89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 74/2014 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut:

Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 74/2014 betearazpen-prozeduran autoa eta dekretua eman dira gaurko egunean, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta SMI Desarrollo Profesional y Personal, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2014ko apirilaren 16an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1405961