224. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Aldaketa, Baimenak emateko, eta ingurumena babestearen eta jarduera kaltegabeen alorrean kontroleko administrazio jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2015eko urriaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Baimenak emateko, eta ingurumena babestearen eta jarduera kaltegabeen alorrean kontroleko administrazio jarduerak egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Getze Galarren, 2015eko azaroaren 2an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1514771