247. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

89/2014 FORU DEKRETUA, urriaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitatean Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

ZIOEN AZALPENA

1.–Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta sozialen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, laneratzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza etengabe egokitzeko produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara, Lanbide Heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Orobat, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea, Lanbide Heziketaren eskaintza gizartearen eta ekonomiaren premietara egokitzeko dagokion lurralde eremuan. Bestalde, Lanbide Heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek uztailaren 13ko 1071/2012 Errege Dekretua garatzen du, Natur Ingurumenaren Aprobetxamendu eta Zainketako Teknikariaren titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituena.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluen curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2.–Arau honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio hori, alegia, Basoberritzeak eta baso-tratamenduak, otsailaren 1eko 108/2008 Errege Dekretuak arautzen duena, osatu gabeko hainbat kualifikaziorekin (Baso aprobetxamenduak, otsailaren 1eko 108/2008 Errege Dekretuak arautzen duena, Ehiza- eta arrain-habitata mantendu eta hobetzea, maiatzaren 28ko 715/2010 Errege Dekretuak arautzen duena, eta Mintegian haziak eta landareak ekoiztea, maiatzaren 28ko 715/2010 Errege Dekretuak arautzen duena), hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, elementu bereizgarriak dituena Nafarroarentzat, tituludun hauek lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste esparru batzuekin loturik dagoelako eta esparru horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3.–4. artikulua, hari lotua dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumari buruzkoa da, eta bi zatitan dago banatua. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4.–Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi mailetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5.–Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu; 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari tituluaren heziketa zikloa bukatu eta gero; 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du; eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua dago) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6.–Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren lekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko urriaren 8an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea da, Nekazaritzako Familia Profesionalaren barnean, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

2. artikulua. Identifikazioa.

Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari titulua elementu hauek identifikatzen dute:

a) Izena: Natura-ingurunea ustiatzea eta kontserbatzea.

b) Maila: 2. - Erdi Mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Nekazaritza.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, baita produkzio-sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua. Curriculuma.

1. Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikariaren heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute haren ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetarako. Programazio hori hura garatzen duten lan unitateen bitartez zehaztuko da.

5. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, eta bat datoz Natur Ingurumenaren Aprobetxamendu eta Zainketako Teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen uztailaren 13ko 1071/2012 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2 B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua. Heziketa zikloan sartzeko bideak.

Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari tituluak sarbidea ematen du goi mailako heziketa zikloetarako, goi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroa gaindituz gero, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari tituluak Batxilergoko edozein modalitate egiteko aukera ematen du, baita Gobernuak erabakitzen dituen Batxilergoko ikasgaiak baliozkotzeko ere, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 34.2 artikuluari jarraikiz.

8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide heziketako tituluen lanbide moduluen eta dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarriak dituzten lanbide moduluen arteko baliozkotzeak.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin eta gaitasun unitateekin eta Batxilergoko ikasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokionez, uztailaren 13ko 1071/2012 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoa eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoa bete beharko da.

9. artikulua. Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5 A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5 B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua. Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6 A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da, eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6 B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitatea zein den.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6 C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua. Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen den lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntza emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunendako den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetarako eta laneko tresna lagungarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makinek eta ekipamenduek behar dituzten segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo edo hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzak lortzea eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak eta abar) ongi funtzionatzeko behar duen instalazioa edukiko du, eta segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko ditu.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, aipatu irakaslekuetan ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen, modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Tituluaren baliokidetasunak.

1. Uztailaren 13ko 1071/2012 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Oihangintzako teknikari laguntzailearen tituluak (Nekazaritza) eta foru dekretu honetan curriculuma arautzen zaion Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari tituluak ondorio profesional berak sortuko dituzte.

2. Era berean, ekainaren 9ko 154/1997 Foru Dekretuan araututa dagoen Baso-lanetako eta Natur Ingurunea Zaintzeko teknikariaren tituluak eta foru dekretu honetan arautzen den curriculuma duen Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari tituluak ondorio akademiko eta profesional berberak izanen dituzte.

Bigarren xedapen gehigarria.–Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 irakastordu baditu, uztailaren 13ko 1071/2012 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. atalean ezarritakoarekin bat.

2. Xedapen gehigarri bakarra. Gaitasun profesionalak.

Foru dekretu honetan, 3050 lanbide moduluan (Laboreak ureztatzea, ongarritzea eta tratamenduak aplikatzea), ezarritako prestakuntzak bermatzen du oinarrizko trebakuntza mailan pestizidekin tratamenduak egin ahal izateko behar den jakite maila, Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa esparrua ezartzen duen irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen iragankor bakarra.–Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Ekainaren 9ko 154/1997 Foru Dekretuan ezarritako Baso-lanetako eta Natur Ingurunea Zaintzeko teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe uzten da ekainaren 9ko 154/1997 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Baso-lanetako eta Natur Ingurunea Zaintzeko teknikariaren tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Ezarpena.

2014-2015 ikasturtetik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak noiznahi ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako edozein modalitatetan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko urriaren 8an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA

Lanbide erreferentea

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra ondorengo jarduera hauetan datza: basoberritzea, basoen hidrologia lehengoratzea edo antolatzea eta basoa ustiatzea, bai eta natura-ingurunea kontrolatzea eta zaintzea ere, eta, horretarako, basogintzako makineria eta instalazioak erabiltzea eta mantentzea eta ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatzea.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoa:

AGA345–2: Basoberritzeak eta baso-tratamenduak. Honako gaitasun unitateak biltzen ditu:

–UC1125–2: Basoberritzeko eta basoen hidrologia zuzentzeko lanak egitea.

–UC1126–2: Baso-tratamenduak egitea.

–UC1121–2: Basogintzako traktoreak erabiltzea eta horien mantentze-lanak egitea.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:

AGA343–2: Baso-ustiapena, gaitasun unitate hauek barnean hartzen dituena:

–UC1116–2: Zuhaitzak ipurditik moztea eta prozesatzea, motozerraz.

–UC1117–2: Zuhaitzak ipurditik moztea eta prozesatzea, basoko uzta-makinaz.

AGA458–2: Ehiza- eta arrain-habitata mantendu eta hobetzea. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

–UC1473–2: Espezie urtar kontinentalak birpopulatzeko eta haien habitata zaindu eta hobetzeko lanak egitea.

–UC1475–2: Ehiza-espezieak birpopulatzeko lanak egitea.

AGA460–2: Haziak eta landareak mintegian ekoiztea, ondoko gaitasun unitate hauekin:

–UC1479–2: Mintegian landareak hedatzeko eragiketak egitea.

–UC0525–2: Izurriak, gaixotasunak, belar gaiztoak eta fisiopatiak kontrolatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Basoa ustiatzeko lanak egitea, ingurumenari buruzko araudia eta plan teknikoak betez.

2) Hautatutako makineriarekin lurra prestatzea, eta, eginkizun horretan, tresneria erregulatzea eta lanak jardunbide egokien arabera egiten direla bermatzea.

3) Laboreentzat onuragarriak eta kaltegarriak diren eragileak zenbatzea, ezarritako laginketa metodoak erabiliz.

4) Behar den tratamendu fitosanitarioa prestatu eta aplikatzea, dokumentazio teknikoa interpretatuta.

5) Frutak eta haziak biltzea, landareak hedatzea eta lantzea, segurtasun baldintzak mantenduz eta laneko programazioa kontuan izanik.

6) Baso-lanak egitea, makineria erabiliz eta natura-ingurunea zainduz.

7) Jabetzaren eta natura-ingurunearen aurkako arau-hausteak atzematea, eta legeak betearaztea, dagokion arduraren esparruan.

8) Natura-ingurunea begiratzea, baso-suteak eta bestelako gorabeherak atzemateko, ezarritako jarduketa prozedurei jarraikiz.

9) Baso-suteei aurrea hartzeko lanak egitea, beste kidegoekin elkarlanean eta dauden baliabideak erabiliz.

10) Natura-ingurunearen gidari-lanak egitea eta ibilbideak lantzea.

11) Ehiza- eta arrain-habitata zaindu edota hobetzea, plan teknikoei jarraikiz.

12) Ehiza- eta arrain-ustiaketa kontrolatzea, ehiza eta arrantzari buruzko legeen arabera.

13) Traktoreak, erremintak eta oro har basoko makinak erabiltzea eta zaintzea, zehaztasun teknikoak aintzat hartuta.

14) Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzea, –bizialdi osoko ikaskuntzarako– dauden baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita, jakintzak eguneratzeko.

15) Bere eskumeneko eremuan erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, eta esleitutako lana antolatu eta garatzea, lan ingurunean beste profesional batzuekin talde lanean edo lankidetzan jardunez.

16) Jarduerari dagozkion gorabeherak arduraz konpontzea, gorabehera horiek sortu dituzten eragileak identifikatuz, bere eskumeneko eta autonomiako esparruaren barrenean.

17) Komunikazio eraginkorra izatea, bere lan eremuan parte hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumenak errespetatuz.

18) Produkzio-prozesuan laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako neurriak eta protokoloak aplikatzea, pertsonen, lan-ingurunearen eta ingurumenaren gaineko kalteak saihestearren.

19) Produkzioko edo zerbitzuak emateko prozesuetan bildutako jarduera profesionaletan, kalitate-prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta –denontzako diseinukoak– aplikatzea.

20) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide jardueran ekimena izatea.

21) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Titulu hau lortzen duten pertsonek basoak berritzeko, basoen hidrologia lehengoratzeko eta antolatzeko, basoak ustiatzeko eta natura-ingurumena kontrolatzeko eta zaintzeko lanak egiten dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan, publiko zein pribatuetan, dihardute.

Beren jarduera norberaren edo besteren kontura egiten duten langileak dira. Kualifikazio bereko edo maila baxuagoko kualifikazioko pertsonekin ariko dira lantaldeetan eta hierarkian tarteko buru baten mendean izango dira. Batzuetan, enpresa txikiak direnean, langileak izan ditzake bere ardurapean, baina produkzio arduradunak gainbegiratuta.

Hauek dira zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak:

–Basogintzako jardueretako langile kualifikatua.

–Zur-, artelazki- eta egur-ustiapeneko langile espezializatua.

–Baso-prozesadoreko makinista.

–Traktorista.

–Motozerralaria, baso-moztailea, trontzalaria.

–Artelazki-biltzailea.

–Langile espezializatua zuhaitzetako altuerako lanetan.

–Langile espezializatua basoberritzeko enpresetan.

–Basoen hidrologia zuzentzeko lanak egiten dituzten enpresetako langile espezializatua.

–Baso-tratamenduak egiten dituzten enpresetako langile espezializatua.

–Bideak egiteko eta mantentzeko lanak egiten dituzten enpresetako arduraduna.

–Langile espezializatua, norberaren konturakoa, basoberritzeko eta baso-tratamenduetako lanetan.

–Mintegizaina.

–Mintegiko langile, oro har.

–Langile kualifikatua, norberaren konturakoa, baratze, mintegi eta lorategietan.

–Langile kualifikatua, besteren konturakoa, baratze, mintegi eta lorategietan.

–Langile kualifikatua, mintegietan landareak hedatzen.

–Langile kualifikatua, mintegietan landareak landatzen.

–Langile espezializatua, altueran haziak eta fruituak biltzen.

–Langile kualifikatua, haziak ekoizten.

–Produktu fitosanitarioen aplikatzailea.

–Txertatzailea.

–Langile espezializatua habitat naturalaren eta ehiza-espezie eta espezie urtar kontinentalen inbentarioa, jarraipena eta egokitzapena egiten.

–Langile espezializatua ehiza- eta arrantza-espezieak eta karramarroak birpopulatzen.

–Langile kualifikatua, bere zein besteren kontura, basogintzako jardueretan eta gisakoetan.

–Laguntzailea harrapakariak edo espezie inbaditzaileak legez kontrolatzeko lanetan.

–Gidaria ehiza- eta arrain-turismoko jardueretan.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Gure lurraldea, bere kokapen geografikoari eta ezaugarri fisikoei esker (geomorfologia, orografia, litologia, edafologia, klimatologia), egoera aproposean dago bertan hainbat natur eremu ager, elkar eta igaro daitezen. Horren ondorioz Nafarroan balio ekologiko handiko ondare naturala dago, berezia eta askotarikoa, ingurumen kalitatearen adierazle erabiltzeko modukoa.

Baso-lurralde zuhaiztuna Nafarroako lurraldearen (hamar miloi hektareatik gorakoa) %45 da gutxi gorabehera. Pagadiak dira hedatuenak (120.000 hektareatik gora) eta ospetsuenak, ezbairik gabe. Hostozabalen artean, aurrekoari hariztiak, karraskadiak-artadiak eta nahasketak jarraitzen diote, alde nabarmenez. Koniferoen artean, baso-pinua nagusi da, 60.000 hektareatik gorako azalerarekin. Horretaz aparte, honako hauen presentzia nabarmendu behar da: Pinus uncinata, P. halepensis, P. nigra edo P. radiata espezieetako pinudiak, izeidiak eta bestelako erretxinadunak. Hostozabal-koniferoen baso mistoek osatzen dute banaketa.

Foru geografian ibaiek 7.450 kilometro zeharkatzen dituzte. Ibaiak bi isurialdetakoak dira (kantauriarra eta mediterraneoa), hainbat ibai-erregimenetakoak eta hainbat arrain-eremutakoak. Emari eta ibilguen ondoan, bizirik dirauten galeria-baso estu urriek, makaldiek eta laborantzako ibarrek ibai-sistemak osatzen dituzte eta ordezkaezinak dira korridore ekologiko gisa.

Gure natura-inguruneak osotara dituen balio horiek, berak sortzen dituen hainbat motatako baliabideek eta berari lotuta dauden kultur eta gizarte balioek babes-prozesu eta -tresnak gararazi eta aplikarazi dituzte, Europako, estatuko eta foru komunitateko esparruetan. Aplikazio orokorragoen artean, honako hauek nabarmentzen ahal dira: natur ondarearen eta biodibertsitatearen gaineko ezagutzaren sustapena; natura-ingurunea planifikatzeko eta antolatzeko tresnak; ingurumen baimenen (eragina, integratua, ukipenak, sailkatua...) bidezko prebentzioa; ur, baso, abere eta arkeologia jabari publikoen babesa; nekazaritza eta ingurumen arloko neurri eta jardunbide egokiak; ingurumenaren ikuskapena eta zaintza; eta diziplina araubidea, salaketak eta zehapen prozedurak.

Foru legeen bidez, printzipioak finkatzen dira eta mendien kudeaketa bideratzen da haren baldintza ekologikoak kontserbatu eta hobetze aldera. Horretarako, kudeaketari jarraibideak eta metodologiak ematen dizkio, hala nola: onura publikoko mendien eta mendi babesleen deklarazioa; titulartasun publikoaren defentsarako prozedurak; baso azaleraren galerari eta erabilera-aldaketari aurre egiteko prebentzioak; proiektu eta plan teknikoen bidezko mendien antolakuntza; izurriteak eta eritasunak, higadura, suteak eta bestelako gaitzak prebenitu eta kontrolatzeko neurriak eta jarduketak; eta basoen birsortze eta berritzeetarako jarraibideak eta tratamenduak. Jarduketa horiek guztiek langile kualifikatuak behar dituzte.

Horietako bat da naturgune babestua deklaratzea eta horiek kudeaketa planen bidez kontserbatzea. Nafarroan naturgune babestuen sare bat dago, sendotua eta berritze fase betean. 1989. urtetik, 120 naturgune babestu baino gehiago deklaratu dira, tresna klasikoen bidez: erreserbak, lekuneak, monumentuak, aisiarako eremuak, paisaiak edo parke naturalak. Gure lurraldeko %8ri ukitzen diote, eta haiei Natura 2000 Sareko naturguneak gehitu zaizkie azken urteetan. Sarean 42 leku daude, barnean Europar Batasunaren intereseko habitatak eta lekuak hartzen dituztenak, eta sarean sartzea proposatu zitzaion Europako Batzordeari. Europak dagoeneko balioztatu du proposamena eta lekuak zainketa bereziko eremuak deklaratu eta dagokien kudeaketa-planez hornitzen ari dira. Horietako hamarrek prozesu osoa bete dute. Multzoa 250.000 hektareatatik hedatzen da eta hasierako saria hobesten du, ordezkaritasunari eta tamainari dagokienez.

Natura-ingurunearen erabilera publikoak, bere bi alderdietan, hots, aisialdikoa-turistikoa eta ingurumen hezkuntzakoa, lurralde hedapena eta jendarteko gorakada izan ditu. Horregatik, komenigarria da antolamendu egokia ezartzea, naturgune bakoitzaren kontserbazio-helburuekin bat egiten duten jardueren plan eta programen bidez.

Landarea prestatu edo ugaltzeak, basoberritzeko teknikek, lehengoratzeek eta ondare natural horrek sortzen dituen askotariko baliabideen ustiapenek, ohikoek nahiz berriek, errenta zuzenak eta zeharkakoak ematen ahal dizkie landa eremuetako herriei eta biztanleei eta mantendu eta sustatzen ahal dira kontserbazio eta biodibertsitatearekin bateragarriak badira. Bateragarritasun hori lortze aldera, administrazio eskudunaren interbentzio- eta baimen-prozeduren mende jartzen dira, eta, horrela, prestakuntza ziklo honetako profesionalentzat lan nitxoak sortzen dira, besteak beste honako hauek: egurra moztea, egur-ustiapena, biomasa –hura pilatzea nola eraldatzea, gaur egun gorantz doana–. Aurrekoaz gain, kasu guztietan ustiapen horiek iraunkortasun irizpideei eutsi behar diete, hots, euren erauzte- edo erabilera-mailek edo erritmoek produktibitatearekin bat etorri behar dute eta baliabidearen iraupena ez dute arriskuan jarriko, ez eta hurrengo belaunaldiei baliabidearen aukerak murriztuko ere, bereziki prozesu horietan guztietan mekanizazio handia gertatu dela ikusita.

Abian jarri den sistemetako bat, eta balio erantsia ekartzen duena, baso-ziurtapena da, honako helburu hauek dituena: mendietako kudeaketa ikuspuntu guztietatik (ekonomikoa, ingurumenekoa eta soziala) iraunkorra dela ziurtatzea eta eskuratutako produktuak iraunkortasun hori betetzen dutela bermatzea azken kontsumitzaileari. Gaur egun aplikatzen ari diren ziurtapen sistema nagusiak PEFC eta FSC dira. Lehen sistemaren bidez, Nafarroan 235.000 hektarea baino gehiago ziurtatu dira.

Bestelako ustiapenen kasuan (larreak; fruituen, zizen eta onddoen bilketa; ehiza eta arrantza), antolamendu-planak aplikatzearen bidez ziurtatzen da iraunkortasuna. Plan horiek, azterlan teknikoen bidez abeltzaintzako kargak ezartzen dituzte, bai eta baliabidearen hasierako egoerarako, denboraren araberako produkziorako eta hobetzeko aukeretarako egokiak diren uzta-kopuruak edo gehieneko harrapaketak. Horretan guztian gaitasuna duten pertsonak behar dira, hainbat lanetan aritzeko: ehiza eta arrantza kontrolatzea, mendizainak, abeltzaintzako karga eta osasuna kontrolatzea, eta, halaber, ustiapenak zaintzea (zizak, fruituak...). Beste puntu garrantzitsu bat baso-suteei buruzkoa da.

c) Prospektiba.

Aldaketa klimatikoaren ondorioak, natur baliabideen gehiegizko ustiapena eta horren ondorioz haien agorpena, basa faunako eta florako espezieen desagerpena eta intereseko naturguneen andeatzea arrazoiak dira naturguneen babesari protagonismoa handiagoa emateko, funtsezko tresna izan dadin natur ondarea eta biodibertsitatea kontserbatzeko, iraunkorki erabiltzeko eta hobetzeko.

Europan guztira baso azalera handiena duten herrialdeen artean, gaur egun Espainia bigarrena da, eta baso azalera zuhaiztun handiena dutenen artean hirugarrena. Nabarmentzekoak dira dehesa itxurako mendiak; haietan giza jarduera elkartu egiten da natura-ingurunearen kontserbazioarekin, alegia, garapen jasangarria. Naturgune kopuru garrantzitsu horrek biodibertsitatea eta endemismoa bermatzen ditu.

Basoetan inbertitzea bizi-kalitatean inbertitzea da: baso berriak landatzea eta dauden basoak lehengoratu, kontserbatu eta mantentzea ondasun ukiezina dira gizartearentzat, eta balio kalkulaezinekoa, basoek urteko CO2ko emisioen portzentaje handi bat biltegiratzen dutelako, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan lagunduz. Halaber, laguntzen du ziklo hidrologikoa mantentzen, higadura eta desertizazio prozesuak murrizten eta lurzorua aberasten.

Horrez gain, baso-sektorea landa-enpleguaren sorgune bat da, landa despopulatzea eta abandonatzea ekidinez, eta aberastasuna sortzen laguntzen du, natura-ingurunea suspertuz. Ildo honetan, ehiza eta arrantza, ingurumenari buruzko hezkuntza eta ingurumenarekiko errespetuaz eta ingurumeneko arazoez kontzientziatzea lanpostuen iturri berriak dira, aldi berean ondasun ekonomikoak eta sozialak sortzen dituztenak.

Babestutako edo babestu gabeko naturguneen inguruan sortu diren jarduerek, aisialdiaren, astialdiaren eta turismo aktiboaren arloetan, langile kualifikatuak behar dituzte, eta gauza bera gertatzen da baso-suteen aurkako defentsan, gaur egun enplegua sortzen duten azpisektoreetako bat baita.

Profesional honek balio anitzeko profila izan behar du, aldaketetara moldatzeko gai dena, autonomia maila handiarekin, baina taldean era koordinatuan lan egiteko eta erabakiak hartzeko gaitasuna behar ditu.

Sektoreko berrikuntzak honako hauek dira: biomasa erregai gisa ekoiztea; makinak, tresnak eta ekipamenduak teknologikoki hobetzea eta informazioaren teknologia berriak erabiltzea, lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia, baso-lanei buruzko araudi berariazkoa eta ingurumenaren babesari buruzkoa errespetatuz eta aplikatuz.

2. ERANSKINA

Curriculuma

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Plan teknikoak interpretatzea, eta haien zehaztapenak aztertzea, baso-ustiapeneko eragiketak egiteko.

b) Nekazaritzako jardunbide egokiaren arabera lanak egitea, ekipamenduen hautapena eta erregulazioa justifikatuz, lurra prestatzeko.

c) Laginketa metodoak deskribatzea eta erabiltzea, kontaketa prozedurak identifikatuz, landareentzat onuragarri eta kaltegarri diren eragileak kuantifikatzeko.

d) Tratamendu fitosanitarioaren prozesua deskribatzea eta gauzatzea, dokumentazio teknikoa aztertuz eta hura prestatzeko eta aplikatzeko ekipamenduak aukeratuz.

e) Parametro teknikoak eta kalitate parametroak identifikatzea eta deskribatzea, fruten eta hazien bilketa egiteko.

f) Lan programazioan deskribatutako laborantza lanak egitea, landareak hedatzeko eta hazteko teknikak identifikatuz.

g) Makineria hautatu eta erabiltzea, eta ingurumena kontserbatzeko teknikak deskribatzea baso-tratamenduak egiteko.

h) Legedia interpretatzea, ingurumenari buruzko araudia aztertuz arau-hausteak antzemateko.

i) Zaintzako ekipoak eta baliabideak identifikatu eta erabiltzea, jarduketa protokoloak lotuz baso-suteak eta bestelako gorabeherak antzemateko prozedurekin.

j) Baliabideak eta ekipoak hautatu eta erabiltzea, baso-suteei aurrea hartzeko jarduketa protokoloak aplikatuz.

k) Ibilbideak prestatzea, ezarritako protokoloak aplikatuta, natura-inguruneko gida-jarduerak egiteko.

l) Plan teknikoak interpretatzea, haien zatiak eta edukia aztertuz ehiza- eta arrain-habitata zaindu eta hobetzeko.

m) Legeak aztertzea, eta ehiza- eta arrantza-jarduerak deskribatzea, ehiza- eta arrain-ustiapenak kontrolatzeko.

n) Makinak eta tresneria kontrolatzeko elementuak ezagutzea eta erabiltzea, eta betetzen dituzten funtzioekin erlazionatzea, haiek erabiltzeko eta mantentzeko.

ñ) Bizitzan zehar ikasteko baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aztertzea eta erabiltzea, ikasteko eta beren ezagutzak eguneratzeko, eta hobekuntza profesional eta pertsonaleko aukerak atzematea, lanbidean eta jardunean izan ditzaketen egoera ezberdinetara egokitu ahal izateko.

o) Taldean lan egitea eta antolaketa baloratzea. Tolerantziaz eta errespetuz parte hartzea eta erabaki kolektibo edo pertsonalak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.

p) Lan prozesuak garatzean sortzen diren arazoak eta gorabeherak konpontzeko irtenbide sortzaileak hartzea eta baloratzea, jarduerako gorabeherak modu arduratsuan konpontzeko.

q) Komunikazio teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, prozesuaren eraginkortasuna segurtatzeko.

r) Jarduera profesionalari lotutako ingurumen eta lan arriskuak aztertzea eta haien eragileekin erlazionatzea, hartu behar diren aurreneurriak oinarritzeko helburuarekin, eta protokolo egokiak aplikatzea, norberari, besteei, inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egiteko.

s) Irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko behar diren teknikak aztertzea eta aplikatzea.

t) Ikaskuntza prozesuan eta erreferentziazko ekoizpen sektorean laneko kalitaterako prozedurak hobetzeko behar diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

u) Enpresa sorkuntzaren, enpresaren eta ekimen profesionalaren prozedurak erabiltzea enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

v) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izatea.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikariaren lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

ESKOLAK ASTEAN

KURTSOA

0404

Agronomiaren oinarriak

160

5

1.a

0409

Landare-osasunaren printzipioak

100

3

1.a

0832

Basoberritzeak eta baso-tratamenduak

220

7

1.a

0834

Ehiza- eta arrain-espezieen kontserbazioa

130

4

1.a

0835

Baso-landarea mintegian ekoiztea

160

5

1.a

0837

0837a(1) Basogintzako makineria eta instalazioak I

190

6

1.a

0837b(1) Basogintzako makineria eta instalazioak II

70

3

2.a

0836

Baso-suteen prebentzioa

70

3

2.a

0479

Kontrol fitosanitarioa

90

4

2.a

0833

Natura-ingurunea ustiatzea

220

10

2.a

0838

Erabilera publikoa naturguneetan

90

4

2.a

0839

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

70

3

2.a

0840

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.a

0841

Lantokietako prestakuntza

360

Enpresaren ordutegian

2.a

(1) 0837 lanbide modulua: Basogintzako makineria eta instalazioak, arrazoi pedagogikoak eta antolaketakoak direla-eta, bi ikasturtetan dago zatituta: 0837a lanbide modulua. Basogintzako makineria eta instalazioak I, eta 0837b lanbide modulua. Basogintzako makineria eta instalazioak II.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Agronomiaren oinarriak.

Kodea: 0404.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Klimaren ezaugarriak eta laboreetan dituen eraginak zehazten ditu, eskura dauden informazioak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zona guztietako klimak sailkatu ditu.

b) Zona bereizgarrien edo ezagunen mikroklima deskribatu du.

c) Nekazaritzan eragina duten meteoroak deskribatu ditu.

d) Datu meteorologikoak eta klimatikoak jaso ditu, ekipamendu eta gailuekin.

e) Inguruko aldagai klimatikoen serie historikotik jasotako informazioa interpretatu du.

f) Mapa meteorologikoak interpretatu ditu.

g) Nekazaritzako jarduerek kliman duten eragina baloratu du.

2. Lurzoru motak eta haien ezaugarriak identifikatzen ditu, analisiaren bidez jasotako datuak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurraren propietate fisikoak, kimikoak eta biologikoak deskribatu ditu.

b) Lurzoru mota bakoitzaren ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Laginak biltzeko eta egokitzeko teknikak eta metodoak deskribatu ditu.

d) Analisi teknikak ezagutu ditu.

e) Analizatuko diren laginak prestatu ditu.

f) Laginak analizatu ditu, ezarritako analisi protokoloei jarraikiz.

g) Analisien emaitzak erregistratu eta interpretatu ditu.

h) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du lurzoruaren analisietan.

i) Lurzoruaren kalitate agronomikoa hobetuko duten medeagarriak emateko beharra identifikatu du.

j) Lurzorua laborantzarako prestatzeko eta haren propietateak kontserbatzeko egin behar diren lanen ezaugarriak zehaztu ditu.

3. Lurraren ezaugarri topografikoen oinarrizko irudikapena egiten du, eta erabilitako teknikak justifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurri-unitate topografikoak ezagutu ditu.

b) Mapa topografikoak eta planoak interpretatu ditu.

c) Sestra-kurbak landare-espezieen landaketarekin eta lurraren higadurarekin erlazionatu ditu.

d) Neurtzeko tresnak eta aparatuak erabili ditu.

e) Neurketaren datuak erregistratu ditu.

f) Lurzatiaren krokisa egin du, bere akotazioarekin.

g) Lurzatiaren planoa marraztu du hainbat eskalatan.

h) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

4. Espezieen ur-beharrak zehazten ditu eta uraren, lurzoruaren eta landarearen arteko erlazioa aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ureztatzeko uraren jatorria eta kalitatea baloratu ditu.

b) Ura lurzoruan atxikitzeko ahalmena zehaztu du.

c) Ura lurzoruan iragazteko abiadura kalkulatu du.

d) Lurzoruaren geruza freatikoa baloratu du.

e) Landarearen ebapotranspirazioa zehaztu du.

f) Ureztatzeko dosia eta maiztasuna kalkulatu ditu.

g) Ureztatzeko sistemak deskribatu ditu, lurzoruaren, uraren, landarearen eta topografiaren ezaugarrien arabera.

h) Ingurumen araudia interpretatu du.

5. Inguru hurbileneko ekosistemen ezaugarriak ezagutzen ditu, erlazio biotikoak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inguruko ekosistemetako komunitate biotikoak aztertu ditu.

b) Inguruko sare trofikoak definitu ditu.

c) Inguruneko energia fluxua aztertu du eta haren ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Dauden natur baliabideak identifikatu ditu.

e) Nekazaritzak eta abeltzaintzak ekosisteman duten eragina ekosistemarekin erlazionatu du.

f) Produkzio ekologikoak ekosisteman duen eragina baloratu du.

6. Landareen biologiaren eta nekazaritzako botanikaren oinarriak deskribatzen ditu eta landare-espezieekin eta irizpide taxonomikoekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landare-zelularen atalak eta funtzioak deskribatu ditu.

b) Landare-ehunen motak identifikatu ditu.

c) Landareen egitura, morfologia eta anatomia identifikatu ditu.

d) Landareen atalen funtzio eta ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

e) Landareen prozesu fisiologikoak deskribatu ditu.

f) Botanikako sailkapen-gakoak erabili ditu.

7. Erabiliko dituen ongarrien ezaugarriak zehazten ditu eta haien erabilera ezagutzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landareentzako elikagaiak identifikatu ditu.

b) Landareen nutrizio-desorekak deskribatu ditu.

c) Ongarri moten propietateak deskribatu ditu.

d) Ongarri moten garrantzia landareen garapenarekin erlazionatu du.

e) Ongarriek lurzoruan duten portaera deskribatu du eta landarean nola sartzen diren azaldu du.

f) Hidroponian eta fertirrigazioan erabiltzen diren ongarriak identifikatu ditu.

g) Ongarrien nahasketek hidroponian eta fertirrigazioan duten garrantzia baloratu du.

Edukiak.

Klimaren eta mikroklimaren ezaugarriak:

–Klima eta mikroklima. Motak.

–Elementu klimatikoak: tenperatura, presioa, hezetasun atmosferikoa, prezipitazioak. Landareen gaineko eragina.

–Aldagai klimatikoak neurtzeko aparatuak.

–Indize eta diagrama klimatikoak, esanahia.

–Eguraldia.

–Meteoroak. Motak. Landareen gaineko eragina.

–Mapa meteorologikoak: eguraldiaren iragarpena.

–Nekazaritzak eta abeltzaintzak kliman duten eragina. Berotegi efektua.

Lurzoruen identifikazioa:

–Lurzorua, haren osagaiak. Lurzoruaren profila.

–Lurzoruaren propietate fisikoak: ehundura eta egitura.

–Lurzoruaren propietate kimikoak.

–Lurzoruaren propietate biologikoak. Mikrofauna.

–Lurzoruaren materia organikoa.

–Lurzoru motak.

–Laginak jasotzea, prestatzea, analisiak egitea eta interpretatzea.

–Lurzoruaren analisietan laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzea.

–Medeagarriak: funtzioa. Motak: ehundurazkoak, organikoak, karezkoak.

–Lurzorua lantzea: xedea, lan motak. Lurzorua kontserbatzeko lanak eta jardunbideak.

Lur-neurketako eta topografiako eragiketen ezaugarriak:

–Neurri-unitateak. Eskalak.

