157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

64/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, honako foru agindu hauek aldatzen dituena: 51/2014 Foru Agindua, ekainaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen dituena, eta 73/2014 Foru Agindua, abuztuaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Atzerriko Bigarren Hizkuntza Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik aurrera ematea baimentzeko prozedura arautzen duena Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren ikastetxeetan.

Uztailaren 16ko 60/2014 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako curriculuma ezartzen duenak, 6. artikuluan ezartzen du etapa horrek Nafarroako lurralde eremuan izanen duen antolaketa.

Artikulu horren 2. puntuak ezartzen du ikasleek, berariazko arloen multzoan, ondoko arlo hauek ikasi behar dituztela ikasmaila bakoitzean:

a) Gorputz Hezkuntza.

b) Erlijioa edo Balio Sozial eta Zibikoak.

c) Arlo hauetako bat gutxienez:

–Arte Hezkuntza.

–Atzerriko Bigarren Hizkuntza.

Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 2ko 51/2014 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen dituena), aipatu den c) atala zehaztu zuen eta, hala, Atzerriko Bigarren Hizkuntza hizkuntza eredu guztietan emateko aukera ezarri zuen, Lehen Hezkuntzako laugarren ikasmailatik aurrera.

Hala ere, Hezkuntza Departamentuak, ikastetxeek pedagogiaren eta antolakuntzaren aldetik duen autonomia indartzearren, komenigarri ikusten du Atzerriko Bigarren Hizkuntzaren ezarpenaren hasiera malgutzea eta, beraz, etapako edozein ikasmailatan ezartzen hasteko aukera ematea, ikastetxeek beren hizkuntza proiektuak eraginkortasunez garatu ahal izateko.

Hori horrela, eta Atzerriko Bigarren Hizkuntza ezartzen hasteko aukera berriak daudenez, beharrezkoa da Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 2ko 51/2014 Foru Agindua eta abuztuaren 22ko 73/2014 Foru Agindua aldatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Ekainaren 2ko 51/2014 Foru Aginduaren aldaketa

1. artikulua. Atariko 5. lerroaldearen aldaketa.

Atariko 5. lerroaldea aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

“Azken urteotan Europar Batasunak eta Europako Kontseiluak emandako jarraibideen arabera, Hezkuntza Departamentuak atzerriko bigarren hizkuntzaren alde egin du hizkuntza eredu guztietan Lehen Hezkuntzako edozein ikasmailatatik aurrera, ikastetxeak erabakitzen duenaren arabera, hain baita garrantzitsua eleaniztasuna, faktore erabakigarri gisa, gero eta kultura eta hizkuntza aniztasun handiagoan jarduteko bakoitzaren komunikazio gaitasunerako”.

2. artikulua. 3. artikuluaren aldaketa.

1.–3. artikuluaren 2. idatz-zatia aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

“2. Foru agindu honen I. eranskinean ezarritakoak dira Lehen Hezkuntzako ikasmailei dagozkien asteko eskola saioak, arlo bakoitzeko, hizkuntza eredu guztietarako”.

2.–3. artikuluaren 5. idatz-zatia aldatu da: “laugarren” hitzaren ordez “edozein” hitza agertuko da.

3. artikulua. 4. artikuluaren aldaketa.

1.–4. artikuluaren 1. idatz-zatia aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

“1. Aurreko artikuluan eta foru agindu honen I. eranskinean ezarritako ordutegi antolaketa orientazio gisakoa da ikastetxe pribatuentzat eta pribatu itunduentzat”.

2.–4. artikuluaren 2.d) idatz-zatia aldatu da: “laugarren” hitzaren ordez “edozein” hitza agertuko da.

4. artikulua. 5. artikuluaren aldaketa.

5. artikuluaren 3. idatz-zatia aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

“3. Atzerriko Bigarren Hizkuntza etapako edozein ikasmailatan ezarriko da, ikastetxearen irizpidearen arabera eta Hezkuntza Departamentuak aldez aurretik baimenduta, eta hurrengo ikasmailetan jarraituko du 6. ikasmailara arte, maila bat urtean, behin betiko ezarri arte”.

5. artikulua. Bigarren xedapen gehigarriaren aldaketa.

Bigarren xedapen gehigarria aldatu da: “III. eranskina” hitzaren ordez “II. eranskina” agertuko da.

6. artikulua. Bigarren xedapen iragankorraren aldaketa.

Bigarren xedapen iragankorraren 2. idatz-zatia aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

“2. Ikastetxe horiek foru agindu honen artikuluetan aipatzen den Atzerriko Bigarren Hizkuntza eman nahi badute (horren curriculuma uztailaren 16ko 60/2014 Foru Dekretuan ezarrita dago), berriz eskatu beharko dute baimena”.

7. artikulua. Seigarren xedapen gehigarria gehitu da.

