas bidez soldatzea.

Kodea: 0037-UF05(NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Oxigas bidez soldatzea, soldatze gogorra eta biguna eta erresistentzia bidez soldatzea.

–Oxigas bidez soldatu, proiektatu, soldatze gogorra eta biguna egin eta erresistentzia elektrikoaren bidez soldatzeko ekipo eta makinen funtzionamendua.

–Funtzionamenduaren printzipioak. Soldatzeko teknikak.

–Soldatzeko, soldatze gogorra eta biguna egiteko eta erresistentzia bidez soldatzeko parametroak.

–Soldatzeko teknika operatiboak.

–Soldadurak gauzatzea.

–Soldadura-makinak mantentzea.

–Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Gas babeslearekiko arkuzko soldadura, elektrodo ez-kontsumigarriarekin eta kontsumigarriarekin, TIG eta MAG-MIG.

Kodea: 0037-UF06(NA).

Iraupena: 50 ordu.

–Arku elektrikoz soldatzeko energia iturriak.

–Prozesu ezberdinen funtzionamenduaren oinarrizko printzipioak.

–Babes-gas eta nahaste motak. Horien ezaugarriak eta aplikazioak.

–Ertzak prestatzea, piezak lerrokatzea, garbitzea eta punteatzea.

–Material eranskina.

–Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea muntaian.

Kodea: 0037-UF07(NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Arriskuak identifikatzea.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

–Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea eraikuntza metalikoak muntatzeko eta industriako hodiak muntatzeko operazioetan.

–Lan inguruneko faktore fisikoak.

–Lan inguruneko faktore kimikoak.

–Babeserako teknikak eta elementuak. Segurtasun sistemak muntaketan.

–Norbera babesteko ekipoak.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

–Ingurumena babesteko araudia betetzea.

–Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

Lanbide modulua: Instalazio elektrikoak eta automatismoak.

Kodea: 0038.

Iraupena: 320 ordu.

Prestakuntza unitatea: Maniobra eta indarreko oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea.

Kodea: 0038-UF01(NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Magnitude elektrikoak eta unitateak.

–Osagai pasiboak: erresistentziak, bobinak eta kondentsadoreak.

–Zirkuituen elementuak: etengailuak, kommutagailuak, sakagailuak, sentsoreak, erreleak, kontaktoreak eta tenporizadoreak, besteak beste.

–Sinbologia eta irudikapen grafikoa.

–Eskemak interpretatzea.

–Pilak eta metagailuak.

–Korronte zuzeneko zirkuituen azterketa.

–Elektromagnetismoa. Indukzio elektromagnetikoa.

–Korronte alternoko zirkuituen azterketa.

–Sistema monofasikoak eta trifasikoak.

–Lanpara elektrikoak. Motak. Ezaugarriak. Konektatzea.

–Makina elektrikoen sailkapena: sorgailuak, transformadoreak eta motorrak.

–Transformadoreak. Motak. Ezaugarriak. Konektatzea.

–Motorrak: motak. Ezaugarriak. Konektatzea.

–Neurgailuak. Motak. Aplikazioak.

–Zirkuituetan funtsezko magnitudeak neurtzeko prozedurak. Segurtasuna neurketa elektrikoetan.

–Maniobra eta indarreko oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea.

–Elikatze iturriak. Erabilitako osagai elektronikoak. Tipologia eta ezaugarriak.

–Elikatze-iturrien muntaketa.

Prestakuntza unitatea: Instalazio elektrikoen irudikapen grafikoa eta sinbologia.

Kodea: 0038-UF02(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Zirkuitu elektrikoak diseinatu eta simulatzeko aplikazio informatikoak.

–Zirkuitu elektrikoen funtzionamendua egiaztatzea, simulazio-softwarea erabilita.

–Irudikapen-arauak.

–Instalazio elektrikoen eta zirkuitu elektronikoen sinbologia normalizatua.

–Instalazio termikoen eta fluido instalazioen indar- eta aginte-eskemak.

Prestakuntza unitatea: Kaxak eta horiei lotutako sistema elektrikoak muntatzea.

Kodea: 0038-UF03(NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Koadroak eta kanalizazioak mekanizatzeko ohiko materialak.

–Mekanizatzeko ekipamendu eta erreminten sailkapena, hautapena eta erabilera.

–Kaxa elektrikoen mekanizazioa, eta gidariak eta kanaletak muntatzea.

–Osagaiak eta eroaleak hautatzea.

–Osagaiak banatzea kaxan.

–Babesak. Motak eta ezaugarriak. Aplikazioak.

–Babes-, aginte- eta seinaleztapen-elementuak muntatu, banatu eta konektatzea.

–Kaxa elektrikoak. Tipologia eta ezaugarriak. Aplikazio eremuak.

–Eroale elektrikoak. Sailkapena eta aplikazioak. Sekzioak.

–Kanalizazio elektrikoak, elementuen arteko konexioa.

–Zehaztapenen arabera, kaxa elektrikoaren funtzionamendua egiaztatzea.

–Neurketa elektrikoak instalazioetan.

–Segurtasunari, higieneari eta kalitateari buruzko kasuan kasuko arauak errespetatzea.

Prestakuntza unitatea: Motorrak konektatzea eta abiaraztea.

Kodea: 0038-UF04(NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Makina elektrikoen sailkapena: sorgailuak, transformadoreak eta motorrak.

–Motor elektrikoen osagai nagusiak identifikatzea.

–Ezaugarrien plakak identifikatu eta interpretatzea.

–Zirkuitulaburren eta gainkargen kontrako babesak.

–Motorrak muntatzeko eta desmuntatzeko lanak gauzatzea.

–KAko motorrak eta KZko motorrak: zerbitzuan jartzea.

–Motor trifasikoak abiarazteko sistemak muntatzea (motor-babesa, izar-triangelua eta izar bikoitza, besteak beste).