–Lur-neurketako metodoak eta jardunbideak.

–Parametro topografikoak.

–Mapak eta planoak interpretatzea.

–Neurtzeko tresnak.

–Datu bilketa.

–Krokisak eta planoak egitea.

–Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzea eragiketa topografikoetan.

Espezieen ur-beharrak zehaztea:

–Ura: jatorria eta kalitatea.

–Ura lurzoruan. Lurzoruan ura atxikitzeko indarra egiaztatzea. Geruza freatikoa.

–Ur-beharrak: ebapotranspirazioa. Lurzoruko ur-balantzea. Behar garbiak eta osoak.

–Ureztatzeko oinarriak eta sistemak.

–Ureztatzeko dosien eta maiztasunaren kalkulua, erabiltzen diren parametroak.

–Uraren erabilerari buruzko ingurumen araudia.

Inguru hurbileneko ekosistemen identifikazioa:

–Ekologia kontzeptua.

–Ekosistema: kontzeptua, ezaugarriak, osagaiak.

–Sare trofikoak. Ekoizle primarioak.

–Komunitateak. Populazioen dinamika.

–Energia fluxua eta materiaren zikloa.

–Nekazaritza, abeltzaintza eta ekosistemen kontserbazioa.

–Higadura.

–Produkzio ekologikoa. Ekosistemaren gaineko eragina.

Landareen biologiaren eta nekazaritzako botanikaren oinarrien deskribapena:

–Landareen biologiaren eta nekazaritzako botanikaren oinarriak.

–Landare-zelula.

–Landare-ehunak.

–Landareen morfologia eta egitura.

–Prozesu fisiologikoak. Fenologia.

–Landareen taxonomia.

Ongarrien ezaugarriak:

–Elikagaiak.

–Nutrizio-desorekak.

–Ongarriak: motak, osaera, aberastasuna, formula, aurkezpena.

–Ongarriek nola eragiten dieten landareei.

–Ongarriak lurzoruan.

–Ongarrien banaketa.

–Ongarriak hidroponian eta fertirrigazioan.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek inguruneko klimaren, edafologiaren, topografiaren eta ureztatze uraren datuak interpretatzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzea, eta landarearen gaineko eragina baloratzea. Modulu honek landare-hazkuntza arautzen duten oinarrizko printzipioak ezartzen ditu, sektore guztietan aplikatu behar direnak: nekazaritzan, lorezaintzan, basogintzan eta natura-ingurunean.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, iradokitzen da lehenik eta behin landareen biologiaren eta botanikaren oinarriak deskribatzen dituen blokeari ekitea. Horren ondoren, klimaren eta mikroklimaren ezaugarrien atalari heltzen ahal zaio, eta laboreen ur-beharrizanekin jarraitu. Gero, ongarrien ezaugarriei buruzko multzoa aztertuko litzateke. Hiru multzo hauek bata bestearen atzetik edo denak batera eman litezke. Lur-neurketako eta topografiako eragiketen ezaugarriei buruzko multzoa eta ongarrien ezaugarriei buruzkoa kurtsoko azken etapan aztertuko lirateke, edozein ordenatan ere.

Azalpen motako irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak, oinarrizko ezagutzak barneratzea helburu dutenak, bestelako ekintzekin osatzen ahal dira: parte hartzeko ekintzak, norbere burua aurkitzekoak, informazioa bilatu eta kontsultatzekoak, eztabaidak. Beharrezkoa bada, ikus-entzunezko eta informatikako teknologiak erabiltzen ahal dira lagungarri gisa.

Honelako jarduerak planteatzea ere komeni da: aplikazio ariketak, problemen ebazpena, zenbakizko kalkuluak, grafikoen eta diagramen interpretazioa, prozedurazko edukiekin zerikusia duten gaitasun kognitiboak garatzera orientatuak, ondoko multzoetan sartzen direnak: klimaren eta mikroklimaren ezaugarriak, lur-neurketako eta topografiako eragiketen ezaugarriak, espezieen ur-beharrak, eta ongarrien ezaugarriak.

Eduki batzuek (Aldagai klimatikoak neurtzeko gailuak, Lurzoruen analisia, Laginak hartzea, prestatzea, egitea, Lur-neurketako eta topografiako eragiketak, Ureztatzeko sistemak, Ongarriak aurkeztu eta banatzea, etab.), teknika, material eta ekipamendu egokiekin lotutako trebetasun motorrak eta manipulaziozko trebetasunak garatzea helburu duten jarduerak eskatzen dituzte. Adibidez, ondoko jarduerak iradokitzen dira: estazio meteorologikoa erabiltzea, laginak hartu eta prestatzea, nekazaritzako laborategiko probak, landako neurketak, ureztatzeko ekipamendu eta materialak identifikatzea, ongarriak sailkatu eta prestatzea...

Jarduera osagarri gisa, moduluarekin zerikusia duten enpresa edo erakundeetara gidatutako bisitaldiak egitea interesgarri izan liteke, ikaskuntzak integratzeko helburuarekin: meteorologia zentroa, nekazaritzako laborategia, ongarrien fabrika, birziklatze organikoaren instalazioa, natura interpretatzeko zentroa eta abar.

Moduluaren programazioa egituratzen duen gai edo lan unitate bakoitza amaitzean, komenigarri litzateke ikasleei berariaz diseinatutako errepaso eta errefortzu galdetegiak betetzeko eskatzea. Era berean, jarduera praktikoak eta kanpoko bisitaldiak osatzeko, ikasleek deskribapen eta balorazio txostena egin dezakete, aldez aurretik finkatutako gidoi-eskema baten arabera. Galdetegi eta txosten horiek banaka edo taldean egin daitezke, dagokien jardueraren garapen moduarekin bat etorriz eta, gainera, ebaluaziorako tresna bat gehiago izan daitezke.

Modulua eman aurretik lan unitatetan banatu eta horietako bakoitzaren diseinua egiterakoan, ahalegina eginen da (aukeratutako edukiek bide ematen badute) lehen aipatu diren jarduera motak sartzeko eta konbinatzeko.

Jarduera teorikoak, moduluaren iraupen osoaren %60 inguru izanen direnak, ordu beteko saioetan egitea komeni da, talde osoarekin batera.

Jarduera teoriko horiek erabilera anitzeko gelan eginen dira. Interesgarria litzateke gela horretan proiekziorako ekipamendu osoa eta arbel elektronikoa edukitzea; ordenagailu pertsonalak eta ekipamendu informatikoa beste espazio berezi batean jar daitezke. Jarduera praktikoak laborategian, nekazaritzako lantegian eta finkan eginen dira. Komenigarria litzateke nekazaritzako laborategiak espazio didaktiko bati dagokion ekipamendua edukitzea, landare-biologiako behaketa eta identifikazio teknika oinarrizkoak lantzeko eta lurzoruen, ongarrien eta uren oinarrizko analisiak egiteko. Nekazaritzako lantegia, modulu honi dagokionez, espazio bereizietan antola liteke, ureztatzeko materialak, ongarriak, lurrak neurtzeko elementuak, topografiako aparatuak, neurgailuak eta meteorologia-estazioa biltzeko eta erakusteko (finkan jar liteke). Komeni litzateke, bai laborategian bai lantegian, behar adina leku izatea taldeko ikasleen erdientzat banakako postuak egokitu ahal izateko, prestakuntzarako eta lanerako.

Gomendagarria da jarduera praktikoak gutxienez bi orduko saioetan egitea eta taldea zenbait lantaldetan banatzea. Lantaldeei eginkizun desberdinak aginduko zaizkie, txandaka.

“Agronomiaren oinarriak” moduluak zerikusia du landareen hazkuntzari eta horretarako teknikei buruzko edukiak dituzten modulu guztiekin, modalitate eta sistema guztietan, haien oinarri edo euskarri delako. Ikuspegi didaktikotik, elkarmendetasun berezia egonen da lehen mailan emandako moduluekin. Horregatik, taldean koordinazio tresna egokiak ezarri behar dira.

Lanbide-modulua: Landare-osasunaren printzipioak.

Kodea: 0409.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Landare landuen etsaiak identifikatzen ditu eta kontrol sistemen bilakaerarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteen sorburua zehaztu du.

b) Izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko sistemak identifikatu ditu.

c) Parasitoek egiten duten kaltearen eta bestelako kalteen arteko desberdintasunak deskribatu ditu.

d) Laboreen izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko estrategia nagusiak ezagutu ditu.

e) Nafarroako laboreen istripu, izurrite eta gaixotasun nagusiak identifikatu ditu.

2. Landaredi espontaneo gaiztoa ezaugarritzen du, eta zonan dauden espezieak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landaredi espontaneo gaiztoa definitzen duten ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Landaredi espontaneo gaiztoak eragindako kalteak identifikatu ditu.

c) Landaredi espontaneo gaiztoak kontrolatzeko sistemak baloratu ditu.

d) Landaredi espontaneo gaiztoaren plantulak ezagutu ditu.

e) Laboreetako landaredi espontaneo gaizto nagusiak identifikatu ditu.

f) Landareen bizkarroi-landareak identifikatu ditu eta haien garrantzi ekonomikoa baloratu du.

g) Espezieak zehaztu ditu, gakoak erabiliz.

h) Landaredi espontaneoko espezieen ezaugarri biologikoak deskribatu ditu.

i) Landaredi espontaneoak laboreetan duen eragina baloratu du.

j) Landaredi espontaneo gaiztoaren eta labore multzo nagusien arteko lotura identifikatu du.

k) Herbario bat egin du landaredi espontaneo gaiztoaren espezieekin.

3. Landareentzat zein animalia diren kaltegarriak eta zein onuragarriak zehazten du, ezaugarri biologikoak landareen gaineko ondorioekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Izaki bizidun kaltegarriak eta onuragarriak sailkapen orokor batean kokatu ditu.

b) Ornogabe, hegazti eta ugaztun esanguratsuenen ezaugarri morfologikoak identifikatu ditu.

c) Fauna kaltegarriaren eta onuragarriaren fisiologia eta morfologia deskribatu ditu.

d) Landareentzat kaltegarriak eta onuragarriak diren intsektu, nematodo eta akaro ordenak bereizi ditu.

e) Intsektario bat egin du, ordena bereizgarrienekin.

f) Fauna kaltegarriak (nematodoak, akaroak, intsektuak etab.) laboreetan sortzen dituen izurri garrantzitsuenak, haien kalteak eta sintomak identifikatu ditu.

g) Nematodoak, akaroak, intsektuak, ornogabeak, hegaztiak eta ugaztunak kontrolatzeko metodo eta aurreneurri nagusiak deskribatu ditu.

h) Nekazaritzarentzat onuragarriak diren organismo garrantzitsuenak identifikatu ditu.

i) Izurria sorrarazi ahal duen faunaren ziklo biologikoa ingurumenaren baldintzekin eta landarearen fenologiarekin erlazionatu du.

4. Landareetan eragina duten agente onuragarriak eta gaixotasunak eta kalteak sortzen dituztenak zehazten ditu eta haien ezaugarriak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Agente onuragarriak eta gaixotasunak eta kalteak eragiten dituztenak sailkatu ditu.

b) Agente biotiko nagusiak deskribatu ditu: bakterioak, birusak, fitoplasmak eta onddoak.

c) Agente onuragarrietan eta gaixotasunak sortzen dituztenetan eragina duten ingurumeneko baldintzak deskribatu ditu.

d) Bakterioek, birusek eta onddoek sortutako gaixotasunak transmititzeko modua baloratu du.

e) Gaixotasunen sintomak eta kalteak deskribatu ditu.

f) Landare bakoitzaren gaixotasunak ezagutu ditu.

g) Lagin batean gaixotasuna sortzen duten eragileak identifikatu ditu.

h) Bakterioek, birusek eta onddoek sortutako gaixotasunak kontrolatzeko sistema nagusiak deskribatu ditu.

i) Laginak biltzeko metodoa eta laginak laborategira eramateko protokoloa deskribatu ditu.

5. Landareen osasun egoera zehazten du, jasotako informazioa baloratuz, ezarri den protokoloaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurraldean seinalatutako laginketa unitateak identifikatu ditu.

b) Laginak hartzeko ibilbide onenak ezagutu ditu.

c) Izurri eta gaixotasunen presentzia ebaluatzeko sistemak deskribatu ditu. Sistema horietan oinarrituta, haiek kontrolatu beharra dagoen edo ez ondorioztatzen du.

d) Kontaketak eta lagin hartzeak egin ditu, ezarritako teknika eta bitartekoekin.

e) Patologia ezezagunen laginak hartu ditu laborategira bidaltzeko, ezarritako protokoloari jarraikiz.

f) Eragile ez-onuragarrien presentziaren mailak interpretatu ditu, eta erreferentziako balioekin erkatu ditu.

g) Ingurumenaren baldintzak eta egin nahi den laginketa erlazionatu ditu.

h) Dagoen fauna lagungarria kuantifikatu du.

i) Eragile ez-onuragarri bakoitzaren tratamenduaren atalasea ezagutu du.

j) Koarentenako izurriak zer diren deskribatu du.

k) Pasaporte fitosanitarioaren ezaugarriak aztertu ditu.

l) Nafarroako prebentziozko oharren sistemaren esanahia deskribatu du.

m) Nafarroako prebentziozko oharren sistematik arreta egiten zaien laboreen sailkapena egin du eta haiek ebaluatzeko metodorik egokienak identifikatu ditu.

6. Landareentzako babes metodoen ezaugarriak zehazten ditu, eta landareen osasunean dituzten ondorioak baloratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fauna kaltegarriaren, gaixotasunen, fisiopatien eta landaredi espontaneo gaiztoaren aurkako babes metodoak sailkatu ditu.

b) Zeharkako kontroleko metodoen ezaugarriak interpretatu ditu.

c) Zuzeneko kontroleko metodoen ezaugarriak interpretatu ditu.

d) Borroka mekanikoko eta borroka fisikoko metodoak zerrendatu ditu.

e) Izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko laborantza metodoak zerrendatu ditu.

f) Fauna kaltegarriaren, gaixotasunen eta landaredi espontaneo gaiztoaren aurkako borrokan erabiltzen diren metodo kimikoak baloratu ditu.

g) Metodo biologiko eta bioteknikoak deskribatu ditu.

h) Izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko borroka genetikoan aplikatzen ahal diren metodoak deskribatu ditu.

i) Borroka integratuko metodoa deskribatu du.

Edukiak.

Landare landuen etsaien identifikazioa:

–Kalteen sorburua eta kontrol sistemak.

–Parasitoena ez den kaltearen eta parasitoen kaltearen definizioa.

–Laboreen izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko estrategien bilakaera.

–Nafarroako laboreen istripu, izurri eta gaixotasun nagusiak.

Landaredi espontaneo gaiztoa ezaugarritzea:

–Landaredi espontaneoa. Landaredi espontaneo gaiztoaren definizioa eta sailkapena.

–Landaredi espontaneo gaiztoaren ezaugarri biologikoak. Dispertsioa.

–Landaredi espontaneo gaiztoak eragiten dituen kalteak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

–Zereal soroetako, fruta sailetako, labore intentsiboetako eta arroz soroetako landaredi espontaneo gaiztoak.

–Landare inbaditzaileak. Garrantzi ekologikoa eta ekonomikoa. Oraingo egoera.

–Landare parasitoak. Definizioa. Sailkapena. Landare parasito nagusiak. Garrantzi ekonomikoa.

–Espezieak sailkatzeko gakoak. Gakoak maneiatzea. Espezie ohikoenen identifikazioa.

–Herbarioak egitea. Erabilgarritasuna. Materialak. Biltzea, egokitzea eta mantentzea.

Fauna kaltegarria eta onuragarria zehaztea:

–Izaki bizidunen sailkapena. Fauna kaltegarria eta onuragarria.

–Izurria. Kontzeptua.

–Fauna kaltegarriaren eta onuragarriaren barreiadura-portaera. Sartutako fauna inbaditzailea.

–Nematodoek eta akaroek eragindako izurriak. Identifikazioa. Sailkapena. Biologia. Sintomak. Kalteak. Nematodoek eta akaroek eragindako izurri nagusiak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

–Intsektuek eragindako izurriak. Identifikazioa. Sailkapena. Biologia. Sintomak. Kalteak. Intsektuek eragindako izurri nagusiak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

–Fauna onuragarria. Organismo parasitoak eta harrapariak. Biologia. Organismo onuragarrien espezie nagusiak. Nekazaritzan duten garrantzia.

–Ornogabe, hegazti eta ugaztun aipagarrienak. Sailkapena eta identifikazioa. Morfologia eta fisiologia. Nekazaritzan egiten dituzten kalterik garrantzitsuenak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

–Intsektarioak egitea. Ordenak sailkatzea. Ekipamenduak. Harrapatzea, egokitzea eta mantentzea.

Agente onuragarriak eta gaixotasunen eragileak zein diren zehaztea:

–Agente onuragarrien eta gaixotasunak eragiten dituzten agenteen sailkapena.

–Eragile biotiko onuragarriak eta kaltegarriak: bakterioak, birusak eta onddoak.

–Jatorri biotikoa duten gaixotasunak: bakterioak eta birusak. Biologia. Sintomak eta kalteak. Bakterioek eta birusek sortzen dituzten gaixotasun nagusiak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

–Jatorri biotikoa duten gaixotasunak: onddoak. Biologia. Sintomak eta kalteak. Onddoek sortzen dituzten gaixotasun nagusiak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

–Laborategiko laginak prestatzea. Jarduteko protokoloa. Emaitzak baloratzea.

Landareen osasun-egoera zehaztea:

–Laginketa. Erabili behar diren teknikak.

–Kontaketak. Kontaketa puntuen kokapena. Laginak hartzean jarraitu beharreko ibilbideak.

–Laginak hartzea. Landarearen laginketa: kolpatze edo frappage-a, begi kontrola, Berlesse inbutua. Aireko laginketa: kolore-tranpak, harrapatzeko jakiak, erakargarri sexualak edo feromonak dituzten tranpak.

–Lagin patologikoak prestatzea eta laborategira bidaltzea.

–Presentzia mailen interpretazioa. Landareen osasun-egoera.

–Atalaseak. Motak eta kontzeptuak.

–Koarentenako izurriteak eta pasaporte fitosanitarioa.

–Prebentziozko oharren sistema Nafarroan.

Landareak babesteko metodoen ezaugarriak:

–Babesteko metodoak. Sailkapena.

–Zeharkako metodoak eta zuzeneko metodoak.

–Borroka mekanikoa eta borroka fisikoa. Kontzeptuak eta definizioak. Metodo nagusiak.

–Laborantzaren bidezko borroka. Kontzeptuak eta definizioak. Metodo nagusiak.

–Borroka genetikoa. Izurri eta gaixotasunen kontrolean genetikoki eraldatutako organismoak erabiltzea: kontzeptua, interesa eta ondorioak.

–Borroka biologikoa. Fauna lagungarria. Intsektizida biologikoak. Kontrol biologikoaren aplikazioa Nafarroako laboreetan.

–Borroka bioteknikoa. Kontzeptuak eta definizioak. Feromona sexualak. Feromona elkarrarazleak. Nahasketa sexuala.

–Kontrol kimikoa. Produktu kimikoen ezaugarriak. Laboreen babesa, borroka kimikoan oinarritua.

–Borroka integratua. Definizioa. Agrosistemaren egonkortasuna. Borroka integratua produkzio integratuaren barnean.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek laboreen osasun-egoera ezagutzeko behar den informazioa dauka, baita babes metodoak ere. Modulu hau amaitutakoan, ikasleek fauna lagungarria eta kaltegarria identifikatzen, gaixotasunak deskribatzen, landaredi espontaneo gaiztoa eta horren kalteak ezagutzen, landareen osasun-egoera baloratzen eta lortu nahi diren helburuetarako babes metodorik egokienak identifikatzen jakinen dute.

Modulu honetan zenbait jarduera teoriko eta praktiko jaso dira, modu osagarrian garatu behar direnak. Kasu askotan, jarduera praktikoak ikasgelan azaldutako ezagutza teorikoen indargarri izanen dira. Beste kasu batzuetan, edukietan eta ebaluazio irizpideetan azaldutako ezagutzak eta trebeziak eskuratzeko behar den metodologia izanen dira.

Ikastaroaren zati handi bat neguko hilabeteetan denez gero, ikasgeletan jartzeko ikus-entzunezko materiala eduki behar da. Gainera, ordenagailu gela bat eduki behar da, Interneterako konexioarekin, moduluan garrantzitsuak diren zenbait webgune kontsultatzeko. Beharrezkotzat jotzen da nekazaritzako laborategi bat, behar bezala hornitua, edukitzea. Estereomikroskopioak, mikroskopioak eta laborategietan erabili ohi den material txikiagoa egon behar dira. Era berean, tranpak, xafla gomadunak, euli-tranpak etab. edukitzea erabilgarria da, intsektuak harrapatzen laguntzen ahal dutelako. Praktiketarako finkak irakasleei eta ikasleei zenbait labore eskaini behar dizkie (barazkiak, fruta-arbolak, estentsiboak eta abar), organismo kaltegarrien presentzia mesedetzen dutenak. Horrela, aztertu eginen dituzte, kontrolatzeko sistemak asmatu beharra erakusteko.

Iradokitzen dugu edukiak talde zoologiko eta botanikoen urtarokotasunaren arabera sekuentziatzea. Aurkezteko garaia (hau da, udako azken hilabeteak, udazkena eta negua) ia berdin zaigun edukietatik hastea gomendatzen da: bakterioak, birusak, onddoak, nematodoak eta akaroak. Gero, modu mailakatuan aurrera eginen da edukietan, udaberrian hoberen ordezkatuta daudenekin (intsektuak eta landaredi espontaneo gaiztoa), aro horretan laginketa metodoak eta izurrien, gaixotasunen eta landaredi espontaneo gaiztoaren identifikazioa aplikatuz, eta landareak babesteko metodoak garatuz.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan moduluaren helburuak lortzea ahalbidetuko duten zenbait jarduera aplikatu beharra dago. Besteak beste, honakoak gomendatzen dira:

–Landaredi espontaneo gaiztoaren laginak sailkatzea.

–Herbario bat egitea landaredi espontaneo gaiztoaren espezieekin.

–Landare landuetan dagoen fauna lagungarria eta kaltegarria identifikatzea.

–Intsektario bat egitea izurri-espezie nagusiekin.

–Landareen gaixotasunak ezagutzea.

–Laboreen istripuak bereiztea.

–Laginketa metodoak, egin beharreko ibilbideak eta erabili beharreko materialak hautatzea.

–Feromonak dituzten tranpak (delta, funnel) eta janari-tranpak (euli-tranpak), xafla gomadun kromotropikoak eta nahasketa sexualeko difusoreak jartzea.

–Laboreak izurrietatik, gaixotasunetatik eta landaredi espontaneo gaiztotik babesteko metodoak aztertzea.

–Izurriak eta gaixotasunak identifikatzea laborategian.

Moduluaren ezaugarriek ez dute errazten besteren finketan, nekazari partikularrenetan, bisitaldiak egitea. Halere, jarduera osagarri gisa gomendatzen da esperimentazio zentroetara eta abisu-estazioetara bisitaldiak egitea, haietan izurriak eta gaixotasunak kontrolatzeko estrategiak garatzen direlako eta nekazariei aholku emateko lana egiten dutelako.

Edukietako bakoitzerako ezagutzak kontrolatzeko galdetegiak egitea komenigarria da. Gainera, proposatutako jarduera praktiko bakoitzari buruzko txostenak eginen dituzte ikasleek, eta txostenak ebaluatu eginen dira.

Gainera, moduluaren ebaluazioaren bidez, moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortu diren edo ez ikusiko dugu. Zenbait alderdi izanen dira kontuan: jarrera, trebezia eta zailtasunen aurrean konponbideak bilatzea. Ebaluazioa jarraitua, objektiboa eta pertsonalizatua izanen da. Ildo horretan, taldeko jarduerak eta lanaren antolaketa baloratuko dira, baita ikasle bakoitzaren jarrera ere. Ebaluazio objektiboarekin osatuko da hori, idatzizko banakako probak eginez. Horrela, ikasgelan azaldutako eduki teorikoak eta eduki horiek gauzatzeko egiten diren prozesu praktikoak erlazionatzeko gaitasuna baloratuko da.

“Landare-osasunaren printzipioak” izeneko modulu hau, lehen kurtsokoa, bigarren kurtsoko “Kontrol fitosanitarioa” moduluarekin erlazionatuta dago. Beraz, koordinazioa beharrezkoa da. Lehen kurtsoko modulua sarrera modukoa eta funtsezko oinarria da “Kontrol fitosanitarioa” moduluan aztertzen diren edukiak ulertzeko.

Lanbide-modulua: Basoberritzeak eta baso-tratamenduak.

Kodea: 0832.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Basoberritze-lanak egiten ditu eta landareak ezartzeko metodoak eta teknikak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Basoberritzeko landare-materiala ezagutu du.

b) Basoberritze baten faseak eta egin beharreko lanen ezaugarriak azaldu ditu.

c) Basoberritzeko landare-materiala jaso eta biltegiratu du.

d) Makineria eta erremintak hautatu ditu.

e) Lehendik zegoen landaredia kendu du.

f) Lurzorua prestatu du.

g) Landare-materiala babesarekin landatu edo erein du. Falta zena birjarri du.

h) Basoberritzeko lanen balorazio ekonomikorako kalkuluak egin ditu.

i) Ingurumenari buruzko araudia, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta egingo diren lanei buruzko araudi espezifikoa aplikatu ditu.

2. Basoen hidrologia zuzentzeko lanak egiten ditu, eraikitzeko eta hobetzeko teknikak interpretatuz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arro hidrografikoaren kontzeptua deskribatu du.

b) Arro baten baldintza hidrologikoak azaldu ditu.

c) Zona baten egoera hidrologikoa hobetzeko neurriak aurkeztu ditu.

d) Makineria eta erremintak identifikatu eta hautatu ditu.

e) Ibilguak egonkortzeko ibaiertzeko landaredia lehengoratu du.

f) Luzetarako eta zeharkako euste hidraulikorako elementuak eraiki ditu.

g) Basoen hidrologia zuzentzeko lanak ekonomikoki baloratu ditu.

h) Ingurumenari buruzko araudia, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta egingo diren lanei buruzko araudi espezifikoa aplikatu ditu.

3. Basoak hobetzeko teknikak aplikatu ditu, baso-tratamenduak espezieekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Basoko espezieen laborantza-ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Basoen dentsitateak interpretatu ditu.

b) Lurzoruaren gaineko eta zuhaiztiaren gaineko baso-tratamenduak deskribatu ditu.

d) Makineria eta erremintak identifikatu eta hautatu ditu.

e) Ezarritako espezieak ongarritu eta ureztatu ditu.

f) Landaredia kendu du, azalatuz, jorratuz edo sastraka kenduz.

g) Kimuen bakanketa selektiboa egin du.

h) Bakantzeak eta bakanketak egin ditu.

i) Basoko espezieak inausi ditu.

j) Baso-lanak ekonomikoki baloratu ditu.

k) Ingurumenari buruzko araudia, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta egingo diren lanei buruzko araudi espezifikoa aplikatu ditu.

4. Oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanak egiten ditu eta lanak burutzeko faseak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Oihanbideak egiteko edo mantentzeko proiektu bat interpretatu du.

b) Egiteko eragiketen sekuentzia azaldu du.

c) Makineria eta erremintak hautatu ditu.

d) Lur-erauzketa edo lubetak egin ditu.

e) Zorua nibelatu eta trinkotu du.

f) Oihanbidea zolatu du.

g) Arekak, hustubideak eta errodadura-geruzak mantendu ditu.

h) Oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanak ekonomikoki baloratu ditu.

i) Ingurumenari buruzko araudia, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta egingo diren lanei buruzko araudi espezifikoa aplikatu ditu.

5. Altuerako lekualdatzeak eta lanak egiten ditu, igotzeko sistemak eta metodoak identifikatzen ditu eta makinak eta erremintak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiliko diren lan-ekipamendua, makinak eta tresnak hautatu ditu.

b) Zuhaitzaren adaburuan egin behar diren lekualdatzeak aztertu ditu.

c) Lan-eremua seinaleztatu du.

d) Adaburura igotzeko ekipamendua instalatu du.

e) Zuhaitzera igo da, hautatutako adarrak inausi ditu eta zuhaitzetik jaitsi da.

f) Enborrak eta adarrak kontrolpean jaitsi ditu.

g) Inausketa-zauriak tratatzeko teknikak aplikatu ditu.

h) Igotzeko tresneriaren mantentze-lanak egin ditu.

i) Larrialdietan jarduteko plana baloratu du.

j) Ingurumenari buruzko araudia, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta egingo diren lanei buruzko araudi espezifikoa aplikatu ditu.

Edukiak.

Basoberritze-lanak egitea:

–Basoberritzeko proiektuen planoen oinarrizko interpretazioa. Basoberritzeko azalerak kalkulatzea. Metodoak. Informazio kartografikoa.

–Basoberritze motak: ingurumena lehengoratzeko basoberritzeak, babesekoak eta ekoizpenekoak: zura, biomasa, onddoak edo basoko beste produktu batzuk. Basoberritzean ezarriko diren espezieak hautatzea, helburuaren arabera. Inguruko landaredia aztertzea.

–Basoberritzeko landare-materiala. Ezagutza, kalitate irizpideak. Jasotzea eta biltegiratzea. Kontserbazioa.

–Basoberritze baten faseak. Sekuentziazioa. Zereginak.

–Makineria eta erremintak: motak, ezaugarriak eta erabilera. Hautaketa.

–Dagoen landaredia. Kentzea, kontrolatzea edo egokitzea, kontrolatzeko irizpideak eta teknikak.

–Lurra prestatzea. Sistemak eta teknikak.

–Ereitzea eta landatzea. Motak. Dentsitatea. Ureztapena eta hidrogelak. Ongarritzea. Azpiberritzeak eta lurreztatzeak. Zurkaitzak eta babesgarriak. Itxiturak.

Hutsarteak. Kausak. Berrezartzea.

–Basoberritze bereziak: nekazaritzako basoberritzeak, heskaiak eta landare-pantailak.

–Basoberritze-lanen balorazio ekonomikoa. Gauzatzeko aurrekontu baten oinarrizko interpretazioa.

–Ingurumenari buruzko araudia, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta egingo diren lanei buruzko araudi espezifikoa.

Basoen hidrologia zuzentzeko lanak egitea:

–Arro hidrografikoa. Ur balantzea.

–Hidrologia eta ziklo hidrologikoa. Hidrologiako elementuak.

–Egoera hidrologikoa hobetzeko neurriak. Arroen antolamendua eta zuzenketa.

–Makineria eta erremintak: motak, ezaugarriak eta erabilera. Hautaketa.

–Ibaiertzeko landaredia. Lehengoratzeko eta kontserbatzeko teknikak. Ezpondak, ibilguak eta ibaiertzak egonkortzea.

–Luzetarako eta zeharkako euste hidraulikorako elementuak: hidroereintzak, manta organikoak, adar sortak, oholesiak, horma lehorrak, gabioiak, harri-lubetak, dikeak eta deflektoreak. Bioingeniaritzako teknikak.

–Elur-jausien kontrako prebentzioa eta defentsa.

–Basoen hidrologia zuzentzeko lanen balorazio ekonomikoa. Proiektuen oinarrizko interpretazioa.

–Ingurumenari buruzko araudia, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta egingo diren lanei buruzko araudi espezifikoa.

Basoak hobetzeko teknikak, basogintza:

–Basoko espezieen laborantza-ezaugarriak. Habitata. Egoera. Tenperamentua. Tamaina eta sustrai sistema. Hazkundea eta bizitza-luzera. Ugalketa moduak.

–Basogintzako oinarrizko kontzeptuak: Birsortzeko mozketak edo azkeneko mozketak. Masa erregularreko edo irregularreko mozketak. Arraseko mozketak, elkarren segidako bakantzeak, entresakak, zerrendak utziz, huroneoa.

–Basoaren dentsitatea. Adin mota eta fitosoziologia. Oinarrizko kalkuluak eta neurketak basoetan, altuerak, kubikazioa, eremu basimetrikoa, lurzatiak, edukiera estaliaren frakzioa edo oihanartea.

–Makineria eta erremintak: motak, ezaugarriak eta erabilera. Hautaketa.

–Ongarritzeak. Ureztatzeak. Drainatzeak. Medeagarriak. Lurpea lantzea. Sistemak eta teknikak.

–Landaredia kentzea, kontrolatzea edo tratatzea. Azalatzea. Jorratzea. Belar-sastrakak kentzea. Sistemak. Teknikak. Erreketa kontrolatuak. Estalki babesgarriak.

–Txirpialak kentzea. Basobera sortzea. Kimuen bakanketa. Baso garai bihurtzea.

–Bakanketak eta bakantzeak. Motak.

–Inausketa: motak, sistemak eta teknikak. Irizpide orokorrak eta ebaketak egiteko modu egokia.

