108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

46/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Sustapeneko kontseilariak emana, “NA-700 errepideko Ororbiako saihesbidea” izeneko proiektua jendaurrean egoteko fasea ebatzi eta hura behin betiko onesten duena.

Sustapeneko kontseilariak maiatzaren 22an emandako 69/2013 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen “NA-700 errepideko Ororbiako saihesbidea” eraikitzeko proiektua, eta jendaurrean jarri zen, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendaren ondorioetarako eta ingurumenaren ebaluazioa egiteko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 497E/2013 Ebazpenaren bidez, Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen “NA-700 errepideko Ororbiako saihesbidea” eraikitzeko proiektuaren gainean.

Jendaurreko epean, ondoren laburbildu eta erantzuten diren alegazioak jaso ziren:

–1. alegazioa.

–Pedro Azparren Ocaña jaunak aurkeztua, Oltza Zendeako Udaleko alkate-udalburu gisa.

1. Saihesbideak Ollatibarko bidea moztuko duenez, oraingo trazadura manten dadila, gaineko pasabide baten bitartez.

2. Ollatibarko bidearen eremuan, kontuan izan dadila Aguachiquita errekako ukipena.

3. Beharrezko neurriak har daitezela 11., 13., 14. eta 232. lurzatien gaineko zarataren eraginak murrizteko. Udal Planak herrigunearen ingurumari gisa definitzen duen eremuarekin muga egiten dute lurzati horiek.

4. Beharrezko obren proiektua egin dadila NA-7010arekiko biribilgune aldean, ez dezan Zuloagako errekak errepidea moztu, hark gainezka egiten duenean.

5. Saihesbideko obretatik sobera den lurra hartuko duten lurzatien jabeen baimena lor dadila.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa ezetsi da. Gaur egungo NA-700 errepidea eta saihesbidea lotuko dituen biribilgunea maila berean proiektatuta dagoenez, Ollatibarko bideko gaineko pasabideak %15eko malda izanen luke, eta trazadura behartua oso. Horregatik baztertu da gaineko pasabidea eta beste bide bat proiektatu, saihesbidearen paraleloan Itzako bideraino.

2. Proiektatutako obrek ez dute Aguachiquitako erreka ukituko Ollatibarko bidearen eremuan.

3. Alegatutakoa ezetsi da. Alternatiben azterlanaren aldean, kontuan hartu da aldaketa bat jendaurrean egon den proiektuak jasotzen duen saihesbidearen trazaduran; izan ere, iparraldera eraman da eta, beraz, herrigunetik areago urrundu.

Bestetik, Ingurumen eraginaren azterlanak badu legeriaren arabera egin den azterlan akustiko bat, eta handik ondorioztatzen da gaur egun ez dela neurri zuzentzailerik behar 11., 13., 14. eta 232. lurzatien ingurumarian. Aipatu lurzatiak ez daude 1367/2007 Errege Dekretuak ezarritako eremu akustikoetan.

4. Alegatutakoa baietsi da, proiektuan sartzen baita NA-7010 errepideko bidegurutzeko drainatze lana handitzea.

5. Jabeen baimena nahikoa izan daiteke, baina ez da ezinbestekoa okupaziorako, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera. Maileguek, zabortegiek, instalazioek edo ordezten diren zerbitzuek finketan ukitutako aldi baterako okupazioak eta proiektu honen trazadurak ukitutako behin betiko okupazioak legezko bermeak betez egiten dira, eta aipatu NDLan ezarritako prozedurari eta bat heldu diren xedapenei jarraituz.

–2. alegazioa.

Jesús Gárriz Ezcurra jauna.

Saihesbideak Ollatibarko bidea moztuko duenez, oraingo trazadura manten dadila, gaineko pasabide baten bitartez.

Ezin bazaio oraingo trazadurari eutsi, deusezta dadila OL5, OL4 eta OL3 finketan barnako trazadura, oso hurbil lotuko bailitzateke Itzako bidearekin eta finketarako sarbideak Itzako bidetik iparraldera dagoen bideak bermatuko bailituzke.

