89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA

7089-2013 konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa, otsailaren 25eko 8/2013 Foru Legearen kontra (foru lege horren bidez Nafarroako osasun-sistema publikoan doako osasun laguntza jasotzeko eskubidea aitortzen zaie Nafarroan bizi diren pertsonei)

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurak, aurtengo apirilaren 8ko autoaren bidez, Gobernuko lehendakariak sustatutako 7089-2013 konstituziokontrakotasuneko errekurtsoan,

Honako hau erabaki du:

1. Otsailaren 25eko 8/2013 Foru Legearen xedapen gehigarria eteteko erabakiari eustea (foru lege horren bidez Nafarroako osasun-sistema publikoan doako osasun laguntza jasotzeko eskubidea aitortzen zaie Nafarroan bizi diren pertsonei), 9. oinarri juridikoak azaltzen duen moduan.

2. 8/2013 Foru Legearen gainerako manuak eteteko erabakia bertan behera uztea. Etete hori konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa tramitatzeko onartzean gauzatu zen eta 2013ko 306. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an.

Madrilen, 2014ko apirilaren 8an.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.

Iragarkiaren kodea: J1405982