–Baso-lanen balorazio ekonomikoa. Proiektuen interpretazioa.

–Ingurumenari buruzko araudia, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta egingo diren lanei buruzko araudi espezifikoa.

Oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanak.

–Oihanbideak egiteko proiektuak. Interpretazioa. Oihanbideen motak eta atalak.

–Bideak egitea. Eragiketen sekuentzia.

–Makineria eta erremintak: motak, ezaugarriak eta erabilera. Hautaketa.

–Kaxa irekitzea. Lur erauzketak eta lubetak.

–Nibelatzea, trinkotzea eta zola ematea.

–Arekak, hustubideak eta kutxetak. Eraikuntzako oinarrizko eragiketak: enkofratuak, hormigoiak, morteroak eta adreiluzko edo harrizko fabrikak.

–Oihanbideak mantentzea. Arekak, hustubideak eta errodadura-geruzak.

–Oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanen balorazio ekonomikoa.

–Ingurumenari buruzko araudia, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta egingo diren lanei buruzko araudi espezifikoa.

Altuerako lekualdatzeak eta lanak:

–Zuhaitzetan lan egiteko teknikak eta arriskuen azterketa. Igotzeko oinarrizko teknikak.

–Jarduteko eremuak: segurtasun-seinaleak eta markak.

–Gora igotzeko eta mozketarako ekipamenduak, lanabesak eta materialak. Ezaugarriak. Kontserbazioa eta biltegiraketa.

–Lan-eremuak seinalatzea.

–Desplazamendu-teknikak: adaburutik mugitzea. Zuhaitzak inausteko teknikak. Adar osoak kentzeko teknikak. Adarrak txikiagotzeko teknikak.

–Apaindurarako zuhaitzak eratzeko eta mantentzeko inausketak.

–Inausketako ebaketa egokiak eta okerrak. Zuhaitzetako ebaketak, zauriak, kolpeak eta urradurak tratatzea. Motozerra altueran erabiltzea.

–Jaisteko mugimenduak: jaisteko gailua erabiltzea eta beste. Korapiloak. Eustea eta erorketa geldiarazteko sistemak.

–Adarrak modu gidatuan jaistea. Ezaugarriak.

–Garaierako lanetarako segurtasuna. Larrialdi-plana. Lehen laguntza.

–Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek funtsezko trebetasunak bereganatzea honako lan hauek egiteko: basoberritzea, baso-tratamenduak, basoen hidrologia lehengoratzea, oihanbideak egin eta mantentzea eta basoak inaustea.

Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

–Basoberritzeak egitea eta mantentzea.

–Oihanbideak eta haien obra osagarriak egin eta mantentzea.

–Basoak hobetzeko lanak planteatzea eta egitea.

–Basoen hidrologia zuzentzeko lanak, ibaiertzak lehengoratzekoak barne, aztertu eta garatzea.

–Basoak inausteko lanak egitea, zuhaitzen baldintzak kontuan hartuta eta altuerako lanak eginez.

–Trebetasun horiek garatzea, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak ezagutu eta betez, arriskuak identifikatuz eta prebentziorako eta babeserako baliabideak eta ekipoak erabiliz.

Modulu hau bukatutakoan, ikasleek gai izan behar dute honako hauek egiteko: basoko espezieak erein edo landatzea basoberritze batean edo lehengoratzeko proiektu batean, eta lan osagarriak egitea, esate baterako, oihanbideak eta basoen hidrologia zuzentzeko obra osagarriak, eskuz edo baliabide mekanikoak erabiliz; eta baso-lanak planteatzea eta egitea, inausketa motak barne, segurtasun arauak errespetatuz eta norbera eta/edo taldea babesteko ekipamenduak erabiliz.

Modulu hau teoriko-praktikoa da, baina garrantzi berezia ematen zaie praktikei, gutxienez ere eskola saioen bi heren izanen baitira. Iradokitzen da praktikak entitate publikoek (kontzejuek, udalek edo foru administrazioak) dituzten basoetan egitea, basogintzako lantegi-gelan edo ikastetxearen praktiketako finkan. Komenigarria litzateke erabilera anitzeko gelan egingo diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan eskura dauden informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea: baliabide informatikoak, proiektoreak eta Interneterako sarbidea; eta osagarri moduan parte hartzeko ekintzak egitea, norbere burua aurkitzekoak eta informazioa bilatu eta aztertzekoak.

Baso lurzati publikoetan egiten diren praktikak adostu beharko dira entitate jabeekin eta Nafarroako Gobernuko oihangintzako administrazioarekin, eta aginduzkoak diren baimenak eduki beharko dira. Gutxienez ere, ikasturte bakoitzean lurzati bat eduki beharko da basoberritze-lanetarako, eta beste bat halako adineko zuhaitzak dituena, inausketak eta oihangintzako beste lan batzuk egiteko.

Edukien multzo batzuk garai jakin batean garatu beharko dira, esta baterako, basoberritzearekin eta inausketarekin lotutako guztia, neguko geldialdi begetatiboan, eta oihanbideetako lanei dagokiena, udaberrian edo udan. Horrek moduluaren antolaketa baldintzatuko du.

Gomendatzen da basoberritzeak eta basoen hidrologia zuzentzeko lanak biltzen dituen edukien multzoarekin hastea, praktika horiek ikasturtearen erdira arte luzatuko baitira.

Ondoren komeniko litzateke baso-lanak eta altuerako inausketa biltzen dituen edukien multzoarekin jarraitzea, eta bukatzeko, oihanbideei buruzko multzoa, ikasturteak aurreratuta eta basoko makineria erabiltzeko trebetasun handiagoa lortuta.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari ekinen zaie zeharka edukien multzo guztietan, eta bereziki kontuan hartu beharko dira makinen eta erreminten erabileran, lekualdatzeetan, lanak burutzean eta mantentze-lanetan.

Modulu honen prestakuntza praktikoa, hein handi batean, aire librean gauzatuko da eta, beraz, eguraldi txarrak izugarri baldintzatuko du. Horregatik, gomendatzen da edukien denbora banaketa malgua izatea, eta klimatologiaren arabera tartekatzea praktikak, alegia, basogintzako lantegi-gelan, erabilera anitzeko gelan edo praktiketako finkako eremu estalietan garatzen ahal diren edukiei dagozkienak.

Edukiak lan unitateetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan bilatzen diren helburuak ongi lortzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

–Motozerraz eta sasi-garbitzeko makinaz egiten diren lanak eta haien teknikak deskribatzea, eta bereziki segurtasuneko jarraibideak.

–Basoberritze oso bat egitea: espezieen hautaketa eta diseinua aztertzea, lurra prestatzea, landatzea eta/edo ereitea, lan osagarria egitea, esate baterako itxiturak eta babesak eta mantentze lanak.

–Aurrera eramatea urteko mantentze plana eta aurreko ikasturteetan egindako basoberritzeetako basoak hobetzeko lanak.

–Basoen hidrologia zuzentzeko eta ibaiertzak lehengoratzeko lanak deskribatu eta aztertzea, eta lehengoratzeko eta zuzentzeko elementuak edo teknikak burutzea.

–Basogintzako kontzeptuak sartzea basoetako neurketetan eta basogintzako tekniken eta erreminten erabileran.

–Basoak inausteko lanak eta basoak hobetzeko beste lan batzuk egitea, esate baterako, belar-sastrakak kentzea, kimuak bakantzea, bakanketak eta bakantzeak.

–Oihanbide zati bat egokitzea, kutxetak, hustubideak eta arekak egitea barne.

–Basoko espezieen gaineko lanak prestatzea, haiek zuzen identifikatzeko, eta basoberritzeko landareek izaten dituzten formatuen gainekoak.

–Basoberritzeko, basoak hobetzeko, basoen hidrologia zuzentzeko edo bideak edo ingurumena lehengoratzeko proiektuak interpretatzea.

–Basogintzako feriak eta moduluaren edukiekin lotutako proiektuak, eginak edo egiten ari direnak, bisitatzea, eta haien gaineko lanak egitea, banaka edo taldeka.

“Basoberritzeak eta baso-tratamenduak” izeneko moduluko edukiak lehen kurtsoko modulu askoren elementu integratzailea dira, erreferentziako sekuentziaren arabera, modulu horren garapenean sartzen diren ezagutza eta gaitasun batzuk beste moduluetan lortu baitira, esate baterako: “Agronomiaren oinarriak”, “Landare-osasunaren printzipioak”, “Baso-landarea mintegian ekoiztea” eta “Basogintzako makineria eta instalazioak”. Azken hori, hain zuzen ere, funtsezkoa da modulu honetako prestakuntza praktikorako, basogintzako traktoreak eta trakzioko beste ekipo batzuk, motozerrak, sasi-garbitzeko makinak eta basogintzako beste makina eta erreminta batzuk erabiliko direlako.

Modulu honetan lortzen diren ezagutzak eta gaitasunak erabilgarriak izanen dira bigarren kurtsoko ondoko hauetan: “Natur-baso ingurunea ustiatzea”, “Baso-suteen prebentzioa”, “Kontrol fitosanitarioa” eta “Erabilera publikoa naturguneetan”.

Lanbide-modulua: Ehiza- eta arrain-espezieen kontserbazioa.

Kodea: 0834.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ehiza-espezieetako animaliak harrapatu eta lekuz aldatzen ditu, teknikak eta baliabideak espezieen eta haien habitataren ezaugarriekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ehiza-espezieen eta espezie elkartuen ezaugarri morfologikoak eta biologikoak identifikatu ditu.

b) Animalien zenbaketak edo horien aztarnen eta seinaleenak egin ditu errolda osatzeko.

c) Harrapatzeko metodoak eta teknikak sailkatu ditu, ingurune motaren eta harrapatu behar den espeziearen arabera.

d) Harrapatzeko tranpak, sareak edo bestelako bitartekoak instalatu eta berrikusi ditu.

e) Harrapatutako ehiza-espezieetako aleak maneiatu eta aztertu ditu.

f) Birpopulatzeko animaliak ontziratu eta garraiatu ditu.

k) Ehiza-espeziak harrapatzeko eta lekualdatzeko lanetan erabiltzen diren bitartekoak, tresneria, makinak eta erremintak hautatu eta maneiatu ditu.

h) Ingurumen araudia, animalien ongizateari buruzkoa, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

2. Ehiza-espezieetako animaliak birpopulatzeko askatzen ditu, eta metodoak eta xedea erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Birpopulatze eta askatze motak deskribatu ditu.

b) Eskatutako baimenak izapidetu ditu.

c) Birpopulaketaren arrakasta baldintzatzen duten inguruneko faktoreak antzeman ditu.

d) Bizirautea eta natura-ingurunera egokitzea errazteko egiturak eta bestelako bitartekoak eraiki edo instalatu ditu.

e) Askatzearen aurreko baldintza fisikoa eta osasun-egoera egiaztatu ditu.

f) Animaliak zehaztutako kopuruaren, sexuaren, adinaren, tokiaren eta unearen arabera askatu ditu.

g) Erregistro- eta kontrol-dokumentuak bete ditu.

h) Ehiza-espezieak askatzeko lanetan behar diren bitartekoak, ekipoak, makinak eta erremintak hautatu eta maneiatu ditu.

i) Ingurumen araudia, animalien ongizateari buruzkoa, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

3. Birpopulaketaren jarraipena egiten du, eta zehaztutako protokoloak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jare utzitako animaliak kontrolatu ditu, askatzeko egunean eta hurrengoetan.

b) Landa-datuak bildu ditu, birpopulatzearen arrakasta zehazteko.

d) Egiturak eta bestelako bitartekoak berrikusi eta mantendu ditu, biziraupena eta egokitzapena errazteko.

d) Harraparien kontrola egin du.

e) Jarduketa protokoloa, ehizari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik animalia hilak edo gaixoak agertzen diren kasuei buruzkoa, deskribatu du.

f) Ehiza-espezieen birpopulatzearen jarraipena egiteko lanetan behar diren bitartekoak, ekipoak, makinak eta erremintak hautatu eta maneiatu ditu.

g) Ingurumen araudia, animalien ongizateari buruzkoa, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Populazio urtar kontinentalen birpopulaketa- eta mantentze-lanak egiten ditu, eta teknikak eta metodoak espezieekin eta harrapatze- edo askatze-tokiekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ur kontinentaletan arrantza daitezkeen arrain- eta karramarro-espezieak identifikatu ditu.

b) Ur gezatako habitatean harrapatzeko teknikak aplikatu ditu.

c) Arrain-haztegietako aleak hautatzeko, ateratzeko eta garraiatzeko eragiketak egin ditu.

d) Aleak askatu ditu.

e) Arrainak pilaka hilez gero, jarduteko protokoloak deskribatu ditu.

f) Birpopulaketa- eta mantentze-lanetan jarraipen- eta kontrol-dokumentuak bete ditu.

g) Birpopulaketa- eta mantentze-lanetan behar diren bitartekoak, tresneria, makinak eta erremintak hautatu eta maneiatu ditu.

h) Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

5. Ibilgua kontserbatzeko eta hobetzeko teknikak aplikatzen ditu, ezarritako teknikak interpretatuz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arrabalekuak lokalizatu eta egokitu ditu.

b) Ibilguetako berezko landare-espezie nagusiak eta flora-espezie inbaditzaileak identifikatu ditu.

c) Ibilguaren barnean landaredia mozteko edo kimatzeko teknikak eta flora inbaditzailea kentzeko edo kontrolatzekoak deskribatu ditu.

d) Eskalak, igarobideak eta arrainak zenbatzeko sistemak ezaugarritu ditu.

e) Emari zirkulatzaileak zehazteko prozedura errazak deskribatu ditu, bai eta metaketa-basoetan bolumenak ebaluatzekoak ere.

f) Ibilgua ebaluatzeko eta hobetzeko lanetan erabiltzen diren bitartekoak, tresneria, makinak eta erremintak hautatu eta maneiatu ditu.

g) Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

6. Kontrol-, aholkularitza- eta informazio-lanak egiten ditu ehiza- eta arrain-baliabideak modu ordenatuan ustiatzeko, eta egin beharreko jarduerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurzoruak eta ur-bideak eta -masak ehiza- eta arrain-ustiapenaren erregimenaren arabera sailkatu ditu.

b) Ehiza eta arrantza kontinentaleko teknikak eta modalitateak deskribatu ditu.

c) Arrantza-tarteen edo ehiza-lurren erabiltzaileei jakinarazteko alderdiak aipatu ditu.

d) Ehiza- eta arrantza-jardueren jarraipen eta kontrolerako datuak bildu ditu.

e) Jarraipen- eta kontrol-dokumentuak bete ditu.

f) Ehiza eta arrantzako arau-hausteen aurrean jarduteko prozedura deskribatu du.

g) Kontrol-, aholkularitza- eta informazio-lanetan erabiltzen diren bitartekoak, tresneriak, makinak eta erremintak hautatu eta maneiatu ditu.

h) Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

Edukiak.

Ehiza-espeziak harrapatzea eta lekualdatzea:

–Ehiza larriko eta ehiza xeheko espezieak, lehiakideak, harrapariak eta bestelakoak. Taxonomia. Eskualdeko izendapenak. Banaketa geografikoa. Morfologia eta faneroptika. Biologia eta habitata. Elikadura eta ugalketa.

–Espezieak: autoktonoak eta aloktonoak, sedentarioak eta migratzaileak. Ehiza-espezieen eta espezie elkartuen ohiturak: jarduera erritmoak, espazioaren erabilera, portaera eta antolaketa soziala.

–Ehiza-espezieen materialak, aztarnak eta seinaleak. Behatzea, biltzea, ordenatzea, egokitzea eta biltegiratzea. Lanabesak, materialak eta metodoak. Ezagutzea eta identifikatzea. Landa-koadernoak eta fitxak. Elikadura eta ugalketa. Ehiza-espezieen eta espezie elkartuen ohiturak.

–Populazioak. Azterketa eta dinamika.

–Animalia espezieen zentsuak: zuzeneko metodoak eta zeharkakoak. Landa-lanean datuak biltzea: teknikak, bitartekoak eta ekipo teknikoak. Arazoak ornodunen zentsuetan. Informazioa erregistratzea eta txostenak prestatzea. Argazki-tranpak.

–Ehiza-espezieak harrapatzeko metodoak eta teknikak. Ingurunearen eta espeziearen baldintzetara egokitzea. Datuak erregistratzea eta txostenak egitea.

–Harrapatzeko bitartekoak: Motak. Errendimendua eta selektibitatea. Kokapena, ezarpena, manipulazioa eta berrikuspenak.

–Ehiza-espezieak maneiatzeko teknikak. Inmobilizazioa. Azterketa fisikoa eta sexua eta adina zehaztea. Markatzea.

–Ontziratzea eta garraiatzea: baldintzak eta zaintzak garraioan. Estresa kontrolatzea eta kalteak saihestea. Zerikusia daukan dokumentazioa. Informatzeko eta erregistratzeko prozedura.

–Ehiza-espeziak harrapatzeko eta lekualdatzeko lanetan erabiltzen diren bitartekoak, tresneria, makinak eta erremintak. Hautatzea eta maneiatzea.

–Ingurumen araudia, animalien ongizateari buruzkoa, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Ehiza-espezieen animaliak askatzea, birpopulatzeko:

–Ehiza-espezieak birpopulatzea: sartzeak, birpopulatzeak eta translokazioak. Teknikak eta metodoak, espeziearen, ingurunearen baldintzen eta bilatzen den xedearen arabera. Ale kopurua, adinak eta sexu-erlazioa. Ehizarako askatzeak. Jatorria. Ehizagaien haztegiak. Kutsadura genetikoaren eta basatzearen arriskua.

–Baimenak. Loturiko dokumentazioa betetzea. Ukitutako administrazioak.

–Birpopulatzearen arrakasta baldintzatzen duten ingurumeneko faktoreak: elikadura eta babeslekua eskaintzeko ahalmena. Espezie lehiakideak eta harrapariak egotea.

–Ingurumenera moldatzea eta bizi-irautea errazteko egiturak eta beste baliabide batzuk: gordeleku edo aterpe artifizialak, kaiola handiak edo itxiturak inguruko hesiekin. Kokatzea, eraikitzea edo paratzea. Habitata hobetzeko prozedurak.

–Baldintza fisikoak eta osasun-egoera: jarduketa protokoloa eta laginak hartzea. Askatu aurreko profilaxia. Datuak erregistratzea eta txostenak egitea.

–Denboraldia. Eguneko aldia eta askatzeko lekua: haien eragina birpopulatzearen arrakastan. Askatuko diren animalien kopurua, sexua eta adina: lortu nahi den xedera egokitzea. Animalia aldez aurretik markatzea. Kontrolerako dokumentazioa erregistratzea eta betetzea.

–Ehiza-espezieak askatzeko erabiltzen diren bitartekoak, ekipoak, makinak eta erremintak. Hautatzea eta maneiatzea. Zehaztapen teknikoak eta lanetara egokitzea.

–Ingurumen araudia, animalien ongizateari buruzkoa, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Birpopulaketaren jarraipena egitea:

–Jare utzitako animalien kontrola: Jarraipen plana. Jokabideen eta hegan egiteko edo lekualdatzeko ahalmenaren behaketa. Haien adaptazioari trabarik ez egiteko aurreneurriak. Kontrol-fitxak betetzea.

–Birpopulatzearen arrakasta definitzen duten parametroak: biziraupen-tasa eta beste batzuk. Hura kalkulatzeko datuak biltzea. Landa-fitxak.

–Ingurumenera moldatzea eta biziraupena errazteko egiturak eta beste baliabide batzuk berrikusi eta mantentzea.

–Harraparien kontrola: bitartekoak eta metodoak. Kokatzea eta maneiatzea. Egiteko baldintzak. Harrapatu ondoren askatzea edo hiltzea: jarduketa-protokoloa. Datuak biltzea eta erregistratzea. Eskaerak eta baimenak betetzea.

–Ehiza-espezieen gaixotasun nagusiak. Sintomatologia. Heriotzaren beste arrazoi batzuk. Jarduketa-protokoloa, ehizari egotzi ezin zaion gaixotasunaren edo heriotzaren kasuetan. Informatzeko prozedura. Hasierako fokua aurkitzea. Laginak biltzea. Egokitzea eta erreferentziako zentrora bidaltzeko prozedura. Animalia hilak kentzea eta deuseztatzea. Zoonosia.

–Ehiza-espezieen birpopulaketaren jarraipen-lanetan erabiltzen diren bitartekoak, tresneria, makinak eta erremintak. Hautatzea eta maneiatzea. Ingurumen araudia, animalien ongizateari buruzkoa, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Espezie urtar kontinentalak birpopulatzeko eta mantentzeko lanak egitea:

–Ur kontinentaletan arrantzatzen ahal diren espezieak. Sailkapena. Morfologia, biologia eta ekologia. Arrainen eta karramarroen populazioak. Espezie lehiakideak, harrapariak, inbaditzaileak eta beste batzuk. Nazioko eta eskualdeko banaketa geografikoa. Espezieak: autoktonoak eta aloktonoak, sedentarioak eta migratzaileak. Ur kontinentaletako berezko beste animalia-komunitate batzuk.

–Espezie urtar kontinentalak harrapatzea. Oinarriak eta aplikazioa, helburuaren arabera. Arrantza elektrikoa eta beste metodo batzuk. Jardun-protokoloak. Suspertzea, maneiatzea eta markatzea. Estresa eta beste kalte batzuk murrizteko teknikak. Administrazio baimenak.

–Arrain-haztegiak: motak eta oinarrizko atalak. Arrantza-espezieen eta karramarroen hazkuntza metodoak. Etapak.

–Aleak arrain-haztegian hautatzea: irizpideak. Ateratzea eta garraiatzea: jarduketa-prozedura. Garraiatzeko baldintzak eta dokumentazioa.

–Aleak askatzea: metodoak. Ingurune hartzailera egokitzeko teknikak. Populazioen gaineko presioa murrizteko teknikak. Jarraipena. Administrazio baimenak.

–Fauna urtar kontinentalaren gaixotasun nagusiak. Jarduteko protokoloa heriotza masiboak izanez gero. Informatzeko prozedura. Laginak biltzea. Egokitzea eta erreferentziako zentrora bidaltzeko prozedura. Ale hilak kentzea eta deuseztatzea.

–Populazio urtar kontinentalak birpopulatzeko eta mantentzeko lanen jarraipena eta kontrola egiteko dokumentazioa: betetzea. Landa-koadernoak eta egoera-orriak.

–Birpopulatzeko eta mantentzeko lanetan erabiltzen diren bitartekoak, ekipoak, makinak eta erremintak: hautatzea eta erabiltzea. Zehaztapen teknikoak eta lanetara egokitzea.

–Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Ibilgua kontserbatzeko eta hobetzeko teknikak:

–Ibai baten zatiak. Espezie urtar kontinentalentzako intereseko parametroak eta ezaugarriak.

–Espezie urtar kontinentalen ugalketa. Arrabatzea. Arrabalekuak: kokapena. Okupazio baldintzak: egiaztatzea. Egokitzea: babesleku gehiago lortzeko eta isilekoen jarduna zailtzeko teknikak. Ibilguak kontserbatzea eta garbitzea: uholdeak utzitako hondakinak, legez kontrako efluenteak, isuriak eta beste batzuk kentzea.

–Ibaietako eta aintziretako ekosistemak. Ibilguetako berezko landare-espezieak. Banaketa. Fauna urtar kontinentalaren bizitzaren gaineko eragina. Flora inbaditzailearen espezieak. Sarrera, prebentzioa eta ibai ekosistemen gaineko inpaktua.

–Ibaiertzak eta bazterrak babestea. Sakonera eta estaldura aldatzeko gailuak.

–Landaredia ibilgailuaren barnean mozteko edo kimatzeko teknikak. Flora inbaditzailea kentzea edo kontrolatzea: metodo mekanikoak, kimikoak eta biologikoak.

–Arrainen joan-etorrietarako oztopoak ezabatzea. Arrainentzako eskalak. Arrainentzako pasabideak eta kontaketa sistemak. Motak eta hautatzeko irizpideak. Eraikuntza. Mantentzea eta berrikustea.

–Ur emaria eta emari ekologikoa. Emariak eta urari atxikitzeko bolumenak zehaztea: metodo errazak. Efluenteak gehitzen diren edo emariak ateratzen diren tokiak aurkitzea. Administrazio-baimenak eta informatzeko prozedura. Habitat urtar kontinentalaren kontserbazioaren eta kudeaketaren gaineko eragina.

–Ibilgua kontserbatzeko eta hobetzeko lanetan erabiltzen diren bitartekoak, ekipoak, makinak eta erremintak. Hautatzea eta maneiatzea. Zehaztapen teknikoak eta lanetara egokitzea.

–Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Ehiza- eta arrain-baliabideen ustiapenaren kontrola, aholkularitza eta informazioa:

–Ehiza-ustiapeneko lurrak. Motak, funtzionamendua eta araudia. Administrazio-emakida. Erregistroa. Ehizaren antolamendu eta kudeaketarako plan teknikoak. Edukia, prestatzea eta onespena.

–Ehiztaria: Baldintzak eta agiriak. Elkarteak eta federazioak.

–Ehiza larriko eta ehiza xeheko teknikak eta motak. Habitatera egokitzea, espezieak eta araudia. Ehiza selektiboa eta kudeaketa-ehiza.

–Arma eta munizio motak. Agiriak.

–Ehizarako beste bitarteko batzuk. Ehiza zakurrak.

–Ehiza jardueren jarraipena eta kontrola. Datuak biltzea. Trofeoen landako eta eskuko balorazioa. Homologaziorako taulak eta ENK arauak.

Ur-tarteak eta -masak, arrain-ustiapenaren erregimenaren arabera. Sailkapena autonomia erkidegoetako legediaren arabera. Arrantzaren antolamendu eta kudeaketarako plan teknikoak. Edukia, prestatzea eta onespena.

–Arrantzalea: Baldintzak eta agiriak. Elkarteak eta federazioak.

–Arrantza kontinentaleko teknikak eta motak. Habitatera egokitzea, espezieak eta araudia. Kirol-arrantzarako ekipoak, materialak eta osagarriak. Arrantzarako arteak eta bitartekoak.

–Erabiltzaileendako aholkularitza eta informazioa: debekualdiak eta arrantzaldiak. Arriskuko egoera bereziak. Lizentziak, baimenak eta praktika edo teknika baimenduak. Espezie baimenduak eta haien motak, sexuaren edo adinaren arabera. Kupoak eta gutxieneko neurriak.

–Arrantza-jardueren jarraipena eta kontrola. Datuak biltzea.

–Jarraipena eta kontrola egiteko dokumentazioa: lan-parteak eta ehiza eta arrantzako egoera-orriak. Betetzea. Ehiza eta arrantzako estatistikak.

–Ehiza eta arrantza jarduerak zaintzea. Zaintza. Motak, baldintzak eta eskumenak.

–Ehiza eta arrantza arloko arau-hausteak: Sailkapena eta zehapenak. Ehiza eta arrantza arloko arau-hausteetarako jarduketa-prozedura: txostena egiteko eta salatzeko prozedura. Salaketa orria: helburua bermatzeko jasotako datuak. Lankidetza, agintzaritzako agenteekin.

–Kontrol-, aholkularitza- eta informazio-lanetan erabiltzen diren bitartekoak, tresneriak, makinak eta erremintak. Hautatzea eta maneiatzea. Zehaztapen teknikoak eta lanetara egokitzea.

–Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea ondoko lan hauetan parte hartzeko: ehiza- eta arrain-espezieak kontrolatzea eta birpopulatzea eta, halaber, ehiza- eta arrain-ustiapen antolatua egitea eta kontrolatzea. Era berean, moduluak ikasleak gaitzen ditu ehiza- eta arrain-ustiapena izan dezaketen espezieen habitata hobetzeko lanetan parte hartzeko.

Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

–Ehiza- eta arrain-ustiapena izan dezaketen espezieak eta haien ezaugarriak eta beharrak identifikatzea, eta espezie horien zantzuak interpretatzea.

–Ehiza eta arrantzako fauna harrapatu, lekuz aldatu eta askatzeko teknikak eta bitartekoak kontrolatzea.

–Populazioen biziraupenean eragiten duten faktoreak ezagutzea, eta horiek lotzea populazioak kontserbatzeko eta hobetzeko aldaketa-teknika egokienen aplikazioarekin.

–Ehiza- eta arrain-ustiapena izan dezakeen faunaren populazioen zentzu-, jarraipen- eta kontrol-lanak egitea.

–Ehiza- eta arrain-ustiapenaren zaintza eta kontrolerako eragiketak eta eginkizunak burutzea.

Modulu hau bukatutakoan, ikasleek gai izan behar dute honako lan hauek egiteko: ehiza- eta arrain-espezieak birpopulatzea, espezie horien eta haien populazioen jarraipena, ehiza- eta arrain-espezieak bizi diren ingurunea hobetzea, eta haien ustiapen antolatuaren zaintza eta kontrola, aplikatu behar diren legeak ezagutuz eta errespetatuz.

Modulu hau teoriko-praktikoa da; beraz, komenigarria litzateke lantegi ikasgela bat edukitzea, eta bertan, ondoko lan hauetan erabiltzen diren egiazko material batzuk edukitzea: ehiza- eta arrain-espezieen birpopulaketa, habitataren hobekuntza, faunaren jarraipena eta zentsua, ustiapenaren kontrola eta zaintza, eta era berean ehiza eta arrantzarako arteak eta bitartekoak eta ustiatzen diren espezieen eta haien zantzuen laginak.

Halaber, ezinezkoa denez elementu edo azpiegitura jakin batzuk edukitzea, oso gomendagarria da lehentasuna ematea bisitak edo/eta jarduketak egiteari, ikasturtean zehar, interesekoak diren hainbat gunetan: ehiza edo arrantza barrutiak, arrain-haztegiak, uretako habitatak, eta abar.

Jarduera praktiko horiek egiteko, gomendagarria da 2 edo 4 orduko saioak izatea, eta are ikasleak hainbat lantaldetan banatzea ere. Horretarako komenigarria litzateke irakasleak ere bikoiztea.

Gomendatzen da ehizari buruzko gaitegiarekin hastea, garaia bat datorrelako landa ehizarako legezko denboraldiarekin, eta gerorako uztea arrantzari dagokion zatia, hobe moldatzen delako Nafarroako arrantzarako legezko denboraldiarekin.

Horretarako, proposatzen da hasiera ematea ehiza-espezieak harrapatzeari eta lekuz aldatzeari buruzko edukien lehen multzoarekin, horretan sartzen baitira gainerako edukietan aztertzen diren espezieak. Jarraitzeko proposatzen da ehiza- eta arrain-baliabideen ustiapenaren kontrola, aholkularitza eta informazioa hartzea, baina bakar-bakarrik ehizari, hain zuzen ere ehizako teknikak eta motak hartzen dituen zatiari, dagokiona, aukera balego egiazko ehiza denboraldian emateko.

Ondotik jarraituko litzateke ehiza-espezieko animaliak birpopulatzeko askatzearen multzoarekin, eta gero birpopulatzearen jarraipena egitearen multzoarekin.

Behin ehizari buruzko edukiak emanda, arrantzakoak ematea proposatzen da, hain zuzen ere espezie urtar kontinentalak birpopulatzeko eta mantentzeko lanak egiteari buruzko multzoa, ikasleak arrantza-espezieen, eta oro har arrantzaren mundua ezagutzen has daitezen. Ondoren, ehiza- eta arrain-baliabideen ustiapenaren kontrola, aholkularitza eta informazioari buruzko multzoa azter daiteke. Bukatzeko, ibilgua kontserbatzeko eta hobetzeko tekniken multzoa emanen litzateke.

Edukiak lan unitateetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, besteak beste ondoko jarduera hauetako batzuk egitea iradokitzen da:

–Ehiza-espezieak, lehiakideak eta harrapariak, eta haien aztarnak, arrastoak eta hondarrak identifikatzea.

–Landako zentsuak egitea.

–Fauna harrapatzeko metodoak identifikatzea eta erabiltzea.

–Ehiza-espezieak hazteko instalazioak bisitatzea.

–Harrapariak kontrolatzeko metodoak erabiltzea eta instalatzea.

–Ehiza-habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko metodoak erabiltzea eta instalatzea.

–Ehiza-eremuak in situ ezagutzea.

–Landa ehizako moten simulakroak egitea.

–Ehiza-armak eta tresnak identifikatzea, maneiatzea eta/edo muntatzea.

–Arrain-espezieak, lehiakideak, harrapariak eta inbaditzaileak, eta haien hondarretako batzuk identifikatzea.

–Arrantza elektriko saioren bat bisitatzea eta datuak hartzea.

–Arrain-haztegi bat bisitatzea.

–Arrain-espezieak hazteko erabiltzen diren materialak identifikatzea.

–Arrain-espezieen birpopulatzeak edo askatzeak bisitatzea.

–Arrantza arroa bisitatzea.

–Ibilguak hobetzeko jarduketak bisitatzea.

–Arrantza motak egitea.

–Arrantza-tresnak edo bitartekoak identifikatzea, maneiatzea eta/edo muntatzea.

