148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren 21/2015 Dekretua, ekainaren 26koa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak honako hau eman du:

“Udalaren Erregelamendu Organikoak 23. (4, 5 eta 6 puntuak), 34., 35. eta 36. artikuluetan zehazten du zinegotzi delegatuen araubidea; aldiz, 82.etik 86.era bitarteko artikuluetan, hartutako eskudantziak erabiltzeko araubide orokorra.

23.4 artikuluak ezartzen duenez, alkateak Udalaren alor jakinen gaineko eskuordetze orokorrak ematen ahal dizkie Tokiko Gobernu Batzarreko kideei, eta edozein zinegotziri eskuordetze berezia ematen ahal dio alor horien barneko gai jakinak zuzendu eta kudeatzeko, nahiz eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide ez izan.

Berriz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 43.4 artikuluan, eta Udalaren Erregelamendu Organikoaren 23.6 b) artikuluan ezartzen denez, zerbitzu jakin baterako izan daitezke eskuordetzeak, eta besteren esku uzten diren ahalmenetan zerbitzuen barne zuzendaritza eta kudeaketa sartzen dira, baina ez hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzak agintzekoa, hori alkatearen edo, behar denean, alorreko zinegotzi delegatuaren ardura izanen baita, Udalaren Erregelamendu Organikoaren aipatu artikuluan ezartzen den bezala.

Tuterako Udalaren Antolaketa Administratiboaren egungo Erregelamenduak Udalaren administrazio zerbitzuen antolaketa ezartzen du; horregatik, komenigarri eta beharrezko juzgatzen da haren arabera hainbat eskuordetze egitea, hura osatzen duten administrazio unitate guztien ohiko funtzionamenduari jarraipena eman diezaioten.

Alde horretatik, Udalak, 2009ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Castel Ruiz enpresa entitate publikoaren estatutuak. Haietan aurreikusten zenez, kultur arloaren bulkada eta kudeaketa Udaleko zein alorren edo zinegotzigoren eskutan uzten diren, harexeri atxikirik egonen da.

Ahalmen horiek erabiliz eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita, dekretatu dut:

Lehenbizikoa.–Francisco Javier Gómez Vidali eskuordetzea, modu berezian, Kultura alorreko gaien barne zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena.

Bigarrena.–Eskuordetze berezia duen zinegotziak aitzinetik txostena emanen du, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela tramitatuko eta formalizatuko dira.

Hirugarrena.–Eskudantzien eskuordetze hau, eraginkorra izateko, zinegotziak onartu beharko du. Eskuordetzea onartutzat hartuko da, inolako adierazpenik egin beharrik gabe, baldin eta, dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean, ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela onartzen eskuordetzea.

Laugarrena.–Indarrik gabe uztea, indarrean uste litekeen orotan, alkateak Udalbatzako kideei eginiko eskuordetze bereziei dagokienez lehenago emandako xedapen guztiak.

Bosgarrena.–Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran; ukitutako zinegotziari jakinaraztea; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aitzina izanen duen indarra”.

Tuteran, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1509884