89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03162 NL/sr espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: María Opoca Echenique.

I.F.Z. zenbakia: 72669609 M.

Helbidea: Denditea baserria, zk.g., Irurita 31730 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,0280 l/s.

Tokia: Irurita.

Udal mugapea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: abeltzaintzarako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburuko ura 3.000 litroko edukiera duen biltegi baten bidez hartuko da; bertatik 8 metroko 3/4 hazbeteko diametroa duen hodi bat aterako da ukuiluraino, 20 behiri edaten emateko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2014ko apirilaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1405252