Erantzuna:

Ezetsi egiten da alegatutakoa. Gaur egungo NA-700 errepidea eta saihesbidea lotuko dituen biribilgunea maila berean proiektatuta dagoenez, Ollatibarko bideko gaineko pasabideak %15eko malda izanen luke, eta trazadura behartua oso. Horregatik baztertu da gaineko pasabidea eta beste bide bat proiektatu, saihesbidearen paraleloan Itzako bideraino. Bide paraleloa beharrezko da Ollatibarko bidea berritzeko, eta ukipena oso txikia, jabari publikoko hiru metroak aprobetxatzen direlako.

–3. alegazioa.

Francisca Orcoyen Oyarzun andrea.

Saihesbideak Ollatibarko bidea moztuko duenez, oraingo trazadura manten dadila, gaineko pasabide baten bitartez.

Ezin bazaio oraingo trazadurari eutsi, deusezta dadila OL5, OL4 eta OL3 finketan barnako trazadura, oso hurbil lotuko bailitzateke Itzako bidearekin eta finketarako sarbideak Itzako bidetik iparraldera dagoen bideak bermatuko bailituzke.

Erantzuna:

2. alegazioari emandako erantzun bera du.

–4. alegazioa.

Mª Pilar Cortajarena Goñi andrea.

Saihesbideak Ollatibarko bidea moztuko duenez, oraingo trazadura manten dadila, gaineko pasabide baten bitartez.

Ezin bazaio oraingo trazadurari eutsi, deusezta dadila OL5, OL4 eta OL3 finketan barnako trazadura, oso hurbil lotuko bailitzateke Itzako bidearekin eta finketarako sarbideak Itzako bidetik iparraldera dagoen bideak bermatuko bailituzke.

Erantzuna:

2. alegazioari emandako erantzun bera du.

–5. alegazioa.

Daniel Beunza Hernández jaunak, Ororbiako Kontzejua ordezkatuz.

1. Saihesbideak Ollatibarko bidea moztuko duenez, oraingo trazadura manten dadila, gaineko pasabide baten bitartez.

2. Ollatibarko bidearen eremuan, kontuan izan dadila Aguachiquita errekako ukipena.

3. Beharrezko neurriak har daitezela 11., 13., 14. eta 232. lurzatien gaineko zarataren eraginak murrizteko. Udal Planak herrigunearen ingurumari gisa definitzen duen eremuarekin muga egiten dute lurzati horiek.

4. Beharrezko obren proiektua egin dadila NA-7010arekiko biribilgune aldean, ez dezan Zuloagako errekak errepidea moztu, hark gainezka egiten duenean.

Erantzuna:

1. alegazioari emandako erantzun bera du.

Alegazioen ondorioz ondasun eta eskubideen zerrendan izandako aldaketak eta eraikuntza-proiektuan egindako egokitzapenak direla medio, behin betiko zerrenda ematen da argitara foru agindu honen eranskinean.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horiek horrela, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean adierazi eta proposatu duenarekin bat, departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. “NA-700 errepideko Ororbiako saihesbidea” eraikitzeko proiektuaren jendaurreko epea ebaztea, azalpen zatian azaldu bezala.

2. “NA-700 errepideko Ororbiako saihesbidea” eraikitzeko proiektua behin betiko onestea, aurrekontua 5.276.946,78 eurokoa izanik (BEZa kanpo), bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, ondotik erantsi dena.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

4. Foru agindu hau Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta alegatzaileei jakinaraztea, baita Oltza Zendeako Udalari eta Ororbiako Kontzejuari ere, eta horiek premiatzea beren iragarki oholetan argitara dezaten.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 21ean.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

ERANSKINA

“NA-700 errepideko Ororbiako saihesbidea” eraikitzeko proiektua

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZENBAKIA

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA
(m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

OLTZAKO UDAL MUGAPEA

OL-0

Ororbiako Kontzejuaren herrilurrak

1.440

335

3

516C

516D

Lehorreko alorra

Larrea

OL-1

Ororbiako Kontzejuaren herrilurrak

3.372

3

186

Larreak

OL-2

Ororbiako Kontzejuaren herrilurrak

92

3

192B

Askotariko zuhaitzak

OL-3

Cortajarena Goñi, M.ª Pilar

5.428

3

187A.