–Motor monofasikoak abiarazteko sistemak muntatzea (PTC, intentsitate-harila eta kondentsadoreak, besteak beste).

–Motor trifasikoen eta monofasikoen biraketa-inbertsoreak muntatzea.

–Motor elektriko trifasikoen eta monofasikoen, eta KZkoen abiadura erregulatzeko sistemak muntatzea.

–Motorren parametro bereizgarriak (kontsumoa eta bobinak, besteak beste) neurtzea.

Prestakuntza unitatea: Aginte eta erregulazioko sistema automatikoak muntatzea.

Kodea: 0038-UF05(NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Erregulazio sistema elektronikoak hozteko. Motak eta erabilera. Instalazioa eta parametroen doikuntza.

–Erregulazio sistema elektronikoak girotzeko. Motak eta erabilera. Instalazioa eta parametroen doikuntza.

–Erregulazio sistema elektronikoak berokuntzarako. Motak eta erabilera. Instalazioa eta parametroen doikuntza.

–Aginte eta erregulazioko sistemen osaera. Oinarrizko printzipioak.

–Aginte eta erregulazio gailuak: sentsoreak (tenperatura- eta presio-zundak), erregulagailuak eta eragingailuak (presostatoak eta termostatoak).

–Automatismo elektrikoen eskemak interpretatzea.

–Aginte eta potentziako zirkuituak muntatzea.

–Automata programagarrien egitura eta ezaugarriak.

–Sarrerak eta irteerak: digitalak, analogikoak.

–Automaten oinarrizko programazioa: lengoaiak eta prozedurak.

–Instalazioetan automata programagarriak muntatu eta konektatzea (elikatzea, sarrerak eta irteerak, interfazea).

–Disfuntzioak konpontzea instalazio termikoen eta fluido instalazioen oinarrizko zirkuitu automatizatuetan (programazio akatsak, interkonexio akatsak).

–Programaren funtzionamendua egiaztatzea.

Prestakuntza unitatea: Instalazio elektrikoak eta automatismoak mantentzea.

Kodea: 0038-UF06(NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Neurtu beharreko magnitudeari dagozkion neurgailuak hautatzea.

–Korronte zuzeneko eta korronte alterno monofasiko zein trifasikoko zirkuitu elektrikoen funtsezko magnitudeak neurtzea.

–Parametroak neurtzeko prozedurak.

–Neurri elektrikoak erregistratu eta interpretatzea.

–Babes elementuak egiaztatzea.

–Mantentze-lanak ekipo elektrikoetan.

–Mantentze-lan zuzentzaile, prediktibo eta prebentiboa.

–Disfuntzio elektriko ohikoenen sintomak.

–Disfuntzioen kausa-efektu erlazioa.

–Disfuntzioak identifikatu eta kokatzea kaxa elektrikoetan eta haiei lotutako instalazioetan.

–Eskemak eta benetako kaxak konparatzea.

–Ekipo elektrikoetan esku hartzeko prozedurak.

–Osagaiak ordeztea edo daudenak konpontzea.

–Funtzionamendua egiaztatzea.

–Datuak hartzea eta parametroak egiaztatzea esku hartu ondoren.

–Egindako esku-hartzeen txostena prestatzea.

Lanbide modulua: Hozteko eta girotzeko instalazioen konfigurazioa.

Kodea: 0039.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Hozteko instalazioak identifikatzea.

Kodea: 0039-UF01(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Hozteko instalazioetako planoak interpretatzea.

–Hozteko instalazioetako ekipoak eta osagaiak deskribatzea, ezaugarri teknikoak eskuratuta.

–Hozteko instalazio baten funtzionamendu parametroak aztertzea.

–Kontserbazio eta izozte instalazio zentralizatuak deskribatzea.

–Hozteko beste teknologia batzuk deskribatu eta aztertzea.

–Ereduzko instalazioak. Sailkapena. Osagaiak eta ezaugarri teknikoak.

–Konpresio instalazioak, zenbait etapatan.

–Xurgatzeko instalazioak.

–Kokapenaren garrantzia baloratzea eta osagaiak dokumentazio teknikoarekin zehaztasunez lotzea.

–Balioestea nolako garrantzia duen araudi eta segurtasun guztiak betetzeak kasuan kasuko lan eremuan.

–Ingurune teknologikoarekin lotzen diren aldizkari teknikoak aldian behin kontsultatzearen garrantzia balioestea.

–Emandako material teknikoa kontuz erabiltzea.

Prestakuntza unitatea: Girotze- eta aireztapen-instalazioak eta haien osagaiak identifikatzea.

Kodea: 0039-UF02(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Girotzeko instalazioak deskribatu eta aztertzea. Aire hutsezko instalazioak. Hozteko planta eta fan-coil-ak dituzten instalazioak. Hozgarri aldakorraren bolumeneko instalazioak (VRF).

–Xurgartzeko sistema aplikatzea girotzeko instalazioetan. Hondarreko beroaz baliatzea. Eguzki energia aplikatzea.

–Ereduzko instalazioak. Sailkapena. Osagaiak eta ezaugarri teknikoak.

–Zorroztasuna planoak formatu normalizatuetan egiteko.

–Osagaien konfigurazio, instalazio eta erabilerari buruzko eskuliburuari arreta berezia ematearen garrantzia.

–Ikaskideekin lankidetzan aritzea lanak egin bitartean.

–Sektorearen bilakaera teknologikoarekiko interesa.

–Bitarteko informatikoak erabiltzeko arauak errespetatzea.

Prestakuntza unitatea: Hozteko eta girotzeko instalazioetarako uraren sareak eta airearen hodiak konfiguratzea.

Kodea: 0039-UF03(NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Ur-hodietan erabiltzen diren materialen ezaugarriak identifikatzea eta analizatzea.

–Hodi sareen kalkulua. Karga-galerak, abiadurak.

