148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Udalaren mahaiak eta aulkiak maileguan ematea arautzen duen udal ordenantza. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2014ko abuztuaren 28ko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Aiegiko Udalaren mahaiak eta aulkiak maileguan ematea arautzen duen udal ordenantza, eta 2014ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 24an.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu aipatu ordenantza horren edukiaren aurka.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Horrenbestez, bidezkoa da ordenantza horren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aiegiko Udalaren mahaiak eta aulkiak maileguan ematea arautzen duen udal ordenantzak indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean.

Aiegin, 2015eko ekainaren 24an.–Alkate udalburua, Juan M.ª Yanci López.

Ondotik ematen da delako ordenantzaren testu osoa:

UDAL ORDENANTZA, AIEGIKO UDALAREN MAHAIAK ETA AULKIAK MAILEGUAN EMATEA ARAUTZEN DUENA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Aiegiko Udalak mahai eta aulki asko ditu, toki entitate horrek antolatzen dituen herri bazkariak eta afariak egiteko zein izaera publikoko beste edozein ekitalditarako (film baten aire zabaleko proiekzioa edo antzertiak, besteak beste) erabiltzen direnak.

Ordenantza honen xedea Aiegiko Udalak dituen mahaien eta aulkien mailegua arautzea da, une zehatz batean beren ekitaldi pribatuetarako horiek behar dituzten herriko biztanleek, elkarteek edo taldeek erabil ditzaten edo alboko herrietako Udalen eskaerak bete daitezen.

2. artikulua. Eskaera.

Aiegiko Udalaren mahaien eta aulkien eskaera idatziz egin, eta udal bulegoetan aurkeztu beharko da. Eskaerak zehatz-mehatz adierazi behar du zenbat aulki eta mahai behar diren eta zein egunetan eta ordutan erabiliko diren.

3. artikulua. Eskaeraren kudeaketa.

Biztanleek, elkarteek, taldeek edo alboko udalek egindako eskaera Alkatetzaren ebazpenaren bidez ebatziko da, eta, eskaera ukatuz gero, ebazpenak arrazoitua izan beharko du, hori justifikatzeko arrazoiek egon behar baitute.

4. artikulua. Emakidaren baldintzak.

Aiegiko Udalaren mahaiak eta aulkiak administrazio honi itzuli beharko zaizkio, horiek erabili diren ekitaldiak amaitutakoan, materiala utzi den egoera berean. Izan ere, kalteren bat badago, maileguaren onuradunak bere gain hartu beharko du konponketaren kostua.

Mahaiak eta aulkiak behar bezala zainduko direla bermatzeko, 200 euroko fidantza gordailatu beharko da Aiegiko Udalaren bulegoetan, eta hori itzuli eginen da, materiala itzultzen denean.

Onuradunek mahaiak eta aulkiak horiek gordetzen dituen udal biltegitik hartu, eta horretara eraman beharko dituzte berriro, maileguaren aldia amaitu ondoren. Onuradunak nahi baldin badu udal langileak izatea mahaiak eta aulkiak leku zehatzera eta gero biltegira eramaten dituztenak, 100 euroko tasa ordaindu beharko du.

Azken xedapena

Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L1509553