“Ehiza- eta arrain-espezieen kontserbazioa” moduluko edukiek, berariazko modulua denez, zikloko modulu batzuekin izanen dute lotura: Agronomiaren oinarriak (ekosistemak, sare trofikoak, populazioen dinamika...), Landare-osasunaren printzipioak (fauna kaltegarria eta onuragarria...), Kontrol fitosanitarioa (faunarentzako arriskuak...), Basoberritzeak eta baso-tratamenduak (kalteen kontra babestea, basoen hidrologia zuzentzeko lanak...), Natura-ingurunea ustiatzea (erabileren bateragarritasuna), Baso-suteen prebentzioa (faunaren gaineko eragina...), Basogintzako makineria eta instalazioak (ehizako itxiturak, pasabide kanadarrak, harrapalekuak, behatzeko eta tiro egiteko postuak, isilekoak antzemateko ekipoak, arrainentzako eskalak eta kontaketa sistemak, ingurumena arrantzarako egokitzea...) eta Erabilera publikoa naturguneetan (basa fauna identifikatzea, laginketa metodoak, arrastoak, seinaleak eta aztarnak interpretatzea, faunaren inbentarioak, hazteko eta askatzeko programak...). Beraz, ezinbestekoa da ongi koordinatzea, gehiegizko errepikapenak gerta ez daitezen.

Lanbide-modulua: Baso-landarea mintegian ekoiztea.

Kodea: 0835.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Fruituak, haziak eta ugaltzeko landare-materiala biltzen ditu, eta biltzeko teknikak espeziearekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sorburuko landarearen unada eta mintegia ezaugarritu ditu.

b) Baso-espezieen fruituen eta hazien ezaugarriak deskribatu ditu.

c) Baso-espezie bakoitza biltzeko garaia identifikatu du.

d) Biltzeko ekipoak eta erremintak erabili ditu.

e) Hazien bideragarritasuna aztertu du.

f) Fruitu- eta hazi-sortak prestatu eta habitataren arabera sailkatu ditu.

g) Sorburuko landarearen landare-materiala lortzeko teknikak deskribatu ditu.

h) Fruituak, haziak eta ugaltzeko landare-materiala egokitu eta biltegiratu ditu.

i) Erremintak eta makineria hautatu eta mantendu ditu, eginen den lanaren arabera.

j) Ingurumen araudia, baso-mintegiko produkzioari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu du.

2. Lurra eta hazitegiak prestatu ditu, teknikak makineriarekin eta ekipoekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurra prestatzeko lanak egin ditu.

b) Lurra larrainetan, tauletan eta mintegietan banatu du.

c) Substratuen eta ontzien ezaugarriak deskribatu ditu.

d) Substratuak nahastu ditu.

e) Substratua mikorrizatu du.

f) Hazitegiak eta baso-ontziak bete ditu.

g) Erremintak eta makineria hautatu, erabili eta mantendu ditu, eginen den lanaren arabera.

h) Ingurumen araudia, baso-mintegiko produkzioari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu du.

3. Ugaltzeko landare-materiala ereiten eta ezartzen du, eta teknikak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hazi kopurua eta ereintza-dentsitatea kalkulatu ditu.

b) Erne aurreko tratamenduak egin ditu.

c) Hazitegiak, larrainak eta mintegiak erein ditu.

d) Kanpoaldeko hazitegiak eta mintegiak babestu ditu.

e) Ugaltzeko landare-materiala prestatu du.

f) Sustraitzearen estimulatzaileak ekarri ditu.

g) Propaguluak hazkuntza-inguruan jarri ditu.

h) Erremintak eta makineria aukeratu, erabili eta mantendu ditu, eginen den lanaren arabera.

i) Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

4. Baso-landarea hazteko lanak egiten ditu, eta teknikak eta tresneriak espeziearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-mintegi motak deskribatu ditu.

b) Laborantza-lanak egin ditu mintegian.

c) Edukiontziaren neurria espeziearen arabera zehaztu du.

d) Birlandaketa egin du.

e) Ureztaketa egin du.

f) Baso-landareak ongarritu ditu.

g) Baso-mintegiaren ingurumen faktoreak kontrolatu ditu.

h) Tratamendu fitosanitarioak eta jorraiak aplikatu ditu.

i) Erremintak eta makineria aukeratu, erabili eta mantendu ditu, eginen den lanaren arabera.

j) Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

5. Baso-espezieak girora moldatzen ditu, eta mintegiko eta mendiko eragiketak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gogortzeko teknikak aplikatu ditu.

b) Landareak sustrai hutsetan eta erro-lurrarekin atera ditu.

c) Aireko zatia eta erro-sistema egokitu ditu.

d) Ateratako landareak biltegiratu ditu.

e) Landareak garraio-bidean kargatu ditu.

f) Mendiko baso-landareak kontserbatzeko baldintzak deskribatu ditu.

g) Erremintak eta makineria hautatu, erabili eta mantendu ditu, eginen den lanaren arabera.

h) Ingurumen araudia, mintegiko produkzioari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu du.

Edukiak.

Fruituak, haziak eta ugaltzeko landare-materiala biltzea:

–Sorburuko landarearen unadak. Ezaugarriak. Mintegia.

–Fruituak eta haziak. Identifikazioa. Baso-intereseko fruituak.

–Biltzeko garaiak eta guneak. Biltzeko eremuen motak. Jatorri-eskualdeak. Ugalketarako baso-materialei buruzko legedia.

–Bilketa. Teknikak. Lurzoruan eta altueran.

–Hazien bideragarritasunaren azterketa. Helburua.

–Fruitu eta hazi sortak. Materialak eta metodoak. Prestaketa. Sorten sailkapena.

–Landare-materiala. Lortzea. Biltegiratzea eta kontserbatzea.

–Haziak ateratzea, garbitzea, egokitzea eta biltegiratzea. Fruituak eta landare-materiala egokitzea eta biltegiratzea.

–Makineria eta erremintak. Hautaketa. Erabilera. Mantentze-lanak.

–Ingurumenari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Lurra eta hazitegiak prestatzea:

–Lurra prestatzeko lanak. –Sustrai hutseko landarea.

–Larrainak, taulak eta mintegiak. Teknikak. Ezaugarriak.

–Landareak edukiontzian. Baso-substratuak. Motak. Baso-ontziak. Motak. Ezaugarriak.

–Substratuen nahasketak. Arauak.

–Mikorrizazioa. Teknikak.

–Hazitegiak eta ontziak betetzea.

–Makineria eta erremintak. Hautaketa. Erabilera. Mantentze-lanak.

–Ingurumenari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Landare-materiala ereitea eta ezartzea:

–Hazi kopurua kalkulatzea. Ereiteko dentsitatea, unea eta sakonera.

–Erne aurreko tratamenduak. Letargiak eta latentziak.

–Ereintza. Teknikak. Hazitegi motak. Larrainetan eta mintegietan ereitea.

–Hazitegiak eta mintegiak babestea. Teknikak.

–Ugalketa asexualeko organoak. Ugaltzeko landare-materiala prestatzea.

–Fitohormonak.

–Propaguluak ezartzea. Teknikak.

–Makineria eta erremintak. Hautaketa. Erabilera. Mantentze-lanak.

–Ingurumenari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Baso-landarea hazteko lanak egitea:

–Baso-mintegia. Motak. Zonifikazioa.

–Mintegiaren zaintzak. Laborantza lanak.

–Baso-edukiontzia hautatzeko irizpideak.

–Birlandatzea. Motak. Teknikak.

–Ureztatzea.

–Baso-mintegia ongarritzea. Ongarriak aplikatzea.

–Babes instalazioen ingurumen faktoreak. Kontrola.

–Tratamendu fitosanitarioak aplikatzea. Jorratzea.

–Makineria eta erremintak. Hautaketa. Erabilera. Mantentze-lanak.

–Ingurumenari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Baso-espezieak girora moldatzea:

–Baso-landarearen kalitatea, araudia.

–Baso-landarea gogortzea. Teknikak.

–Landarea ateratzea: sustrai hutsetan, erro-lurrarekin.

–Landarea egokitzea.

–Landareak biltegiratzea. Baldintzak.

–Baso-landarea kargatzea eta garraiatzea.

–Baso-landareak mendian kontserbatzea.

–Makineria eta erremintak. Hautaketa. Erabilera. Mantentze-lanak.

–Ingurumenari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleek baso-landareen produkzioaren gaineko oinarrizko kontzeptuak hartzea. Modulua bukatzean, ikasleak gai izanen dira mintegietan landareak hedatzeko lanak egiteko eta izurriteak, gaixotasunak, belar gaiztoak eta fisiopatiak kontrolatzeko.

“Baso-landarea mintegian ekoiztea” modulua funtsean praktikoa da eta, horregatik, bere jarduera landarea ekoizteko berotegian eta hazkuntzarako mintegian eginen da bereziki. Zati teorikoa erabilera anitzeko gela batean garatuko da. Interneterako sarbidea izanen da, ikasleek informazio teknikoa, aldizkariak eta sektoreko enpresen merkataritza-katalogoak kontsultatu ahal ditzaten.

Iradokitzen da eduki teorikoak eta eduki praktikoak txandaka ematea, produkzio prozesuan aldiaren beharretara egokituz, eta, horretarako, jarduera praktikoen programazioa moldakorra izanen da intentsitatearen aldetik. Horregatik, edukien sekuentzia hau proposatzen da, egokiena delakoan, bost bloketan antolatuta:

–Fruituak, haziak eta ugaltzeko landare-materiala biltzea.

–Lurra eta hazitegiak prestatzea.

–Landare-materiala ereitea eta ezartzea.

–Baso-landarea hazteko lanak egitea, sustrai hutsetan nola edukiontzian.

–Baso-espezieak girora moldatzea.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

–Fruituak edo haziak biltzea.

–Kontserbatzea eta erne aurreko tratamenduak egitea. Zenbat hazi behar diren kalkulatzea. Ontzian ereitea. Ontzia eta substratua hautatzea. Lurrean ereitea.

–Aldaxkak biltzea. Ontzian eta lurrean sustraitzea. Substratuen gaineko neurri sanitario eta teknikoak aplikatzea.

–Probenak eta txertoak egitea.

–Berotegiak, aireztatzea, itzalpetzea eta berokuntza maneiatzea.

–Ontziko eta lurreko landareak jorratzeko, ureztatzeko, ongarritzeko eta fitosanitarioki tratatzeko plana prestatu eta aplikatzea.

–Ongarritzeak eta gogortzeko ureztapenak egitea.

–Errotik ateratzea, sailkatzea eta hautatzea. Landarea biltegiratzea gero igortzeko.

–Segurtasun eta higienearen gaineko neurriak aplikatzea.

Lanbide-munduarekin harremanetan egoteko, interesgarria izanen litzateke jarduera hauek egitea:

–Sektoreko berrikuntzetan erreferentea diren nekazaritzako eta basogintzako azokak bisitatzea.

–Baso-landarea eta landare apaingarria, sustrai hutsetan nola edukiontzian ekoizten duten mintegiak bisitatzea berrikuntza teknikoak ezagutzeko.

–Basogintzaren arloko administrazio eskudunak basoberritzeen gaineko joerei buruz definitutako jarraibideak ezagutzea.

–Basoberritzeak egiten dituzten enpresekin harremanetan egotea.

–Substratu, hazi, ongarri, ureztapen eta bestelako horniduren etxe komertzialetan informazioa bilatzea.

“Baso-landarea mintegian ekoiztea” modulua koordinatu egin behar da, batez ere, “Agronomiaren oinarriak”, “Basogintzako makineria eta instalazioak I” eta “Landare-osasunaren printzipioak” moduluekin, guztiak lehen kurtsokoak; izan ere, modulu honetan beharrezkoak dira “Agronomiaren oinarriak” moduluan aztertzen diren edukiak (lurzoruaren eta landarearen arteko erlazioa, klimatologia, ongarriak, ur-beharrak...) eta “Basogintzako makineria eta instalazioak I” modulukoak (mintegian erabili beharreko makinak eta lanabesak, eta, halaber, ureztatzea eta airea girotzea maneiatzea). “Landare-osasunaren printzipioak” lanbide moduluaren edukiak ere beharrezkoak dira, izurriteak eta gaixotasunak kontrolatzeari eta baso-mintegiko landareentzako tratamendu fitosanitarioei dagokienez.

Ez dugu inoiz ahaztu behar baso-landarearen identifikazioa, lanbidearen funtsezko oinarrietako bat baita basogintzan erabiltzen diren basoko espezie adierazgarrienak ezagutzea. Gai hori elkarrekin landu behar da modulu guztietan, lehen kurtsoko nola bigarren kurtsokoetan, baina bereziki honako hauetan: “Agronomiaren oinarriak”, “Baso-landarea mintegian ekoiztea” eta “Basoberritzeak eta baso-tratamenduak”. Horietan guztietan indarrak batu behar dira lehen urtean, espezieak ongi identifikatzea lortzeko, eta bigarren kurtsoan gaiarekin jarraitu behar dute, “Natura-ingurunea ustiatzea” eta “Erabilera publikoa naturguneetan” moduluetan.

Lanbide-modulua: Basogintzako makineria eta instalazioak I.

Kodea: 0837a.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Baso-lantegiko erremintak eta ekipoak antolatzen ditu, eta beren funtzionaltasuna identifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-lantegia ezaugarritu du.

b) Baso-lantegiko erreminta eta ekipo garrantzitsuenak identifikatu ditu.

c) Erreminta eta ekipo bakoitzaren erabilgarritasuna deskribatu du.

d) Erremintak eta ekipoak baso-lantegian kokatu ditu.

e) Baso-lantegiko erreminten eta ekipoen mantentze-lanak egin ditu.

f) Erreminten eta ekipoen inbentarioa egin du, eta berrezartzeko premiak egiaztatu ditu.

g) Gertakariak erregistratu ditu.

h) Baso-lantegiko hondakinak garbitu eta ezabatu ditu.

2. Basogintzako traktoreekin eta trakzioko beste ekipo batzuekin eragiketak egiten ditu nagusi batek gainbegiratuta, eta funtzionamendu-mekanismoak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Basogintzako traktorearen eta trakzioko ekipoen atalak eta osagaiak identifikatu ditu.

b) Basogintzako traktorearen eta trakzioko ekipoen sistemen ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Basogintzako traktore eta trakzioko ekipo motak deskribatu ditu.

d) Traktorea eta trakzioko ekipoak erabiltzearen orduko kostua kalkulatu du.

e) Basogintzako traktorea eta trakzioko ekipoak lan motaren eta lurraren orografiaren arabera hautatu ditu.

f) Lanabesak eta makinak traktoreari erantsi dizkio.

g) Indar-hargunea eta sistema hidraulikoa martxan jarri ditu.

h) Basogintzako traktorea hainbat maldatan maneiatu du.

i) Basogintzako traktoreak tresneriarekin eta tresneriarik gabe maneiatzeko jarduerak egin ditu.

j) Arrastaka eramateko eragiketak egin ditu.

3. Basogintzako traktorearen eta trakzioko ekipoen lehen mailako mantentze-lanak egiten ditu, mantentze-lanen fitxak eta protokoloak interpretatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Basogintzako traktorearen eta trakzioko ekipoen mantentze-lanen eskuliburua aztertu du.

b) Oinarrizko mantentze-lanak deskribatu ditu.

c) Beharrezko erremintak, ekipoak eta ordezko piezak hautatu ditu.

d) Traktorearen eta trakzioko ekipoen sistemetako elementuak muntatu eta desmuntatu ditu.

e) Matxura soilak antzeman ditu.

f) Sistemetako elementuak ordeztu eta konpondu ditu.

g) Jariakin-mailak bete ditu.

h) Mantentze-lanen edo konponketaren ondoren, sistemen funtzionamendua egiaztatu du.

i) Lantegi espezializatu batean konpondu behar diren matxurak identifikatu ditu.

j) Mantentze- edo konponketa-partea bete du.

4. Motozerra, sasi-garbitzeko makina eta basoko erremintak mantentzeko lanak egiten ditu, eta beren zatiak identifikatzen eta eskuliburuak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Motozerra, sasi-garbitzeko makina eta basogintzako erremintak mantentzeko lanen eskuliburuak interpretatu ditu.

b) Motozerra mantentzeko lanak sekuentziatu ditu.

c) Motozerraren segurtasun-elementuak identifikatu ditu.

d) Motozerraren katea muntatu, desmuntatu eta zorroztu du.

e) Mozteko eskuzko erremintak garbitu, koipeztatu eta zorroztu ditu.

f) Eskuzko sasi-garbitzeko makina prestatu du.

g) Basogintzako makinen mantentze-lanak egiteko tresneria eta erremintak erabili ditu.

h) Mantentze-lanen parteak bete ditu.

5. Laneko arriskuen prebentziorako arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horien prebentziorako neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-lantegiko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.

b) Eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatu ditu.

c) Materialak, erremintak, makinak eta laneko ekipamenduak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Arriskuen prebentziorako lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

e) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak bete ditu.

Edukiak.

Baso-lantegiko erremintak eta ekipoak antolatzea:

–Baso-lantegia enpresan edo ustiategian. Antolakuntza.

–Lantegiko ekipoak eta erremintak. Motak eta deskribapena. Erabilera. Oinarrizko mekanizaziorako, mozteko, zorrozteko, olioztatzeko eta soldadurarako ekipoak.

–Erremintak eta ekipoak baso-lantegian kokatzea. Erregaiak eta lubrifikatzaileak biltegiratzea.

–Ekipo eta erreminten mantentze-lanak. Garbiketa. Kontserbazioa. Eskuliburu teknikoak erabiltzea.

–Erreminta eta ekipoen inbentarioa. Birjartzeko irizpideak. Eragiketen erregistroa.

–Lantegiaren garbiketa eta ordena. Hondakinak. Ezabatzea.

Eragiketak egitea basogintzako traktoreekin eta trakzioko beste ekipo batzuekin:

–Basogintzako traktorea eta trakzioko ekipoak. Enborrak arrastaka eramateko traktoreak (skidder-ak), autokargatzaileak eta prozesatzaileak. Motokultorea, motoaitzurra eta motosega. Funtzioak eta motak. Atalak eta osagaiak: prestazioak eta aplikazioak.

–Motorra. Motak eta sailkapena. Traktorearen sistemak: banatze- eta sarrera-sistema, hozte-sistema, koipeztatze-sistema, elikatze-sistema, sistema hidraulikoa, transmisio-sistema eta sistema elektrikoa. Kontrol elektronikoak. Segurtasun-sistemak. Lastatze sistemak. Direkzioa eta balaztak.

–Traktorearen eta trakzioko tresneriaren ordu-kostua. Kostuen kalkulua.

–Basogintzako traktore eta trakzioko tresneria mota hautatzea. Hautatzeko irizpideak. Potentzia. Errendimenduak.

–Indar-hargunea. Tresneria krokatzea eta egokitzea: nekazaritza-tresnak, atoiak eta bestelako elementuak.

–Maneiu-jarduerak. Hainbat maldatan maneiatzea. Nekazaritza-tresnekin. Nekazaritza-tresnarik gabe. Lurra mugitzeko tresnekin. Maniobrak. Motzondoak kentzea. Arrastaka eramatea.

Basogintzako traktorearen eta trakzioko tresneriaren lehen mailako mantentze-lanak:

–Mantentze-lanen gidaliburua. Interpretazioa. Aldizkako mantentze-lanak. Mantentze-lanek lanaren errendimenduan, energia kontsumoan eta makinen bizitza erabilgarrian duten eragina.

–Oinarrizko mantentze-lanak, sailkapena eta deskribapena.

–Erremintak, tresneria eta ordezko piezak. Hautaketa.

–Traktoreko eta trakzioko tresneriaren sistemetako elementuak muntatzea eta desmuntatzea. Piezakatzea interpretatzea.

–Matxura errazak: antzematea eta konpontzea. Soldadura eta mekanizazioko oinarrizko eragiketak.

–Hainbat sistemako elementuak ordezkatzea eta konpontzea.

–Jariakin-mailak. Egiaztatzea. Berriz betetzea. Lubrikatzaile eta erregai motak. Pneumatikoak: motak, tamainak, lastatzea eta presioak.

–Funtzionamendua egiaztatzea. Diagnostikoa.

–Matxura zailak antzematea. Bere gain har ezin ditzakeen matxurak identifikatzea.

–Mantendu eta konpontzeko zatiak. Betetzea. Baliabide informatikoen erabilera.

Motozerra, sasi-garbitzeko makina eta basogintzako erremintak mantentzeko lanak egitea:

–Motozerra mantentzeko lanak. Zereginen sekuentziazioa. Mantentzeari buruzko eskuliburuak, interpretazioa.

–Motozerraren segurtasun-elementuak: identifikatzea eta egiaztatzea.

–Katea, ezpata eta engranajea muntatzea, desmuntatzea eta zorroztea. Aldizkakotasuna. Kateak muntatzeko tresneria.

–Mozteko eskuzko erremintak garbitzea, koipeztatzea eta zorroztea. Eskuz eta bitarteko mekanikoen bidez zorroztea.

–Eskuzko sasi-garbitzeko makina prestatzea eta mantentzea. Segurtasun elementuak egiaztatzea. Ebaketa-elementuak eta babesak ordeztea, hortzak zorroztea eta haria ordeztea.

–Basogintzako makinen mantentze lanak egiteko erremintak eta tresneria hautatzea. Irizpideak.

–Mantendu eta berrikusteko zatiak. Betetzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

–Basogintzako lantegiari, makinei eta instalazioei lotutako arriskuak. Arriskuak identifikatzea.

–Prebentzio bideak. Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

–Taldeko prebentzioa eta babesa. Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

–Norbera babesteko ekipamendua (NBE).

–Basogintzako lantegiko seinaleak.

–Basogintzako lantegiko segurtasuna. Segurtasun-fitxak. Makinei eta tresneriari aplikatzen zaizkien segurtasun-sistemak.

–Ingurumen-babesa: hondakinak bildu eta hautatzea. Hondakinak biltzea eta baztertzea. Hondakin arriskugarrien kudeaketa.

–Ingurumena babesteko araudia betetzea.

–Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea basogintzako traktoreen eta trakzioko tresneriaren muntaketan, erabileran eta mantentze-lanean parte hartzeko.

Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

–Basogintzako lantegia antolatzea.

–Egin beharreko lana aintzat hartuta, basogintzako traktore eta trakzioko tresneria egokia hautatzea eta kostuak kalkulatzea.

–Eragiketak egitea basogintzako traktoreekin eta trakzioko beste ekipo batzuekin.

–Basogintzako traktoreen, trakzioko beste ekipo batzuen, motozerren, sasi-garbitzeko makinen eta basogintzako beste makina/erremintaren lehen mailako mantentze-lanak egitea.

–Trebetasun horiek garatzea, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak ezagutu eta betez, arriskuak identifikatuz eta prebentziorako eta babeserako baliabideak eta ekipoak erabiliz.

Modulu hau bukatzean, ikasleak gai izanen dira, zereginaren arabera, basogintzako trakzioko tresneria eta nekazaritzako tresnarik egokienak hautatzeko, bai eta horiek zeregin errazetan maneiatzeko ere, eta basogintzako traktoreen, motozerren eta sasi-garbitzeko makinen lehen mailako mantentze-lanak egiteko gai izanen dira, segurtasun arauak errespetatuz eta norbera babesteko ekipamenduak erabiliz.

Modulu hau teoriko-praktikoa da, baina garrantzi berezia ematen zaie praktikei, gutxienez ere eskola saioen bi heren izanen baitira. Iradokitzen da praktikak toki hauetan egitea: praktiketarako lursailean, makinen biltegian, lantegi gela eta nekazaritzako eta basogintzako kanpoko espazioetan. Komenigarria litzateke erabilera anitzeko gelan egingo diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan eskura dauden informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea: baliabide informatikoak, proiektoreak eta Interneterako sarbidea; eta osagarri moduan parte hartzeko ekintzak egitea, norbere burua aurkitzekoak eta informazioa bilatu eta aztertzekoak.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, zeregin hauek biltzen dituen multzotik hastea gomendatzen da: basogintzako traktorearekin eta trakzioko beste ekipo batzuekin egin beharreko zereginak eta motozerraren, sasi-garbitzeko makinaren eta basogintzako beste tresna batzuen mantentze-lanak; izan ere, horiei buruzko ezagutza funtsezkoa da beste modulu batzuk garatzeko.

Iradokitzen da, jarraian, basogintzako lantegiaren antolaketa eta basogintzako traktorearen eta trakzioko beste ekipo batzuen tresnak eta lehen mailako mantentze-lanak biltzen dituen edukien multzoa lantzea.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari ekinen zaie zeharka edukien multzo guztietan, eta bereziki kontuan hartu beharko dira makinen eta erreminten erabileran, azpiegiturak instalatzean eta mantentze-lanetan.

Edukiak lan unitateetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honen prestakuntza praktikoa, hein handi batean, aire librean gauzatuko da eta, beraz, eguraldi txarrak izugarri baldintzatuko du. Horregatik, gomendatzen da edukien denbora banaketa malgua izatea, eta klimatologiaren arabera tartekatzea eduki ezberdinetako praktikak, alegia, lantegi-gelan, erabilera anitzeko gelan edo makinen biltegiko eremuan garatzen ahal diren edukiei dagozkienak.

Modulu honetan bilatzen diren helburuak ongi lortzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

–Lantegia, makinen biltegia, nekazaritza-tresnen parkea eta haien makinak eta tresnak aztertzea, antolatzea eta garbitzea.

–Basogintzako traktoreen eta trakzioko beste ekipo batzuen osagaiak eta sistemak deskribatzea eta aztertzea.

–Gauzatu beharreko zereginaren arabera, traktore edo trakzioko ekipo mota eta potentzia hautatzea, bai eta errendimenduaren kalkulua eta kostua ere.

–Basogintzako traktoreak eta trakzioko beste ekipo batzuk egoera eta maniobra ezberdinetan maneiatzea, bai eta nekazaritza-tresna ezberdinak lotzea, eragitea eta erabiltzea ere, betiere segurtasun neurriak aintzat hartuz eta beharrezkoak diren norbera babesteko ekipamenduak erabiliz.

–Traktoreen eta trakzioko beste ekipo batzuen oinarrizko mantentze-lanak egitea, fluidoen mailak egiaztatzea eta horiek bete edo ordeztea.

–Matxura txikiak konpontzea eta piezak edo osagaiak aldatzea, barnean sartuta piezen soldadura txikiak eta mekanizazioa.

–Makineriako enpresen katalogoen eta Interneten bitartez informazioa biltzea eta lanak egitea.

–Motozerra eta sasi-garbitzeko makinaren segurtasun osagaien mantentze- eta ikuskapen-lanak egitea, bai eta katea eta mozteko osagaiak ordeztea, zorroztea eta muntatzea ere.

–Basogintzako makinen eta instalazioen feria espezializatuak bisitatzea, bai eta moduluarekin zerikusia duten makinak eta instalazioak erabiltzen diren nekazaritzako eta basogintzako ustiategiak ere, eta horiei buruzko lanak egitea banaka nahiz taldeka.

“Basogintzako makineria eta instalazioak I” izeneko moduluaren edukiek zeharkako osagaia osatzen dute, Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko zikloan sartutako modulu gehienen aurretik egin beharrekoa, izan ere, modulua garatu ahala, beste moduluen prestakuntza praktikorako funtsezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak eskuratzen dira, horietan basogintzako traktoreak eta trakzioko beste ekipo batzuk edo motozerrak eta sasi-garbitzeko makinak erabiliko baitira. Zehazki, mota horretako makinak erabiliko dira lehen mailako “Basoberritzeak eta baso-tratamenduak” eta “Baso-landarea mintegian ekoiztea” moduluetan, eta bigarren mailako “Basogintzako makineria eta instalazioak II”, “Natur-baso ingurunearen ustiaketa”, “Baso-suteen prebentzioa”, “Kontrol fitosanitarioa” eta “Erabilera publikoa naturguneetan” moduluetan.

Lanbide-modulua: Basogintzako makineria eta instalazioak II.

Kodea: 0837b.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Baso-espezieentzako babes- eta behartze-sistemak instalatzen eta mantentzen ditu, eta muntaketari eta kontserbazioari buruzko eskuliburuak eta jarraibideak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Babes- eta behartze-sistemak muntatzeko eta kontserbatzeko eskuliburuak interpretatu ditu.

b) Baso-espezieentzako babes- eta behartze-sistemak ezaugarritu ditu.

c) Babes- eta behartze-sistemetako elementuak identifikatu ditu.

d) Estalki mota bakoitzaren propietateak deskribatu ditu.

e) Babeste- eta behartze-sistema bat muntatzeko materialak eta erremintak hautatu eta erabili ditu.

f) Ingurumen-kontroleko elementuak instalatu ditu.

g) Ureztatze-sistema instalatu du.

h) Babes- eta behartze-sistemetako elementuak kontserbatu ditu.

2. Ehizagune eta arrantzaguneetako azpiegiturak instalatzeko eta mantentzeko lanak egiten ditu, eta materialak, tresneria, makinak eta erremintak teknikekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ehizagune eta arrantzaguneetako azpiegiturak instalatzeko eta mantentzeko eskuliburuak interpretatu ditu.

b) Ehiza- eta arrain-lurzoru baten lege- edo informazio-seinaleztapena identifikatu eta muntatu du nagusi batek gainbegiratuta.

c) Bitartekoak, tresneria, makinak eta erremintak hautatu ditu.

d) Ehiza-itxiturak eta -sarbideak jarri ditu.

e) Harrapalekuak eta bestelako maneiu-instalazioak ezaugarritu eta muntatu ditu.

f) Eskalak, igarobideak eta arrainak zenbatzeko sistemak eraiki ditu.

g) Zaintza- eta behaketa-azpiegiturak ezaugarritu ditu, bai eta arrantzatzeko ingurunea egokitzeari, paseatzeari edo erabiltzaileen segurtasunari lotutakoak ere.

h) Azpiegituren funtzionaltasuna aztertzeko eta mantentze-lanak egiteko programak interpretatu ditu.

i) Animalien ongizateari buruzko araudia eta egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa aplikatu ditu.

3. Laneko arriskuen prebentziorako arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horien prebentziorako neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-lantegiko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.

b) Eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatu ditu.

c) Materialak, erremintak, makinak eta laneko ekipamenduak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

e) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak bete ditu.

Edukiak.

Baso-espezieentzako babes- eta behartze-sistemak instalatzea eta mantentzea:

–Babes- eta behartze-sistemak muntatzeko eta kontserbatzeko eskuliburuak.

–Baso-espezieentzako babes- eta behartze-sistemak, motak eta ezaugarriak. Dimentsioak.

–Babes- eta behartze-sistemetako elementuak.

–Egiturak eta estalkiak: motak, propietateak, ezaugarriak eta erabilerak.

–Babes- edo behartze-sistema bat muntatzea. Erremintak eta materialak. Hautatzeko irizpideak.

–Ingurumen kontrolerako osagaiak instalatzea: tenperaturari, hezetasunari eta aireztapenari dagozkionak. Automatismoak.

–Ureztatze sistema instalatzea: hautapenerako irizpideak, osagaiak, ezaugarriak eta programatzaileak.

–Babes- eta behartze-sistemetako elementuak kontserbatzea.

Ehizagune eta arrantzaguneetako azpiegiturak instalatzeko eta mantentzeko lanak:

–Ehizagune eta arrantzaguneetako azpiegiturak instalatzeko eta mantentzeko eskuliburuak.

–Ehiza- eta arrain-lurzoru bati lege- eta informazio-seinaleztapena jartzea. Kokapena, kopurua, neurriak, diseinua eta jasotako informazioa. Estatu eta autonomia mailako araudira egokitzea. Instalatzea, zaintzea eta kontserbatzea.

–Ehizagune eta arrantzaguneetako berezko seinaleak eta azpiegiturak instalatzeko eta mantentzeko lanetan erabiltzen diren bitartekoak, tresneria, makinak eta erremintak. Hautatzea eta maneiatzea. Zehaztapen teknikoak eta lanetara egokitzea. Zurarekin lan egiteko oinarrizko zereginak.

–Ehizaguneak: ehizako espazioa mugatzeko hesiak, laboreak edo ekologia eta osasunaren aldetik interesekoak diren eremuak babesteko. Ingurunera eta espazio-ezaugarrietara egokitzea. Eraikuntza-ezaugarriak. Instalatzea, berrikustea eta kontserbatzea. Berariazko araudia. Ehizaguneen eragina. Faunaren pasabideak.

–Sarbideak: pasabide kanadarrak, ateak edo goitiko pasabideak. Faunarentzako askak, edontziak eta babeslekuak. Eraikuntza-ezaugarriak. Kokapena. Instalatzea, berrikustea eta kontserbatzea.

–Harrapalekuak eta mahukak, beste instalazio batzuen artean. Harri-multzo edo gordeleku artifizialak, egokitzapen parkeak. Motak. Eraikuntza-ezaugarriak. Ingurunera eta espazio-ezaugarrietara egokitzea. Kokapena. Instalatzea, berrikustea eta kontserbatzea. Harrapalekuen eta beste maneiu-instalazio batzuen eragina.