–Ur-instalazioen elementuak deskribatu eta dimentsionatzea: ponpak, zirkulagailuak, metaketa-andelak eta espantsio-ontziak.

–Segurtasun eta kontroleko elementuak deskribatu eta hautatzea.

–Hasierako planoak eta eskemak irudikatzea.

–Ereduzko instalazioak. Sailkapena. Osagaiak eta ezaugarri teknikoak.

–Uraren sareen eskemak eta sinbologia.

–Grafikoak eta abakoak. Tipologia. Interpretatu eta egitea.

–Zorroztasuna parametroak eta elementuak kalkulatzean.

–Kasu egitea irudikapen grafikoari buruzko arauei.

–Aire hodien kalkulua eta trazadura. Bultzatze, itzulketa, kanporatze eta berriztatze hodiak.

–Saretak eta barreiatzaileak aukeratzea.

–Energia berreskuratzeko ekipoak erabiltzea errendimendua hobetzeko.

–Aire egokituko eta aireztapeneko instalazioetako elementu osagarriak deskribatu eta hautatzea.

–Hasierako planoak eta eskemak irudikatzea.

–Hodi motak.

–Isolamendu termikoak eta akustikoak.

–Karga-galerak. Grafikoak eta abakoak.

–Aire hodiak eta haien eragina barneko airearen kalitatearen gainean.

–Aplikatu beharreko arauak.

–Zorroztasuna parametroak eta elementuak kalkulatzean.

–Kasu egitea irudikapen grafikoari buruzko arauei.

–Zorroztasuna planoak formatu normalizatuetan egiteko.

–Osagaien konfigurazio, instalazio eta erabilerari buruzko eskuliburuari arreta berezia ematearen garrantzia.

–Ikaskideekin lankidetzan aritzea lanak egin bitartean.

–Sektorearen bilakaera teknologikoarekiko interesa.

–Bitarteko informatikoak erabiltzeko arauak errespetatzea.

Prestakuntza unitatea: Potentzia txikiko hozteko eta girotzeko instalazioak konfiguratzea eta dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatzea.

Kodea: 0039-UF04(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Potentzia txikiko hozteko instalazioak konfiguratzea.

–Hozteko potentzia zehaztea.

–Makinak eta osagaiak hautatzea.

–Potentzia txikiko girotzeko instalazioak konfiguratzea:

–Karga termikoak zehaztea.

–Ekipo eta osagaiak hautatzea.

–Hodien kalkulua.

–Hasierako planoak eta eskemak irudikatzea.

–Aurrekontuak egitea.

–Hotz-ganberak: komertzialak eta industrialak.

–Potentzia txikiko hozteko instalazioetako makinak eta ekipoak.

–Potentzia txikiko girotzeko instalazioetako makinak eta ekipoak.

–Kasu egitea irudikapen grafikoari buruzko arauei.

–Zorroztasuna planoak formatu normalizatuetan egiteko.

–Osagaien konfigurazio, instalazio eta erabilerari buruzko eskuliburuari arreta berezia ematearen garrantzia.

–Ikaskideekin lankidetzan aritzea lanak egin bitartean.

–Sektorearen bilakaera teknologikoarekiko interesa.

–Hozteko instalazioak legeztatzeko dokumentazioa prestatzea.

–Girotzeko instalazioak legeztatzeko dokumentazioa prestatzea.

–Instalazio termikoei eta hozteko instalazioei aplikatu beharreko araudia.

–Indarreko arauak berotegi efektuko gas fluoratuei buruz.

–Instalazioak legeztatzeko izapideak.

–Dokumentazioa prestatzean, arreta berezia ematea zuzentasunari, txukuntasunari eta ordenari.

–Ikaskideekin lankidetzan aritzea lanak egin bitartean.

–Emandako material teknikoa kontuz erabiltzea.

–Bitarteko informatikoak erabiltzeko arauak errespetatzea.

Lanbide modulua: Hozte komertzialeko ekipoen muntaketa eta mantentze-lanak.

Kodea: 0040.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Hozte komertzialeko ekipoen hozteko zirkuitu elektrikoa muntatzea.

Kodea: 0040-UF01(NA).

Iraupena: 40 ordu.

–Dokumentazio teknikoa interpretatzea (eskuliburuak, katalogoak, eskemak, araudia...).

–Oinarrizko hotz-ganbera komertzialaren konfigurazioa.

–Hozteko instalazioak muntatzeko beharrezko materiala eta erremintak jasotzea eta haietaz hornitzea.

–Hotz-ganbera egitea (isolamenduak, itxiturak, atea, burdineria, segurtasunak, argiteria...).

–Instalazioen zuinketa egitea.

–Konformatzeko eta lotzeko teknikak aplikatzea.

–Hozkuntzako lineak eta haiei lotutako zirkuituak muntatzea.

–Lotutako elementuak muntatzea (iragazkiak, ikustaileak eta abar).

–Zubi manometrikoak erabiltzea.

–Nitrogeno botilak erabiltzea, presio-erregulagailuak erabiltzea, segurtasunez garraiatzea.

–Dokumentazio teknikoa interpretatzea (eskuliburuak, katalogoak, eskemak, araudia...).

–Hotz-ganbera komertzial baten instalazio elektrikoaren konfigurazioa.

–Kableatua egitea, kableen sekzioa, isolamendua, kolorea eta numerazioa kontuan izanda eta eskema elektrikoa errespetatuz.

–Kaxa elektrikoaren elementuak muntatu eta konektatzea.

–Instalazioen kontrol elementuak muntatu eta konektatzea (presostatoak, termostatoak, programatzaileak, presio eta tenperatura zundak, elektrobalbulak, eta abar).

–Konpresoreen, haizagailuen eta abarren motorrak lotzea.

–Energia aurrezteko sistemak, abiaduraren erregulatzaileak, lanparak eta abar lotzea. Funtzionamenduan jarri aurreko lotura elektrikoa egiaztatzea.

