89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1350/2012 prozedura arrunta

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut:

Prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0001350/2012 prozesuan ebazpena eman da 2014ko otsailaren 19an, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Automáticos Pamplona, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2014ko apirilaren 24an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1406104