Lehorreko alorra

OL-4

Herrero Fernández, Francisco

7.520

3

191A.

Lehorreko alorra

OL-5

Garriz Ezcurra, Jesús

4.013

3

195

Lehorreko alorra

OL-6

Ororbiako Kontzejuaren herrilurrak

4.710

3

223

Lehorreko alorra

OL-7

Elizalde Eneriz, Felix

Elizalde Eneriz, Julia M.ª

Elizalde Eneriz, M.ª Concepción

4.988

3

224

Lehorreko alorra

OL-8

Diaz de Cerio Nagore, M.ª Asunción

6.638

3

520

Lehorreko alorra

OL-9

Ezkaray Aranguren, Manuel Tomas

14.590

3

234

Lehorreko alorra

OL-10

Ororbiako Kontzejuaren herrilurrak

285

2.199

201

3

233F

233A.

233D

Larrea

Lehorreko alorra

Askotariko zuhaitzak

OL-11

Alvarez Eseberri, Esteban

9.517

3

232

Lehorreko alorra

OL-12

Aguirre Ochoa, M.ª Teresa

Urdanoz San Martín, José Ignacio

Fernández San Martín, Jesús Mari

Fernández San Martín, M.ª Jesús

444

3

9

Lehorreko alorra

OL-13

San Martin Aniz, Felix Maria

Ariz Iriarte, Antonia

184

3

10

Lehorreko alorra

OL-14

Ezkaray Aranguren, Manuel Tomas

9.986

3

11

Lehorreko alorra

OL-15

Garriz Ezcurra, Jesús

187

3

14

Lehorreko alorra

OL-16

Ilarraz Urtasun, Miguel Francisco

Ilarraz Urtasun, Jose Javier

Ilarraz Urtasun, Jesús M.ª

4.277

3

13

Lehorreko alorra

OL-17

Elizalde Eneriz, Félix

Elizalde Eneriz, Julia M.ª

Elizalde Eneriz, M.ª Concepción

2.101

3

12

Lehorreko alorra

OL-18

Urdaniz Beorlegui, María Jose

722

3

8

Lehorreko alorra

OL-19

Setuain Irigoyen, M.ª Jesús

706

3

26

Lehorreko alorra

OL-20

Cortajarena Goñi, M.ª Pilar

1.512

3

23

Lehorreko alorra

OL-21

Elizalde Eneriz, Felix

Elizalde Eneriz, Julia M.ª

Elizalde Eneriz, M.ª Concepción

2.528

3

24

Lehorreko alorra

OL-22

Arraiza Eguillor, Julian

Eguillor Arraiza, Juana

3.132

3

25

Lehorreko alorra

OL-23

Baquedano Orderiz, Manuel

2.341

3

27

Lehorreko alorra

OL-24

Aranguren Jauregui, Juana

2.464

3

28

Lehorreko alorra

OL-25

Irurzun Lizarrondo, Joaquín

586

3

29

Lehorreko alorra

OL-26

Ruiz Gascues, Melchor

Ruiz Gascues, José Manuel

157

4

14

Lehorreko alorra

OL-27

Ruiz Gascues, Melchor

Ortiz de Arrizabaleta Fernández de Jauregui, Rosa M.ª

202

4

15

Lehorreko alorra

OL-28

Urdaniz Beortegui, M.ª Josefa

229

4

16

Lehorreko alorra

OL-29

Ilarraz Urtasun, Miguel Francisco

Ilarraz Urtasun, Jose Javier

Ilarraz Urtasun, Jesús M.ª

482

3

33A.

Lehorreko alorra

OL-30

Urdaniz Beortegui, M.ª Josefa

1.393

3

30A.

Lehorreko alorra

OL-31

San Martín Aniz, Felix M.ª

Ariz Iriarte, Antonia

657

3

31A.

