212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa xehakatua, Arau Subsidiarioetako Hirigintzako Araudi Orokorrean. Behin betiko onespena

Osoko bilkurak, 2015eko irailaren 24an hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehakatua, Eraikuntzari buruzko ordenantzaren 56, 64 eta 73. artikuluetan, José Joaquín Amézqueta Lizarraga eta beste batzuek sustatua. Hortaz, argitara ematen da haren araudia, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Esteribarren, 2015eko urriaren 5ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

ALDAKETA, HIRIGINTZAKO ARAUDI OROKORREAN

56. artikulua. Arotz lanak.

Hutsarteetako arotz lanak zurezkoak izanen dira, hura pintatua edo bere kolorekoa izan. Onartzen da PVC eta gisako material sintetikoak eta aluminio lakatuak erabiltzea. Debekatuta dago aluminioa, hura bere kolorekoa eta anodizatua izan, bai eta gainerako materialak ere.

Erabiliko diren koloreak izanen dira Esteribarren tradizioz erabili direnak.

Arotz lanen batean kolorea erabiltzeak eraikinaren fatxadako gainerako arotz lanak kolore berean pintatzea dakar.

Egituretako eta estalkiko zurezko elementuak tindaturik nahiz beren kolore naturalean izaten ahal dira, gainerako arotz lanak pintaturik badaude ere.

Udalak obra bitartean erabilitako koloreak ikuskatzen ahalko ditu eta berriz ere pintatzea agintzen ahalko du hasiera batean onetsitakoak ez badira.

Hortaz, proiektu teknikoek alderdi horiek zehatz-mehatz aipatu beharko dituzte.

Eraikinetako hutsarteak iluntzeko elementuak kontraleihoak edo kutxa ezkutuko pertsianak izanen dira. Eraikin katalogatu edo babestuetan, baina, kontraleihoak erabiliko dira edo haren babeserako fitxan zehazten dena.

64. artikulua. Arotz lanak.

Hutsarteetako arotz lanak zurezkoak izanen dira, hura pintatua ala bere kolorekoa izan. Onartzen da PVC eta gisako material sintetikoak, ez metalikoak eta aluminio lakatuak erabiltzea.

Arotz lanen batean kolorea erabiltzeak eraikinaren fatxadako gainerako arotz lanak kolore berean pintatzea dakar.

Egituretako eta estalkiko zurezko elementuak tindaturik nahiz beren kolore naturalean izaten ahal dira, gainerako arotz lanak pintaturik badaude ere.

Udalak obra bitartean erabilitako koloreak ikuskatzen ahalko ditu eta berriz ere pintatzea agintzen ahalko du hasiera batean onetsitakoak ez badira.

Hortaz, proiektu teknikoek alderdi horiek zehatz-mehatz aipatu beharko dituzte.

Eraikinetako hutsarteak iluntzeko elementuak kontraleihoak edo kutxa ezkutuko pertsianak izanen dira. Eraikin katalogatu edo babestuetan, baina, kontraleihoak erabiliko dira edo haren babeserako fitxan zehazten dena.

73. artikulua. Arotz lanak.

Hutsarteetako arotz lanak zurezkoak izanen dira, hura pintatua edo bere kolorekoa izan. PVC eta gisako material sintetikoak eta aluminio lakatuak erabiltzea zilegi da.

Arotz lanetan edozein kolore erabili ahalko da. Eraikinetako hutsarteak iluntzeko elementuak kontraleihoak edo kutxa ezkutuko pertsianak izanen dira. Eraikin katalogatu edo babestuetan, baina, kontraleihoak erabiliko dira edo haren babeserako fitxan zehazten dena.

Iragarkiaren kodea: L1513551