–Zaintzeko edo behatzeko azpiegiturak. Eraikuntza-ezaugarriak. Kokapena. Instalatzea, berrikustea eta kontserbatzea. Isilekoak antzemateko tresneria.

–Arrainentzako eskalak, igarobideak eta zenbatzeko sistemak: motak eta ezaugarriak.

–Ingurunea arrantzarako, paseorako edo erabiltzaileen segurtasunerako egokitzeari lotutako azpiegiturak.

–Berrikusteko eta mantentzeko programak. Interpretazioa.

–Animalien ongizateari buruzko araudia eta egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumena babestea:

–Basogintzako lantegiari, makinei eta instalazioei lotutako arriskuak. Arriskuak identifikatzea.

–Prebentzio bideak. Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

–Taldeko prebentzioa eta babesa. Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

–Norbera babesteko ekipamendua (NBE).

–Segurtasuna instalazio lanetan. Segurtasun-fitxak. Makinei eta tresneriari aplikatzen zaizkien segurtasun-sistemak.

–Ingurumen-babesa: hondakinak biltzea eta hautatzea. Hondakinak biltzea eta baztertzea. Hondakin arriskugarrien kudeaketa.

–Ingurumena babesteko araudia betetzea.

–Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea nekazaritzako eta basogintzako instalazioen muntaketan, erabileran eta mantentze-lanean parte hartzeko.

Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

–Basogintzako azpiegituren eta ekipamenduen mantentze- eta instalazio-lanak egiteko erremintak eta makinak hautatzea eta erabiltzea.

–Baso-laboreak eta ehizaguneetako eta arrantzaguneetako aziegiturak babestu eta behartzeko instalazio errazak muntatu eta mantentzea.

–Trebetasun horiek garatzea, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak ezagutu eta betez, arriskuak identifikatuz eta prebentziorako eta babeserako baliabideak eta ekipoak erabiliz.

Modulu hau bukatutakoan, basogintzako azpiegitura errazak instalatu eta mantentzeko gauza izanen dira ikasleak, segurtasun arauak errespetatuz eta norbera babesteko ekipamenduak erabiliz.

Modulu hau teoriko-praktikoa da, baina garrantzi berezia ematen zaie praktikei, gutxienez ere eskola saioen bi heren izanen baitira. Iradokitzen da jarduera praktikoak praktiketarako finkan gauzatzea, lantegi-gelan eta kanpoan diren nekazaritzako eta basogintzako espazioetan. Komenigarria litzateke erabilera anitzeko gelan egingo diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan eskura dauden informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea: baliabide informatikoak, proiektoreak eta Interneterako sarbidea; eta osagarri moduan parte hartzeko ekintzak egitea, norbere burua aurkitzekoak eta informazioa bilatu eta aztertzekoak.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, gomendatzen da hasieran laboreak babestu eta behartzeko instalazioei buruzko multzoa egitea, izan ere landareen ziklo begetatiboen mende daude eta komenigarria da horiek garatzean ahalik eta urtaro gehien batzea, bereziki aintzat hartuta udaberria baino lehen bukatzen den bigarren mailako modulua dela. Bukatzeko, ehizaguneetako eta arrantzaguneetako azpiegiturak instalatzeko eta mantentzeko lanak egitea iradokitzen da.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari ekinen zaie zeharka edukien multzo guztietan, eta bereziki kontuan hartu beharko dira makinen eta erreminten erabileran, azpiegiturak instalatzean eta mantentze-lanetan.

Edukiak lan unitateetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honen prestakuntza praktikoa, hein handi batean, aire librean gauzatuko da eta, beraz, eguraldi txarrak izugarri baldintzatuko du. Horregatik, edukien denbora banaketa malgua izanen da, eta klimatologiaren arabera tartekatuko dira praktikak, alegia, lantegi-gelan, berotegian edo erabilera anitzeko gelan garatzen ahal diren edukiei dagozkienak.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

–Nekazaritzako eta basogintzako instalazio eta azpiegituretako matxura txikiak konpontzea eta pieza edo elementuak ordeztea.

–Finkako berotegietako eta itzaltegietako estalkiak, ateak, ureztatze- eta aireztapen-sistemak eta ikastetxearen baso-mintegia muntatu eta mantentzea.

–Ehizagune eta arrantzaguneetarako azpiegitura txikiak eraiki eta muntatzea, esaterako, kartelak, oholtxoak, hesiak, pasabideak, askak, edontziak edo harri-multzoak.

–Makineria enpresen katalogoen eta Interneten bitartez informazioa biltzea eta lanak egitea.

–Basogintzako makinen eta instalazioen feria espezializatuak bisitatzea, bai eta moduluarekin zerikusia duten makinak eta instalazioak erabiltzen diren nekazaritzako eta basogintzako ustiategiak ere, eta horiei buruzko lanak egitea banaka nahiz taldeka.

“Basogintzako makineria eta instalazioak II” moduluaren edukiek osagai garrantzitsua osatzen dute “Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko” zikloko modulu askori dagokienez, beste modulu batzuetan lortutako trebetasunak garatzen baitira eta praktikan jartzen, bai eta instalazioak muntatu eta mantentzeko ere; hortaz, komenigarria izanen da behar bezala koordinatzea. Zehazki, lotura du honako modulu hauekin: lehen mailako “Basogintzako makineria eta instalazioak I”, “Baso-landarea mintegian ekoiztea” eta “Ehiza- eta arrain-espezieen kontserbazioa” moduluekin, eta bigarren mailako “Natur-baso ingurunearen ustiaketa”, “Kontrol fitosanitarioa “ eta “Erabilera publikoa naturguneetan” izenekoekin.

Lanbide-modulua: Baso-suteen prebentzioa.

Kodea: 0836.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Baso-suteen kontrako prebentzio-lanak egiten ditu, eta faktore teknikoak eta bitartekoak egin beharreko jarduerekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prebentziozko laborantza-lanak aplikatu ditu.

b) Baso-suteak prebenitzeko egitura linealak mantentzeko lanak egin ditu.

c) Erremintak, makineria eta tresneriak hautatu, antolatu eta maneiatu ditu.

d) Baso-suteen kontrako prebentzio-lanei buruzko parteak eta egoera-orriak bete ditu.

e) Prebentziozko laborantza-lanak ekonomikoki baloratu ditu.

f) Baso-suteak prebenitzeko lanei buruzko araudi espezifikoa aplikatu du.

2. Baso-suteak zaintzeko eta antzemateko jarduerak egiten ditu, eta teknikak eta bitartekoak ezaugarritzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-suteak zaintzeko, antzemateko, aurkitzeko eta identifikatzeko sistemak deskribatu ditu.

b) Baso-suteak zaintzeko eta antzemateko sarearen kokapena eta funtzioak ezaugarritu ditu.

c) Baso-suteak antzemateko, aurkitzeko eta identifikatzeko tresneriak hautatu eta erabili ditu.

d) Baso-sute bat antzeman, aurkitu eta identifikatu duela jakinarazi du.

e) Baso-suteak zaintzeko eta antzemateko azpiegiturak mantentzeko lanak egin ditu.

f) Baso-suteak zaintzeko eta antzemateko eragiketei buruzko parteak eta egoera-orriak bete ditu.

g) Baso-suteak zaintzeko eta antzemateko lanei buruzko araudi espezifikoa aplikatu du.

3. Baso-suteak kontrolatzeko eragiketetan laguntzen du, eta tresneriak eta bitartekoak sutearen ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Suteak eta beren portaerak baldintzatzen dituzten faktoreak ezaugarritu ditu.

b) Baso-suteak itzaltzeko azpiegiturak ezaugarritu ditu.

c) Suteak kontrolatzeko teknikak aplikatu ditu.

d) Suteak kontrolatzeko, eta, behar izanez gero, itzaltzeko erremintak eta bitartekoak hautatu eta erabili ditu.

e) Suteak itzaltzeko lanetan diharduten beste ekipo eta bitarteko batzuekin elkarlanean jardun du.

f) Sutea itzaltzeko lanekin erlazionatutako gertakariei, kalteei eta estatistikei buruzko parteak eta egoera-orriak bete ditu.

g) Suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetako araudi espezifikoa aplikatu du.

4. Erreminten, bitartekoen eta tresneriaren funtzionamendu-egoera eta kokapena aztertzen du, eta prozedurak eta jarraibide-eskuliburuak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-suteak zaintzeko, antzemateko, aurkitzeko eta identifikatzeko erabiltzen diren gailuak egiaztatu ditu.

b) Baso-suteak zaintzeko, antzemateko, aurkitzeko eta identifikatzeko erabiltzen diren gailuak mantentzeko lanak egin ditu.

c) Baso-suteak zaintzeko, antzemateko, aurkitzeko eta identifikatzeko erabiltzen diren gailuak instalatu ditu.

d) Suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko erabiltzen diren erreminten, bitartekoen eta tresnerien egoera egiaztatu du.

e) Suteak itzaltzeko erabiltzen diren erremintak, bitartekoak eta tresneriak mantentzeko lanak egin ditu.

f) Suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko erabiltzen diren erremintak, bitartekoak eta tresneriak kokatu ditu.

g) Suteen kontra berehala esku hartzeko lehen neurri gisa, erremintek, bitartekoek eta tresneriek ondo funtzionatzen dutela eta instalazioak behar bezala kokatuta daudela egiaztatzea baloratu du.

h) Erremintak, bitartekoak eta tresneriak aztertzeko eta mantentzeko lanei dagozkien parteak eta egoera-orriak bete ditu.

5. Laneko arriskuen prebentziorako arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horien prebentziorako neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-suteak prebenitzeko eta suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetako materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

b) Baso-suteak prebenitzeko eta suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetan hartu behar diren segurtasun-neurriak eta norbera eta taldea babesteko neurriak deskribatu ditu.

c) Materialak, erremintak, makinak eta laneko ekipamenduak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

e) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia bete du.

Edukiak.

Baso-suteen kontrako prebentzio-lanak egitea:

–Baso-suteen ezaugarriak. Baso-suteen portaeran eragiten duten faktoreak.

–Prebentzioko laborantza-lanak. Motak.

–Baso-suteak prebenitzeko egitura linealak. Motak. Prebenitzeko egitura linealak mantentzea.

–Erremintak, makineria eta tresneria. Hautatzea, antolatzea eta maneiatzea.

–Baso-suteen kontrako prebentzio-lanetan erabiltzen diren parteak eta egoera-orriak. Betetzea.

–Prebentzioko laborantza-lanen balorazio ekonomikoa.

–Baso-suteak prebenitzeko lanei buruzko araudi espezifikoa.

Baso-suteak zaintzeko eta antzemateko jarduerak egitea:

–Baso-suteak zaintzeko, antzemateko, aurkitzeko eta identifikatzeko sistemak. Motak. Ezaugarriak.

–Baso-suteak zaintzeko eta antzemateko sarea. Kokapena eta funtzioak.

–Baso-suteak antzemateko, aurkitzeko eta identifikatzeko tresneriak. Motak. Hautaketa. Erabiltzeko modua.

–Baso-sute bat antzeman, aurkitu eta identifikatu duela jakinaraztea.

–Baso-suteak zaintzeko eta antzemateko sarea. Mantentze-lanak.

–Baso-suteak zaintzeko eta antzemateko eragiketetan erabiltzen diren parteak eta egoera-orriak. Betetzea.

–Baso-suteak zaintzeko eta antzemateko lanetako araudi espezifikoa.

Baso-suteak kontrolatzeko eragiketetan lankidetzan aritzea:

–Sute-motak. Suteen ezaugarriak. Suteen portaeran eragiten duten faktoreak.

–Baso-suteak itzaltzeko azpiegiturak. Ezaugarriak. Motak.

–Suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko teknikak. Itzaltzearen oinarrizko printzipioak.

–Suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko erremintak eta bitartekoak. Motak. Hautaketa.

–Esku hartzen duten tresneria eta bitartekoen arteko koordinazioa. Suteen aurka borrokatzeko antolamendu-egitura. Lanpostuen eta lanbide-kategorien funtzioak.

–Baso-suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko eragiketetan erabiltzen diren parteak eta egoera-orriak. Betetzea.

–Suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetako araudi espezifikoa.

Erreminten, bitartekoen eta tresneriaren funtzionamendu-egoera eta kokapena aztertzea:

–Baso-suteak antzemateko, aurkitzeko eta identifikatzeko erabiltzen diren gailuak egiaztatzeko eragiketak.

–Baso-suteak zaintzeko, antzemateko, aurkitzeko eta identifikatzeko erabiltzen diren gailuak mantentzea.

–Gailuak instalatzea.

–Suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko erabiltzen diren erreminten, bitartekoen eta tresnerien egoera. Mantentze-lanak.

–Suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko erabiltzen diren erremintak, bitartekoak eta tresneriak kokatzea.

–Erreminten, bitartekoen eta tresneriaren funtzionamendu-egoera eta kokapena aztertzea instalazioetan.

–Erremintak, bitartekoak eta tresneriak aztertzeko eta mantentzeko lanetan erabiltzen diren parteak eta egoera-orriak. Betetzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

–Baso-suteak prebenitzeko eta suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanen berezko arriskuak.

–Prebentzio bideak.

–Taldeko prebentzioa eta babesa.

–Norbera babesteko ekipamendua (NBE).

–Baso-suteak kontrolatzeko lanetako seinaleztapena.

–Suteak kontrolatzeko lanetako segurtasuna.

–Segurtasun fitxak.

–Ingurumen-babesa: hondakinak biltzea eta hautatzea.

–Hondakinak biltegiratu eta kanporatzea.

–Ingurumena babesteko araudia betetzea.

–Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek baso-suteak prebenitu, zaindu, hauteman eta itzaltzeari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikastea, eta horretarako segurtasun neurri egokiak erabiltzea. Modulua bukatzean, ikasleak gai izanen dira, batetik, baso-suteen aurkako prebentzio-lanak egiteko, makinak erabiliz eta natura-ingurunea kontserbatuz, bestetik, natura-ingurunea zaintzeko, baso-suteak edo bestelako gorabeherak hautemate aldera, eta azkenik, baso-suteak prebenitzeko lanak egiteko, beste kidego batzuekin elkarlanean arituz eta produkzio prozesuan eskura dituzten baliabideak eta lan arriskuetarako prebentzio neurriak eta ingurumena babestekoak erabiliz, pertsonengan eta lanean eta ingurumenean izan daitezkeen kalteak saihesteko.

Baso-suteak prebenitzeko moduluak osagai praktiko garrantzitsua dauka, eta, neurri batean, ikastetxearen instalazioetan garatuko da, batzuetan suhiltzaileen parkeko ekarpen zuzena izanen delarik; bestalde, suhiltzale parkeak bisitatuko dira, eta bukatzeko, ikasitakoaren praktika zuzena mendian eginen da, gure komunitateko baso-suteen brigadekin elkarlanean arituz. Zati teorikoa gela batean garatuko da. Informatikako gela erabiltzen ahalko da ikasleek informazio teknikoa, aldizkariak eta sektoreko enpresen merkataritza-katalogoak kontsultatu ahal ditzaten.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, eduki teoriko nagusien honako banaketa hau iradokitzen da:

–Baso-suteen kontrako prebentzio-lanak egitea.

–Baso-suteak zaintzeko eta antzemateko jarduerak egitea.

–Baso-suteak kontrolatzeko eragiketetan lankidetzan aritzea.

–Erreminten, bitartekoen eta tresneriaren funtzionamendu-egoera eta kokapena aztertzea.

–Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Jarduera praktikoei dagokienez, besteak beste honako hauek proposatzen dira:

–Suteak prebenitzeko basozaintza.

–Zaintzeko eta komunikatzeko ekipamenduak erabiltzea.

–Suhiltzaile parkea bisitatzea.

–Suteen aurkako defentsarako Interneteko baliabideak erabiltzea.

–Suebakien ibilbidea.

–Defentsa-lerroa gauzatzea.

–Sua itzaltzeko erremintak erabiltzea.

–Agindutako erreketak.

Baso-suteak prebenitzeko modulua, batik bat, “Natur-baso ingurunearen ustiaketa” moduluarekin koordinatu behar da, baina, aldez aurretik, lehenbiziko mailan, “Basoberritzeak eta baso-tratamenduak” eta “Basogintzako makineria eta instalazioak I” moduluekin koordinatuko da bereziki.

Zikloko beste hainbat modulurekin lotura badu, besteak beste, alderdi hauei dagokienez: baso-suteek natura-ingurunean eta ehiza eta arrantzako faunan duten eraginari dagokionez, oreka biologikoak, espezie pirofitoak, suebaki begetalak, suteak prebenitu eta itzaltzeko makinak eta ekipoak... Horregatik, beharrezkoa da irakasle taldeek interakzio horiek kontuan har ditzatela moduluak programatzean eta jarraitzean, ukitutako edukiak ematea eta ondorioztatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak garatzea koordinatzeko.

Lanbide-modulua: Kontrol fitosanitarioa.

Kodea: 0479.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Aplikatu behar diren produktu kimiko fitosanitarioak zehazten ditu, haien ezaugarri teknikoak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu kimiko fitosanitarioaren kontzeptua definitu du.

b) Produktu kimiko fitosanitarioak sailkatu ditu.

c) Produktu kimiko fitosanitarioen propietate orokorrak deskribatu ditu.

d) Formulatuen ezaugarri nagusiak ezagutu ditu.

e) Erabili nahi diren formulatuak aukeratu ditu.

f) Formulatuen artean egon litezkeen bateraezintasunak eta produktuak nahasteko aukera baloratu ditu.

g) Ekintza-gama eta selektibitatea definitu ditu.

h) Formulatuen etiketak eta segurtasun fitxa teknikoa aztertu ditu.

i) Produktu fitosanitarioen etiketetako piktogramak ezagutu ditu.

j) Arrisku esaldiak eta zuhurtasun gomendioak identifikatu ditu.

k) Produktu kimikoak aukeratzean ingurumen baldintzak eta laborearenak baloratu ditu.

l) Indarrean dagoen legeria fitosanitarioa aplikatu du.

m) Produktu fitosanitarioen merkaturatzea eta erabilera eta haien hondakinak zaintzeko planak definitu ditu.

2. Produktu kimiko fitosanitarioak biltegiratzen eta manipulatzen ditu, ezarritako arauak eta protokoloak interpretatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu kimiko fitosanitarioak garraiatu eta biltegiratzeko bete beharreko baldintzak deskribatu ditu.

b) Produktu kimiko fitosanitarioak garraiobidean jarri ditu.

c) Produktu kimiko fitosanitarioen garraio-dokumentazioa eta mugimenduen liburu ofiziala bete ditu.

d) Produktu kimiko fitosanitarioak oinarrizko araudiari jarraikiz biltegian jarri ditu.

e) Ustiategiko produktu kimiko fitosanitarioak baztertzean jarraitu beharreko prozedurak ezaugarritu ditu.

f) Produktu kimiko fitosanitarioak garraiatu eta/edo biltegiratzean ezustean isuririk izanez gero jarraitu beharreko jardunbideak deskribatu ditu.

g) Segurtasun errutinak eta nekazaritzako jardunbide egokiak bete ditu.

h) Produktu kimiko fitosanitarioak ezarritako protokoloa betez manipulatu ditu.

i) Produktu kimiko fitosanitarioen erabilerari buruzko araudia, ingurumen arlokoa eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa aplikatu ditu haiek biltegiratzean eta erabiltzean.

3. Metodo fisikoak, mekanikoak, laborantzakoak, biologikoak edo bioteknikoak aplikatzen ditu, agindutako teknikak deskribatuz eta erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Metodo fisikoak, mekanikoak, laborantzakoak, biologikoak edo bioteknikoak aplikatzearen komenigarritasuna ezagutu du.

b) Erabiliko den metodo fisikoa, mekanikoa, laborantzakoa, biologikoa edota bioteknikoa aukeratu du.

c) Produktu biologiko edota bioteknikoak aplikatzeko baldintzak baloratu ditu.

d) Metodo mekanikoa eta laborantzakoa aplikatzeko unerik egokienak baloratu ditu.

e) Metodo fisikoak, mekanikoak, laborantzakoak, biologikoak edota bioteknikoak aplikatzeko materialak, tresnak eta ekipamenduak erabili ditu.

f) Aplikazioen kostuak kalkulatu ditu.

g) Erabilitako metodo fisikoen, mekanikoen, laborantzakoen, biologikoen edota bioteknikoen eraginkortasuna baloratu du.

h) Egindako eragiketak idatziz jaso ditu landa koadernoan.

i) Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Produktu kimiko fitosanitarioak prestatzen ditu, ezarritako protokoloari jarraikiz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu kimiko fitosanitarioak prestatzeko erabili beharreko materialak eta tresneria hautatu ditu.

b) Aukeratutako produktuaren ezaugarriak, etiketan azaltzen direnak, arretaz interpretatu ditu.

c) Formulatuaren kantitatea kalkulatu du, tratamenduko dosiaren arabera.

d) Banakako babes ekipamenduak erabili ditu.

e) Erabili beharreko formulatuaren nahastea egin du.

f) Ontzi hutsak deuseztatu ditu, kudeaketa sistemen arabera.

g) Egindako eragiketak idatziz jaso ditu produktu fitosanitarioen eta beste pestizida batzuen erabilerari buruzko datuen erregistroan.

h) Produktu kimiko fitosanitarioen erabilerari dagokionez, ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia bete du.

5. Produktu kimiko fitosanitarioak aplikatzen ditu, makinak eta ekipamenduak aukeratu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu kimiko fitosanitarioak aplikatzeko erabili beharreko materialak, tresneria eta makineria hautatu ditu.

b) Aplikazioan eragina izan dezaketen baldintza meteorologikoak aurreikusi ditu.

c) Makineria eta tresneria erregulatu eta kalibratu ditu.

d) Aplikatutako tratamenduen kostuak kalkulatu ditu.

e) Norbera babesteko ekipamendua identifikatu du.

f) Produktu kimiko fitosanitarioak aplikatzean makinak eta tresneria erabili ditu.

g) Makinak eta tresneria garbitu eta mantentzeko lanak zehaztapen teknikoen arabera egin ditu.

h) Egindako tratamendu kimikoen eraginkortasuna balioetsi du.

i) Prestatutako fitxetan eta dokumentazioan, tratamenduen datak, zereginak, denborak eta horietan erabilitako baliabideak jaso ditu.

j) Ingurumenari, produktu kimiko fitosanitarioen erabilerari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiari jarraitu dio.

6. Konposizioaren eta ekintza-mekanismoen arabera produktu kimiko fitosanitarioen erabilerak ekar ditzakeen arriskuak antzematen ditu, eta horiek pertsonen eta ingurunearen gainean dituzten ondorio kaltegarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu kimiko fitosanitario baten arriskugarritasunean eragina duten faktoreak aztertu ditu.

b) Produktu fitosanitarioen esposizio baldintzak eta pertsonen osasunean dituzten ondorioak deskribatu ditu.

c) Produktu fitosanitarioen talde bakoitzak duen arriskugarritasuna deskribatu du.

d) Produktu kimiko fitosanitarioek pertsonen osasunaren gainean dituzten ondorioak deskribatu ditu.

e) Produktu kimiko fitosanitarioek nekazaritzaren gainean dituzten ondorioak azaldu ditu.

f) Produktu kimiko fitosanitarioek ingurumenarentzat dakartzaten arriskuak deskribatu ditu.

g) Tratamenduak aplikatzearen ondoriozko arriskua murrizteko neurriak deskribatu ditu.

h) Nekazaritzako produktuen eta abereentzako pentsuen trazabilitate printzipioak deskribatu ditu.

7. Laneko arriskuen prebentziorako arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nekazaritzako ustiategian produktu fitosanitarioen aplikazioarekin zerikusia duten material, lanabes, tresna eta makinak erabiltzearen arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu ditu.

b) Produktu fitosanitarioak aplikatzeko eragiketak egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta banakako nahiz taldeko babes neurriak deskribatu ditu.

c) Produktu fitosanitarioekin erabiltzen diren materialak, erremintak, makinak eta lan ekipamenduak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

d) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

e) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak bete ditu.

Edukiak.

Produktu kimiko fitosanitarioak hautatzea:

–Produktu kimiko fitosanitarioaren definizioa. Produktu kimiko fitosanitarioen sailkapenak.

–Produktu kimiko fitosanitarioen ezaugarriak. Osaera eta formulazioa. Aurkezteko modua. Ekintza-gama eta selektibitatea. Toxikotasuna.

–Formulatuak. Hautaketa. Vademecum-a erabiltzea. Produktu fitosanitarioen erregistroa. Nahasteak. Bateraezintasunak.

–Produktu kimiko fitosanitarioen etiketa. Etiketaren egitura. Arriskuaren sinboloak eta adierazpenak. Arrisku esaldiak eta zuhurtasun gomendioak. Fitxa teknikoak eta segurtasun-fitxak.

–Araudi fitosanitarioa.

–Produktu fitosanitarioen Europako erregistro bakarra. Landare Osasunari buruzko Legea.

–Fitosanitarioen eta haien hondakinen merkaturatzea eta erabilera zaintzeko planak.

Produktu kimiko fitosanitarioak biltegiratzea eta manipulatzea:

–Produktu kimiko fitosanitarioak garraiatzeko arau orokorrak. Produktu kimiko fitosanitarioak garraiatzeko dokumentuak.

–Biltegiaren ezaugarri teknikoak. Biltegiratzeko guneak.

–Produktuak biltegiratzeko arauak. Pestizida arriskutsuen mugimenduen liburu ofiziala (MLO).

–Produktu fitosanitarioak ustiategitik ateratzeko arauak.

–Produktu kimiko fitosanitarioen manipulazioa. Segurtasun errutinak. Nekazaritzako jardunbide egokiak. Produktu fitosanitarioen manipulatzaile-txartela.

–Produktu kimiko fitosanitarioak garraiatzean edota biltegiratzean istripurik izanez gero hartu beharreko larrialdietarako neurriak.

–Produktu kimiko fitosanitarioak garraiatu, biltegiratu eta manipulatzeko araudi fitosanitarioa.

Metodo fisikoak, mekanikoak, laborantzakoak, biologikoak eta bioteknikoak aplikatzea:

–Balorazioa eta metodoaren hautapena.

–Metodo fisikoak. Irizpide orokorrak. Solarizazioa. Biofumigazioa. Lurrunezko desinfekzioa. Belar garbiketa termikoa. Estaldura inerteak.

–Metodo mekanikoak. Orokortasunak. Sega eta lur-lantzea.

–Laborantzako metodoak. Laboreak txandakatzea. Ereiteko edo landatzeko garaia aldatzea. Bilketa goiztiarra. Bitarteko ostalariak deuseztatzea. Beita laboreak. Laborantza lanak.

–Metodo biologikoak. Parasitoideak, parasitoak eta harrapariak. Parasitoide, parasito eta harrapari espezie nagusiak. Nafarroako laboreetan borroka biologikoa aplikatzea. Borroka autozida; arrak antzutzea. Intsektizida biologikoak. Mikroorganismo entomopatogenoak.

–Metodo bioteknikoak. Oinarria. Erabilitako materialak. Tranpak. Motak. Erabiltzeko garaia. Harrapaketak interpretatzea. Erabilera protokoloa.

–Material, tresna eta ekipamenduak.

–Arerio naturalak aplikatzeko teknikak.

–Kostuen kalkulua.

–Lortutako emaitzen balorazioa.

–Datuen erregistroa.

Produktu kimiko fitosanitarioen prestaketa:

–Laboreak babesteko ekipamenduak. Sailkapena. Ezaugarriak. Motak. Ihinztagailuen funtsezko osagaiak. Hautseztagailuak. Mikrogranuloen banagailuak eta defentsa fitosanitarioko beste teknika eta tresneria batzuk.

–Tratamendurako formulatu kantitatea kalkulatzea. Nahasteak.

–Pertsonak babesteko ekipoak. Babes-ekipamendua hautatzea. Araudia.

–Tratamendu-saldak prestatzea. Prestaketa-prozedurak.

–Ontzi hutsak deuseztatzea. Hiru garbialdiak. Kudeaketa-sistemak. Araudia.

–Ustiapen koadernoa.

–Produktu kimiko fitosanitarioak prestatu eta aplikatzeari buruzko araudi fitosanitarioa.

Produktu kimiko fitosanitarioen aplikazioa:

–Makinak eta ekipamenduak aukeratzea.

–Tratamendua emateko baldintza meteorologikoak.

–Makinak eta ekipamendua erregulatu eta kalibratzea (dosifikatzea).

–Tratamenduaren kostuak kalkulatzea.

–Norbera babesteko ekipamenduak erabiltzea.

–Prestatu eta aplikatzeko praktikak.

–Ekipamenduak mantendu eta zaintzea. Makinak eta tresneria garbitzea.

–Lortutako emaitzak baloratzea.

–Fitxak egitea eta egindako eragiketak idatziz jasotzea.

–Produktu kimiko fitosanitarioak prestatu eta aplikatzeari buruzko araudi fitosanitarioa.

Produktu kimiko fitosanitarioak erabiltzeak dituen arriskuak:

–Produktu kimiko fitosanitarioen toxikotasuna. Intoxikazio motak. Produktu fitosanitarioen ondoriozko intoxikazioen kausa orokorrak.

–Produktu kimiko fitosanitario baten arriskugarritasunean eragina duten faktoreak. Produktu kimiko fitosanitarioen propietate fisiko-kimikoak. Klima-baldintzak produktuaren eraginpean jartzeko unean. Faktore fisiologikoak. Produktu fitosanitarioen xurgapen bideak eta haien eraginpean jartzeko baldintzak.

–Produktu kimiko fitosanitarioen hondakinak. Kontzeptu orokorrak. Araudia.

–Produktu kimiko fitosanitarioek osasunean dituzten ondorioak eta sintomak. Intoxikazio-kasuan jarraitu beharreko jokabidea: lehen laguntzak.

–Nekazaritzarako arriskuak. Fitotoxikotasuna. Hondakinak sortzea.

–Ingurumenerako arriskuak. Faunarako arriskuak. Airerako, lurzorurako eta urerako arriskuak.

–Produktu kimikoen bidezko tratamenduetan zuzeneko zerikusia ez duten izakiak babestea.

–Produktu kimiko fitosanitarioak erabiltzeari buruzko araudi fitosanitarioa.

–Trazabilitatearen printzipioak. Elikagaien eta pentsuen higienearen inguruko betekizunak.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

–Nekazaritzako ustiategiak berezkoak dituen arriskuak.

–Prebentzio bideak.

–Taldeko prebentzioa eta babesa.

–Norbera babesteko ekipamendua (NBE).

–Nekazaritzako ustiategia seinaleztatzea.

–Segurtasuna nekazaritzako ustiategian.

–Segurtasun fitxak.

–Ingurumen-babesa: hondakinak biltzea eta hautatzea. Araudia.

–Hondakinak biltegiratu eta kanporatzea. Araudia.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek metodo fisiko, mekaniko, laborantzakoak, biologikoak eta bioteknikoak eta produktu kimiko fitosanitarioak aukeratu eta aplikatzeko eginkizunak betetzeko behar den prestakuntza ematen du, landaredi espontaneo gaiztoaren kontrolari eta izurriteak eta gaixotasunak prebenitzeari eta tratatzeari dagokienez.

Edukien sekuentziazioa edukien atalean ezarritako eskemaren arabera gara daiteke, multzo hauetan antolatuta:

–Produktu kimiko fitosanitarioen definizioa eta ezaugarriak.

–Biltegiratzea eta manipulatzea.

–Metodo fisikoak, mekanikoak, laborantzakoak, biologikoak eta bioteknikoak aplikatzea.

–Produktu kimiko fitosanitarioak prestatu eta aplikatzea.

–Arriskuak, eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko neurriak.

Modulu honetan zenbait jarduera teoriko eta praktiko jaso dira, modu osagarrian garatu behar direnak. Zenbaitetan, jarduera praktikoak ikasgelan azaldutako ezagutza teorikoen indargarri izanen dira. Beste kasu batzuetan, edukietan eta ebaluazio irizpideetan azaldutako ezagutzak eta trebeziak eskuratzeko behar den metodologia izanen dira. Produkzio-ingurunearen eta ikastetxearen ezaugarriei egokitzea komeni da. Moduluaren egiturak praktiketarako finkan jarduera praktikoak egitea eskatzen du, in situ erakutsi behar direlako funtsezko alderdi batzuk (produktuen prestaketa, makinen erregulazioa, aplikaziorako baldintzak etab). Material eta kontzeptu batzuk azaltzeko (produktu fitosanitarioak, etiketak, lehen sorospenak, dosien kalkuluak, etab) beharrezkoa da ikasgela-tailerrean edo laborategian parte hartzea.

Horrela, modulu honetako helburuak lortzeko, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

–Produktu kimiko fitosanitarioak identifikatzea.

–Etiketak eta fitxa teknikoak interpretatzea.

–Garraiatzeko eta biltegiratzeko baldintzak aztertzea.

