89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 339/2013 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut:

Prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 339/2013 prozesuan epaia eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Servicios Decorativos Nuevo Entorno, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri, forma urratzearen ondoriozko erregutze-errekurtsoa izan ezik, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 191. artikuluko d) atalean ezarritakoari jarraikiz.

Iruñean, 2014ko apirilaren 22an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1406023