–Isolamenduak egiaztatzea.

–Sekuentziazio elektrikoa egiaztatzea.

–Hozteko instalazioetako kontrolagailu elektronikoak programatzea.

–Babes elektrikoak hozteko instalazioetan.

–Abiatze motak eta konpresore monofasiko, trifasiko eta abarren babesak.

–Hozteko instalazioetako muntaketa elektrikoei buruzko berariazko araudia (RIF, REBT).

–Berariazko sinbologia.

–Instalazioen berariazko parametro elektrikoak.

–Erregulazio eta kontrol sistemak. Kontrolatzaile elektronikoak hozteko instalazioetan.

–Muntaketa elektrikoko operazioetan segurtasun-neurriak betetzea.

–Zorroztasuna lan egitean.

–Exekuzio denborak errespetatzea muntaketan eta entrega epeak betetzea.

Prestakuntza unitatea: Hozte komertzialeko ekipoen aurretiazko probak egitea eta martxan jartzea.

Kodea: 0040-UF02(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Ihesak aurkitu eta konpontzea.

–Lineak eta horiekin lotutako elementuak bero-isolatzea.

–Hozteko instalazioei buruzko berariazko araudia (RIF, REBT).

–Presioko aparatuen araudia.

–Hotz-ganberaren eraikuntza-ezaugarriak.

–Muntatzeko teknikak.

–Hozteko instalazioetan hozgarrien ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak. Hozgarrien eta beste gas batzuen (nitrogenoa, oxigenoa, CO2a...) segurtasun fitxa.

–Muntatzeko lanetan segurtasun-neurriak betetzea.

–Berrikuntzak aplikatzeko jarrera elementu, ekipo, material eta muntaketa-tekniketan.

–Exekuzio denborak errespetatzea muntaketan eta entrega epeak betetzea. Ingurumenari buruzko arauak errespetatzea hozgarrien tratamenduan.

–Hutsa sortzea hozteko instalazioetan.

–Hozgarria kargatzea segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

–Instalazioko kontrol elementuen kontsigna balioak programatu eta doitzea (termostatoak, presostatoak, programatzaile elektronikoak, segurtasun elektrikoak, abiaduraren erregulatzaileak...).

–Motorren kontsumoak eta sekuentziazio elektrikoa, izotza kentzeko erresistentziak eta beste egiaztatzea.

–Karga egokia egiaztatzea manometro eta termometroen bidez, gainberotze ona lortuz.

–Hozgarrien kargak doitzea (dela betetzeko dela hozgarri pixka bat kentzeko).

–Lan egiteko presioak eta tenperaturak egiaztatzea kondentsadorean, lurrungailuan, konpresorean, iragazkian eta espantsio-sisteman.

–Instalazioa martxan jartzearen ondorengo doikuntzak eta zuzenketak, eraginkortasun energetikoko irizpideen arabera.

–Egindako jarduerak, programazio eta doikuntza datuak, martxan jartzeko parametroak, erregulazioak eta hobetzeko proposamenak dakartzaten memoriak prestatzea.

–Hozgarria bildu eta birziklatzeko ekipoak erabiltzea, gas hozgarriak birziklatzeko botila bat eta zerbitzu kontratua kudeatzaile homologatu batekin edukita.

–Egindako jarduerak eta erabilitako prozedurak jasotzen dituen memoria prestatzea.

–Funtzionamenduan jartzeko prozedura.

–Funtzionamenduan jarri aurreko egiaztapen elektrikoak.

–Hozgarriak kargatzeko teknikak.

–Olioak, ezaugarriak eta aplikazioak.

–Arretaz ibiltzea berotegi efektuko gas fluoratuak erabiltzen dituzten ekipoekin.

–Gas hozgarrien nahasketekin jarduteko prozedurak.

–Martxan dagoen instalazioaren funtzionamendu parametroak irakurri eta kontrastatzea.

–Instalazioa martxan jarri ondoko doikuntzak eta zuzenketak.

–Hozgarriak, araudia eta segurtasuna haien erabileran (RIF, Europako araudia...).

–Hozgarri eta olioekin egiten diren operazioetan segurtasun-neurriak betetzea.

–Bitartekoak, ekipoak eta espazioak erabiltzeko arauak betetzea.

–Zorroztasuna lan egitean.

–Garbitasuna eta ordena lanpostuan eta erremintekin.

–Ingurumenari buruzko arauak errespetatzea hozgarrien tratamenduan.

Prestakuntza unitatea: Hozte komertzialeko ekipoen mantentze-lanak eta konponketa.

Kodea: 0040-UF03(NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Ekipo komertzialetan matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.

–Konponketarako beharrezkoak diren esku hartzeko prozedurak deskribatzea (probak, neurketak, doikuntzak eta jardun-sekuentziak).

–Esku hartzeari buruzko txostenak eta matxuren historikoak prestatzea.

–Hozteko ekipoetako matxurak, haien aplikazioaren eta ezaugarrien arabera.

–Matxurak hozteko ekipoetan, erabilitako fluido hozgarriaren arabera. Ekipoen sistema elektrikoarekin lotura duten matxurak.

–Matxurak aurkitzeko prozedurak.

–Makinak muntatu eta desmuntatzeko operazioak egitea (motorrak, konpresoreak, instalazioak...), ezarritako jarraibideekin bat, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

–Mantentze zuzentzailea egitea (ur dorreen tratamendu higienikoa eta osasunekoa, lurruntzeko kondentsadoreak, hodien eta iragazkien garbiketa, hozgarriak, olioak eta abar berreskuratzea).

–Ekipo edo instalazioaren funtzionamenduko hasierako baldintzak egiaztatzea.

–Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen konpondu ondorengo txostena egitea.

–Hozteko instalazioak eta haien osagaiak desmuntatzeko, egiaztatzeko, konpontzeko eta muntatzeko teknikak.

–Matxura elektrikoak konpontzeko teknikak.