–Material, erreminta eta ekipamenduak erabiltzea.

–Metodo fisikoak, mekanikoak, laborantzakoak, biologikoak eta bioteknikoak identifikatzea.

–Formulatu kantitatea kalkulatzea.

–Norbera babesteko ekipamenduak erabiltzea.

–Ontzi hutsak deuseztatzea.

–Makinak eta ekipamenduak erregulatu eta erabiltzea.

–Egindako eragiketak erregistratzea.

–Produktu kimiko fitosanitarioek osasunean eta ingurumenean dituzten eraginak aztertzea.

–Abere pentsuen eta elikagaien higienerako trazabilitate plana.

–Ezarritako arauak betetzea: produktu kimiko fitosanitarioen erabilerari buruzkoak, elikagaien segurtasunari buruzkoak, ingurumen arauak eta laneko arriskuei aurrea hartzekoak.

Baliteke beharrezkoa izatea kanpoko profesionalek parte hartzea, urtero ematen diren araudien berri emateko. Araudi horiek Europako agintariek ematen dituzten eta nahitaez bete behar diren zuzentarauen ondorioz ematen dira.

Ebaluazioan, kontuan izan behar da ikasleen parte hartze aktiboa, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan funtsezko betekizuna den aldetik. Ebaluazioaren bidez, ikaskuntzaren emaitzak lortu diren jakinen da. Zenbait alderdi izanen dira kontuan: jarrera, trebezia eta zailtasunen aurrean konponbideak bilatzea. Ebaluazioa jarraitua, objektiboa eta pertsonalizatua izanen da. Ildo horretan, taldeko jarduerak eta lanaren antolaketa, baita ikasle bakoitzaren jarrera ere, baloratuko dira. Ebaluazio objektiboarekin osatuko da hori, idatziz banakako probak eginez. Horrela, ikasgelan azaldutako eduki teorikoak eta eduki horiek gauzatzeko egiten diren prozesu praktikoak elkarrekin lotzeko gaitasuna baloratuko da.

Modulu hau lehen kurtsoko “Landare-osasunaren printzipioak” moduluarekin lotuta dago. Beraren osagarria da, izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko sistemak ebaluatzeari dagokionez eta borroka kimikoari dagokionez, batez ere.

Lanbide-modulua: Natura-ingurunea ustiatzea.

Kodea: 0833.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zuhaitzak motozerraz ipurditik mozten eta prozesatzen ditu, eta natura-ingurunearen baldintzak eta tartean dauden eragiketak eta faktoreak erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erremintak eta makineria egingo den lanaren arabera hautatu ditu.

b) Lehen mailako mantentze prebentiboa egin du.

c) Mozketak egingo diren lurzorua ezagutu eta prestatu du.

d) Mozketa mota hautatu du.

e) Norabide-mozketa eta eraiste-mozketa egin ditu.

f) Enborrari adarrak kendu dizkio.

g) Enborrak basotik atera ditu.

h) Enborrak markatu eta moztu ditu ohol enborrak lortzeko.

i) Ohol enborrak bildu eta pilatu ditu.

j) Prozesatutako zuraren bolumenak kalkulatu ditu.

k) Baso-ustiapenari eta baso-ziurtapenari buruzko araudi espezifikoa aplikatu du.

2. Zuhaitzak basoko uzta-makinaz ipurditik mozten eta prozesatzen ditu, eta funtzionamendua eta natura-ingurunearen baldintzak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erremintak eta makineria egingo den lanaren arabera hautatu ditu.

b) Lanerako lursaila antzeman du.

c) Basoko uzta-makina gidatu eta aparkatu du, edo hori gidatzeko eta aparkatzeko simulazioa egin du, dagokion moduan.

d) Gidatzerakoan, segurtasuna zaindu du eta ingurumen-eragina gutxitu du.

e) Makinaren kontrolak maneiatu ditu prestazio guztiak lortzeko.

f) Zuhaitzak beren ezaugarrien arabera moztu ditu.

g) Enborrak prozesatu eta bildu ditu.

h) Baso-ustiapenari eta baso-ziurtapenari buruzko araudi espezifikoa aplikatu du.

3. Artelazkia kentzeko lanak egiten ditu, eta teknikak, prozesuak eta faktoreak ezaugarritzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurzorua eta jarraitu beharreko bidea antzeman ditu.

b) Erremintak eta makineria egingo den lanaren arabera hautatu ditu.

c) Mozketa bertikalak eta horizontalak egin ditu.

d) Artelazki-xaflak dislokatu eta pitzatu ditu.

e) Artelazki-xaflak kargatzeko tokietara eraman ditu.

f) Artelazki-xaflak kalitatearen arabera bildu eta sailkatu ditu.

g) Artelazki-xaflak pisatu ditu.

h) Baso-ustiapenari eta baso-ziurtapenari buruzko araudi espezifikoa aplikatu du.

4. Basoko beste produktu batzuk biltzen ditu, eta, horretarako, teknikak eta prozesuak inplikatutako faktoreekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erremintak eta makineria egingo den lanaren arabera hautatu ditu.

b) Erretxina ateratzeko, biltzeko, neurtzeko eta orre-olioa basotik ateratzeko eragiketak egin ditu.

c) Pinaburuak, gaztainak eta bestelako fruitu eta haziak erauzteko lanak egin ditu.

d) Landare aromatikoak, sendabelarrak edo material apaingarriak bildu ditu.

e) Jateko onddo basatiak identifikatu ditu eta haiek biltzeko lanak egin ditu.

f) Basogintzako produktuak metatzeko, kopurua neurtzeko eta garraiatzeko lanak egin ditu.

g) Larreak ustiatzeko hobekuntza-lanak egin ditu.

h) Erlezaintzako produkzio-prozesua ezaugarritu du.

i) Baso-ustiapenari eta elikagai-segurtasunari buruzko araudi espezifikoa aplikatu du.

j) Basoko biomasa jaso eta prozesatzeko zereginak gauzatu ditu.

5. Laneko arriskuen prebentziorako arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horien prebentziorako neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Basoko ustiategiko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

b) Eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatu dira.

c) Materialak, erremintak, makinak eta laneko ekipamenduak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

e) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia bete du.

Edukiak.

Zuhaitzak ipurditik moztea eta prozesatzea, motozerraz:

–Zuhaitzak ipurditik mozteko makineria eta erremintak. Motozerra: motak, osagarriak, gailuak eta segurtasun-elementuak. Motozerrak eta/edo ezpata eta kate motak hautatzea. Lan-ekipamendu osagarria. Hornitzea eta erauztea. Norbera babesteko ekipamendua.

–Lurzorua ezagutzea eta zuhaitzak ipurditik mozteko prestatzea. Zuhaitzak ipurditik mozteko eragiketak planifikatzea, inplikatutako faktoreen arabera.

–Motozerra zorroztu eta mantentzea.

–Mozketa teknikak. Erorketaren abiadura kontrolatzea. Mozketa-diametroaren eta ezpataren luzeraren arteko erlazioa.

–Mozketa motak. Norabide-mozketa. Eraiste-mozketa.

–Zuhaitz bereziak moztea: inklinatuak, hutsak, ustelak, haizeak botatakoak eta atzeraka biratutakoak.

–Zuhaitzei adarrak kentzea eta zuhaitzak prozesatzea. Adarrak kentzeko teknikak. Pilaketa.

–Enborrak basotik ateratzea. Enborrak arrastaka eramateko makinak eta ekipoak. Enborrak arrastaka eramateko traktoreak (skidder-ak). Lotzeko sistemak. Basotik ateratzeko kableak. Eragiketak kableekin. Kargatzeko teknikak eta metodoak. Egokitutako nekazaritzako traktoreak. Basogintzako traktore autokargatzaileak.

–Fustea markatzea eta etetea: metodoak eta teknikak. Ohol enborrak lortzea. Zuraren akatsak.

–Ohol enborrak landan biltzea eta pilatzea. Produktuen kubikazioa.

–Segurtasuna, higienea eta ergonomia motozerra erabiltzean.

–Segurtasuna eta higienea basogintzako traktoreak eta nekazaritzako traktore egokituak erabiltzean.

–Baso-ustiapenari eta baso-ziurtapenari buruzko araudi espezifikoa.

Zuhaitzak ipurditik moztea eta prozesatzea, basoko uzta-makinaz:

–Basoko prozesatzaileak eta uzta-makinak. Motak. Ezaugarri teknikoak. Makinak hautatzea. Segurtasun-elementuak.

–Lekualdatze eta estazionamendu seguruak mugatzen dituzten baldintzak antzematea.

–Makina mendian gidatzeko eta aparkatzeko teknikak.

–Makinek ingurumenean duten eragina.

–Makina programatzea, doitzea eta maneiatzea.

–Mozteko teknikak eta metodoak. Erortzeko norabidea.

–Ohol enborren eta mozketa-hondarren ezaugarriak eta horiei buruzko gogoetak.

–Segurtasuna, higienea eta ergonomia basoko uzta-makinak erabiltzean.

–Baso-ustiapenari eta baso-ziurtapenari buruzko araudi espezifikoa.

Artelazkia kentzeko lanak egitea:

–Lurzorua antzematea eta prestatzea artelazkia ateratzeko.

–Artelazkia kentzeko eragiketak planifikatzea, inplikatutako faktoreen arabera.

–Artelazkia kentzeko lanetan erabilitako teknikak, ekipamenduak, erremintak eta lanabesak.

–Artelazki-xaflak moztea, dislokatzea eta pitzatzea.

–Artelazkia sailkatzeko, pilatzeko, neurtzeko, basotik ateratzeko, pisatzeko eta garraiatzeko eragiketak.

–Kalitate parametroak.

–Baso-ustiapenari eta baso-ziurtapenari buruzko araudi espezifikoa.

Bestelako baso-produktuak biltzea:

–Bestelako baso-produktuak biltzeko erremintak eta ekipamenduak.

–Orre-olioa lortzeko eragiketak. Teknikak, faseak eta erremintak.

–Basoko fruituak eta haziak bildu eta erauztea. Garbitu eta zaintzea. Bilketarako eremuak.

–Landare aromatikoak, sendabelarrak edo landare apaingarriak biltzea. Teknikak eta erremintak. Merkaturatzea.

–Onddo jangarriak eta onddo toxikoak. Identifikatzea eta biltzea.

–Baso-produktuak metatzeko eta garraiatzeko lanak.

–Larrediak hobetzeko eta kontserbatzeko lanak. Larreen maneiuan, hobekuntzan eta ustiaketan erabilitako erremintak eta ekipoak.

–Belardiko espezieak.

–Erlezaintzari buruzko kontzeptu orokorrak. Erlea, erlauntzaren maneiua eta erlauntzaren produktuak. Erleen etsaiak.

–Basoko biomasa. Biltzea eta prozesatzea. Makinak.

–Baso-ustiapenari, baso-ziurtapenari eta elikadura-segurtasunari buruzko araudi espezifikoa.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

–Baso-ustiapenaren berezko arriskuak.

–Prebentzio bideak.

–Taldeko prebentzioa eta babesa.

–Norbera babesteko ekipamendua (NBE).

–Baso-ustiapeneko seinaleztatzea.

–Baso-ustiapeneko segurtasuna.

–Segurtasun fitxak.

–Ingurumen-babesa: hondakinak biltzea eta hautatzea.

–Hondakinak biltegiratu eta kanporatzea.

–Ingurumena babesteko araudia betetzea.

–Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek basogintzako produktuak ustiatzeko eragiketak gauzatzeko behar diren trebetasunak eskuratzea. Lortu beharreko funtsezko trebetasunek, besteak beste, honako alderdi hauek biltzen dituzte:

–Zuhaitzak ipurditik moztea, adarrak moztea eta zura trontzatzea.

–Zura menditik ateratzeko metodoak. Skidder-a eta autokargatzailea.

–Zura prozesatzeko metodo mekanikoak. Prozesatzaileak.

–Hondakinak eta biomasa ustiatzea. Birringailuak eta fardo-makinak.

–Artelazkia eta erretxina ustiatzea.

–Larreak ezartzea eta mantentze-lanak egitea.

–Erlauntza maneiatzea.

–Landare aromatikoak eta sendabelarrak ustiatzea.

Modulua bukatzean, ikasleak gai izanen dira basogintzako ustiapen ezberdinen prozesuak gauzatzeko, beharrezkoak diren segurtasun neurriekin bat eta prozesuen eta produktuen baso-ziurtapeneko arauetara egokituz.

Modulu honen edukiak nagusiki praktikoak dira, erremintak eta makinak erabili eta mantentzeari buruzkoak. Horregatik, proposatzen da eduki teorikoak bideoen, aurkezpenen eta gelako apunteen bidez ematea, eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak erabiltzea. Iradokitzen da eduki praktikoak, gehienak baitira, lantegian eta mendian garatzea, eta zuraren ustiapenari buruzko edukietarako beharrezkoak diren erremintak, makinak eta simulatzaileak erabiltzea. Komenigarria litzateke erlauntza eta landare aromatikoentzako lursaila ere izatea.

Makina astunen erabilerari dagokionez, esaterako traktoreak eta prozesatzaileak, ahal dela ustiategian dagoen makineriarekin edo, kasua bada, simulatzaileak erabiliz, eginen da. Erretxinari dagokionez, bertako mendian egin liteke eta erretxina eremu baten bisitarekin osatu liteke. Halaber, artelazkia kentzeko eragiketak gelan eginen lirateke eta artelazkia kentzeko eremu baten bisitarekin osatuko litzateke, Nafarroan ez baita egiten.

Laneko arriskuen prebentzioa zeharka landu beharko da edukien multzo guztietan.

Modulu honen xedeko helburuak lortzeko, honako jarduera hauek egin behar dira:

–Zura eta biomasa motozerrarekin ipurditik moztea eta prozesatzea.

–Zura eta biomasa prozesatzailearekin ipurditik moztea eta prozesatzea.

–Zura autokargatzailearekin eta skidder-arekin ateratzea eta biomasa ateratzea.

–Larreak ezartzea eta mantentzea.

–Erretxina eta artelazkia ateratzea.

–Erlauntzen jarraipena egitea.

–Perretxikoak bildu eta ezagutzea.

–Landare aromatikoak eta sendabelarrak ustiatzeko prozesua egitea.

Modulu hau estuki lotua dago Basogintzako makineria eta instalazioak moduluarekin. Makinen motorrekin lotutako auzi guztiak, eta bereziki, ekipo hidraulikoekin, berebiziko garrantzia dute prozesatzailearekin eta basogintzako traktoreekin diharduen langile batek izan beharreko trebetasunekin. Larreen ezarpenarekin ere lotua dago, traktoreen eta nekazaritza-tresnen mantentze-lanetarako.

Halaber, harremana ere badu Landare-osasunaren moduluarekin, bereziki landare aromatikoen eta erlezaintzaren edukiei dagokienez.

Lotura horiek direla-eta, kasuan kasuko moduluen irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa da.

Lanbide-modulua: Erabilera publikoa naturguneetan.

Kodea: 0838.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Natura-inguruneko erabilera publikoko jarduerak kontrolatzen ditu, eta metodoak eta teknikak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizakiaren eta natura-ingurunearen arteko harremanak deskribatu ditu.

b) Naturguneak babesteko figurak ezaugarritu ditu.

c) Erabilera publikoko eta lurralde-kudeaketako planak interpretatu ditu.

d) Natura-inguruneko erabilera publikoko jarduerak zaindu ditu.

e) Erabilera publikoko jardueren inpaktuak baloratu ditu.

f) Ingurumen-araudia, ondareari buruzkoa, mendiei buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

2. Naturguneetako bisitariak aholkatzen ditu, eta garatuko dituen jarduerak eta egoerak erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio- eta informazio-teknikak erabili ditu.

b) Kontsultei eta erreklamazioei erantzun die.

c) Ingurumen-hezkuntzako teknikak erabili ditu.

d) Ingurumen-hezkuntzako baliabideak erabili ditu.

e) Naturguneko ibilbideak eta bideak osatu eta interpretatu ditu.

f) Bisitarientzako informazio-materiala osatu du.

g) Naturguneen erabilerako arrisku-egoera ohikoenak deskribatu ditu.

h) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

3. Naturguneetako flora- eta fauna-espezieak kontserbatzeko lanak egiten ditu, eta teknikak eta metodoak espezieen ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Naturguneko flora eta fauna identifikatu ditu.

b) Babestutako edo mehatxatutako espezieen babes-maila ezaugarritu du.

c) Espezie exotikoak aurkitu, kontrolatu, eta hala badagokio, ezabatu ditu.

d) Espoliazioaren eta baimenik gabe edukitzearen kasuan edo bestelakoetan, salatzeko eta kautelazko neurriak hartzeko prozedurak xehatu ditu.

e) Animalien seinaleak, aztarnak eta arrastoak ezagutu ditu.

f) Animalien laginak hartu ditu, jarraipena egin du, eta horiek harrapatu ditu.

g) Flora eta faunaren inbentarioak egin ditu.

h) Basoko fauna lehengoratzeko zentro baten zereginak deskribatu ditu.

i) Laginak hartu eta prestatu ditu laborategira bidaltzeko.

j) Txostenak egin ditu.

k) Materialak eta tresneria hautatu eta erabili du.

l) Ingurumen-araudia, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Natura-ingurunea zaintzen du, eta bitarteko teknikoak metodo eta prozedurekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Naturgunearen kartografia eta posizionatze geografikoko ekipoak maneiatu ditu.

b) Zaintza-guneak identifikatu ditu.

c) Natura-inguruneko arriskuak edo arau-hausteak antzemateko metodoak deskribatu ditu.

d) Zaintza-tresneria eta gailuak erabili ditu.

e) Patruila-errutinak eta zaintza-protokoloak egin ditu.

f) Naturguneko ondare historiko kulturala kontrolatu du.

g) Legez kanpoko hondakinak, isuriak, erauzketak eta bilketak dauden kontrolatu du.

h) Legez kanpoko okupazioak eta eraikuntzak kontrolatu ditu.

i) Arau-hausteen txostena bete du.

j) Ingurumen-araudia, mendiei buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

5. Natura-inguruneko erabilera publikorako azpiegiturak eta ekipamendua eraikitzen eta mantentzen du, eta zehaztutako jarraibideak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Natura-inguruneko eraikuntzei eta instalazioei buruzko araudia interpretatu du.

b) Azpiegiturak natura-ingurunean txertatzea baloratu du.

c) Landa-eraikuntzako materialak eta teknikak erabili ditu natura-ingurunean.

d) Erabilera publikoko ekipamendua eta seinaleztapen motak ezaugarritu ditu.

e) Erabilera publikoko ekipamenduak eta seinaleztapenak natura-ingurunean ezarri ditu, eta horien mantentze-lanak egin ditu.

f) Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

Edukiak.

Natura-inguruneko erabilera publikoko jarduerak kontrolatzea:

–Erabilera publikoko jarduerak. Gizakia eta natura-ingurunea. Bilakaera historikoa. Erabilera-kontserbazioa bateragarritasuna.

–Babestutako guneak ezaugarritzea. Natura-erreserba integrala. Parke nazionalak. Monumentu naturalak. Parke naturalak. Gune bereziak. Fauna eta flora dela-eta babestutako guneak. Babestutako guneen funtzioak. Paisaiaren balioa. Nafarroako Foru Komunitateko eremu babestuak.

–Eremu babestuen araudia eta legeria. Erabilera publikoari buruzko legeria espezifikoa. Nazioartekoa eta estatu eta foru mailakoa.

–Erabilera- eta kudeaketa-planak. Baliabide naturalak antolatzeko planak.

–Ingurune naturaleko jarduerak. Motak. Gainbegiratzea. Ingurunearen harrera-ahalmena. Bisitari-fluxuaren kudeaketa. Erabilera publikoko jarduerak natura-ingurunea kontserbatzeko elementu gisa.

–Erabilera publikoko jardueren ingurumen-inpaktuak. Kalteak prebenitzea, saihestea eta konpontzea.

–Ingurumen-araudia, mendiei buruzkoa, ondareari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Bisitariak aholkatzea eta informatzea:

–Adierazteko eta jakinarazteko teknikak. Aurkezpenak eta jakinarazpenak. Materialak eta ekipoak. Jendaurrean hitz egiteko arauak. Trebetasun sozialak. Aniztasunari arreta ematea.

–Kontsultak eta erreklamazioak: portaera eta jarduerak.

–Ingurumen-hezkuntza. Oinarrizko kontzeptuak eta ezaugarriak. Ingurumen-hezkuntzaren historia eta bilakaera. Ingurumen-hezkuntza natura-ingurunean babesteko osagai gisa.

–Ingurumen-hezkuntzaren baliabideak: motak. Interpretazio zentroak, naturako gelak, baserri-eskolak eta beste batzuk. Erabilera. Jarduerak.

–Natura-inguruneko ibilbideak eta bideak. Prestatzea eta interpretatzea. Perrtsonen gida. Informazioguneak. Autogidatuak.

–Material didaktikoak eta informazio-materialak lantzea: gunera egokitzea eta funtzionaltasuna.

–Natura-inguruneko ostatuak. Motak eta arauak.

–Arrisku-egoerak naturguneen erabileran. Prebentzioa. Istripuetan nola jokatu. Lehen sorospenetako teknikak. Larrialdiak natura-ingurunean. Natura-ingurunean bizirautea. Arrisku biologikoak natura-ingurunean. Flora eta fauna arriskutsuak. Jarduera-protokoloa identifikatzea.

–Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Basoko flora eta fauna kontserbatzeko lanak egitea:

–Ekosistemak. Osagaiak eta funtzionamendua. Motak. Basoko flora eta fauna identifikatzea. Giden erabilera. Espezie nagusiak ezaugarritzea.

–Babestutako edo mehatxatutako flora- eta fauna-espezieak. Babes- eta kontserbazio-mailak. Liburu gorriak. Endemismoak eta berezitasunak. Araudia.

–Flora eta fauna aloktonoa identifikatzea. Espezie exotikoak edo inbaditzaileak jarraitzea, kontrolatzea eta ezabatzea.

–Espoliazioa, baimenik gabe edukitzea, bilketa, jendaurrean paratzea, naturalizazioa, trafikoa eta merkataritza. Salaketa. Badaezpadako neurriak.

–Seinaleak, arrastoak eta aztarnak interpretatzea. Identifikazioa, irakurketa eta datazioa. Gidak eta bestelako baliabide batzuk erabiltzea. Laginak eta datuak hartzea.

–Laginketa-metodoak. Faunaren jarraipena. Animaliak harrapatu eta geldiaraztea. Espezieak kaltetzea saihestea.

–Flora- eta fauna-populazioen inbentarioak. Zuzeneko eta zeharkako metodoak.

–Basoko fauna lehengoratzeko zentroak. Animaliak jasotzea. Itxian hazteko zentroak. Hazkuntza programak. Espezieak askatzea eta berriro sartzea. Oinarrizko albaitari-zaintzak.

–Laginak hartzea eta bidaltzea. Materialaren izaeraren arabera manipulatzea. Higiene eta osasun neurriak.

–Txostenak. Fitxak eta parteak betetzea.

–Materialak eta ekipamenduak. Hautaketa.

–Ingurumen araudia, animalien ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Natura-ingurunea zaintzea:

–Kartografia interpretatzea. Eskalak. Koordenatuak. Kartografia digitala eta IGS (informazio geografikoko sistemak). Iparrorratza erabiltzea. Posizionatze globaleko sistemak (GPS) erabiltzea. Datu-bilketa: puntuak markatzea eta ibilbideen trazadura. Aplikazioak natura-ingurunean.

–Zaindu beharreko eremua sektorizatzea eta zonifikatzea.

–Natura-inguruneko arriskuak edo arau-hausteak antzematea. Zaintza-metodoak. Zaintza-plana. Segurtasun Indarrekin elkarlanean aritzea.

–Zaintza-ekipoak eta -gailuak erabiltzea. Prismatikoak, irrati-transmisoreak, bideozaintza eta teledetekzioa, besteak beste. Mezuak transmititzea.

–Patruila-lana. Zaintza-protokoloak.

–Kultura-ondarea natura-ingurunean. Natura-inguruneko elementu historiko eta kultural naturak nagusiak ezaugarritzea. Balizko mehatxuak. Kalteak eta espoliazioa.

–Kutsatutako ibaiak, lakuak, zingirak eta abar zaintzea eta antzematea. Kutsaduraren adierazle orokorrak. Uren oinarrizko landa-analisia. Laginak hartzea eta bidaltzea. Ura legez kanpo biltzea.

–Hondakinak eta isuriak antzematea. Legez kanpoko zabortegiak. Industria, nekazaritza eta abeltzaintzako isuriak. Jarduteko protokoloa. Agregakinak eta bestelakoak legez kanpo erauztea.

–Legez kanpoko eraikuntzak. Jabari publikoa. Mugak. Abelbideak inbaditzea.

–Arau-hausteei buruzko txostenak. Parteak betetzea. Txosten-prozedura.

–Ingurumen-araudia, mendiei buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Azpiegiturak eta ekipamendua eraikitzea eta mantentzea:

–Natura-inguruneko eraikuntzei eta instalazioei buruzko araudia.

–Eraikuntzak eta azpiegiturak natura-ingurunean txertatzea. Natura-inguruneko eraikuntzen ingurumen-inpaktua. Inpaktua minimizatzea teknikak.

–Landa-eraikuntzako materialak eta elementuak. Bertako material tradizionalak. Eraikuntza teknikak. Landa-eraikuntzak lehengoratzea.

–Erabilera publikoko ekipoak. Seinaleak. Seinale motak. Ingurumenera eta erdietsi nahi den helburura egokitzea.

–Ekipamendua eta seinaleztapena ezartzea. Oinarrizko teknikak. Makinak, ekipamenduak eta erremintak. Eragina. Seinaleztapena eta ekipamenduak mantentzeko lanak egitea. Ordeztea edo birjartzea.

–Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak eskuratzea naturguneetan egiten diren erabilera publikoko jardueren zaintzan eta kontrolean parte hartzeko, bai eta toki horietara gerturatzen diren bisitariak aholkatzeko ere. Halaber, ikasleak gai izanen dira natura-ingurunea babesteari eta zaintzeari dagozkion berezko zereginak egiteko.

Trebetasun horien barnean, ondoko alderdi funtsezko hauek sartzen dira:

–Natura-ingurunea erabili eta kudeatzeko planak interpretatzea eta erabilera publikoko jarduerek harengan izanen duten inpaktua baloratzea, babeserako figurak ezagutzen dituelarik.

–Ingurumen-hezkuntzako jardueretan parte hartzea, eta horretarako, komunikatzeko teknika egokiak erabiltzea eta bisitarientzako eta ingurumenerako arriskuak minimizatzea.

–Ekosistema ezberdinetako fauna- eta flora-espezie esanguratsuenak identifikatzea, bai eta faunak utzitako arrastoak eta aztarnak ere.

–Faunaren laginketa lanak eta floraren inbentarioak egitea.

–Kartografia eta GPS ekipoak erabiltzea.

–Natura-ingurunearen kontserbazioan aplikagarria den legeria ezagutzea.

–Natura-ingurunearen erabilera publikoa egiteko azpiegiturak eta ekipamenduak ezarri eta mantentzea.

Modulua bukatzean, ikasleak gai izanen dira natura-ingurunean erabilera publikoko jarduerak eta ingurumen-hezkuntzari buruzkoak kontrolatu eta gauzatzeko, ingurumenaren gaineko eragina aurreikusita eta bisitarientzako arriskuak minimizatuta, eta gainera, gai izanen dira horretarako beharrezkoa den ekipamendua instalatu eta mantentzeko. Halaber, flora eta fauna beren ingurumenean zaindu eta kontserbatzeko beharrezkoak diren jarduerak egiteko gai izanen dira.

Modulu honek izaera teoriko-praktikoa dauka, beraz, komenigarria litzateke lantegi-gela bat izatea bertan fauna eta flora kontserbatzeko erabiltzen diren benetako materialak edukitzeko (jarraipena egiteko ekipoak eta argazki-tranpak), bai eta natura-ingurunearen zaintzan erabiltzen diren ekipoak eta gailuak ere. Beharrezkoa da material eta erreminta egokiak edukitzea natura-ingurunean erabilera publikoko jarduerak egiteko beharrezkoak diren azpiegiturak instalatu eta mantentzeko. Era berean, beharrezkoa da lantegi-gelan euskarri ezberdinetako material kartografikoa egotea, bai eta posizionatze geografikoko ekipoak ere. Interesgarria izanen litzateke faunaren (naturalizatua edo maketetan) eta haren arrastoen edo fauna horren presentzia erakusten duten aztarnen bilduma bat edukitzea, benetako inguruneko interpretazioa ahalbidetzeko.

Ezinezkoa denez ikastetxeetan ikaskuntzarako interesgarriak diren elementu edo azpiegitura jakin batzuk edukitzea, eta beharrezkoa denez jarduera batzuk natura-ingurunean zuzenean egitea, komenigarritzat jotzen da ikasturtean zehar intereseko espazio ezberdinetara bisitak egitea eta bertan jarduerak gauzatzea lehenestea. Halaber, garrantzitsua da ikasleek aukera izatea natura-ingurunean erabilera publikoko zenbait jarduera sektoreko enpresa espezializatuekin egiteko.

Jarduera praktiko horiek egin ahal izateko, interesgarria litzateke bi edo lau orduko saioak izatea, edota ikasleak lantalde ezberdinetan banatzea.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, gomendatzen da hasteko eta sarrera gisa, natura-inguruneko erabilera publikoko jarduerak kontrolatzeko multzoa eta basoko flora eta fauna kontserbatzeko lanen multzoa egitea; xedea da, erabilera publikoko jarduerak gauza daitezkeen ekosistema ezberdinetan osatzea; horrela, ikasleek ingurumenaz egiten duten interpretazioa hobetuko da eta bi multzoak integratu eginen dira.

Jarraian, bisitariak aholkatu eta informatzeko multzoaren edukiak ikas daitezke, erabilera publikoko gainerako jarduerei heltzeko, aurreko multzoekin zerbait ikusi ondoren.

Ondoren, azpiegiturak eta ekipamendua eraiki eta mantentzeko multzoa eman daiteke, ikasturtearen bukaerarako natura-ingurunea zaintzeari buruzkoa utzita, bertan sartzen diren edukietarako beharrezkoa delako aurreko multzoetan irakatsitakoak ezagutzea.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumenaren babesa zeharka landu beharko dira edukien multzo guztietan.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, eta horrela ahalbidetuko da helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

–Fauna-espezieak eta horien presentzia adierazten duten aztarnak identifikatzea.

–Flora-espezieak identifikatzea eta gitzarri dikotomikoak erabiltzea.

–Natura-inguruneko erabilera publikoko jarduerak egitea.

–Interpretazio zentroak, ingurumen-hezkuntzakoak eta/edo naturgune babestuak bisitatzea.

–Kartografia eta posizionatze geografikoko ekipoak erabiltzea.

–Natura-ingurunearen erabilera publikoa egiteko instalazioetan aritzea eta azpiegturak mantentzea.

–Patruila-lanaren simulazioak egitea eta parteak betetzea eta/edo uren oinarrizko landa-analisiak egitea.

“Erabilera publikoa naturguneetan” izeneko modulua estuki lotua dago “Agronomiaren oinarriak” izenekoarekin, aplikazio praktiko handia ekartzen baitie haren eduki askori (ekosistemak, populazioen dinamika, parametro topografikoak, mapen eta planoen interpretazioa, landareen morfologia eta egitura...). Era berean, neurri txikiagoan bada ere, modulu hauekin ere lotua dago: “Landare-osasunaren printzipioak” modulua (herbarioak egitea, izaki bizidunen sailkapena...); “Natura-ingurunea ustiatzea” modulua, zeinak, zeharka, ustiaketen araberako balioa ematen dion natura-inguruneari, eta balio hori ingurumen-hezkuntzako jardueretan transmitituko da; “Ehiza- eta arrain-espezieen kontserbazioa” modulua (animalia espezieen erroldak, arrastoak eta aztarnak identifikatzea...); “Baso-suteen prebentzioa” modulua (faunaren gaineko eragina), zeinaren kontzientziazioa ingurumen-hezkuntzan sartu behar den; eta “Basogintzako makineria eta instalazioak” modulua (basogintzako lantegiko ekipoak eta erremintak...). Horrek guztiak koordinazio lan egokia eskatzen du.

Lanbide-modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 0839.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nork bere nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikariarentzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu ditu, tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

g) Tituluari lotutako lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta efizientzia baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu ditu Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu, eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, baita gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen gorabeherak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barrenean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu, eta baldintzak identifikatu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Natura-ingurunea ustiatu eta kontserbatzeko sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikariaren lan ingurunean, lanbide arriskuak identifikatuz.

b) Dauden arrisku-faktoreak sailkatu ditu.

c) Laneko arriskuen ondorioz gerta daitezkeen kalte profesionalak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) identifikatu ditu.

d) Enpresako arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta horren prozesua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentziorako araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu eta Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikariaren lan-inguruneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

–Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

–Erabakiak hartzeko prozesua.

–Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta estatuan.

–Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

–Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

–Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

–Etengabeko prestakuntzak Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

–Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

–Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikariarekin erlazionatutako tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

–Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

–Autoenplegua baloratzea lanbideratzeko aukera gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

–Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

–Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko sektoreko lan-talde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

–Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

–Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

–Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

–Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

–Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

–Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

–Lan arloko zuzenbidea.

–Banakako lan harremanaren azterketa.

–Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

–Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

–Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

–Soldataren ordainagiria.

–Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

–Langileen ordezkaritza.

–Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

–Lan gatazka kolektiboak.

–Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

–Langileentzako onurak erakunde berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

–Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

–Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

–Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

–Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

–Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

–Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

–Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

–Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

–Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

–Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

–Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.

–Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

–Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

–Ingurumen baldintzei lotutako arriskuen analisia.

–Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen analisia.

–Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

–Arriskuaren balorazioa.

–Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

–Prebentzio plana.

–Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

–Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

–Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

–Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

–Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

–Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

–Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

–Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

–Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

–Jarduteko protokoloa hautatzea.

–Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

–Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

–Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

–Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

–Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak berenganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lantaldeei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio plana prestatzeko lanean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitzen ahal da eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

–Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

–Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertainerako eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak direnak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

–Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

–Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatzea eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

–Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

–Komunikazio jarduerak egitea.

–Klasean aurkezpenak egitea.

–Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

–Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

–Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

–Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

–Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

–Prebentzio plan bat prestatzea “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiekturako/planerako.

–Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

–Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraikiz.

–Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

“Lanerako prestakuntza eta orientabideak” eta “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak koordinatuko dira.

Azpimarratu behar da komenigarria dela “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan landutako enpresako proiektu/plana erabiltzea “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0840.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handiagotzearekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko eremuan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu du.

e) Arrisku kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Komunikazioarekin, lidergoarekin, sormenarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten norberaren gaitasunak ezagutu eta aplikatzen ditu, eta norberaren konturako edo besteren konturako lanbide jarduerak garatzeko orduan duten garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonengan eta enpresetan dituzten eraginak sailkatu ditu.

c) Lanbide jardueretan motibazioa izatearen beharra justifikatu du.

d) Motibatzeko teknika ohikoenak zein diren deskribatu du, eta nola egokitzen diren egoeraren arabera.

e) Lan prozesuak hobetzeko eta lanbidean berrikuntzak sartzeko, pentsamendu sortzailea izan beharra justifikatu du.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu sektoreko enpresetan besteren kontura lan egitean behar diren gaitasun pertsonalekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko lanbide sektorean jarduera bat sortzeko ekimena duenaren ahalmen pertsonalekin erlazionatu ditu.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

b) Enpresa baten barrenean, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu ditu, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek enpresaren jardueran zer nolako eragina duten aztertu du, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu du.

j) Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko enpresa baten balantze soziala egin du eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu ditu, baita sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko enpresetan balio etiko eta sozialak txertatzen dituzten praktikak identifikatu ditu.

l) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu du.

4. Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko enpresa bat eratzeko eta abiarazteko lanak egiten ditu, dauden aukerabide eta baliabideak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko bakoitzari ezartzen zaion tratamendu fiskala bereizi du.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu ditu.

e) Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko enpresa bat sortzeko dauden laguntzak zehatz-mehatz bilatu ditu.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapenari administrazio tramiteei, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko guztia sartu du enpresa planean.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu ditu.

i) Produkzio planari buruzko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlanari buruzko guztia enpresa planean sartu du.

j) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin du.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, baita finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko enpresa baten zerga betebeharrak definitu ditu.

b) Fase hauek definitu ditu: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

e) Zerga egutegian zerga motak bereizi ditu.

f) Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko dokumentuak bete ditu (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta dokumentu horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

–Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko enpresen jardunean.

–Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

–Ekintzaileen jarduna, natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

–Ekimenaren arriskua.

–Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

–Komunikazioa, lidergoa eta sormena.

–Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

–Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

–Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

–Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

–Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Enpresa eta bere ingurunea:

–Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

–Negoziorako ideia, natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko enpresa baten eremuan.

–Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

–Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

–Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko sektoreko ETE baten harremanak.

–Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

–Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

–Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

–Enpresa motak. Forma juridikoak.

–Forma juridikoa hautatzea.

–Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

–Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

–Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

–Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

–Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

–Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

–Enpresa plan bat prestatzea.

Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

–Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

–Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

–Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

–Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

–Enpresen zerga betebeharrak.

–Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

–Kudeaketa administratiboa, natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko enpresa baten eremuan.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea nork bere lana sortzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barrenean ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko, beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezela ekiteko gaitasunak zehazten eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek beren sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat prestatzeko. Izan ere, plan hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Komeni da edukiak aplikagarriak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin batera irakastea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web-orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, jarduera hauek bateratzeko ardatz gisa:

–Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin zerikusia duen enpresa baten proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio eta finantza kontrola, justifikazio soziala, etab.; horretarako, esperientzia praktikoetan eta kanpoko agenteekiko harremanetan oinarritzen diren tresna pedagogikoak aplikatuko dira batez ere. Enpresa jardueraren sustapena ere sartuko da (enpresa leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

–Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, ekimenerako jarrera sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, AMIA azterlana, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

–Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

–Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxean beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

–Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta profesionalei.

–Enpresa planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

–Enpresa proiektu/plana azaldu eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzea ahalbidetzen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposatutako jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta jardunbide egokiak trukatzea bultzatuko da topaketa birtualen eta aurrez aurrekoen bidez.

“Lanerako prestakuntza eta orientabideak” eta “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluak osagarriak direnez, koordinatuta egin beharko lirateke edukien garapena eta sekuentziazioa, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleek harremana estua izanik. Era berean, enpresa proiektua ikasturte osoan zehar ardatz gisa erabiltzeak laguntzen ahal du metodologia komun bat bi moduluetarako ezartzen, halako eran non “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluko edukiak aplikatu baitaiteke, egokien juzgatzen den eran, enpresa proiektua egiteko.

Lanbide-modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0841.

Iraupena: 360 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta lortzen diren produktuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolaketaren egitura eta enpresaren arlo bakoitzaren funtzioak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolakunde ereduzkoekin alderatu du.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak, biltegiratzea eta bestelakoak.

d) Produkzio-prozesua garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etikoak eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

–Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

–Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

–Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.

–Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

–Lantaldearekin eta enpresan ezarritako hierarkiarekin zerikusia duten jarrerak.

–Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

–Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

c) Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri du abian norbera babesteko ekipamendua.

d) Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.

e) Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldeko kideekin komunikazio eraginkorra ezarri du.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta agertu zaizkion gorabehera garrantzitsuak jakinarazi ditu.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu ditu.

j) Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.

3. Basoak berritzeko eta basoak tratatzeko lanak egiten ditu, eta ezartzeko, hobetzeko eta eraikitzeko teknikak aplikatzen ditu zehaztutako jarraibideei jarraikiz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Basoberritzeko landare materiala jaso eta biltegiratu du.

b) Lurzorua prestatu du.

c) Landare-materiala babesarekin erein edo landatu du.

d) Hutsarteak bete ditu.

e) Ibilguak egonkortzeko ibaiertzeko landaredia lehengoratu du.

f) Luzetarako eta zeharkako euste hidraulikorako elementuak eraiki ditu.

g) Zuhaiztien lurzorua eta zuhaiztia hobetu du, baso-tratamenduen bidez.

h) Zuhaiztiak hobetzeko altuerako lekualdaketak eta lanak egin ditu.

i) Baso-bideak ireki eta mantendu ditu.

j) Basoak berritzeko eta tratatzeko erabiltzen diren makinen, lanabesen, erreminten eta tresneriaren lehen mailako garbiketa eta mantentze-lanak egin ditu.

k) Basoak berritzeko eta tratatzeko lanetan, ingurumenari buruzko araudia eta laneko arriskuen prebentziokoa aplikatu ditu.

4. Kontrol fitosanitarioko teknikak aplikatzen ditu, ezarritako protokoloen araberako metodoak eta tresneria erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laboreen osasun-arazoak identifikatu ditu.

b) Arazo fitosanitarioak kontrolatzeko, enpresak aplikatutako metodoak balioetsi ditu.

c) Produktu fitosanitarioak ustiategian garraiatu eta biltegiratu ditu.

d) Ustiapenerako makinaria, lanabesak, erremintak eta tresneria hautatu du.

e) Kontrol fitosanitarioko bitarteko mekanikoak erregulatu ditu.

f) Produktu fitosanitarioak ezarritako protokoloei jarraikiz prestatu, dosifikatu eta aplikatu ditu.

g) Baliabide fisikoak, biologikoak eta bioteknikoak erabili ditu.

h) Kontrol fitosanitarioko makineria, lanabesak, erremintak eta tresneria garbitu ditu, horien hondakinak bildu ditu eta haien lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.

i) Egindako lanak eta erabilitako baliabideak kontrolatzeko protokoloari jarraitu dio.

j) Kontrol fitosanitarioko eragiketetan ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

5. Baso-ingurunea ustiatzeko lanak egiten ditu, zehaztutako teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuhaitzak ipurditik moztu eta prozesatu ditu, motozerraz.

b) Zuhaitzak ipurditik moztu eta prozesatu ditu, basoko uzta-makinaz.

c) Egurra basotik atera du.

d) Artelazkia kentzeko lanak egin ditu.

e) Baso-inguruneko beste produktu batzuk biltzeko lanak egin ditu.

f) Baso-inguruneko ustiapenetan erabilitako makinak, lanabesak, erremintak eta tresneria garbitu ditu, eta horien lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.

g) Ingurumen-araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

6. Natura-ingurunea kontserbatzeko jarduerak eta ehiza- eta arrantza-espezieak ustiatzekoak egiten ditu, eta zehaztutako teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Natura-ingurune baten erabilera publikoa eta ehiza- eta arrain-baliabideak modu ordenatuan ustiatzea kontrolatu du, eta horren inguruko aholkularitza eta informazioa eman du.

b) Habitata hobetzeko lanak, birpopulatzeko lanak eta ehiza-espezieen eta espezie urtar kontinentalen jarraipena egitekoak egin ditu.

c) Arrantza egin ahal izateko lanak egin ditu, bai eta flora inbaditzailea kentzekoak ere.

d) Flora- eta fauna-espezieak natura-inguruneetan kontserbatu ditu.

e) Elementuak, azpiegiturak eta tresneria natura-inguruneetan, ehizaguneetan eta arrantzaguneetan eraiki, instalatu, mantendu eta kontserbatu ditu.

f) Harraparien kontrola egin du.

g) Natura-ingurunea zaindu du.

h) Ehiza- eta arrain-populazioak birpopulatzeko, eta horiek eta beren habitatak mantentzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko erabilitako makinak, lanabesak, erremintak eta tresneria garbitu ditu, eta horien lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.

i) Ingurumen-araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa jarraitu ditu.

7. Baso-landareak produzitzeko eragiketak egiten ditu eta, horretarako, teknikak identifikatzen ditu, eta eskuragarri dauden baliabideak eta instalazioak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ugaltzeko landare-materiala biltzeko tresneria eta erremintak erabili ditu.

b) Fruitu- eta hazi-sortak prestatu eta habitataren arabera sailkatu ditu.

c) Fruituak, haziak eta ugaltzeko landare-materiala egokitu eta gorde ditu.

d) Baso-espezieak ekoizteko babes- eta behartze-sistemak instalatu eta mantendu ditu.

e) Lurra prestatzeko lanak egin ditu.

f) Lurra larrainetan, tauletan eta mintegietan banatu du.

g) Substratua nahastu eta mikorrizatu du, eta ontziak bete ditu.

h) Hazitegiak, larrainak eta mintegiak erein ditu.

i) Laborantza-lanak egin ditu mintegian.

j) Baso-espezieak girora moldatzen ditu.

k) Baso-landareen ekoizpenean erabilitako makinak, lanabesak, erremintak eta tresneria garbitu ditu, eta horien lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.

l) Baso-landareak ekoizteko eragiketetan ingurumen-araudiari eta laneko arriskuak prebenitzekoari jarraitu die.

8. Baso-suteak prebenitzeko eragiketak egiten ditu, eta, horretarako, enpresak ezarritako jarraibideak jarraitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prebentziozko laborantza-lanak aplikatu ditu.

b) Baso-suteak prebenitzeko egitura linealak egin ditu, bai eta horien mantentze-lanak ere.

c) Baso-suteak zaindu eta antzeman ditu.

d) Baso-sute bat antzeman, aurkitu eta identifikatu duela jakinarazi du.

e) Suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko teknikak aplikatu ditu.

f) Suteak itzaltzeko lanetan diharduten beste ekipo eta bitarteko batzuekin elkarlanean jardun du.

g) Erreminten, bitartekoen eta tresneriaren funtzionamendu-egoera eta kokapena aztertu du.

h) Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko lanetan erabilitako makinak, lanabesak, erremintak eta tresneria garbitu ditu, eta horien lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.

i) Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko eragiketetan ingurumen-araudiari eta laneko arriskuak prebenitzekoari jarraitu die.

Lanbide modulu hau lagungarria da tituluko gaitasunak eta zikloko helburu orokorrak osatzeko, bai ikastetxean lortutakoak bai bertan nekez lor daitezkeenak.

3. ERANSKINA

Prestakuntza unitateak

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitateetan

0404 lanbide modulua: Agronomiaren oinarriak (160 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA
(H)

0404-UF01 (NA)

Agrosistemak

20

0404-PU02 (NA)

Klima eta landareen ureztapen beharrak

50

0404-PU03 (NA)

Lurzorua eta nekazaritzako lurren ongarritzea

50

0404-PU04 (NA)

Lur-neurketa eta nekazaritzako topografiaren oinarriak

40

0409 lanbide modulua: Landare-osasunaren printzipioak (100 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA
(H)

0409-PU01 (NA)

Laboreetan eragina duen landaredi espontaneo gaiztoaren kontrola

20

0409-PU02 (NA)

Laboreetan eragina duten izurriak eta gaixotasunak kontrolatzea

30

0409-PU03 (NA)

Laboreen osasun-egoera zehazteko metodologia eta tresnak

20

0409-PU04 (NA)

Laboreen izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko sistemak

30

0832 lanbide modulua: Basoberritzeak eta baso-tratamenduak (220 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA
(H)

0832-UF01 (NA)

Basoberritzeak eta zuhaitz-landaketa

50

0832-PU02 (NA)

Basoen hidrologia zuzentzeko lanak

40

0832-PU03 (NA)

Bioingeniaritzako teknikak ingurumena lehengoratzeko

30

0832-PU04 (NA)

Basozaintzako lanak eta zuhaiztien hobekuntza

50

0832-PU05 (NA)

Oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanak

30

0832-PU06 (NA)

Zuhaitzen inausketa eta altuerako lanak

20

0834 lanbide modulua: Ehiza- eta arrain-espezieen kontserbazioa (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA
(H)

0834-PU01 (NA)

Birpopulatzeko ehiza-espezieak

20

0834-PU02 (NA)

Ehiza-populazioen eta beren habitaten kudeaketa eta jarraipena

30

0834-PU03 (NA)

Ehiza-jardueraren antolamendua eta zaintza

20

0834-PU04 (NA)

Birpopulatzeko arrain-espezieak

20

0834-PU05 (NA)

Arrain-populazioen eta beren habitaten kudeaketa eta jarraipena

20

0834-PU06 (NA)

Arrain-hazkuntzaren antolamendua eta zaintza

20

0835 lanbide modulua: Baso-landarea mintegian ekoiztea (160 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA
(H)

0835-UF01 (NA).

Fruituak, haziak eta ugaltzeko landare-materiala biltzea

30

0835-PU02 (NA)

Landarea edukiontzian ekoiztea

40

0835-PU03 (NA)

Landarea sustrai hutsetan ekoiztea

30

0835-PU04 (NA)

Produkzio begetatiboko teknikak. Adar-aldaxkak landatzea, probena eta txertoak

30

0835-PU05 (NA)

Basoko landareen laborantza-zainketak

30

0837 lanbide modulua: Basogintzako makineria eta instalazioak (260 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA
(H)

0837-UF01 (NA)

Basogintzako traktoreak eta trakzioko beste ekipo batzuk erabiltzea

60

0837-PU02 (NA)

Basogintzako trakzioko ekipoen oinarrizko mantentze-lanak eta lantegia antolatzea

60

0837-PU03 (NA)

Motozerra, sasi-garbitzeko makinak eta basogintzako erremintak mantentzeko lanak

60

0837-PU04 (NA)

Berotegiak baso-mintegietan instalatzea eta mantetzea

50

0837-PU05 (NA)

Ehizaguneak eta arrantzaguneak instalatzea eta mantentzea

30

0836 lanbide modulua: Baso-suteen prebentzioa (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA
(H)

0836-PU01 (NA)

Baso-suteei buruzko alderdi orokorrak

20

0836-PU02 (NA)

Baso-suteen prebentzioa, detekzioa eta komunikazioa

20

0836-PU03 (NA)

Baso-suteak itzaltzea, erremintak eta segurtasun neurriak

30

0479 lanbide modulua: Kontrol fitosanitarioa (90 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA
(H)

0479-PU01 (NA)

Izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko metodo ez-kimikoak

30

0479-PU02 (NA)

Produktu kimiko fitosanitarioak aplikatzeko ekipamenduak. Produktuak prestatzea

20

0479-PU03 (NA)

Produktu fitosanitarioen identifikazioa. Biltegiratzea eta manipulatzea

40

0833 lanbide modulua: Natura-ingurunea ustiatzea (220 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA
(H)

0833-PU01 (NA)

Zuhaitzak motozerraz ipurditik moztea eta prozesatzea I: zuhaitz txikiak eta ertainak. Biomasa

40

0833-PU02 (NA)

Zuhaitzak motozerraz ipurditik moztea eta prozesatzea II.

Zuhaitz handi eta ahokatuak. Ateratzea

40

0833-PU03 (NA)

Zuhaitzak ipurditik moztea eta prozesatzea mekanizazioaren bidez

30

0833-PU04 (NA)

Artelazkia eta erretxina ustiatzea

30

0833-PU05 (NA)

Beste ustiapen batzuen kudeaketa eta maneiua: fruituak eta haziak, landare aromatikoak eta sendabelarrak, larreak eta erlauntzak

60

0833-PU06 (NA)

Onddoak biltzea eta identifikatzea

20

0838 lanbide modulua: Erabilera publikoa naturguneetan (90 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA
(H)

0838-PU01 (NA)

Erabilera publikoko jarduerak natura-ingurunea kontserbatzeko tresna gisa

30

0838-PU02 (NA)

Flora eta faunaren azterketa eta kontserbazioa

30

0838-PU03 (NA)

Zaintza natura-ingurunea babesteko

30

0839 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA
(H)

0839-PU01 (NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0839-PU02 (NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0839-PU03 (NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0840 lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA
(H)

0840-PU01 (NA)

Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea

20

0840-PU02 (NA)

Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0840-PU03 (NA)

Enpresa bat abian jartzea

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide-modulua: Agronomiaren oinarriak.

Kodea: 0404.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Agrosistemak.

Kodea: 0404 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Landare-zelula eta landare-ehunak.

–Landareen morfologia eta egitura.

–Prozesu fisiologikoak. Fenologia.

–Landareen taxonomia. Landare espezieen identifikazioa.

–Ekologiaren kontzeptua.

–Ekosistema: kontzeptua, ezaugarriak, osagaiak.

–Sare trofikoak. Ekoizleak eta kontsumitzaileak.

–Komunitateak. Populazioen dinamika.

–Energia fluxua eta materiaren zikloa.

–Sistema naturalak eta agrosistemak.

–Nekazaritza, abeltzaintza eta ekosistemen kontserbazioa.

–Produkzio ekologikoa.

Prestakuntza unitatea: Klima eta landareen ureztapen beharrak.

Kodea: 0404 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

–Elementu klimatikoak: tenperatura, presioa, hezetasun atmosferikoa, prezipitazioak. Landareen gaineko eragina.

–Klima motak, mikroklimak.

–Aldagai klimatikoak neurtzeko aparatuak.

–Indize eta diagrama klimatikoak, esanahia.

–Eguraldia.

–Meteoroak. Motak. Landareen gaineko eragina.

–Mapa meteorologikoak: eguraldiaren iragarpena.

–Nekazaritzak eta abeltzaintzak kliman duten eragina. Berotegi efektua.

–Ura lurzoruan. Mugimendua. Puntu garrantzitsuak. Lurzoruan ura atxikitzeko indarra egiaztatzea. Geruza freatikoa. Lurzoruko ur-balantzea.

–Landareen ur beharrak. Behar garbiak eta osoak.

–Ura: jatorria eta kalitatea.

–Ureztapenaren oinarriak.

–Ureztatzeko dosien eta maiztasunaren kalkulua, erabiltzen diren parametroak.

–Ureztatzeko sistemak.

–Uraren erabilerari buruzko ingurumen araudia.

Prestakuntza unitatea: Lurzorua eta nekazaritzako lurren ongarritzea.

Kodea: 0404 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

–Lurzorua, haren osagaiak. Lurzoruaren profila.

–Lurzoruaren propietate fisikoak: ehundura eta egitura.

–Lurzoruaren propietate kimikoak.

–Lurzoruaren propietate biologikoak. Flora eta fauna edafikoak.

–Lurzoruaren materia organikoa.

–Lurzoru motak.

–Lurzoruen analisiak: laginak hartzea, prestatzea eta bidaltzea, lekuan bertan probak egitea eta emaitzak interpretatzea.

–Lurzoruaren analisietan laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzea.

–Medeagarriak: funtzioa, ehundurazkoak, organikoak, karezkoak.

–Lurzorua lantzea: xedea, lan motak.

–Lurzorua kontserbatzeko jardunbideak.

–Elementu elikagaiak, motak.

–Nutrizio-desorekak.

–Ongarriak: motak, osaera, aberastasuna, formula, aurkezpena.

–Ongarriek landareetan eta lurzoruan duten eragina.

–Ongarrien banaketa.

–Ongarriak hidroponian eta fertirrigazioan.

Prestakuntza unitatea: Lur-neurketa eta nekazaritzako topografiaren oinarriak.

Kodea: 0404 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

–Neurri-unitateak. Eskalak.

–Lur-neurketako metodoak eta jardunbideak.

–Parametro topografikoak.

–Mapak eta planoak interpretatzea.

–Neurtzeko tresnak.

–Datu bilketa.

–Krokisak eta planoak egitea.

–Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzea eragiketa topografikoetan.

Lanbide-modulua: Landare-osasunaren printzipioak.

Kodea: 0409.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laboreetan eragina duen landaredi espontaneo gaiztoaren kontrola.

Kodea: 0409 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Landaredi espontaneo gaiztoaren definizioa.

–Landaredi espontaneo gaiztoaren sailkapena.

–Landaredi espontaneo gaiztoaren ezaugarri biologikoak eta eragiten dituzten kalteak.

–Nafarroako laboreei lotutako landare espezie nagusiak.

–Landaredi espontaneo gaiztoaren plantulak ezagutzea.

–Landaredi espontaneo gaiztoa identifikatzeko gakoen erabilera.

–Landare inbaditzaileak.

–Landare parasitoak.

–Herbario bat egitea.

Prestakuntza unitatea: Laboreetan eragina duten izurriak eta gaixotasunak kontrolatzea.

Kodea: 0409 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Izaki bizidunen sailkapena.

–Izurriaren eta gaixotasunaren definizioak.

–Organismo onuragarriaren definizioa.

–Nematodoak eta akaroak.

–Intsektuak.

–Ornogabe, hegazti eta ugaztun aipagarrienak.

–Bakterioak eta birusak.

–Onddoak.

–Intsektarioak egitea.

–Laborategiko laginak prestatzea.

Prestakuntza unitatea: Laboreen osasun-egoera zehazteko metodologia eta tresnak.

Kodea: 0409 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Laginketaren garrantzia laboreen osasuna kontrolatzean.

–Lagin bilketan jarraitu beharreko ibilbideak.

–Laginak hartzea.

–Presentzia mailen interpretazioa. Atalaseak.

–Lagin patologikoak prestatzea eta laborategira bidaltzea.

–Berrogeialdiko izurriteak. Pasaporte fitosanitarioa.

–Nafarroako prebentzio oharren sistema.

Prestakuntza unitatea: Laboreen izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko sistemak.

Kodea: 0409 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Laboreak babesteko metodo nagusien sailkapena.

–Zuzeneko metodoak eta zeharkako metodoak.

–Borroka mekanikoa eta borroka fisikoa.

–Laborantzaren bidezko borroka.

–Borroka genetikoa.

–Borroka biologikoa.

–Borroka bioteknikoa.

–Kontrol kimikoa.

–Borroka integratua.

Lanbide-modulua: Basoberritzeak eta baso-tratamenduak.

Kodea: 0832.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Basoberritzeak eta zuhaitz-landaketa.

Kodea: 0832 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

–Basoberritzeen proiektuen eta planoen oinarrizko interpretazioa.

–Basoberritze motak: ekoizleak, babesleak edo ingurumena lehengoratzekoak.

–Inguruko landarediaren azterketa eta espezieen hautaketa.

–Basoberritze edo landaketarako landare-materiala.

–Basoberritze baten faseak eta zereginak.

–Basoberritze eta landaketarako makineria eta erremintak hautatzea eta erabiltzea.

–Aurretik zegoen landaredia kontrolatzea.

–Lurra prestatzea.

–Ereintza eta landaketa motak, ongarritzea, ondoztatzea eta jorratzea.

–Zurkaitzak, babesgailuak eta hesiak kokatzea.

–Nekazaritzako basoberritzeak, heskaiak edo landare-pantailak.

Prestakuntza unitatea: Basoen hidrologia zuzentzeko lanak.

Kodea: 0832 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

–Arro hidrografikoaren eta ziklo hidrologikoaren kontzeptua.

–Egoera hidrologikoa hobetzeko neurriak.

–Arroak eta ezpondak lehengoratzeko eta kontserbatzeko teknikak.

–Elur-jausien kontrako prebentzioa eta defentsa.

–Euste hidraulikorako elementuak.

–Makinak eta erremintak hautatzea.

–Proiektuen oinarrizko interpretazioa.

–Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Bioingeniaritzako teknikak ingurumena lehengoratzeko.

Kodea: 0832 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Ibaiertzeko landareen azterketa.

–Ezpondak, ibilguak eta ibaiertzak egonkortzea.

–Lehengoratzeko eta kontserbatzeko teknikak.

–Bioingeniaritzako teknikak eta materialak.

–Hidroereintzak, manta organikoak, biobilkariak.

–Adar sortak, oholesiak, horma lehorrak.

–Gabioiak, harri-lubetak, dikeak eta deflektoreak.

–Materialak, erremintak eta makinak hautatzea.

–Balorazio ekonomikoa eta proiektuen interpretazioa.

–Ingurumen eraginaren prebentzioa eta laneko arriskuena.

Prestakuntza unitatea: Basozaintzako lanak eta zuhaiztien hobekuntza.

Kodea: 0832 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

–Basoko espezieen laborantza-ezaugarriak.

–Basozaintzako oinarrizko kontzeptuak.

–Masaren dentsitatea, adin motak eta fitosoziologia.

–Basoak neurtzea eta oinarrizko kalkuluak egitea.

–Makinak eta erremintak hautatzea.

–Ongarritzea, ureztatzea, drainatzea eta medeatzea.

–Landaredia kontrolatu eta ezabatzeko teknikak.

–Baso garai edo basobera sortzea edo aldatzea.

–Soilguneak egitea.

–Mozteko teknikak, egoki egiteko irizpideak.

–Proiektuen balorazio ekonomikoa eta interpretazioa.

–Ingurumen eraginaren prebentzioa eta laneko arriskuena.

Prestakuntza unitatea: Oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanak.

Kodea: 0832 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Oihanbideen proiektuak interpretatzea.

–Oihanbideen motak eta atalak.

–Horien eraikuntzarako eragiketen sekuentzia.

–Makinak eta erremintak hautatzea eta erabiltzea.

–Kaxa irekitzea, lur-erauzketak eta lubetak.

–Nibelatzea, trinkotzea eta zola ematea.

–Arekak, hustubideak eta kutxetak.

–Oihanbideak mantentzea.

–Ingurumen eraginaren prebentzioa eta laneko arriskuena.

Prestakuntza unitatea: Zuhaitzen inausketa eta altuerako lanak.

Kodea: 0832 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Gorantz mugitzeko oinarrizko teknikak.

–Zuhaitzetan lan egiteko eta altuerako lana egiteko teknikak.

–Gora igotzeko eta mozketarako ekipamenduak, lanabesak eta materialak.

–Lan-eremuak seinalatzea.

–Lekualdatze teknikak: adaburuetako mugimenduak.

–Zuhaitzak inausteko teknikak.

–Eratzeko eta mantentzeko inausteak.

–Motozerra altueran erabiltzea.

–Adarrak modu gidatuan jaistea.

–Garaierako lanetarako segurtasuna.

Lanbide-modulua: Ehiza- eta arrain-espezieen kontserbazioa.

Kodea: 0834.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Birpopulatzeko ehiza-espezieak.

Kodea: 0834 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Ehiza-espezieen harrapaketa: metodoak eta teknikak.

–Ehiza-espezieak maneiatzeko teknikak.

–Ontziratzea eta garraiatzea: baldintzak eta zaintzak. Bitartekoak, ekipoak eta materialak hautatzea.

–Birpopulatzeko ehiza-espezieak: motak. Teknikak eta metodoak.

–Ehizagaien haztegiak.

–Birpopulatzearen arrakasta baldintzatzen duten ingurumeneko faktoreak: babeslekua eta elikadura. Beste espezie batzuen presentzia.

–Egoera fisikoa eta osasun-egoera: protokoloak eta txostenak.

–Animaliak askatzea: askatzeko garaiak eta uneak.

–Aske utzitako animalien kontrola eta jarraipena.

–Ingurumenera moldatzea eta biziraupena errazteko egiturak eta beste baliabide batzuk berrikusi eta mantentzea.

–Ingurumen araudia, animalien ongizateari buruzkoa, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Ehiza-populazioen eta beren habitaten kudeaketa eta jarraipena.

Kodea: 0834 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Ehiza-espezieak: espezie lehiakideak eta harrapariak. Izenak eta ezaugarriak.

–Faunari jarraitzea. Ehiza-espezieen aztarnak eta seinaleak. Ezagutzea eta interpretatzea. Datuak eta laginak hartzea.

–Populazioen azterketa. Animalia-espezieen errolda, metodoak, teknikak eta bitartekoak. Datu bilketa. Argazki-tranpak.

–Harrapariak kontrolatzea: bitartekoak eta metodoak, hautatzea eta maneiatzea.

–Ehiza-espezieen gaixotasunak. Sintomatologia. Heriotzaren beste arrazoi batzuk. Jardun-protokoloak. Zoonosia.

–Biziraupena eta ingurunera egokitzea errazteko egiturak eta bitartekoak. Habitata hobetzeko prozedurak.

Prestakuntza unitatea: Ehiza-jardueraren antolamendua eta zaintza.

Kodea: 0834 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Ehiztaria: baldintzak eta dokumentazioa. Elkarteak.

–Ehizarako teknikak eta modalitateak. Arma eta munizio motak. Ehizarako beste bitarteko batzuk. Ehiza zakurrak.

–Ehiza-ustiapeneko lurrak. Motak, funtzionamendua eta araudia.

–Antolamenduko plan teknikoak. Ehizaren kudeaketa.

–Ehiza-jardueren jarraipena, kontrola eta aholkularitza.

–Trofeoen landako eta eskuko balorazioa.

–Ehiza jarduerak zaintzea. Zaintza. Motak, baldintzak eta eskumenak.

–Ehizako arau-hausteak: sailkapena eta zehapenak. Txostenak eta salaketak. Jarduteko moduak.

–Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Birpopulatzeko arrantza-espezieak.

Kodea: 0834 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Espezie urtar kontinentalak harrapatzea. Metodoak. Maneiatzea eta markatzea.

–Arrain-haztegiak. Arrain-espezieen eta karramarroen hazkuntza metodoak.

–Aleak arrain-haztegian hautatzea. Ateratzea eta garraiatzea.

–Aleak askatzea: metodoak. Ingurune hartzailera egokitzeko teknikak. Populazioen gaineko presioa murrizteko teknikak.

–Birpopulaketen jarraipena.

–Birpopulatzeko eta mantentzeko lanetan erabiltzen diren bitartekoak, tresneria, makinak eta erremintak.

–Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Arrain-populazioen eta beren habitaten kudeaketa eta jarraipena.

Kodea: 0834 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Ur kontinentaletako arrain espezieak. Espezie lehiakideak, harrapariak, inbaditzaileak eta beste batzuk. Izenak eta ezaugarriak. Populazioak. Ur kontinentaletako beste fauna-komunitate batzuk.

–Ibai baten zatiak. Espezie urtar kontinentalentzako intereseko parametroak eta ezaugarriak.

–Espezie urtarren ugalketa. Arrabak eta arrabalekuak. Ibaibideen kontserbazioa eta garbiketa.

–Ibaietako eta aintziretako ekosistemak. Berezko landare espezieak. Flora inbaditzailea.

