148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Alkatetzaren dekretua. Alkateordeen izendapena

Aintzat harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8.1 artikuluak honela xedatzen duela: “Nafarroako udalen antolamendua eta horien gobernu- eta administrazio-organoen eraketa Estatuko gainerakoek dituztenei aplikatzen zaizkien xedapenei lotuko zaizkie”.

Kontuan harturik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.a) artikuluan xedatuarekin bat, alkateordeak pertsona bakarreko organoak direla, beharrezkoak udal guztietan.

Ikusirik lege beraren 23.3 artikuluak xedatzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren araberako lehentasunez, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean, eta alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko dituela alkateordeak, Tokiko Gobernu Batzordeko kideen artean aukeratuz edo, halakorik ez dagoenean, zinegotzien artean.

Aintzat harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.2 artikuluan ezartzen dela Gobernu Batzordea duten udaletan, alkateorde kopurua ez dela Gobernu Batzordeko kideen kopurua baino handiagoa izanen.

Ikusirik Alkatetzaren ekainaren 16ko 162/2015 Ebazpena eta ekainaren 22ko 180/2015 Ebazpena, haien bidez egin baita Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kideak diren zinegotzien izendapena; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluaren indarrez alkateordeak izendatzeko esleiturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan xedatuarekin bat, Lizarrako Udaleko alkateorde izendatzea Tokiko Gobernu Batzordeko kide diren hurrengo zinegotziak, adierazten den lehentasun ordenari jarraikiz, esleiturik ditudan eginkizun orotan nire ordez aritzeko, kanpoan, eri edo ezindurik nagoenean:

–Lehen alkateordea: Emma Ruiz Sanz.

–Bigarren alkateordea: Marta Astiz Calatayud.

–Hirugarren alkateordea: José Ricardo Gómez de Segura Vergarachea.

Bigarrena.–Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluaren bukaera betez, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eraginkorra izanen bada ere ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aitzina.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, eta adieraztea alkateorde izatetik gelditzeko bideak direla, kargutik kentzeaz gain, hari idatziz berariaz uko egitea, edo Gobernu Batzordeko kide izatetik gelditzea; halaber, ohartarazten zaie ezen, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat, eri edo ezindurik egoteagatik alkatea bere eginkizunetan ordezkatzen duen alkateordeak ezin izanen duela haren eskuordetzerik baliogabetu.

Laugarrena.–Udal idazkariari ebazpen hau igortzea –hori betearazteko behar diren tramiteak susta ditzan– eta Osoko Bilkurari horren berri ematea, aipatu Errege Dekretuaren 38. artikuluko aurreikuspenen arabera, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo batzarrean.

Aditzera ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua bete beharrez eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Lizarran, 2015eko ekainaren 23an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1509541