–Hozgarria eta instalaziorako kaltegarriak izan daitezkeen beste gai batzuk berreskuratzeko teknikak.

–Tratamendu higieniko eta sanitariorako teknikak: ur-dorreak, lurruntzeko kondentsadoreak, hodien eta iragazkien garbiketa, kondentsazioa kanporatzeko sareak.

–Ekipo komertzialak konpontzeko eskuliburu teknikoak.

–Segurtasun neurriak instalazioen mantentze-lanetako operazioetan.

Lanbide modulua: Hozte industrialeko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak.

Kodea: 0041.

Iraupena: 180 ordu.

Prestakuntza unitatea: Hozte industrialeko instalazioen hozteko zirkuitu elektrikoa muntatzea.

Kodea: 0041-UF01(NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Hozte industrialeko instalazioen eskemak interpretatu eta egitea.

–Hozte industrialeko instalazio baten konfigurazioa.

–Hozgarriaren lineen eta ekipoen zuinketa eta kokapena.

–Euskarriak mutatzea eta ekipoak finkatzea.

–Hozgarriaren eta beste fluido batzuen hodien mekanizazioa, trazadura eta lotura.

–Konpresoreak eta, oro har, makinak asentatzea, finkatzea eta nibelatzea, eta haietan bibrazioaren aurkakoak muntatzea.

–Hozteko ganberak eta elementu osagarriak muntatzea.

–Konpresore erdi hermetikoak eta irekiak desmuntatu eta muntatzea.

–Hozte industrialeko instalazioetako ekipoak eta elementuak muntatu eta konektatzea. Kontserbazio eta izozteko ganberak.

–Berariazko sinbologia eta aplikatu beharreko araudia.

–Ekipamenduak, hozgarrien lineak eta abar zuinkatzeko eta kokatzeko teknikak.

–Fluidoen ekipo eta lineetarako euskarri eta finkatze elementuak.

–Hozte industrialeko instalazioetako ekipo eta elementuak muntatzeko erabiltzen diren makinak, ekipoak, lanabesak eta erremintak.

–Hozteko ganberetako eraikuntza elementuak.

–Konpresore erdi hermetikoen eta irekien motak eta eraikuntza zatiak.

–Bibrazioaren kontrako sistemak konpresoreetan eta makinetan oro har.

–Aplikatu beharreko arautegia hozteko instalazioei, presioko ontziei, soldadurari dagokienez, besteak beste.

–Instalazioak muntatzeko operazioetan segurtasun-neurriak aplikatu eta betetzea.

–Erantzukizuna eta ordena materialak eta erremintak kontserbatu eta biltegiratzean.

–Prozesu osoan kalitatearen kontzeptuak duen garrantzia balioestea.

–Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa izatea.

Prestakuntza unitatea: Instalazioen kontrol automatikoa.

Kodea: 0041-UF02(NA).

Iraupena: 40 ordu.

–Instalazioko eskema elektrikoak egin eta interpretatzea.

–Instalazioaren maniobrako kaxa elektrikoak konfiguratu, mekanizatu eta muntatzea.

–Presostatoak, termostatoak, mikroprozesadore bidezko kontrolak, presio zundak, tenperatura, hezetasun erlatiboa eta abar muntatu eta lotzea.

–Instalazio telekudeatuak kontrolatzeko sistemak konfiguratzea.

–Berariazko sinbologia elektrikoa.

–Babes elektrikoak hozteko instalazioetan.

–Instalazioko konpresoreak, ponpak eta beste makina batzuk abian jartzeko motak.

–Instalazioaren funtzionamendu parametroak erregulatu eta kontrolatzeko sistemak (giro-tenperatura, hezetasun erlatiboa, presioa eta abar).

–Instalazio industrialak kudeatu eta kontrolatzeko programak.

–Kontrol automatikoko elementuak muntatzeko lanetan segurtasun-neurriak aplikatu eta betetzea.

–Prozesu osoan kalitatearen kontzeptuak duen garrantzia balioestea.

–Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa izatea.

–Zorroztasuna lan egitean.

–Ordena eta garbitasuna, bai prozesuaren faseetan bai produktua aurkeztean.

–Erantzukizuna eta ordena materialak eta erremintak kontserbatu eta biltegiratzean.

–Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.

Prestakuntza unitatea: Hozte industrialeko instalazioen aurretiazko probak egitea eta martxan jartzea.

Kodea: 0041-UF03(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Hozte industrialeko instalazioen dokumentazio teknikoa eta fabrikatzaileen eskuliburuak, planoak eta eskemak eta abar interpretatzea.

–Manometroetako zubiak erabiltzea.

–Estankotasun probak egitea hozte industrialeko instalazioetan. Presioen balioak zehaztea.

–Instalazioetan ihesak aurkitu eta konpontzea. Ihesak detektatzeko gailuak eta elementuak erabiltzea.

–Presioa neurtzeko, ihesak detektatzeko eta abarreko ekipoak eta tresnak.

–Estankotasun probarako irizpideak. Gehiegizko presioaren kontrako segurtasun materialen eta gailuen ezaugarriak.

–Instalazioetan eta abarretan ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak.

–Hozteko instalazioetako probei aplikatu beharreko araudia.

–Kontrol automatikoko elementuak muntatzeko lanetan segurtasun-neurriak aplikatu eta betetzea.

–Prozesu osoan kalitatearen kontzeptuak duen garrantzia balioestea.

–Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa izatea.

–Zorroztasuna lan egitean.

–Ordena eta garbitasuna, bai prozesuaren faseetan bai produktua aurkeztean.

–Erantzukizuna eta ordena materialak eta erremintak kontserbatu eta biltegiratzean.

–Erregelamenduzko entseguak eta probak egitea. Hozteko zirkuitua deshidratatzea, hustea eta kargatzea.

–Martxan jarri aurreko egiaztapen elektrikoak.

