89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 1334/2012 Gizarte Segurantza

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantzari buruzko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0001334/2012 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Zitazioa egiten zaio judiziora ager dadin 2014ko urriaren 30eko 11:15ean, 104. judizio aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan). Deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik.

Eta Autoescuela Elkar, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru egun balioduneko epean.

Iruñean, 2014ko apirilaren 16an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1406100