Seigarren xedapen gehigarria gehitu da. Testu hau izanen du:

“Seigarren xedapen gehigarria.–Hizkuntza proiektu bereziak.

Ikastetxe pribatuek, pribatu itunduek eta publikoek hizkuntza proiektu bereziak ezarri nahi badituzte, aldez aurretik Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko diote; betiere, ikastetxe pribatu itunduen kasuan, hezkuntza ituna aldatzen ez bada, eta, ikastetxe publikoen kasuan, beharrezkotzat jotzen diren baliabideak Hezkuntza Departamentuak ematen baditu.”

8. artikulua. I. eranskina, II. eranskina eta III. eranskina aldatzea.

1.–Eranskin bakar bat sortu da, “I. eranskinaren” eta “II. eranskinaren” edukia bateratuta, “I. eranskina” deituko dena. Egitura hau izanen du:

“I. ERANSKINA

Arloak eta asteko saioak

ENBORREKO ARLOAK

EREDUA

G

G/A

D

D/A

Natur Zientziak

2

2

2

2

Gizarte Zientziak

2

2

2

2

Gaztelania eta Literatura

6

4

4

4

Matematika

6

4

4

4

Atzerriko Lehen Hizkuntza

3

3

3

3

BERARIAZKO ARLOAK

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

Erlijioa / Balio Sozial eta Zibikoak

2

2

2

2

Arte Hezkuntza

2

2

2

2

Atzerriko Bigarren Hizkuntza

(2)

(2)

(2)

(2)

AUTONOMIA ERKIDEGOEN KONFIGURAZIO LIBREKO ARLOAK

Irakurtzeko Estrategiak eta Testuen Sorrera, eta Arrazoibide Matematikoa eta Problemak Ebaztea/Euskal Hizkuntza eta Literatura

-

(2+2)/4

4

4

Curriculumaren errefortzua Atzerriko Lehen Hizkuntzan

2

2

2

2

Irakurketa

1

1

1

1

* Foru agindu honen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera emanen da Atzerriko Bigarren Hizkuntza.

2.–”III. eranskina” hitzaren ordez “II. eranskina” agertuko da.

II. KAPITULUA

Abuztuaren 22ko 73/2014 Foru Aginduaren aldaketa

9. artikulua. Abuztuaren 22ko 73/2014 Foru Aginduaren tituluaren aldaketa.

Abuztuaren 22ko 73/2014 Foru Aginduaren titulua aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

“73/2014 Foru Agindua, abuztuaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Atzerriko Bigarren Hizkuntza Lehen Hezkuntzan emateko baimenaren prozedura arautzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren ikastetxeetan”.

10. artikulua. Atariko 3. lerroaldearen aldaketa.

Atariko 3. lerroaldea aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

“Adierazitakoaren ondorioz, bidezko da Atzerriko Bigarren Hizkuntza Lehen Hezkuntzan emateko baimenaren prozedura arautzea, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren ikastetxeetan”.

11. artikulua. 1. artikuluaren aldaketa.

1. artikulua aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

“Atzerriko Bigarren Hizkuntza Lehen Hezkuntzan emateko baimenaren prozedura arautzea du xede foru agindu honek, betiere Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan”.

12. artikulua. 3. artikuluaren aldaketa.

1.–”5.” agertzen den tokian “a)” behar du.

2.–”6.” agertzen den tokian “b)” behar du.

3.–3. artikuluaren 7. idatz-zatia aldatu da, eta “7.” agertzen den tokian “5.” agertuko da. Testu hau izanen du:

“5. Lehen Hezkuntzako edozein ikasmailatatik aurrera Atzerriko Bigarren Hizkuntza bati dagozkion irakaskuntzak eman nahi dituzten ikastetxeek 12 ikasle izan beharko dituzte gutxienez. Dena dela, Hezkuntza Departamentuak talde txikiagoak baimentzen ahalko ditu, inguruabarrek horretara bideratzen dutenean”.

13. artikulua. Lehen xedapen gehigarriaren aldaketa.

1.–Lehen xedapen gehigarriaren 1. idatz-zatia aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

“1. Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikastea aukeratzen duten ikasleek hizkuntza hori etaparen barnean proposatuta dagoen ikasmailetan ikasiko dute”.

2.–Lehen xedapen gehigarriaren 3. idatz-zatia aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

“3. Ikaslea edozein ikasmailatan hasten ahalko da Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasten, baldin eta nahikoa maila badu Atzerriko Bigarren Hizkuntzako ikasketak arrakastaz jarraitzeko. Horretarako, irakasleek maila zehazteko egokiak iruditzen zaizkien probak egiten ahalko dituzte”.

14. artikulua. Bigarren xedapen gehigarriaren aldaketa.

Bigarren xedapen gehigarria aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

“Foru agindu honen 2. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoa orientagarria izanen da ikastetxe pribatuentzat eta pribatu itunduentzat”.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko uztailaren 3an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1510234