185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

233/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena eta 2013., 2014. eta 2015. urteetarako lan publikoaren eskaintza handitzen duena.

Suhiltzaileen zerbitzuetako langile operatiboen plantilla mantendu beharrak, suhiltzaileen aldi baterako kontrataziorik eza kontuan hartuta, behartzen du 2013., 2014. eta 2015. urteetarako lan publikoaren eskaintza partziala handitzera.

Aurrekoaren ondorioz, 2015eko abuztuaren 28ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen suhiltzaileen lanpostuak betetzeko deialdia handitzea, guztira funtzionarioen araubideko hogeita hamar lanpostu eskainiz.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 9ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Suhiltzaileen zenbait lanpostu sortu eta lan publikoaren eskaintzan sartzea, Barne Zuzendaritza Nagusian aritzeko.

1. Barne Zuzendaritza Nagusian hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, sortzen dira, C mailakoak, 9868, 9869, 9870, 9871, 9872, 9873, 9874, 9875, 9876, 9877, 9878 eta 9879 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013., 2014. eta 2015. urteetarako lan publikoaren eskaintzan suhiltzaileen hogei lanpostu huts sartzen dira, hots, aurreko atalean sortutako hamabiez gain, 9805, 9830, 9832, 9833, 9834, 9835, 9836 eta 9842 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko irailaren 9an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1512736