–Landaredia ibilgailuaren barnean mozteko edo kimatzeko teknikak. Flora inbaditzailea deuseztea edo kontrolatzea.

–Ibaiertzak eta bazterrak babestea. Sakonera eta estaldura aldatzeko gailuak.

–Arrainen joan-etorrietarako oztopoak ezabatzea. Eskalak, igarobideak eta zenbatzeko sistemak.

–Ur emaria eta emari ekologikoa.

–Ibilgua kontserbatzeko eta hobetzeko lanetarako bitartekoak, ekipoa eta materialak hautatzea eta maneiatzea.

–Fauna urtar kontinentalaren gaixotasun nagusiak. Jarduteko protokoloa heriotza masiboetarako.

–Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Arrain-hazkuntzaren antolamendua eta zaintza.

Kodea: 0834 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Ur-tarteak eta -masak, arrain-ustiapenaren erregimenaren arabera.

–Arrantzaren antolamendu eta kudeaketarako plan teknikoak.

–Arrantzalea: baldintzak eta dokumentazioa. Elkarteak.

–Arrantza kontinentaleko teknikak eta motak. Arrantzarako arteak eta bitartekoak.

–Erabiltzaileendako aholkularitza eta informazioa: arrantzarako araudia eta baldintzak. Arrantza-jardueren jarraipena eta kontrola.

–Kontrol-, aholkularitza- eta informazio-lanetan erabiltzen diren bitartekoak, ekipoak eta materialak hautatzea eta maneiatzea.

–Arrantza-jarduerak zaintzea. Zaintza. Motak, baldintzak eta eskumenak.

–Arrantzako arau-hausteak: sailkapena eta zehapenak. Txostenak eta salaketak. Jarduteko moduak.

–Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Lanbide modulua: Baso-landarea mintegian ekoiztea.

Kodea: 0835.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Fruituak, haziak eta ugaltzeko landare-materiala biltzea.

Kodea: 0835 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Unadak eta landare bikainak hautatzea. Irizpideak. Mendian lokalizatzea. Fruituak eta haziak hautatzea. Irizpideak.

–Jatorrizko eskualdeak. Mintegia. Kontzeptua. Mintegiko baratzearen laborantza-zainketak.

–Fruktifikazioko baso-lanak egitea. Motak.

–Fruituak, haziak eta landare-materiala biltzea. Metodoak. Teknikak.

–Fruitua eta hazia manipulatzea. Haziak garbitzea. Hazi sortak sailkatzea.

–Fruituak eta haziak biltegiratzea eta kontserbatzea. Garraioa.

–Ingurumenari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Landarea edukiontzian ekoiztea.

Kodea: 0835 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

–Erne aurreko tratamenduak. Metodoak eta teknikak.

–Hazi kopurua. Kalkulua. Hazien analisia.

–Makineria eta erremintak. Hautaketa. Erabilera. Erregulazioa.

–Hazitegiak eta landaretegiak prestatzea.

–Basogintzako ontziak eta edukiontziak.

–Baso-mintegietan erabiltzen diren substratuak. Nahasteak. Inokulazioa. Mikorrizazioa. Oinarria. Metodoak.

–Ingurumenari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Landarea sustrai hutsetan ekoiztea.

Kodea: 0835 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Baso-mintegia. Motak. Ezaugarriak. Ezartzeko faktoreak.

–Baso-mintegiaren zonifikazioa. Neurriak.

–Erne aurreko tratamenduak. Metodoak eta teknikak.

–Hazi kopurua. Kalkulua. Hazien analisia.

–Makineria eta erremintak. Hautaketa. Erabilera. Erregulazioa.

–Lurra prestatzea. Egokitzapena. Ereitea eta landatzea.

–Inokulazioa. Mikorrizazioa. Oinarria. Metodoak.

–Ingurumenari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Produkzio begetatiboko teknikak. Adar-aldaxkak landatzea, probena eta txertoak.

Kodea: 0835 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Ugaltze begetatiboko metodoak. Adar-aldaxkak landatzea, txertoak eta probena.

–Sustraitzearen estimulatzaileak. Dosifikazioa.

–Landare-materiala jasotzea. Metodoak. Teknikak.

–Landare-ugalketarako bitartekoak, substratuak, laborantza-mahaiak...

–Laborantza-zainketak, ureztapenak, ongarritzea, belar gaiztoak kentzea, tratamendu fitosanitarioak...

–Babes instalazioen ingurumen faktoreak. Kontrola.

–Ingurumenari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Basoko landareen laborantza-zainketak.

Kodea: 0835 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Makineria, lanabesak eta ekipamenduak. Hautaketa. Erabilera. Erregulazioa.

–Ongarritzea, ureztatzea, birlandatzea, moztea...

–Izurriei eta gaixotasunei aurre egiteko tratamenduak.

–Gogortzea. Kontzeptua. Metodoak.

–Landareak ateratzea, sailkatzea, hautatzea eta biltegiratzea. Baso-landarearen kalitatea.

–Garraiatzea eta mendian biltegiratzea.

–Ingurumenari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Lanbide modulua: Basogintzako makineria eta instalazioak.

Kodea: 0837.

Iraupena: 260 ordu.

Prestakuntza unitatea: Basogintzako traktoreak eta trakzioko beste ekipo batzuk erabiltzea.

Kodea: 0837 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Basogintzako traktoreak, enborrak arrastaka eramateko traktoreak (skidder-ak).

–Autokargatzaileak eta prozesatzaileak.

–Motokultorea, motoaitzurra eta motosega.

–Motor motak eta traktorearen sistemak.

–Kostuak eta errendimenduak kalkulatzea.

–Basogintzako traktoreak hautatzeko irizpideak.

–Indar-hargunea eta ekipoak lotzea eta eragitea: nekazaritzako tresnak, atoiak.

–Makinak hainbat maldatan maneiatzea.

–Atoiak maneiatzea.

–Lur mugimenduak.

–Maniobrak. Arrastatzea. Motzondoak kentzea.

Prestakuntza unitatea: Basogintzako trakzioko ekipoen oinarrizko mantentze-lanak eta lantegia antolatzea.

Kodea: 0837 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Mantentze-lanen eskuliburua. Aldizkako mantentze-lanak.

–Oinarrizko mantentze-lanak.

–Erremintak, ekipamenduak eta ordezkoak hautatzea.

–Traktorearen sistemen piezakatzea eta muntaketa eta desmuntaketa.

–Matxura errazak detektatu eta konpontzea.

–Soldadura eta mekanizazioko oinarrizko zereginak.

–Jariakin-mailak. Lubrikatzaile eta erregai motak.

–Mantendu eta konpontzeko zatiak.

–Lantegiaren garbiketa eta ordena.

–Lantegiaren antolaketa, ekipoen mantentze-lanak eta erremintak.

–Erreminta eta ekipoen inbentarioa. Birjartzeko irizpideak.

Prestakuntza unitatea: Motozerrak, sasi-garbitzeko makinak eta basogintzako erremintak mantentzeko lanak.

Kodea: 0837 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Motozerra mantentzeko lanak. Zereginen sekuentziazioa.

–Motozerraren segurtasun-elementuak.

–Katea, ezpata eta engranajea muntatzea, desmuntatzea eta zorroztea.

–Kate motak eta zorrozteko tresnak.

–Eskuzko sasi-garbitzeko makina mantentzea.

–Sasi-garbitzeko makinaren segurtasun elementuak.

–Mozteko eta babesteko osagaiak: motak eta ordezkapena.

–Hortzak zorroztea eta mozteko haria ordeztea.

–Mozteko eskuzko erremintak garbitzea, koipeztatzea eta zorroztea.

–Mantendu eta berrikusteko zatiak.

Prestakuntza unitatea: Berotegiak baso-mintegietan instalatzea eta mantetzea.

Kodea: 0837 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

–Babes- eta behartze-sistemak muntatzeko eta kontserbatzeko eskuliburuak.

–Baso-espezieentzako berotegien ezaugarriak eta motak.

–Basoak babesteko eta behartzeko beste sistema batzuk.

–Egiturak eta estalkiak: motak, ezaugarriak eta erabilerak.

–Berotegietako elementuak muntatu eta berritzea.

–Ingurumen kontrolerako osagaiak: tenperatura, hezetasuna eta aireztapena.

–Ureztaketa-sistemak instalatzea eta mantentzea.

Prestakuntza unitatea: Ehizaguneak eta arrantzaguneak instalatzea eta mantentzea.

Kodea: 0837 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Ehizagune eta arrantzagune baten lege- eta informazio-seinaleztapena.

–Erremintak eta makinak hautatzea eta erabiltzea.

–Ehizaguneak eta laboreen eremuen babesa. Faunaren pasabideak.

–Sarbide-puntuak. Askak, edontziak eta babeslekuak.

–Harrapalekuak, harri-multzo edo gordelekuak. Egokitzapen parkeak.

–Zaintzeko eta behatzeko azpiegiturak.

–Arrainentzako eskalak, igarobideak eta zenbatzeko sistemak.

–Arrantzarako azpiegiturak.

–Ingurumenari eta animalien ongizateari buruzko araudia.

Lanbide modulua: Baso-suteen prebentzioa.

Kodea: 0836.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Baso-suteei buruzko alderdi orokorrak.

Kodea: 0836 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Baso-suteak. Suzko tetraedroa. Sua transmititzeko mekanismoak. Sute baten atalak eta formak. Baso-suteen motak. Baso-suteen sorburuak. Baso-suteen ondorioak.

–Baso-suteetan eragina duten faktoreak. Basoko erregaiak. Erregai-ereduak. Arriskuaren indize meteorologikoak.

–Lanak egiteko segurtasun-neurriak eta babes pertsonal eta kolektiboko neurriak. Norbera babesteko ekipamenduak (NBE).

–Lehen laguntza. Lehen laguntzetako botika-kutxa. Oinarrizko jarduketak eta larrialdietako zerbitzuekin lankidetzan jarduteko prozedurak.

–Lan arriskuen prebentziorako eta ingurumena babesteko araudia, baso-suteetan.

Prestakuntza unitatea: Baso-suteen prebentzioa, detekzioa eta komunikazioa.

Kodea: 0836 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Baso-suteak prebenitzeko basozaintza. Baso-suteak prebenitzeko azpiegiturak. Suaren kontrako eremuak, suaren kontrako zerrendak, pistako zerrenda osagarria eta defentsa-lerroak eraikitzea.

–Baso-suteen prebentzioa. Azpiegituren motak eta ezaugarriak.

–Baso-suteak zaintzeko eta detektatzeko sistemak. Azpiegiturak, tresneria eta erremintak. Ezaugarriak.

–Baso-suteen kontra borrokatzeko komunikazio-sarea. Transmisio-modalitateak. Transmisio-tresneriaren osagaiak. Transmisio-tresneria maneiatzea.

–Lanak egiteko segurtasun-neurriak eta babes pertsonal eta kolektiboko neurriak. Norbera babesteko ekipamenduak (NBE).

–Lan arriskuen prebentziorako eta ingurumena babesteko araudia, baso-suteetan.

Prestakuntza unitatea: Baso-suteak itzaltzea, erremintak eta segurtasun neurriak.

Kodea: 0836 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Itzaltzearen oinarrizko printzipioak. Eraso-metodoak. Defentsa-lerroa. Eraso handiagotua.

–Baso-sute baten aurrean jardutea. Abisua hartzen denean jardutea, sutera iritsi arte jardutea eta sutera iristean jardutea.

–Lurreko bitartekoak. Eskuzko erremintak eta motoponpak. Mahukak, ahoak eta akoplatzeko piezak. Mahuken hariteria. Makineria astuna. Lur orotako ibilgailua. Aireko bitartekoak: aireontzi motak eta ezaugarriak.

–Esku hartzen duten tresneria eta bitartekoen arteko koordinazioa. Suteen aurka borrokatzeko antolamendu-egitura. Lanpostuen eta lanbide-kategorien funtzioak.

–Parteak eta egoera-orriak. Gorabeherak.

–Lan arriskuen prebentziorako eta ingurumena babesteko araudia, baso-suteetan.

Lanbide-modulua: Kontrol fitosanitarioa.

Kodea: 0479.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko metodo ez-kimikoak.

Kodea: 0479 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Metodo fisikoak.

–Metodo mekanikoak.

–Laborantzako metodoak.

–Metodo biologikoak.

–Metodo bioteknikoak.

–Kostuen kalkulua.

–Lortutako emaitzen balorazioa eta datuen erregistroa.

Prestakuntza unitatea: Produktu kimiko fitosanitarioak aplikatzeko ekipamenduak. Produktuak prestatzea.

Kodea: 0479 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Laboreak babesteko ekipamenduak.

–Pertsonak babesteko ekipoak.

–Tratamendu-saldak prestatzea.

–Ontzi hutsak deuseztatzea.

–Ustiapen koadernoa.

–Produktu kimiko fitosanitarioak prestatu eta aplikatzeari buruzko araudi fitosanitarioa.

–Tratamendua emateko baldintza meteorologikoak.

–Makinak eta ekipamendua erregulatu eta kalibratzea (dosifikatzea).

–Tratamenduaren kostuak kalkulatzea.

–Prestatu eta aplikatzeko praktikak.

–Ekipamenduak mantendu, garbitu eta kontserbatzea.

–Lortutako emaitzak baloratzea.

–Fitxak egitea eta egindako eragiketak idatziz jasotzea.

–Produktu kimiko fitosanitarioak prestatu eta aplikatzeari buruzko araudi fitosanitarioa.

Prestakuntza unitatea: Produktu fitosanitarioen identifikazioa. Biltegiratzea eta manipulatzea.

Kodea: 0479 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

–Produktu kimiko fitosanitarioaren definizioa.

–Formulazioaren definizioa.

–Produktu kimiko fitosanitarioen etiketa.

–Araudi fitosanitarioa.

–Merkaturatzea zaintzeko planak.

–Produktu kimiko fitosanitarioak garraiatzeko arau orokorrak.

–Biltegiaren ezaugarri teknikoak.

–Produktu kimiko fitosanitarioen manipulazioa.

–Produktu kimiko fitosanitarioak garraiatu, biltegiratu eta manipulatzeko araudi fitosanitarioa.

–Produktu kimiko fitosanitarioen toxikotasuna.

–Produktu kimiko fitosanitario baten arriskugarritasunean eragina duten faktoreak.

–Produktu kimiko fitosanitarioen hondakinak.

–Produktu kimiko fitosanitarioek osasunean dituzten ondorioak eta sintomak.

–Nekazaritzarako eta ingurumenerako arriskuak.

–Produktu kimikoen bidezko tratamenduetan zuzeneko zerikusia ez duten izakiak babestea.

–Produktu kimiko fitosanitarioak erabiltzeari buruzko araudi fitosanitarioa.

–Trazabilitatearen printzipioak.

–Nekazaritzako ustiategiak berezkoak dituen arriskuak.

–Taldeko prebentzioa eta babesa.

–Hondakinen bilketa eta aukeraketa.

–Hondakinak biltegiratu eta kanporatzea.

Lanbide-modulua: Natura-ingurunea ustiatzea.

Kodea: 0833.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zuhaitzak motozerraz ipurditik moztea eta prozesatzea I: zuhaitz txikiak eta ertainak. Biomasa.

Kodea: 0833 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

–Zuhaitzak ipurditik mozteko makineria eta erremintak. Hautatzea, maneiatzea eta erabiltzea.

–Motozerra zorroztu eta mantentzea.

–Segurtasuna, higienea eta ergonomia motozerra erabiltzean.

–Basoko biomasa. Biltzea eta prozesatzea. Makinak.

–Baso-ustiapenaren berezko arriskuak.

–Prebentzio bideak.

–Taldeko prebentzioa eta babesa.

–Norbera babesteko ekipamendua (NBE).

–Baso-ustiapena seinaleztatzea.

–Baso-ustiapeneko segurtasuna.

–Baso-ustiapenari eta baso-ziurtapenari buruzko araudi espezifikoa.

Prestakuntza unitatea: Zuhaitzak motozerraz ipurditik moztea eta prozesatzea II. Zuhaitz handi eta ahokatuak. Ateratzea.

Kodea: 0833 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

–Mozketa teknikak.

–Mozketa motak. Norabide-mozketa. Eraiste-mozketa.

–Zuhaitzei adarrak kentzea eta zuhaitzak prozesatzea. Adarrak kentzeko teknikak. Pilaketa.

–Zuhaitz bereziak moztea: inklinatuak, hutsak, ustelak, haizeak botatakoak eta atzeraka biratutakoak.

–Enborrak basotik ateratzea. Enborrak arrastaka eramateko makinak eta ekipoak.

–Fustea markatzea eta etetea: metodoak eta teknikak. Ohol enborrak lortzea. Zuraren akatsak.

–Ohol enborrak landan biltzea eta pilatzea.

–Segurtasuna eta higienea basogintzako traktoreak eta nekazaritzako traktore egokituak erabiltzean.

Prestakuntza unitatea: Zuhaitzak ipurditik moztea eta prozesatzea mekanizazioaren bidez.

Kodea: 0833 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Basoko prozesatzaileak eta uzta-makinak. Motak. Ezaugarri teknikoak. Makinak hautatzea. Segurtasun-elementuak.

–Lekualdatze eta estazionamendu seguruak mugatzen dituzten baldintzak antzematea.

–Makina mendian gidatzeko eta aparkatzeko teknikak.

–Makinek ingurumenean duten eragina.

–Makina programatzea, doitzea eta maneiatzea.

–Mozteko teknikak eta metodoak. Erortzeko norabidea.

–Ohol enborren eta mozketa-hondarren ezaugarriak eta horiei buruzko gogoetak.

–Segurtasuna, higienea eta ergonomia basoko uzta-makinak erabiltzean.

–Baso-ustiapenari eta baso-ziurtapenari buruzko araudi espezifikoa.

Prestakuntza unitatea: Artelazkia eta erretxina ustiatzea.

Kodea: 0833 - UF04. (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Lurzorua antzematea eta prestatzea artelazkia ateratzeko.

–Artelazkia kentzeko eragiketak planifikatzea, inplikatutako faktoreen arabera.

–Artelazkia kentzeko lanetan erabilitako teknikak, ekipamenduak, erremintak eta lanabesak.

–Artelazki-xaflak moztea, dislokatzea eta pitzatzea.

–Artelazkia sailkatzeko, pilatzeko, neurtzeko, basotik ateratzeko, pisatzeko eta garraiatzeko eragiketak.

–Kalitate parametroak.

–Baso-ustiapenari eta baso-ziurtapenari buruzko araudi espezifikoa.

–Orre-olioa lortzeko eragiketak. Teknikak, faseak eta erremintak.

–Baso-ustiapenaren berezko arriskuak.

–Prebentzio bideak.

–Taldeko prebentzioa eta babesa.

–Norbera babesteko ekipamendua (NBE).

–Baso-ustiapeneko seinaleztatzea.

–Baso-ustiapeneko segurtasuna.

–Ingurumen-babesa: hondakinak biltzea eta hautatzea.

–Hondakinak biltegiratu eta kanporatzea.

–Ingurumena babesteko araudia betetzea.

–Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

Prestakuntza unitatea: Beste ustiapen batzuen kudeaketa eta maneiua: fruituak eta haziak, landare aromatikoak eta sendabelarrak, larreak eta erlauntzak.

Kodea: 0833 - UF05 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Basoko fruituak eta haziak bildu eta erauztea:

–Garbitu eta zaintzea.

–Bilketarako eremuak.

–Landare aromatikoak, sendabelarrak edo landare apaingarriak biltzea. Teknikak eta erremintak. Merkaturatzea.

–Baso-ustiapenari, baso-ziurtapenari eta elikadura-segurtasunari buruzko araudi espezifikoa.

–Larrediak hobetzeko eta kontserbatzeko lanak. Larreen maneiuan, hobekuntzan eta ustiaketan erabilitako erremintak eta ekipoak.

–Belardiko espezieak eta nahasketak.

–Erlezaintzari buruzko kontzeptu orokorrak. Erlea, erlauntzaren maneiua eta erlauntzeko produktuak. Erleen etsaiak.

–Baso-ustiapenari, baso-ziurtapenari eta elikadura-segurtasunari buruzko araudi espezifikoa.

Prestakuntza unitatea: Onddoak biltzea eta identifikatzea.

Kodea: 0833 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Onddoen erreinua.

–Onddoen sailkapen taxonomikoa.

–Onddo jangarriak eta toxikoak, identifikazioa eta bilketa.

–Legezko araudia eta elikagaien segurtasuna.

Lanbide-modulua: Erabilera publikoa naturguneetan.

Kodea: 0838.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Erabilera publikoko jarduerak natura-ingurunea kontserbatzeko tresna gisa.

Kodea: 0838 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Natura-ingurunearen eta paisaiaren balioak. Babestu beharra.

–Naturgune babestuak. Eginkizunak. Motak eta ezaugarriak. Araudia.

–Erabilera- eta kudeaketa-planak. Baliabide naturalak antolatzeko planak.

–Ingurune naturaleko jarduerak. Motak. Erabilera-kontserbazioa bateragarritasuna.

–Adierazteko eta jakinarazteko teknikak. Trebetasun sozialak. Kontsultak eta erreklamazioak.

–Ingurumen-hezkuntza. Baliabideak, motak eta jarduerak.

–Natura-inguruneko ibilbideak eta bideak. Material didaktikoak eta informazio-materialak prestatzea.

–Natura-inguruneko ostatuak. Motak eta arauak.

–Arrisku-egoerak naturguneetan. Arrisku biologikoak: flora eta fauna arriskutsuak. Lehen laguntzak eta larrialdiak natura-ingurunean. Biziraupena.

–Eraikuntzak eta azpiegiturak natura-ingurunean. Integrazioa. Materialak eta eraikuntza teknikak. Erabilera publikoko ekipoak. Seinaleak.

–Erabilera publikoko jardueren ingurumen-inpaktuak.

–Ingurumen-araudia, mendiei buruzkoa, ondareari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Flora eta faunaren azterketa eta kontserbazioa.

Kodea: 0838 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Ekosistemak. Basoko flora eta fauna identifikatzea.

–Babestutako edo mehatxatutako flora- eta fauna-espezieak. Babes mailak. Endemismoak eta berezitasunak. Araudia.

–Flora eta fauna aloktonoa identifikatzea. Arazoak eta jarduteko modua.

–Espoliazioa, baimenik gabe edukitzea, bilketa, jendaurrean paratzea, naturalizazioa, trafikoa eta merkataritza. Salaketa eta badaezpadako neurriak.

–Flora-populazioen inbentarioak. Laginketa-metodoak.

–Fauna-populazioen inbentarioak. Laginketa-metodoak eta jarraipena. Animaliak harrapatu eta geldiaraztea.

–Jarraipena kontserbazio tresna bezala. Aztarnak eta zantzuak identifikatzea eta interpretatzea.

–Basoko fauna lehengoratzeko zentroak. Animaliak jasotzea.

–Itxian hazteko zentroak. Hazkuntza programak. Espezieak askatzea eta berriro sartzea. Oinarrizko albaitari-zaintzak.

–Laginak hartzea eta bidaltzea. Higiene eta osasun neurriak.

–Ingurumen araudia, animalien ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Zaintza natura-ingurunea babesteko.

Kodea: 0838 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Kartografia interpretatzea. Kartografia digitala eta SIG erabiltzea. Iparrorratza eta GPS erabiltzea. Aplikazioak natura-ingurunean.

–Zaindu beharreko gune bat sektorizatzea eta zonifikatzea.

–Natura-inguruneko arriskuak edo arau-hausteak antzematea. Kultura-ondarea natura-ingurunean.

–Zaintza-metodoak. Zaintza-plana. Segurtasun Indarrekin elkarlanean aritzea.

–Patruila-lana. Zaintza-protokoloak. Zaintza-ekipoak eta -gailuak erabiltzea.

–Ur inguruneak zaintzea eta kutsadura hautematea. Kutsaduraren adierazle orokorrak eta oinarrizko landa-analisia. Ura legez kanpo biltzea.

–Hondakinak eta isuriak antzematea. Isuri ilegalak. Agregakinak eta bestelakoak legez kanpo erauztea.

–Legez kanpoko eraikuntzak. Jabari publikoa. Mugak. Abelbideak inbaditzea.

–Arau-hausteei buruzko txostenak. Prozedura.

–Ingurumen-araudia, mendiei buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Lanbide-modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 0839.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0839 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

–Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

–Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.

–Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

–Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

–Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

–Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

–Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

–Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

–Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

–Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

–Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

–Arriskuaren balorazioa.

–Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

–Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

–Prebentzio plana eta horren edukia.

–Larrialdietarako eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

–ETE batentzako larrialdi plana prestatzea.

–Larrialdietan jarduteko protokoloa.

–Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak.

–Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen osasun laguntzako teknikak aplikatzeari buruz.

–Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0839 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Lan arloko zuzenbidea.

–Banakako lan harremanaren azterketa.

–Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

–Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

–Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

–Soldataren ordainagiria.

–Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

–Langileen ordezkaritza.

–Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

–Lan gatazka kolektiboak.

–Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

–Langileentzako onurak erakunde berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

–Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

–Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

–Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

–Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

–Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

–Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0839 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

–Erabakiak hartzeko prozesua.

–Lanbide sektore jakin bat definitzea eta analizatzea, bere eraginpeko lurralde eremuan eta Estatuan.

–Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

–Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

–Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

–Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

–Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

–Autoenplegua baloratzea lanbideratzeko aukera gisa.

–Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

–Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

–Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

–Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak.

–Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

–Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

–Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

–Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0840.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea.

Kodea: 0840 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

–Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko enpresen jardunean.

–Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

–Ekintzaileen jarduna, natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

–Ekimenaren arriskua.

–Negoziorako ideia, natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko enpresa baten eremuan.

–Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

–Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

–Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

–Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

–Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

–Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0840 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

–Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

–Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

–Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko sektoreko ETE baten harremanak.

–Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

–Enpresa plan bat prestatzea.

–Marketin plan baten edukiak.

–Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

–Enpresa motak. Forma juridikoak.

–Forma juridikoa hautatzea.

–Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

–Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0840 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

–Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

–Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

–Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

–Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

–Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

–Enpresen zerga betebeharrak.

–Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

–Kudeaketa administratiboa, natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko enpresa baten eremuan.

4. ERANSKINA

Baliozkotzeak eta salbuespenak

1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK (LOGSE, 1/1990)

NATURA-INGURUNEA USTIATZEA ETA KONTSERBATZEA HEZIKETA ZIKLOAREN LANBIDE MODULUAK (L0E 2/2006)

Nekazaritzako familia-ustiapenen antolamendua eta kudeaketa

0840. Enpresa eta ekimen sortzailea

Agroteknologia

0404. Agronomiaren oinarriak

Nekazaritzako mekanizazioa

Nekazaritzako instalazioak

0837. Basogintzako makineria eta instalazioak

Baso-ustiapenak

0833. Natura-ingurunea ustiatzea

Ehiza- eta arrain-ustiapenak

0834. Ehiza- eta arrain-espezieen kontserbazioa

Landare-produkzioa

0835. Baso-landarea mintegian ekoiztea

Baso-masak kontserbatzea eta defendatzea

0409. Landare-osasunaren printzipioak

0479. Kontrol fitosanitarioa

0832. Basoberritzeak eta baso-tratamenduak

0836. Baso-suteen prebentzioa

Erabilera publikoko jarduerak naturguneetan

0838. Erabilera publikoa naturguneetan

Baso-lanetako eta natura-ingurunearen kontserbazioko teknikari-tituluaren lantokiko prestakuntza.

0841. Lantokietako prestakuntza

5. ERANSKINA

Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko lotura

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

FROGATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKO DAITEZKEEN LANBIDE MODULUAK

UC1125–2: Basoberritzeko eta basoen hidrologia zuzentzeko eragiketak egitea

UC1126–2: Baso tratamenduak egitea

0832. Basoberritzeak eta baso-tratamenduak

UC1116–2: Zuhaitzak ipurditik moztea eta prozesatzea, motozerraz

UC1117–2: Zuhaitzak ipurditik moztea eta prozesatzea, basoko uzta-makinaz

0833. Natura-ingurunea ustiatzea

UC1473–2: Espezie urtak kontinentalak birpopulatzeko eta haien habitata zaindu eta hobetzeko lanak egitea

UC1475–2: Ehiza-espezieak birpopulatzeko lanak egitea

0834. Ehiza- eta arrain-espezieen kontserbazioa

UC1479–2: Mintegian landareak hedatzeko eragiketak egitea

0835. Baso-landarea mintegian ekoiztea

UC0525–2: Izurriak, gaixotasunak, belar gaiztoak eta fisiopatiak kontrolatzea

0409. Landare-osasunaren printzipioak

0479. Kontrol fitosanitarioa

UC1121–2: Basogintzako traktoreak erabiltzea eta horien mantentze-lanak egitea

0837. Basogintzako makineria eta instalazioak

Heziketa-ziklo honetan matrikulatutako pertsonek tituluaren barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak 1224/2009 Errege Dekretuaren arabera egiaztatu badituzte –1224/2009 Errege Dekretua, uztailaren 17koa, lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-gaitasunak onartzeari buruzkoa–, “0404. Agronomiaren oinarriak” lanbide-modulua baliozkotuta izango dute. Agronomiaren oinarriak”.

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

GAITASUN UNITATE EGIAZTAGARRIAK

0832. Basoberritzeak eta baso-tratamenduak

UC1125–2: Basoberritzeko eta basoen hidrologia zuzentzeko eragiketak egitea

UC1126–2: Baso-tratamenduak egitea.

0833. Natura-ingurunea ustiatzea

UC1116–2: Zuhaitzak ipurditik moztea eta prozesatzea, motozerraz

UC1117–2: Zuhaitzak ipurditik moztea eta prozesatzea, basoko uzta-makinaz

0834. Ehiza- eta arrain-espezieen kontserbazioa

UC1473–2: Espezie urtak kontinentalak birpopulatzeko eta haien habitata zaindu eta hobetzeko lanak egitea

UC1475–2: Ehiza-espezieak birpopulatzeko lanak egitea

0835. Baso-landarea mintegian ekoiztea

UC1479–2: Mintegian landareak hedatzeko eragiketak egitea

0409. Landare-osasunaren printzipioak

0479. Kontrol fitosanitarioa

UC0525–2: Izurriak, gaixotasunak, belar gaiztoak eta fisiopatiak kontrolatzea

0837. Basogintzako makineria eta instalazioak

UC1121–2: Basogintzako traktoreak erabiltzea eta horien mantentze-lanak egitea

6. ERANSKINA

Irakasleak

A) Esleitutako irakaslana.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0404. Agronomiaren oinarriak

Nekazaritzako ekoizpen-prozesuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0409. Landare-osasunaren printzipioak

Nekazaritzako ekoizpen-prozesuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0479. Kontrol fitosanitarioa

Nekazaritzako ekoizpen-prozesuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0832. Basoberritzeak eta baso-tratamenduak

Nekazaritza-produkzioko eragiketak eta tresneria

Lanbide Heziketako irakasle teknikariak

0833. Natura-ingurunea ustiatzea

Nekazaritza-produkzioko eragiketak eta tresneria

Lanbide Heziketako irakasle teknikariak

0834. Ehiza- eta arrain-espezieen kontserbazioa

Nekazaritzako ekoizpen-prozesuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0835. Baso-landarea mintegian ekoiztea

Nekazaritza-produkzioko eragiketak eta tresneria

Lanbide Heziketako irakasle teknikariak

0836. Baso-suteen prebentzioa

Nekazaritza-produkzioko eragiketak eta tresneria

Lanbide Heziketako irakasle teknikariak

0837. Basogintzako makineria eta instalazioak

Nekazaritza-produkzioko eragiketak eta tresneria

Lanbide Heziketako irakasle teknikariak

0838. Erabilera publikoa naturguneetan

Nekazaritzako ekoizpen-prozesuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0839. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0840. Enpresa eta ekimen sortzailea

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Enpresa Zientzietako diplomaduna

Lan Harremanetako diplomaduna

Gizarte Laneko diplomaduna

Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Nekazaritzako ekoizpen-prozesuak

Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

Basogintzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0832. Basoberritzeak eta baso-tratamenduak

0833. Natura-ingurunea ustiatzea

0835. Baso-landarea mintegian ekoiztea

0836. Baso-suteen prebentzioa

0837. Basogintzako makineria eta instalazioak

Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

0404. Agronomiaren oinarriak

0409. Landare-osasunaren printzipioak

0479. Kontrol fitosanitarioa

0834. Ehiza- eta arrain-espezieen kontserbazioa

0838. Erabilera publikoa naturguneetan

0839. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

0840. Enpresa eta ekimen sortzailea

Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

7. ERANSKINA

Lekuak

Irakaslekua:

Balio anitzeko gela

Laborategia

Nekazaritzako, basogintzako eta lorezaintzako lantegia

Basogintzako biltegia

Makineriaren biltegia

Fitosanitarioen biltegia

Mintegiaren azalera babestua

Mintegiaren kanpoko azalera

(*) Finka

(*) Arrain-haztegia

(*) Espazio berezia, nahitaez ikastetxean kokatuta egon behar ez duena.

Iragarkiaren kodea: F1414415