–Gas hozgarrien nahasketekin manipulatzea instalazioak.

–Hozgarriak eta hozte industrialeko instalazioetan erabiltzen diren beste fluido batzuk hautatu eta kargatzea.

–Martxan dagoen instalazioaren funtzionamendu-parametroak interpretatzea.

–Instalazioa martxan jarri ondoko doikuntzak eta zuzenketak.

–Instalazioak martxan jartzeko prozedurak. Erregelamenduzko entseguak eta probak. Hozgarriak, gatzunak eta glikolak. Topologia eta ezaugarriak.

–Hozgarriak kargatzeko teknikak.

–Olio lubrifikatzaileak. Tipologia, ezaugarriak eta bateragarritasuna hozgarriekiko. Hozteko instalazioak martxan jartzeari aplikatzeko arautegia.

–Norberaren eta ingurumenaren segurtasunerako neurriak aplikatu eta betetzea. Zorroztasuna lan egitean.

–Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa izatea.

–Ordena eta garbitasuna, bai prozesuaren faseetan bai produktua aurkeztean.

Prestakuntza unitatea: Hozte industrialeko ekipo eta instalazioen matxurak diagnostikatzea.

Kodea: 0041-UF04(NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Instalazioen sistema elektrikoarekin eta kontrolekoarekin lotutako matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.

–Instalazioen funtzionamendu-parametroekin lotutako matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.

–Matxurak diagnostikatzeko erremintak eta tresnak erabiltzea.

–Hozteko ekipoetako matxurak, haien aplikazioaren eta ezaugarrien arabera.

–Matxurak hozteko ekipoetan, erabilitako fluido hozgarriaren arabera.

–Matxurak aurkitzeko prozedurak.

–Matxurak diagnostikatzeko erremintak eta tresnak.

–Zorroztasuna lan egitean.

–Erantzukizuna eta ordena materialak eta erremintak kontserbatu eta biltegiratzean.

–Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.

Prestakuntza unitatea: Hozte insdustrialeko instalazioak mantentzea eta konpontzea.

Kodea: 0041-UF05(NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Mantentze-lanak eta horien aldizkakotasuna zehaztea.

–Instalazioetan neurgailuak manipulatzea (termometroak, termo-higrometroak, manometroetako zubia, etab.).

–Olio-mailen kontrola. Lubrifikatzailearen ezaugarriak aztertzea. Lubrifikatzaileak purgatu, ordeztu eta kargatzea.

–Mantentze-planaren arabera elementuak garbitu eta ordezkatzea.

–Mantentze planak. Aldian behin nahitaez egin beharreko azterketak eta ikuskapenak.

–Ekipo eta instalazioetako mantentze prebentiboko operazio ohikoak.

–Lubrifikatzailearen propietateak aztertzeko teknikak eta elementuak.

–Neurgailu analogikoak eta digitalak. Tipologia eta ezaugarriak.

–Elementuak ordezkatzeari buruzko araudia. Segurtasun neurriak etab.

–Legionelosiari aurrea hartu eta kontrolatzeko araudia.

–Norberaren eta ingurumenaren segurtasunerako araudia aplikatu eta betetzea. Hondakin solidoak kudeatzeari buruzko araudia betetzea.

–Zorroztasuna lan egitean.

–Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa izatea.

–Erantzukizuna eta ordena materialak eta erremintak kontserbatu eta biltegiratzean.

–Instalazioen funtzionamendu-parametroekin lotutako matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.

–Matxurak diagnostikatzeko erremintak eta tresnak erabiltzea.

–Hozteko ekipoetako matxurak, haien aplikazioaren eta ezaugarrien arabera.

–Matxurak hozteko ekipoetan, erabilitako fluido hozgarriaren arabera.

–Matxurak aurkitzeko prozedurak.

–Matxurak diagnostikatzeko erremintak eta tresnak.

–Zorroztasuna lan egitean.

–Erantzukizuna eta ordena materialak eta erremintak kontserbatu eta biltegiratzean.

–Ihesak detektatu eta konpontzea.

–Matxurak zuzentzea hozte industrialeko ekipoetan (konpresio zentralak, konpresio anitza, uholdeko lurrungailuen sistemak, besteak beste).

–Matxurak konpontzea instalazio industrialetan, matxuratutako osagaia ordezteko edo konpontzeko teknikak erabiliz.

–Hozte industrialeko instalazioak eta haien osagaiak desmuntatzeko, egiaztatzeko, konpontzeko eta muntatzeko prozedurak.

–Ekipoak eta instalazioak desmuntatzeko, egiaztatzeko, konpontzeko eta muntatzeko teknikak.

–Hozgarria eta instalaziorako kaltegarriak izan daitezkeen beste gai batzuk berreskuratzeko teknikak.

–Zorroztasuna lan egitean.

–Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa izatea.

Lanbide modulua: Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak.

Kodea: 0042.

Iraupena: 180 ordu.

Prestakuntza unitatea: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioak muntatzea.

Kodea: 0042-UF01(NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Girotzeko eta aireztatzeko instalazioak muntatzeko plano eta zehaztapen teknikoak interpretatzea.

–Muntatzeko sekuentzia ezartzea, planoetan eta dokumentazio teknikoan oinarrituta.

–Hozteko, berotzeko eta aireztatzeko instalazioekin lotutako ekipoak eta gainerako elementu osagarriak muntatzea (konpresoreak, trukagailuak, balbulak eta hodiak, besteak beste), kalitatez, segurtasunez eta ingurumenarekiko errespetuz, haien funtzionamendua ziurtatuta.

–Hozteko, girotzeko eta aireztatzeko instalazioak muntatzeko teknikak aplikatzea, kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

–Hozteko, girotzeko eta aireztatzeko instalazioekin lotutako sistema elektrikoak eta erregulazio eta kontrolekoak muntatzea, kalitatez eta segurtasunez, haien funtzionamendua ziurtatuta.

