148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkatetzaren dekretua

2015eko maiatzaren 24an udal hauteskundeak egin ondoren eta Udalbatza 2015eko ekainaren 13an egin bilkura berezian eratu ondoren, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.b) eta 23.1 artikuluetan eta AFE onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 35.2 eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehena.–Honako zinegotzi hauek Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea:

1.–Cristina Arconada Armendáriz.

2.–Juan Andrés Ramírez Erro.

3.–José Ignacio Moros Bailón.

4.–Juan José Martínez Iradiel.

5.–María Socorro Ojer Bueno.

Bigarrena.–Alkatetza honen lehendakaritzapean, horrela osaturiko Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio Alkatetza etengabe laguntzea bere eskudantzietan ari denean, baita legeek espresuki esleitzen dizkiotenak eta, jarraian aipatu bezala, eskuordetzen diren eskumenak gauzatzea ere:

–Aurrekontuaren kudeaketa ekonomikoa garatzea, haren eskumenaren barrenean gastuak xedatzea –12.000 eurotik beherakoak izan ezik eta betiere funtzionamenduko ohiko gastuak badira–, legez aitortutako gastu xedapenetatik ondorioztatutako betebeharrak likidatzea, ordainketak agintzea eta kontuak ematea, Nafarroako toki ogasunei buruzko araudian xedatuaren arabera.

–Diru-laguntzak ematea, horren gaineko eskumena alkateari dagokionean, gizarte gaiei lotutakoak izan ezik.

–Mota guztietako kontratazio eta kontzesioak, haien zenbatekoa aurrekontuaren baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ezta, betiere, 6 milioi euro baino gehiago ere; horien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, 4 urte baino gehiago iraun behar ez badute, betiere urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu lehen ekitaldiko aurrekontuaren baliabide arrunten gainean, ezta aipatu zenbatekoa ere.

–Obra eta zerbitzu proiektuak onestea, horiek onesteko eskumena alkateari dagokionean.

–Lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuari eta plantilla organikoari jarraikiz; langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko oinarriak onestea; eta finko eta aldizkakoak ez diren ordainsari osagarriak partitzea.

–Honako udal lizentzia hauek ematea, alor horretako legeek Osoko Bilkurari edo Tokiko Gobernu Batzarrari berari ematen ez badiote eskumen hori:

1.–Obra lizentziak, obra txikiei dagozkienak izan ezik.

2.–Banantzeko lizentziak.

3.–Eraispen obretako lizentziak.

4.–Eremu publikoa okupatzeko lizentziak.

–Jarduera sailkatuen araubideari lotutako jardueren espedienteei buruzko txostenak ematea, eta ingurumen ukipenetarako baimenen aurreko txostenak egitea.

–Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespena, Osoko Bilkurari berariaz ez dagozkionean, baita hirigintzaren kudeaketarako proiektuena eta urbanizazio proiektuena ere.

–Ondare erantzukizuneko espedienteak ebaztea.

–Alkateak eskuordetuta Tokiko Gobernu Batzarrak hartu dituen erabakien aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.

Eskuordetzen diren eskumenak gorabehera, Alkatetza honek erabaki dezake berari dagokion edozein gai, eskuordetzeko modukoa bada, Tokiko Gobernu Batzarrari helaraztea, gaiak aztertu eta Alkatetza honi aholkua eta laguntza emateko organoa den aldetik, eta gaiaren gaineko bozketa egitea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten.

Laugarrena.–Aipatutako izendapenen eta eskumenen eskuordetzaren iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean zein webgunean ikusgai jartzea.

Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

Seigarrena.–Izendapenek eta eskuordetzek indar hartuko dute ebazpen honen dataren biharamunean.

Tafallan, 2015eko ekainaren 25ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1510095