Lehorreko alorra

OL-32

Gil Echavarri, María

168

3

32A.

Lehorreko alorra

OL-33

Elizalde Ibarrola, Francisco

179

3

246

Lehorreko alorra

Aldi baterako okupazioak ukitutako lurzatiak

Zabortegia

FINKA ZENBAKIA

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA
(m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

OLTZAKO UDAL MUGAPEA

OL-10

Ororbiako Kontzejuaren herrilurrak

50.145

4.227

4

1.363

3

233A.

233B.

233C

233F

Lehorreko alorra

Larrea

Askot. zuhaitzak

Larrea

OL-50

San Martín Aniz, Félix M.ª

Ariz Iriarte, Antonia

14.384

3

215

Lehorreko alorra

OL-51

San Martín Beloqui, Esteban

21.524

3

219

Lehorreko alorra

OL-52

Ororbiako Kontzejuaren herrilurrak

1.023

3

220

Lehorreko alorra

Instalazio osagarriak

FINKA ZENBAKIA

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA
(m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

OLTZAKO UDAL MUGAPEA

OL-60

Ilarraz Urtasun, Miguel Francisco

Ilarraz Urtasun, Jose Javier

Ilarraz Urtasun, Jesús M.ª

3.653

3

225H

Lehorreko alorra

Ukitutako zerbitzuak lehengoratzeko ukitzen diren lurzatiak

FINKA ZENBAKIA

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUNA EZARTZEA

ml m²

DESJ. P.-KUTX.

Zk. m²

ALDI BAT. OKUP.

ZERBITZU MOTA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

OLTZAKO UDAL MUGAPEA

OL-0

Ororbiako Kontzejuaren herrilurrak

0

0

0

0

400

Saneamendua

3

516

Larreak

OL-7

Elizalde Eneriz, Felix

Elizalde Eneriz, Julia M.ª

Elizalde Eneriz, M.ª Concepcion

3

9

0

0

35

Gasbideak eta oliobideak

3

224

Lehorreko alorra

OL-7

Elizalde Eneriz, Felix

Elizalde Eneriz, Julia M.ª

Elizalde Eneriz, M.ª Concepcion

12

36

0

0

176

Hornidura

3

224

Lehorreko alorra

OL-10

Ororbiako Kontzejuaren herrilurrak

10

11

30

54

0

0

64

376

Telefono lineak

3

233F

233A.

Larreak

Lehorreko alorra

OL-11

Alvarez Eseberri, Esteban

0

8

0

0

91

Telefono lineak

3

232

Lehorreko alorra

OL-21

Elizalde Eneriz, Felix

Elizalde Eneriz, Julia M.ª

Elizalde Eneriz, M.ª Concepción

0

0

1

1

0

13,2 Kv-eko linea elektrikoak

3

24

Lehorreko alorra

OL-22

Arraiza Eguillor, Julian

Eguillor Arraiza, Juana

0

0

1

1

0

13,2 Kv-eko linea elektrikoak

3

25

Lehorreko alorra

OL-00

Ororbiako Kontzejuaren herrilurrak

15

67

1

3

0

66 Kv-eko linea elektrikoak

3

183

Larreak

OL-1

Ororbiako Kontzejuaren herrilurrak

33

148

0

0

0

66 Kv-eko linea elektrikoak

3

186

Larreak

Pinudia

Mozketa 725 m²

OL-3

M.ª Pilar Cortajarena Yoldi

125

634

1

21

0

66 Kv-eko linea elektrikoak

3

187

Lehorreko alorra

OL-4

Herrero Fernández, Francisco

62

405

1

21

0

66 Kv-eko linea elektrikoak

3

191

66 Kv-eko linea elektrikoak

OL-23

Baquedano Orderiz, Manuel

8

19

1

6

58

Telefono lineak

3

27

Lehorreko alorra

OL-24

Aranguren Jauregui, Juana

14

35

1

6

96

Telefono lineak

3

28

Lehorreko alorra

F1507835

Iragarkiaren kodea: F1507835