Prestakuntza unitatea: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioak martxan jartzea eta erregulatzea.

Kodea: 0042-UF02(NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Segurtasun proba partzialak egitea, aldez aurreko funtzionamendua hotzean eta presiopean, eta girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioetako eta ekipoak behin betiko martxan jartzen laguntzea, funtzionamendurako eta segurtasunerako eskatzen diren baldintzak betez.

–Kontrol-parametroen karga egitea, kasu bakoitzean ezarritako edo zehaztutako prozeduren arabera.

–Funtzionamendua erregulatu eta kontrolatzeko elementuen doikuntza egitea, kasu bakoitzean ezarritako edo zehaztutako prozeduren arabera.

–Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze- instalazioak zerbitzuan jartzea, kasu bakoitzean ezarritako edo zehaztutako prozeduren arabera.

–Girotzeko instalazioaren parametroak (tenperatura, hezetasun erlatiboa, abiadura eta airearen kalitatea) instalazioa abian jarri ondoren egiaztatzea, haiek kontrolatu eta erregulatzen dituzten elementuak doituz, ezarritakoekin bat ez badatoz.

–Aireztatzeko eta kanporatzeko instalazioaren parametroak (airearen kalitatea eta gehiegizko edo gutxiegizko presioaren balioak hala behar duten tokietan), instalazioa abian jarri ondoren egiaztatzea, haiek kontrolatu eta erregulatzen dituzten elementuak doituz, ezarritakoekin bat ez badatoz.

–Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioak martxan jartzeari buruzko txostena egitea beharrezko informazioarekin, eskatutako zorroztasunarekin eta normalizatutako formatuan.

Prestakuntza unitatea: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioetako mantentze prebentiboa.

Kodea: 0042-UF03(NA).

Iraupena: 50 ordu.

–Prebentziozko mantentze-lanetarako dokumentazio teknikoa interpretatzea.

–Sistema desberdinak (airea tratatzeko unitatea, bero-sortzailea, banaketa eta haien elementuak eta osagaiak) identifikatzea instalazioan, dokumentazio teknikoko zehaztapenekin lotuz.

–Sistemetako aldagaiak behatu eta neurtzeko teknikak aplikatzea makinen eta ekipoen datuak eskuratzeko (zaratak, bibrazioak, kontsumoak, tenperaturak, presioak, olioaren egoera, hozgarriaren egoera, besteak beste), neurgailuak, tresnak eta erremintak egoki erabiliz eta haien egoera ondorioztatzea erreferentziarako ezarritako parametroekin lortutako emaitzekin konparatuz.

–Legionellaren aurkako mantentze-lan higieniko-sanitarioa egitea, indarrean dagoen araudia aplikatuz.

–Garbitzea, lotu eta finkatzeko elementuak doitzea, ihesak konpontzea, azal-egoerak behatzea, besteak beste, lanabesak eta erremintak behar bezala erabiliz eta produktuak eskatzen den segurtasunez erabiliz.

–Neurketa, kontrol eta erregulazioko tresnak doitzea.

–Esku-hartzeen txostena egitea, antzemandako anomaliak eta akatsak historialean jaso beharreko datuak azalduz.

Prestakuntza unitatea: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioetako mantentze zuzentzailea.

Kodea: 0042-UF04(NA).

Iraupena: 40 ordu.

–Girotze- eta aireratze- nahiz kanporatze-instalazioen sistemen eta ekipoen egoera eta matxurak diagnostikatzea, akatsa aurkituz eta identifikatuz eta/edo zer matxura mota den, eta horren arrazoiak zehaztuz.

–Mantentzeko teknikak aplikatzea, girotze- eta aireratze- nahiz kanporatze-instalazioen elementuak ordeztea ekartzen dutenak, prozedurak zehaztuz eta funtzionamenduan berriz jarriz, eskatzen den segurtasunez, bere dokumentazio teknikotik abiatuta.

–Girotze- eta aireratze- nahiz kanporatze-instalazioak martxan jartzea, konpondu ondoren, ezarritako funtzionamendu baldintzak bermatuta.

–Egindako jarduerei eta lortutako emaitzei buruzko txosten-memoria egitea.

–Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioen mantentze-lan zuzentzaileetan erabilitako baliabideak eta ekipoak lotzea horietan sor daitezkeen arriskuekin.

Lanbide-modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

Kodea: 0043.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0043-UF01(NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

–Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

–Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.

–Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

–Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

–Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

–Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

–Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

–Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

–Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

–Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

–Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

–Arriskuaren balorazioa.

–Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

–Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

–Prebentzio plana eta horren edukia.

–Larrialdietarako eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

–ETE batentzako larrialdi plana prestatzea.

–Larrialdietan jarduteko protokoloa.

–Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak.

–Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

–Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0043-UF02(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Lan arloko zuzenbidea.

–Banakako lan harremanaren azterketa.

–Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

–Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

–Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

–Soldataren ordainagiria.

–Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

–Langileen ordezkaritza.

–Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

–Lan gatazka kolektiboak.

–Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

–Langileentzako onurak erakunde berrietan: malgutasuna eta onura sozialak, besteak beste.

–Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

–Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

–Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

–Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

–Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

–Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0043-UF03(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

–Erabakiak hartzeko prozesua.

–Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, bere eraginpeko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

–Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

–Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

–Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

–Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

–Enplegua bilatzeko teknika eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

–Autoenplegua baloratzea lanbideratzeko aukera gisa.

–Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

–Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

–Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

–Gizarte trebetasunak. –Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak.

–Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

–Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

–Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

–Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0044.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea.

Kodea: 0044-UF01(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

–Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak hozteko eta girotzeko instalazioetako enpresen jardunean.

–Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

–Ekintzaileen jarduna hozteko eta girotzeko instalazioen sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

–Ekimenaren arriskua.

–Negozioaren ideia hozteko eta girotzeko instalazioen enpresa baten eremuan.

–Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

–Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

–Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

–Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

–Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

–Hozteko eta girotzeko instalazioen sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0044-UF02(NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

–Hozteko eta girotzeko instalazioen arloko enpresen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

–Hozteko eta girotzeko instalazioen sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

–Hozteko eta girotzeko instalazioen sektoreko ETE baten harremanak.

–Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

–Enpresa plan bat prestatzea.

–Marketin plan baten edukiak.

–Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

–Enpresa motak. Forma juridikoak.

–Forma juridikoa hautatzea.

–Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

–Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0044-UF03(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

–Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

–Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

–Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

–Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

–Kontabilitateko operazioak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

–Enpresen zerga betebeharrak.

–Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

–Hozteko eta girotzeko instalazioen arloko enpresa baten administrazio kudeaketa.

4. ERANSKINA

Baliozkotzeak eta salbuespenak

Lanbide moduluen arteko baliozkotzeak, zehazki, 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSEren) babesean ezarritakoen eta, 2/2006 Lege Organikoaren babesean, Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako Teknikariaren tituluan ezarritakoen artekoak.

LOGSE 1/1990 LEGEAN EZARRITAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE): HOZTEKO ETA GIROTZEKO INSTALAZIOAK

Hozteko makina eta ekipoak

0036. Makina eta ekipo termikoak

Mekanizazio eta lotura teknikak instalazioak muntatu eta mantentzeko teknikak

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

Instalazio elektrikoak eta automatismoak

0038. Instalazio elektrikoak eta automatismoak

Hozteko instalazioak

0040. Hozte komertzialeko ekipoen muntaketa eta mantentze-lanak

0041. Hozte industrialeko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak

Girotzeko eta aireztatzeko instalazioak

0042. Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan

0044. Enpresa eta ekimen sortzailea

Hozteko, girotzeko eta beroa sortzeko instalazioak muntatu eta mantentzeko teknikariaren tituluari dagokion lantokiko prestakuntza.

0244. Lantokietako prestakuntza.

5. ERANSKINA

Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko lotura

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTU DAITEZKEEN LANBIDE MODULUAK

UC0114–2: Merkataritza eta industria arloko hozte sistemak muntatzea

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

UC0115–2: Merkataritza eta industria arloko hozte sistemen mantentze-lanak

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

0038. Instalazio elektrikoak eta automatismoak

UC1158–2: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze- instalazioak muntatzea

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

UC1159–2: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze- instalazioak mantentzea

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak.

0038. Instalazio elektrikoak eta automatismoak

UC0114–2: Merkataritza eta industria arloko hozte sistemak muntatzea

UC0115–2: Merkataritza eta industria arloko hozte sistemen mantentze-lanak

0040. Hozte komertzialeko ekipoen muntaketa eta mantentze-lanak

0041. Hozte industrialeko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak

UC1158–2: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze- instalazioak muntatzea

UC1159–2: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze- instalazioak mantentzea

0042. Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak

B) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

GAITASUN UNITATE EGIAZTAGARRIAK

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

0038. Instalazio elektrikoak eta automatismoak

0040. Hozte komertzialeko ekipoen muntaketa eta mantentze-lanak

0041. Hozte industrialeko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak

UC0114–2: Merkataritza eta industria arloko hozte sistemak muntatzea

UC0115–2: Merkataritza eta industria arloko hozte sistemen mantentze-lanak

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

0038. Instalazio elektrikoak eta automatismoak

0042. Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak

UC1158–2: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze- instalazioak muntatzea

UC1159–2: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze- instalazioak mantentzea

6. ERANSKINA

Irakasleak

A) Esleitutako irakaslana.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0036. Makina eta ekipo termikoak

Energia sistemen antolaketa eta proiektuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

Ekipo Termikoak eta Fluidoen Ekipoak Instalatu eta Mantentzea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0038. Instalazio elektrikoak eta automatismoak

Energia sistemen antolaketa eta proiektuak

Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0039. Hozteko eta girotzeko instalazioen konfigurazioa

Energia sistemen antolaketa eta proiektuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0040. Hozte komertzialeko ekipoen muntaketa eta mantentze-lanak

Ekipo Termikoak eta Fluidoen Ekipoak Instalatu eta Mantentzea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0041. Hozte industrialeko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak

Ekipo Termikoak eta Fluidoen Ekipoak Instalatu eta Mantentzea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0042. Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak

Ekipo Termikoak eta Fluidoen Ekipoak Instalatu eta Mantentzea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0043. Lanerako prestakuntza eta orientabidea

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0044. Enpresa eta ekimen sortzailea

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

–Enpresa Zientzietako diplomaduna

–Lan Harremanetako diplomaduna

–Gizarte Laneko diplomaduna

–Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

–Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Energia sistemen antolaketa eta proiektuak

–Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

–Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

–Herri Lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

–Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

–Ontzietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

–Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

–Meategietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

–Ontzietako Makinetako diplomaduna

Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

–Itsasontzietako Irrati-elektronikako diplomaduna

–Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazioko espezialitatea

–Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa

–Industria ingeniari teknikoa, Elektrizitatearen espezialitatea, Industria Elektronikaren espezialitatea

–Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0036. Makina eta ekipo termikoak.

0038. Instalazio elektrikoak eta automatismoak.

0039. Hozteko eta girotzeko instalazioen konfigurazioa

–Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

0043. Lanerako prestakuntza eta orientabidea

0044. Enpresa eta ekimen sortzailea.

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak.

0040. Hozte komertzialeko ekipoen muntaketa eta mantentze-lanak

0041. Hozte industrialeko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak

0042. Girotze-, aireztapen- eta kanporatze-instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak

–Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

–Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

7. ERANSKINA

Lekuak

Irakaslekua:

Balio anitzeko gela

Gela teknikoa

Instalazio termikoetako lantegia

Instalazio elektroteknikoetako eta sistema automatikoetako lantegia

Muntaketa tekniken lantegia

Iragarkiaren kodea: F1414418