148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

358/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Teresa Hualde Manso andrea, Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, eta María Antonia Sesma Vea andrea Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko buru izendatzen duena.

Kontsumoko Arbitraje Sistema arautzen duen otsailaren 15eko 231/2008 Errege Dekretuaren 7.1 artikuluan ezartzen denez, Kontsumoko Arbitraje Batzordeek buru bana izanen dute. Izendatuak Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak izan beharko dira, eta batzordea menpean duen administrazioak izendatuko ditu. Izendapena tokian tokiko aldizkari ofizialean argitaratuko da.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak ekainaren 20an emandako 251/2008 Foru Aginduaren bidez, Teresa Hualde Manso andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Zibileko irakasle titularra, Nafarroako Foru Komunitateko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko buru izendatu zen, 2008ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 520/2015 Ebazpenaren bidez, Batzordeko buruaren eginkizunak eta bere lanagatik jaso beharreko ordainsariak ezartzen dira.

2015eko maiatzaren 29an, Teresa Hualde Manso andreak idazki bat bidali zion Gizarte Politiketako kontseilariari, jakinarazteko, arrazoi pertsonalengatik, Nafarroako Arbitraje Batzordeko burutzari uko egiten ziola 2015eko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Horregatik, beharrezkoa da Teresa Hualde Manso andrea kargutik kentzea eta Batzordeko beste buru bat izendatzea, herritarrek aurkeztutako espedienteen tramitazioak jarrai dezan eta legezko xedapenetan ezarritako erantzukizunik ez izateko.

Hori helburu, Batzordea menpe duen Administrazioaren ardura denez, Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Ataleko buru María Antonia Sesma Vea andrea proposatzen da Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko buru izan dadin 2015eko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Teresa Hualde Manso andrea, Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2015eko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. María Antonia Sesma Vea andrea Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko buru izendatzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Teresa Hualde Manso andreari eta María Antonia Sesma Vea andreari jakinaraztea.

5. Foru agindu hau Gizarte Politiketako Departamentuko Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuari eta departamentu bereko Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Atalari eta Kontabilitate Zentroari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ez duela bide administratiboa amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2015eko ekainaren 19an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1509857